• A

Afganistan

Urriak

29

Octubre

2021

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Afganistan I

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Afganistani buruzko lau proiekzioetatik lehena izango da.

Irailaren 11ko atentatuen urteurrenaren eta herrialdearen egungo egoera politiko nahasiaren ondoren, Afganistan gerran hainbeste denboran harrapatutako herrialdea da. Inork gutxik gogoratzen du nola edo zergatik hasi zen dena. Dirua? Boterea? Erlijioa? Inork ez du erantzun argirik. Zer atera da gaizki Afganistanen?

Lehen saio honetan erakutsiko da Afganistan nazio baketsua eta zoragarria izatetik infernua izatera nola igaro zen. 60ko hamarkadan, Afganistanen aurpegia aldatu zen eta amaigabeko gerra hasi zen eta emakumeak peoi bihurtu ziren borroka ideologikoetan.

 

  AULA / GELA 

Afganistán I

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes será la primera de cuatro proyecciones sobre Afganistán.

Tras el reciente aniversario de los atentados del 11-S y la actual convulsa situación política del país, Afganistán es un país atrapado en la guerra durante tanto tiempo que pocos pueden recordar cómo comenzó todo o por qué. ¿Dinero? ¿Poder? ¿Religión? Nadie tiene una respuesta clara. ¿Qué salió mal en Afganistán?

Esta primera sesión se mostrará que reinaba la paz en Afganistán y cómo la nación pasó de ser un paraíso a convertirse en un infierno. En los años 60 comenzó una guerra interminable que cambió el rostro de Afganistán y las mujeres se convirtieron en peones en las batallas ideológicas.

 

Luis Buñuel

Urriak

22

Octubre

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Luis Buñuel

 

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Luis Buñuel zinemagile ospetsuaren ingurukoa izango da.

1928an, Dalírekin batera “Un Chien Andalou”(Andaluziako txakurra) film labur esperimental ospetsua egin zuen, surrealismoaren pieza arrats ezaguna.

Hollywooden eta Europan miretsia, bere zinema surreal, original eta sinbolikoagatik. Hainbat genero eta azpigenero jorratu zituen, hala nola fartsak, satirak, komedia beltzak, kutsu neorrealistako dramak edo melodrama pasionalak, eta katolizismoan eta burgesia kritikatu zituen batit bat.

Bere filmografian, “Un Chien Andalou” filmaz gain, honako film hauek nabarmentzen dira, besteak beste: “Belle de Jour”, “Nazarín”, “Viridiana”, “El Ángel exterminador” edota “Simon del desierto”. 

 

 AULA / GELA 

Luis Buñuel

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes será en torno a una de las grandes figuras del cine, Luis Buñuel.

En 1928 realizó junto a Dalí el famoso corto experimental “Un Perro Andaluz” (1928), título referente del cine surrealista. 

Admirado tanto en Hollywood como en Europa, por su cine, surreal, original y simbólico. Abordó diversos géneros y subgéneros, tales como farsas, sátiras, comedias negras, dramas de corte neorrealista o pasionales melodramas, enfocando sus puyas críticas principalmente en el catolicismo y la burguesía.

En su filmografía además de “Un Perro Andaluz”, destacan películas como “Belle de Jour”, “Nazarín”, “Viridiana”, “El Ángel exterminador” o el mediometraje “Simón del desierto”.

 

 

Jean Paul Belmondo

Irailak

17

Septiembre

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Jean Paul Belmondo

 

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Jean Paul Belmondo aktorearen inguruan izango da.

 

Gaztetan, futbolzalea eta boxeolaria izan zen. Ondorioz, gorputz atletikoa eta sudur hautsia lortu zituen. Bere itxura eta frantziar zinemako gizonik itsusienaren izengoitia modu adimentsuan ustiatu zituen. 

 

Jean-Luc Godarden a bout de souffle (1960) filmean parte hartzeak Nouvelle Vague izenarekin ezagutzen den mugimendu kulturaleko ikono garrantzitsuenetakoa bihurtu zuen. Pierrot le fou filmean bere interpretaziorik onenetakoa egin zuen. Bertan, mota guztietako joko postmodernoak interpretatu zituen eta, era berean, ikusleari zirrara sortzen jarraitzen zuen.

 

Gizonezko aktore onenaren César Saria irabazi zuen, Itinéraire d'un enfant gâté (1988) filmagatik, baina uko egin zion saria horri. 2007an Ohorezko Legioa eman zioten komandante graduan.

 

 AULA / GELA 

Jean Paul Belmondo

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes será en torno al actor Jean Paul Belmondo.

Aficionado al fútbol y al boxeo en su juventud, logró un físico atlético y una nariz quebrada, que le darían ventajas en su carrera cinematográfica. Explotó inteligentemente su aspecto, y el mote de el hombre más feo del cine francés.

Su participación en la película À bout de souffle (1960) de Jean-Luc Godard, lo convirtió en una de las principales figuras del movimiento cultural francés conocido como la Nouvelle Vague, de la cual fué uno de los actores icónicos. Uno de sus mejores interpretaciones fue en la película Pierrot le fou donde Belmondo demostraba poder interpretar todo tipo de juegos postmodernos y seguir tocando las emociones del espectador. 

Ganador del Premio César 1989 al mejor actor por el filme Itinéraire d'un enfant gâté (1988), premio que rechazó. Fue condecorado en 2007 con la Legión de Honor en el grado de Comandante.

 

San Inazio eguna / Día de San Ignacio. ITXITA / CERRADO

Uztailak

31

Julio

2021

ITXITA

CERRADO

Uztailak 31, San Inazio Eguna

dela eta Photomuseum itxita izango da

 

El 31 de julio, festividad de San Ignacio,

el Photomuseum

permanecerá cerrado

 

 

Sant Louis untziaren bidaia / El viaje del Sant Louis

Uztailak

23

Julio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Sant Louis untziaren bidaia 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa, 1939an Kubara eta Estatu Batuetara sartzea ukatu zieten errefuxiatu juduei buruzkoa izango da.

1939ko maiatzaren 13an, St. Louis untzia Hanburgotik Habanara abiatu zen. Untzian 937 bidaiari zihoazen. Gehienak, Hirugarren Reichetik ihesi zihoazen juduak ziren. Gehietsuenak alemaniarrak ziren: batzuk Ekialdeko Europatik zetozenak eta gutxi batzuk ofizialki "aberrigabeak" zirenak. Bidaiari judu ia denek bisak eskatu zituzten Estatu batuetan sartzeko, eta Kuban behin behinean bakarrik geratzeko asmoa zuten.

St. Louis itsasoratu zenerako Kubak lehorreratzea galaraz zezaketelaren zantzuak, egon bazeuden. Nahiz eta AEBetako Estatu Departamentua eta Habanako kontsulatua, eta zenbait juduen eta errefuxiatuen elkarteak jakinaren gainean egon, bidaiariek ez zuten informazio hori jaso. Azkenean, gehienek Europara itzuli behar izan zuten.  

 

 

 AULA / GELA 

El viaje del Sant Louis

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre los refugiados judíos a quienes se les negó la entrada a Cuba y Estados Unidos en 1939. 

El 13 de mayo de 1939 el transatlántico alemán St. Louis zarpó de Hamburgo con destino a La Habana. A bordo viajaban 937 pasajeros. Casi todos eran judíos que huían del Tercer Reich. La mayor parte eran ciudadanos alemanes; algunos provenían de Europa Oriental y unos pocos eran oficialmente “apátridas”. Casi todos los pasajeros judíos habían solicitado visas para los EE. UU. y tenían planeado permanecer en Cuba solo hasta que pudieran entrar a ese país.

Sin embargo, para el momento en que el St. Louis zarpó, ya había indicios de que Cuba podría impedir su desembarco. Aunque el Departamento de Estado de los EE.UU., el consulado estadounidense en La Habana, algunas organizaciones judías y las organizaciones de refugiados estaban al tanto de la situación, los pasajeros no recibieron esta información. Al final, la mayoría se vio obligada a regresar a Europa.

 

Frédéric Rossif

Ekainak

18

Junio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 

 AULA / GELA 

Frédéric Rossif

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Frédéric Rossif  zinema eta telebista zuzendari frantsesari buruzkoa izango da.

Frédéric Rossif (1922-1990) dokumentaletan espezializatutako zuzendaria izan zen. Cetinjen, Montenegron jaio zen. Bere familia bigarren Mundu Gerran hil zen, eta Erroman ikasketak amaitu ondoren, Frantziako Atzerriko Legioarekin bat egin zuen Libian, Bir Hakeimen eta Monte Casinon borrokatuz. Gerraren ondoren, 1947an frantziar hiritartasuna hartu zuen eta Parisen bizi izan zen, eta,  Jean-Paul Sartre, Boris Vian, Albert Camus, Ernest Hemingway eta Malcolm Lowryren adiskide izan zen..

60ko hamarkadan, bere film propioak idazten eta zuzentzen hasi zen, pertsona garrantzitsuen biografiak, ingurumena, kultura eta historia jorratuz. Horien artean, “Mourir à Madrid” (1963), Jean Vigo Sariaren irabazlea eta dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua dago. Berau, Espainiaren eta Francisco Francoren erregimenaren irudi positiboa emateko promesa faltsuarekin, Espainiako informazio eta Turismo Ministerioaren baimenarekin filmatu zuten. Baina, bere helburua Gerra Zibilak utzitako hondakin eta miserien arrastoa agerian uztea zen. "Madrilen hiltzeak" kolpe gogorra eman zien Francori eta bereei, eta ez soilik ordura arte ikusi ez ziren irudiak erakusteagatik; baita diktadura erabat barregarri utziz egin zelako ere. Filma 1978ra arte ez zen estreinatu Espainian.

 

 AULA / GELA 

Frédéric Rossif

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el director de cine y televisión francés Frédéric Rossif.

Frédéric Rossif (1922-1990) fue un director especializado en documentales. Nació en Centije, Montenegro. Su familia pereció durante la segunda guerra mundial y tras finalizar sus estudios en Roma, se unió a la Legión Extranjera Francesa combatiendo en Libia, Bir Hakeim y Monte Casino. Después de la guerra, tomó la ciudadanía francesa en 1947 y vivió en París donde trabó amistad con Jean-Paul Sartre, Boris Vian, Albert Camus, Ernest Hemingway y Malcom Lowry. 

En de la década de los añós 60 comenzó a escribir y dirigir sus propios films que abordaron aspectos ambientales, culturales, históricos y biográficos de personalidades relevantes. Entre ellos el laureado Mourir´à Madrid (1963), ganador del Premio Jean Vigo y nominado para el Oscar  de la Academia al mejor documental. El filme fue rodado con la autorización del Ministerio de Información y Turismo con la falsa promesa de presentar una imagen positiva del país y del régimen de Franciso Franco .​ Pero, el objetivo era destapar el rastro de ruinas y miserias que había dejado la Guerra Civil. “Morir en Madrid” propinó un duro golpe a Franco y los suyos, y no sólo por la sincera atrocidad que revelaban unas imágenes jamás vistas hasta la fecha; también, porque lo había hecho poniendo completamente en ridículo a la dictadura. No se estrenó en España hasta 1978.

Hitzaldia - Conferencia / Mugak

Ekainak

23

Junio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 

 

MUGAK

 

Hizlaria: Beatriz de Lucas

CEAR-Euskadik gidatua(Errefuxiatuen arretarako elkartea).

 

Mugak gurutzatze dituzten bizitzak.

Hegoaldeko mugaren analisi feminista.

 

*** 

Ponente: Beatriz de Lucas

A cargo de CEAR-Euskadi (Comisión de Ayuda al Refugiado)

 

 

Vidas que cruzan fronteras.

Análisis feminista de la frontera sur.

 

 

Antonio Maenza

Ekainak

11

Junio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

AULA / GELA 

Antonio Maenza

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa, Antonio Maenza idazle eta zinema zuzendariari buruzkoa izango da.

Antonio Maenza Cellako (Teruel) idazle eta zinema zuzendaria izan zen. Zine ekoizle lanetan aritu zen eta gai abangoardista eta minoritarioak jorratzeagatik nabarmendu zen. Zaragozako Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan filmatu zuen bere lehen filma. Ondoren, Valentziara joan zen, giro abangoardistekin harremanetan jarriz.

Idazle madarikatutzat hartua izan da, bai bere gaiagatik, bai bere buruaz beste egitera eraman zuten arazo psikologikoengatik. Zaragozan hil zen 1979an. Vicente Molina-Foix idazleak bere El abrecartas (2006) lanaren protagonista egin zuen eta, bestetik, Carles Candela errealizadoreak Materialista, idealista, cinematógrafo, magnetófono, buen chico y sádico dokumentala ekoitzi zuen 2016an. Bertan, zuzendariak Antonio Maenza zinemagile, idazle eta artistak utzitako arrastoa bilatzen du. 

 AULA / GELA 

Antonio Maenza

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el escritor  y director de cine  Antonio Maenza. 

Antonio Maenza fue un escritor y director cinematográfico natural de Cella (Teruel). Como productor de cine destacó por sus temas vanguardistas y minoritarios. Estudió en la Universidad de Zaragoza, donde rodó su primera película. Posteriormente marchó a Valencia, entrando en contacto con ambientes vanguardistas. 

Ha sido considerado un escritor maldito, tanto por su temática como por sus problemas psicológicos que le condujeron al suicidio, murió en Zaragoza en 1979. El escritor Vicente Molina-Foix lo hizo protagonista de su obra El abrecartas (2006) y por otro lado, el realizador Carles Candela,  produjo en 2016 el documental «Materialista, idealista, cinematógrafo, magnetófono, buen chico y sádico». En la misma, el director persigue el rastro dejado por Antonio Maenza, cineasta, escritor y artista de sí mismo.

 

Serguéi Eisenstein

Maiatzak

21

Maiatzak

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Serguéi Eisenstein

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Serguéi Eisenstein zinema eta antzerki zuzendariari buruzkoa izango da.

Sergei Eisenstein Rigan jaio zen, Letonian, familia judu batean, errusiar inperioaren garaian. Iraultza sobietarraren ondoren, antzerkia utzi zuen 25 urterekin, eta nazioarteko ospea eman zion komunikabideari eman zion arreta: zinemari. Bere muntaia-teknika berritzaileak, ondorengo zineman inspirazio gisa balio izan zuen. Eisensteinentzat edizioa ez zen eszenak lotzeko erabiltzen zen metodo soil bat, entzuleen emozioak manipulatzeko gai zen bitartekoa baizik. Gaiari buruzko ikerketa luze baten ondoren, Eisensteinek bere muntaiaren teoria propioa garatu zuen. Bere argitalpenak eragin handikoak izan ziren Hollywoodeko hainbat zuzendarirentzat.

Bere ideal komunistek, behin baino gehiagotan, gobernu sobietarreko funtzionarioekin gatazketara eraman zuten. Stalinek bazekien zinemak propagandarako bide gisa zuen boterea, eta Eisenstein pertsona eztabaidagarritzat jo zuen. Bere ospea, beranduago, bere filmeen arrakastarekin sakondu zen, horien artean, Potemkin akorazatua (1925), garai guztietako pelikularik hoberenetako bat izendatua.

 

 AULA / GELA 

Serguéi Eisenstein

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el director de cine y teatro soviético Serguéi Eisenstein.

Serguéi Eisenstein nació en Riga, Letonia, en el seno de una familia judía, durante del imperio ruso. Tras la revolución soviética abandonó en teatro y a los 25 años de edad,  se centró en el medio que le dio prestigio internacional: el cine. Su innovadora técnica de montaje sirvió de inspiración para el cine posterior.  Para Eisenstein, la edición no era un simple método utilizado para enlazar escenas, sino un medio capaz de manipular las emociones de su audiencia. Después de una larga investigación en el tema, Eisenstein desarrolló su propia teoría del montaje. Sus publicaciones al respecto serían luego de gran influencia para varios directores de Hollywood.

Sus ideales comunistas lo condujeron en varias ocasiones a conflictos con funcionarios del gobierno soviético. Stalin era consciente del poder del cine como medio de propaganda, y consideró a Eisenstein como una figura controvertida. Su popularidad se profundizó más tarde con el éxito de sus películas, entre ellas El acorazado Potemkin (1925), calificada una de las mejores películas de todos los tiempos.

Segundo Olaeta

Maiatzak

14

Maiatzak

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Segundo Olaeta

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Segundo Olaeta, musikari eta euskal folklorearen adituari buruzko izango da.

Segundo Olaeta (Gernika, 1896 - Bilbo, 1971), ballet klasikoa eta euskal dantza tradizionala uztartzen zituen ballet konpainia sortu zuen. Errepublika garaian Elai-Alai taldea sortu zuen, baina frankisten altxamenduak eta bere familiak jasan zuen Gernikako bonbardaketak bide hori eten zuten.

Olaetatarrek erbesteratu egin behar izan zuten, baina arrakastaz jarraitu zuten antzezten Ipar Euskal Herrian eta Frantsez estatuan. Gerra amaitu ondoren, itzuli egin ziren eta, balletaz gain, Olaeta akademia inauguratu zuten. Urteetan zehar ospe handia lortu zuen akademiak, jirak egin zituzten baita Estatu Batuetan ere. Akademia itxi zen, baina bere izpirituak bizirik darrai Ballets Olaetari esker.

Olaeta balletaren eta familiaren historia aparta da, ondare handia biltzen bait du: argazkiak, kartelak, jantziak, musika eta ikus-entzunezkoak. Nabarmentzekoa da Pedro Olea bilbotar zinemagile ezagunak Olaeta Balletaren antologia jasotzen duen “Mende bat dantzan. Olaeta, un siglo de danza” dokumentala. Izan ere, euskal kulturaren esparruan garrantzi handiko materiala biltzen du ikus-entzunezko horrek.

 

 AULA / GELA 

Segundo de Olaeta

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre Segundo de Olaeta, músico y estudioso del folklore vasco.

Segundo de Olaeta (Gernika, 1896 - Bilbao, 1971),  fomentó la creación de una compañía de ballet que aunaba el ballet clásico y el baile tradicional vasco. Durante la República creó el grupo Elai-Alai e inició ese camino que fue cortado por el alzamiento franquista y el bombardeo de Gernika que su familia sufrió en carne propia.

Los Olaeta tuvieron que exiliarse, pero continuaron con éxito actuando en Ipar Euskal Herria y en el estado francés. Acabada la guerra, regresaron y, además del ballet, inauguraron la Academia Olaeta, que ganó gran prestigio a lo largo de años y con giras hasta en los Estados Unidos. Aunque la academia ya cerró, su espíritu, continúa muy vivo en los Ballets Olaeta.

La historia de los ballets y la familia Olaeta es extraordinaria, con un gran patrimonio, fotografías, carteles, trajes, material musical y audiovisual. Cabe destacar  el documental que dirigió el bilbaíno Pedro Olea con una antología de los Ballets Olaeta, “Mende bat dantzan. Olaeta, un siglo de danza”, que reune un contenido audiovisual de gran importancia para el ámbito de la cultura vasca.

Página 5 de 31