• A

Historia del cine VIII: Años 60. La influencia del documental en el cine comercial

MARTXOAK

02

MARZO

2018

18,00 H.

 

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, martxoaren 2an “La historia del cine” izeneko zinema zikloaren zortzigarren emanaldia eskainiko da. Pasarte horretan aztertu dira dokumentalen eragila SESB, Japonia eta AEBtako zinema komertzialean 60ko hamarkadan.

Andrei Tarkovsky da errusiar zuzendaririk goraipatuena eta gehien aztertu dena. Egun, oraindik, zinema artetzat ulertzeko beharrezkoa da berau ezagutzea. Bere zazpi filmek irudi adierazkorren ospakizun zoragarriak dira. Bere estilo bereziaz egina, bere lehen filmak, “Ivan-en haurtzaroak” (1962), Bigarren Mundu Gerran zehar umezurtz geratu den eta soldaduek “adoptatzen” duten hamabi urteko haur baten ibilerak kontatzen du. Espiritualki delikatua, Veneziako Zinemaldiko Urreko lehoia jaso zuen. Maisulan apartak dira bere pelikulak: “Andrei Rublev”, “Solaris” (1972), “The Mirror” (1975), “Stalker” (1979) edo “Sakrifizioak” (1986).

Bestalde, Japonian Shohei Inamura-ren lana nabarmentzen da. “Japoniar Olatu Berriko” ordezkari handi hori Akira Kurosawa-ren heriotzaren ondoren, Japoniak eman duen zinegilerik apartenarikoa da. Bere zinema arreta ipintzen du historian zehar japoniar herriaren geruzak ikerketzean. Kritikak bere inkonformismo humanista nabarmendu du, tradiziotik kontsumismora aldatu den gizarte nipondarra salatzen duelarik. Bere filmen artean nabarmentzen dira: “Lapurtuta desioa” (1958), “Pornografoak” (1966), “Mendekua nerea da” (1979), “Eijanaika” (1981) eta “Akagi Doktorea” (1998). Imamura-k Cannes Jaialdiko Urreko Palma irabazi zuen bi aldiz: 1983ean “Narayama-ko baladagatik” lehena, eta 1997an “Aingiragatik” bigarrena.

AEBetan, Andy Warhol artista plastiko eta zinemagilea pop artearen sorreran berebizikoa izan zen. Ilustratraile profesional arrakastatsua izan ondoren, margolanekin eta abangoargiako filmekin ospe itzela lortu zuen mundu mailan. Modernotasunaren gurua, rol hori bikain bete zuen komunikabideekiko zuen erlazio trebeari esker. Zinemagile esperimentala, nahiko emankorra izan zen, 1963 eta 1968 bitartean hirurogei film baino gehiago egin zituelarik. Ezagunenetariko batean, "Sleep" delakoan, John Giorno-k sei ordutan zehar lo besterik ez zuen egiten.

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 2 de marzo, se proyectara el octavo capítulo de “La historia del cine”, un estudio crítico de la historia del cine. En este episodio se analizará la influencia del documental en el cine comercial en los años sesenta en la URSS, Japón y EEUU.

El director ruso más alabado, estudiado y venerado de la historia del cine es Andrei Tarkovsky. Aún hoy es una figura clave para entender el cine como arte. Sus siete películas son celebraciones constantes y maravillosas de las posibildades expresivas de la imagen. Con su particular estilo, su primera película, “La infancia de Ivan” (1962), narra el periplo de un niño de doce años que queda huérfano durante la Segunda Guerra Mundial y es "adoptado" por los soldados. Espiritualmente delicada, recibió el el León de Oro del Festival de Cine de Venecia. Su pelúclas “Andrei Rublev”, “Solaris2 (1972), “The Mirror” (1975), “Stalker” (1979) o “Sacrificio” (1986) son verdaderas obras maestras.

Por otro lado, en Japón destaca la obra de Shohei Inamura, considerado el director de cine más destacado de Japón tras la muerte de Akira Kurosawa, y uno de los grandes representantes de la “Nueva Ola japonesa” de los años 60. Su cine se centra en el estudio de las capas populares japonesas a lo largo de la Historia. La crítica ha destacado su inconformismo humanista, al denunciar el paso de la sociedad nipona de la tradición al consumismo. Entre sus filmes destacan “Deseo robado” (1958), “Los pornógrafos” (1966), “La venganza es mía” (1979), “Eijanaika” (1981) y “Doctor Akagi” (1998). Imamura ganó dos veces la Palma de Oro del Festival de Cannes: la primera en 1983 por “La balada de Narayama”, y la segunda en 1997 por “La anguila”.

En EEUU, la figura del artista plástico y cineasta Andy Warhol será crucial en el nacimiento y desarrollo del pop art. Tras una exitosa carrera como ilustrador profesional, Warhol adquirió fama mundial por su trabajo en pintura, cine de vanguardia, notoriedad que vino respaldada por una hábil relación con los medios y por su rol como gurú de la modernidad. Fue un cineasta experimental bastante prolífico, si consideramos que entre 1963 y 1968 produjo más de sesenta películas. En una de las más conocidas, "Sleep", John Giorno dormía durante seis horas.

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna

MARTXOAK

08

MARZO

2018

18,00 H.

 

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, martxoaren 8ko saioa Charlotte, Emily eta Anne Brontë ahizpeei eskainikozaie Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este jueves, 8 de marzo, estará dedicada a Charlotte, Emily y Anne Brontë, para celebrar el Día Internacional de las Mujeres.

Emakumeen Nazioarteko Eguna II

MARTXOAK

09

MARZO

2018

18,00 H.

 

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, martxoaren 9ko Hannah Arendt filosofo, pentsalari eta kazetari juduari eskainiko zaio.

“The New Yorker” egunkariak Adolf Eichmannen epaiketaren berri emateko Jerusalemera bidali zuten Hannah Arendt. Epaileek heriotz-zigorra ezarriko zioten Alemania Naziko gerra kriminalari. 

Lau urtetan zehar, eztabaida sutsuen artean, "Eichmann in Jeresalem: A report of Banality of Evil" izeneko liburua idatzi zuen . Nazioartean zalaparta handia sortu zuen argitalpenak berehala. Bertan, Arendt-ek gorteko lekukotasuna eta ziurtasun historikoan oinarrituz, hainbat ohar egiten ditu Eichmann-en gainean. 

 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 9 de marzo,  estará dedicada a la filósofa, pensadora y periodista judía Hannah Arendt.

Hannah Arendt fue enviada a Jerusalén por “The New Yorker” a cubrir el juicio del criminal de guerra nazi Adolf Eichmann, juzgado y condenado a muerte por el tribunal. 

A lo largo de cuatro años, entre discusiones fervientes, escribió el libro "Eichmann in Jerusalem: A report of Banality of Evil". Enseguida la publicación creó un gran estruendo en la comunidad internacional. En este libro Arendt toma el testimonio de la corte del tribunal y hace varias observaciones sobre Eichmann.  

 

 

Historia del cine IX: Años 70. La influencia del cine afroamericano

MARTXOAK

16

MARZO

2018

18,00 H.

 

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, martxoaren 16an “La historia del cine” izeneko zinema zikloaren bederatzigarren emanaldia eskainiko da. Kapitulu honetan 70. hamarkadako zinea eta zinema afro-amerikarraren eragina aztertuko da.

El graduado, Taxi Driver eta Chinatown bezalako filmak 70. hamarkadako erreferente zinematografikoak dira. Paul Scharder, Robert Tjowne eta Charles Burnett-k zinemagileen buruz ere gauza bera esan daiteke. Hau guztia zinema afro-amerikarraren ikuspegiarekin osatuko da. 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 16 de marzo, se proyectará el noveno capítulo de “La historia del cine”, un estudio crítico de la historia del cine. En este episodio se analizará la década de los 70 y la influencia del cine afroamericano.

Películas como El graduado, Taxi Driver o Chinatown son referentes cinematográficos de esta década. Lo mismo se puede comentar de los cineastas Paul Schrader, Robert Towne o Charles Burnett. Todo ello, completándose con visión sobre el cine afroamericano.

 

Gailur ekaiztsuak / Cumbres borrascosas

MARTXOAK

23

MARZO

2018

18,00 H.

 

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, martxoaren 3ko saioa Emily Brontëren Gailur Ekaiztsuak nobelari eskainiko zaio. Saioa amaitzean, beronen ale bat zozketatuko da.

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 23 de marzo,  estará dedicada a la novela “Cumbres borrascosas” de Emily Emily Brontë. Al finalizar la sesión se sorteará un ejemplar de la misma.

 

 

Felipe Manterola & Jose Ortiz-Echagüe

APIRILAK

06

ABRIL

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, apirilaren 6ko saioa Felipe Materola eta Jose Ortiz de Echagüe argazkilariei buruzkoa izango da. Izan ere, bi argazkilari horiek parte hartzen dute Photomuseumen ikusgai dagoen “Maisuak zuri beltzean” aldizkako erakusketan.

FELIPE MANTEROLA. (Zeanuri, Bizkaia. 1886-1977)

Argazkilaritzako arte berrian Manuel Arriolarekin hasi zen. Bere lehenengo argazkiak 1904 ingurukoak dira. Zeukan trebetasunarengatik inguruko sendi eta erakundeek sarritan deitzen zioten argazkiak eta erreportajeak egiteko, baina sekula ez zuen lan hori lanbide legez hartu. 

Eguneroko bizitzako argazkietan herriko jaiak, jokoak, nekazaritza-lanak... agertzen dira. Telesforo Arantzadiren hitzetan bere lanak inguru oso mugatuan eginak izateak etnografia aldetik berebiziko balioa ematen diete.

Bere argazki artxiboan, gaur arte iraun duenean, 400 negatibo inguru daude, 9.9 x 14.9 zm.ko beira plaketan eta batzuk 6.3 x 8.9 zm.ko plaketan.

JOSÉ ORTIZ ECHAGÜE. (Guadalajara, 1886 - Madril, 1980)

Jose Ortiz-Echagüe XX. mendeko lehen erdiko argazkilari espainiar nabarmenetarikoa da. Lanbidez ingeniaria, argazkigintza izan zen bere bizitzan zehar garatu zuen zaletasuna. Horri esker, sari eta domina ugari irabazi zituen eta gainera, arte-argitalpen ospetsuetan argitaratu ziren bere irudiak. Bere lana bost kontinenteetako herrietan erakutsi zen. Bere argitaletxea sortu zuen bere argazkiak argitaratzeko.

Bere lanaren ardatza zera da: laster aurrerabidearen heldueragatik desagertuko den gizarte tradizional hori dokumentatzea eta irudikatzea. Gaiek Espainiako gai kostunbrista guztiak jorratzen dituzte: jendeak eta herriko jantziak, paisaia naturalak eta hirikoak, erdi aroko gotorlekuak, ohitura erlijiosoak... Bere konposizioak orekatzen dira ardatz simetrikoekin, eskultura-bolumenekin eta zeharka ebakitako argiekin.

Argazkigintza piktorialistaren ezaugarria den Fresson-paper gaineko ikatz -papera teknika darabil. Horrek irudiei itxura oso berezia ematen die, argazkigintza konbentzionaletik urrunduz eta margolaritzari hurbilduz, sentikortasun eta zirrara estetikoa gehitzen direlarik. 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 6 de abril, se dedicará a Felipe Materola y a José Ortiz de Echagüe, ya el trabajo de ambos fotógrafos se puede apreciar en la exposición temporal del Photomuseum “Maestros en blanco y negro”.

 FELIPE MANTEROLA. (Zeanuri, Bizkaia.1886-1977)

Fue iniciado en el nuevo arte de la fotografía por Manuel Arriola. Sus primeras fotografías datan de 1904. Aunque por su pericia era requerido frecuentemente para hacer retratos y reportajes, tanto por familias como por las instituciones del entorno, nunca ejerció como profesional.

Fotografió la vida cotidiana: fiestas populares, jugos, labores agrícolas... En palabras de Telesforo Aranzadi la concentración de su tarea en este espacio acotado añade a su obra un excepcional valor etnográfico.

Su archivo fotográfico conservado consta de cerca de 400 negativos de vidrio de 9.9 x 14.9 cm y unos pocos de 6.3 x 8.9 cm.

JOSÉ ORTIZ ECHAGÜE. (Guadalajara, 1886 - Madrid, 1980)

José Ortiz-Echagüe es uno de los fotógrafos españoles más sobresalientes de la primera mitad del siglo XX. Ingeniero de profesión, la fotografía fue una afición que desarrolló a lo largo de su vida y que le llevó a ganar numerosos premios y medallas así como la inclusión de algunas de sus fotografías en prestigiosas publicaciones de arte. Su obra fue expuesta en países de los cinco continentes. Fundó su propia editorial para publicar sus fotografías, de algunos de los títulos se llegaron a realizar hasta 12 ediciones.

Su interés se centra en plasmar y documentar esa sociedad tradicional que pronto va a desaparecer por la llegada del progreso. La temática abarca un largo recorrido por todos los temas costumbristas de España: tipos y trajes populares, paisajes naturales y urbanos, fortalezas medievales, costumbres religiosas… Sus composiciones son equilibradas con ejes simétricos y volúmenes escultóricos, luces sesgadas. 

Utiliza la técnica del proceso al carbón directo sobre papel Fresson, característica de la fotografía pictorialista, que da a las imágenes un aspecto peculiar, cercano a la pintura, que las aleja de la fotografía convencional y las llena de sensibilidad y emoción estética.

 

 

Letra con minúscula / Letra xehez Artea

APIRILAK

13

ABRIL

2018

18,30 H.

 SANZ ENEA

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA /GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, apirilaren 13an Zzzz kolektiboko kideek (José Antonio Larrasoaña, Paco Sada, Ignacio de Alava eta Enrique Aparicio-k) bisita-gidatua eskainiko digute. Izan ere, argazkilari horiek parte hartzen dute Sanz Enea Kultur-Etxean ikusgai dagoen “letra xehez Artea” izeneko erakusketan.

Egileek beren lana artistikoaren berri emango digute. Bakoitzak beraien sortze prozesua azalduko digute, baita beraien ikuspuntua eta motibazioa ere. 

JOSÉ ANTONIO LARRASOAÑA

Da Vinciri begira

Larrasoañak Da Vinciri begiratzen dio bere lanean. Errenazimenduko maisua, pertsonaia garrantzitsua izan zen, perfekzio zalea pintore gisara, eta irudimen handikoa, asmatzaile gisara. Eta ezaugarri horiek, hain zuzen, izan dira inspirazio-iturri bere lanerako, halakoek ezen agerian uzten baitute florentziarraren ideal hura: “zaila lortu egiten da; ezinezkoa, saiatu”.

ENRIQUE APARICIO

Moneti Begira

Bere proiektua inpresionismoari buruzkoa da: “Naturari antzeman eta hura kopiatzeko molde artistikoa, zeinak errealitate objektiboari baino inpresio subjektiboari edo pertsonalari erreparatzen baitio.”

Inpresionistei erakargarri egiten zaie alda daitekeen oro, eta horregatik pintatzen dituzte loreak, elurra, ura hodeiak eta abar. Claude Monteen obretan, argiak sortzen ditu kolorea eta forma. Apariciok argiaren isla bere kamerarekin atzematen du, inpresionistek egin zuten bezala.

IGNACIO DE ALAVA

Oteizari begira

Oteizaren unibertsoan, haren eskultura ez figuratiboa eta obraren ikuskera  (espazioaren desokupazio gisara), hartu du ardatz Ignacio de Alavak.

Oteiza ez zen argazkilaria, baina argazkiak egiten zituen familia artean eta bidaietan, eta argazkiak egiten  zizkien, baita ere, bere artelanei.

Bere proiektuan itzalak eta argiak atzematen saiatu da, ikusgarria eta ikusezina, segurtasun batetik abiatuta: Oteizarengan dena da bilaketa eta ez du amaierarik.

PACO SADA

Gaudiri Begira

Antonio Gaudi artistaren harira eginiko argazkiak dira. Paco Sadari betidanik iruditu zaio artista zirraragarria. Gaudiren lanekiko mirespena eta harridura abiapuntu hartuta, zertzelada batzuk egin ditu, hots, argazki-apunte batzuk.

Basoen argazki-konposizioak dira eta bertan, babes dugun natura horren jatorrizko ideia adierazten da. Argia trabeska agertzen da zuhaitz-zutabeen artean jatorrizko gurutzadura azpimarratuz eta birsortuz. 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes, 13 de abril, los miembros del Colectivo Zzzz (José Antonio Larrasoaña, Paco Sada, Ignacio de Álava y Enrique Aparicio) nos ofrecerán una visita guiada con motivo de su exposición “letra xehez Artea /Arte con minúscula” expuesta en las salas de la casa de cultura Sanz Enea. 

Los autores contarán de primera mano los pormenores de su trabajo artístico. Cada uno nos hablará de su punto de vista y sus motivaciones a la hora de crear su obra artística.

JOSÉ ANTONIO LARRASOAÑA

A propósito de Da Vinci

Larrasoaña realiza un trabajo mirando a Da Vinci. El maestro del Renacimiento fue un personaje muy relevante, perfeccionista como pintor e imaginativo como inventor. Esas características le han inspirado a Larrasoaña para su obra ya que quiere expresar ese ideal del florentino: “lo difícil se consigue, lo imposible se intenta”.

ENRIQUE APARICIO

A propósito de Monet

Su proyecto se basa en el impresionismo: “Manera artística de considerar y reproducir la naturaleza, atendiendo más que a su realidad objetiva a la impresión subjetiva o personal.”

A los impresionistas les atrae mucho todo lo que está sujeto a cambios, por lo que pintan flores, nieve, agua, nubes, etc. En la obra de Claude Monet, la luz engendra el color y la forma. Aparicio capta con su cámara el reflejo de la luz como lo hicieron los impresionistas. 

IGNACIO DE ÁLAVA

A propósito de Oteiza

Dentro del universo de Oteiza, Ignacio de Álava se ha centrado en su escultura no figurativa y en su concepción de la obra como desocupación del espacio.

Oteiza no fue fotógrafo pero utilizaba la fotografía en su faceta familiar, de viajes, y en la representación de su obra.

En su proyecto ha intentado buscar la captación de las sombras y las luces, de lo visible y de lo invisible, con la certidumbre de que todo en Oteiza es búsqueda y no tiene fin. 

PACO SADA

A propósito de Gaudí

Sus fotografías miran a Antonio Gaudi. A Paco Sada siempre le ha maravillado este artista y su obra es una buena fuente de inspiración. Desde la admiración y el asombro por sus trabajos ha realizado unos bosquejos, es decir, unos apuntes fotográficos. 

Son foto-composiciones de bosques que nos enuncian la idea primigenia de esa naturaleza que nos protege. La luz se entrecruza con las columnas arbóreas remarcando y recreando el crucero original. 

 

Miloš Forman. In Memoriam

APIRILAK

20

ABRIL

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, apirilaren 20ko saioa hil berri den Milos Forman zuzendari txekiarrari eskainiko zaio.  

Txekoslovakiako Olatu berriaren kide garrantzitsua hori, zinemagile berezia izan zen. Bere lanean, gizabanakoaren borroka islatu zuen sistemaren zapalkuntzaren kontra. Frogatu zuen Hollywood barrutik lan egin zitekeela ukitu subertsiboarekin. 

Caslav herrian jaio zen Forman 1936an. Umezurtz oso gazte geratu zen. Izan ere, gurasoak Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan hil ziren. Pragan egin zituen zinema ikasketak eta bertan eman zituen lehenengo urratsak, baina Bigarren Mundu Gerraren ostean, Txekoslovakia Sobietar Batasunaren eraginpean gelditu zen. Hori dela eta Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. 1977an hiritartasuna eskuratuko zuen. Ameriketan arrasta lortu zuen Jack Nicholson protagonista duen “One Flew Over the Cuckoo's Nest” (1975) filmarekin. Ospe hori “Amadeus” (1984) filmarekin areagotu egin zen. Hain zuzen ere, filmak 40 sari jaso zituen, haien artean: 8 Oscar Sari, 4 British Academy Film Awards, 4 Golden Globes eta DGA Award bat.

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 20 de abril se dedicará al director checo Milos Forman, recientemente fallecido. 

Fue un cineasta especial, miembro importante de la Nueva Ola Checoslovaca. Su trabajo reflejó la lucha del individuo contra la opresión del sistema. Probó que en Hollywood se podría trabajar desde dentro, con un toque subversivo.

Nació en el pueblo de Caslav en 1936.  Se quedó huérfano muy joven. De hecho, sus padres murieron en el campo de concentración de Auschwitz. Hizo en Praga sus primeros estudios de cine y dio ahí mismo los primeros pasos en la cinematografía, pero tras la Segunda Guerra Mundial, Praga y Checoslovaquia quedaron bajo la influencia de la Unión Soviética. Por ese motivo se fue a los Estados Unidos de América y consiguió la ciudadanía en 1977. Con su película “Alguien voló sobre el nido del Cuco” (1975) protagonizada por Jack Nicholson consiguió gran renombre. Éxito que se incrementó con su película “Amadeus” (1984), ya que ésta recibió 40 premios, entre los cuales: 8 Premios Óscar, 4 British Academy Film Awards, 4 Golden Globes y un DGA Award.

 

La historia del cine X: Wim Wenders & Ken Loach

APIRILAK

27

ABRIL

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, apirilaren 27an “La historia del cine” izeneko zinema zikloaren hamargarren emanaldia eskainiko da. Hain zuzen, Wim Wenders eta Ken Loach zuzendarien lanak aztertu dira. 

Wim Wenders, gidoilari, ekoizle, aktore eta zine-zuzendari alemandarra da. Alemaniar kultura bere iragana ahazteko asmoz, Estatu Batuetara begira hasi zen garaian jaio zen. Horregatik, Wenders-ek bere filmetan du presentzia estatubatuarra europar inkontzientean aztertzen du, zehatzago esanda, gerraondoko Alemaniaren amerikartzea. 

Lau filma hauei esker ospea lortu zuen: “Alice in the cities” (1974), “The Wrong Move” (1975), “Kings of the Road” (1975) eta “The American Friend”. Askorentzat gaztaroko maisulanak dira. Une horretatik aurrera, bere aldirik emankorrena hasi zuen, titulu esperimentalak bata bestearen atzetik eginez: “Lightning Over Water” (1980), “Hammett” (1982), “The State of Things” (1982), “Paris, Texas” (1984), “Wings of Desire” (1987) eta “Faraway, So Close!” (1993).

Ken Loach telebista-zuzendari eta zinema britainiarreko zuzendaria da. Bere estiloa errealismo soziala da eta gai sozialak bere militantzia troskistarekin lotuta daude. Urte haietan arnasten zen giroak bultzatu zion bidegabekeria sozialak kritikatzen zituzten programak egitera.  1964tik aurrera, doku-drama serieak zuzendu zituen. “Cathy Come Home” (1966)  izan zen ospetsuena. Bertan, ongizate britainiarreko egoeraren testuinguruko pobrezia eta etxebizitzaren arazoa da gai nagusia. BBC-k ekoizturiko pelikularik eztabaidagarrienetarako bat da, are gehiago, etxegabeen legeak aldaerazi zituen. 

Harrezkero eta 80ko hamarkada arte, Loach-ek bere denbora zinemaren eta telebistaren artean banatu zuen. Lau film luze, hainbat dokumental eta telebistarako filmak burutu zituen. Azken horien artean, bereziki aipatzekoak dira: “The Big Flame” (1969), Liverpoolgo portuko langileei buruzkoa eta “Days of Hope” seriea (1975), Erresuma Batuko 1926ko Greba Orokorrera eraman zuten gertaeren gainean egina, bertan Mugimendu Laborista Britainiarraren porrota aztertzen da. 

Margaret Thatcher-ekin boterean dagoelarik langabezia igo eta kulturarako aurrekontuek murrizketak jasan zituzten. Burdinazko Damak etsai asko irabazi zituen artisten artean, Loach ere bai. Channel Four-ek debekatu egin zuen Thatcherismoari aurre egiten zion “A Question of Leadership” izeneko bere dokumentala. Hori dela eta, hamarkada horretan zehar bi pelikula soilik filmatu zituen: “Begiradak eta irribarreak” eta “Nire aitaren lurra”. 90ko hamarkadan, aldaketa politikoak medio, bere karrera indartu egin zen eta bere nazioarteko karrera sendotu. Hala ere, bere bizitzan mantendu duen estiloari uko egin gabe: zapalduen defentsa.

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 27 abril, se proyectará el décimo capítulo de “La historia del cine”, un estudio crítico de la historia del cine. En concreto se analizarán los trabajos de Wim Wenders y Ken Loach. 

Wim Wenders es un guionista, productor, actor y director de cine alemán. Nació en una época en la que Alemania comenzó a girar hacia la cultura estadounidense para olvidar su propio pasado. Por ello, Wenders tiende a explorar en sus películas la presencia estadounidense en el inconsciente europeo, o más concretamente la americanización de la Alemania de posguerra.

Gracias a estas cuatro películas consiguió la fama: “Alicia en las ciudades” (1974), “Falso movimiento” (1975), “En el curso del tiempo” (1975) y “El amigo americano” (1977). Para muchos, son sus obras maestras de juventud.  A partir de ese momento, comenzó su etapa más prolífica, encadenando títulos experimentales: “Relámpago sobre el agua” (1980), “Hammett” (1982), “El estado de las cosas” (1982), “Paris, Texas” (1984), “Cielo sobre Berlín” (1987) y “Tan lejos, tan cerca!” (1993).

Ken Loach, es un director de televisión y director de cine británico, conocido por su estilo de realismo social y temática socialista, ligados a su militancia trotskista. El ambiente que se respiraba en aquellos años le empujó a realizar de programas que criticaban las injusticias sociales. A partir de 1964 comienza a dirigir una serie de docudramas. El más famoso de los cuales es “Cathy Come Home” (1966), que aborda la problemática de la vivienda y la pobreza en el contexto del estado de bienestar británico. Fue una de las películas más controvertidas producidas por la BBC, que llegó incluso a provocar que se modificasen las leyes sobre los sin techo.

Desde entonces y hasta principios de los 80, Loach dividió su tiempo entre el cine y la televisión. Filmó cuatro largometrajes, numerosos documentales y películas para la TV como “The Big Flame” (1969), sobre los trabajadores portuarios de Liverpool, y la serie “Days of Hope” (1975), sobre los hechos que llevaron a la Huelga general en Reino Unido de 1926, y la derrota del Movimiento Laborista Británico.

Con Margaret Thatcher en el poder crece el paro y los recortes de presupuesto para la cultura. La Dama de Hierro se gana muchos enemigos entre los artistas, Loach entre ellos. El Channel Four prohibió sus documentales “A Question of Leadership”, con los que combate al Thatcherismo, por lo cual a lo largo de toda esa década solo puede filmar dos películas: “Miradas y sonrisas” y “La tierra de mi padre”. En los años 90, con los cambios políticos, su carrera se revitaliza y se consolida su carrera internacional, pero manteniéndose siempre fiel al estilo que fue una constante en su vida: la defensa de los oprimidos. 

 

La historia del cine XI: The blockbusters.

MAIATZAK

4

MAYO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, maiatzaren 4an “La historia del cine” izeneko zinema zikloaren hamaikagarren emanaldia eskainiko da. Pasarte honetan Blockbuster delakoak aztertuko dira Asian eta Ameriketan.

Asian, Shaw Brothers (HK) Ltd. Hong Kongeko produkzio-konpainia handiena izan zen. 

1925ean, Runje, Runme eta Runde Shaw anaiek Tianyi Film Company sortu zuten Shanghaien. Film-banaketa, ordea, Singaporen zegoen. Geroago, 1958an Shaw Brothers, empresa berria sortu zuten Movietown-en. 60ko hamarkadako munduko estudio pribaturik handiena, hain zuzen. Konpainiak 1.000 pelikula baino gehiago ekoiztu zituen, horien artean, txineraz eginiko garaiko pelikularik entzutetsuenak. Izan ere, Kung-fu generoko filmekin ospetsu egin ziren. King Hu izan zen zuzendaririk famatuena eta  “Come Drink with Me” bere maisulana. Gerora, Chang Cheh zuzendariaren filmek lortu zuten arrakasta (Five Deadly Venoms, The Brave Archer, etab.) 

Horretaz gain, Bollywoodeko 70ko hamarkadako zinema aztertzen da. Hori baita Indiako zinema estudiorik ezagunena. Bollywoodeko filmek elkarrizketez gain, dantza eta musikaz josita daude eta genero ugari nahasten dituzte film berean: komedia, maitasuna, akzioa etab. Jatorrizko hizkuntza Hindia dute eta Sharmila Tagore, Amitabh Bachchan, Dharmendra, Anil Kapoor, Hema Malini, Jaya Bachchan eta Rekha izan ziren garaiko izarrik handienak. 

Estatu Batuetan, 1975an estreinaturiko Steven Spielbergen  Jaws (Letaginak) pelikulak itzelezko arrakasta lortu zuen eta “Blockbuster garaia” delakoa hasi zuen. Ameriketako produktora handiek pelikulei loturiko produktuekin (merchandising) dirutza lortzen dute (Jaws, The Godfather, Star Wars, Jurassic Park, Rocky...).  

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 4 de mayo, se proyectará el undécimo capítulo de “La historia del cine”, un estudio crítico de la historia del cine. En este episodio se analizarán los blockbuster o taquillazos de Asia y América. 

En Asia, la Shaw Brothers (HK) Ltd. de Hong Kong será la mayor productora. 

En 1925 los tres hermanos Shaw, Runje, Runme y Runde Shaw, crearon Tianyi Film Company en Shanghai. La distribuidora estaba sin embargo en Singapore. Posteriormente, en 1958, crearon en Movietown Shaw Brothers, la nueva empresa que se convirtió en la década de los 60, el estudio privado más grande del mundo. La compañía produjo más de 1.000 películas, entre ellas, los filmes más famosos en chino. De hecho, se hicieron conocidos gracias a películas del género kung-fu. King Hu fue el director más aclamado y “Come Drink with Me” su obra maestra. Después lograrían el éxito, las películas del director Chang Cheh (Five Deadly Venoms, The Brave Archer, etc.) 

Además, se analiza la década de los 70 del estudio de cine más conocido de India: Bollywood. Sus películas están llenas de danza y música y mezclan varios géneros en la misma obra: comedia, amor, acción y etc. Su idioma original es el Hindi y Sharmila Tagore, Amitabh Bachchan, Dharmendra, Anil Kapoor, Hema Malini, Jaya Bachchan y Rekha fueron sus estrellas. 

En Estados Unidos, “la era Blockbuster” se inició con la película “Tiburón” de Steven Spilberg (1975). Las grandes productoras americanas ganan fortunas con la venda del merchandising de películas como Tiburón, El Padrino, La guerra de las galaxias, Star Wars, Parque Jurásico, Rocky y etc. 

 

Página 10 de 14