Felipe Manterola & Jose Ortiz-Echagüe

APIRILAK

06

ABRIL

2018

18,00 H.

 

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA/GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, apirilaren 6ko saioa Felipe Materola eta Jose Ortiz de Echagüe argazkilariei buruzkoa izango da. Izan ere, bi argazkilari horiek parte hartzen dute Photomuseumen ikusgai dagoen “Maisuak zuri beltzean” aldizkako erakusketan.

 

FELIPE MANTEROLA

(Zeanuri, Bizkaia.1886-1977)

Argazkilaritzako arte berrian Manuel Arriolarekin hasi zen. Bere lehenengo argazkiak 1904 ingurukoak dira. Zeukan trebetasunarengatik inguruko sendi eta erakundeek sarritan deitzen zioten argazkiak eta erreportajeak egiteko, baina sekula ez zuen lan hori lanbide legez hartu. 

Eguneroko bizitzako argazkietan herriko jaiak, jokoak, nekazaritza-lanak... agertzen dira. Telesforo Arantzadiren hitzetan bere lanak inguru oso mugatuan eginak izateak etnografia aldetik berebiziko balioa ematen diete.

Bere argazki artxiboan, gaur arte iraun duenean, 400 negatibo inguru daude, 9.9 x 14.9 zm.ko beira plaketan eta batzuk 6.3 x 8.9 zm.ko plaketan.

 

JOSÉ ORTIZ ECHAGÜE

(Guadalajara, 1886 - Madril, 1980).

Jose Ortiz-Echagüe XX. mendeko lehen erdiko argazkilari espainiar nabarmenetarikoa da. Lanbidez ingeniaria, argazkigintza izan zen bere bizitzan zehar garatu zuen zaletasuna. Horri esker, sari eta domina ugari irabazi zituen eta gainera, arte-argitalpen ospetsuetan argitaratu ziren bere irudiak. Bere lana bost kontinenteetako herrietan erakutsi zen. Bere argitaletxea sortu zuen bere argazkiak argitaratzeko.

Bere lanaren ardatza zera da: laster aurrerabidearen heldueragatik desagertuko den gizarte tradizional hori dokumentatzea eta irudikatzea. Gaiek Espainiako gai kostunbrista guztiak jorratzen dituzte: jendeak eta herriko jantziak, paisaia naturalak eta hirikoak, erdi aroko gotorlekuak, ohitura erlijiosoak... Bere konposizioak orekatzen dira ardatz simetrikoekin, eskultura-bolumenekin eta zeharka ebakitako argiekin.

Argazkigintza piktorialistaren ezaugarria den Fresson-paper gaineko ikatz -papera teknika darabil. Horrek irudiei itxura oso berezia ematen die, argazkigintza konbentzionaletik urrunduz eta margolaritzari hurbilduz, sentikortasun eta zirrara estetikoa gehitzen direlarik. 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 6 de abril, se dedicará a Felipe Materola y a José Ortiz de Echagüe, ya el trabajo de ambos fotógrafos se puede apreciar en la exposición temporal del Photomuseum “Maestros en blanco y negro”.

 

FELIPE MANTEROLA

(Zeanuri, Bizkaia.1886-1977)

Fue iniciado en el nuevo arte de la fotografía por Manuel Arriola. Sus primeras fotografías datan de 1904. Aunque por su pericia era requerido frecuentemente para hacer retratos y reportajes, tanto por familias como por las instituciones del entorno, nunca ejerció como profesional.

Fotografió la vida cotidiana: fiestas populares, jugos, labores agrícolas... En palabras de Telesforo Aranzadi la concentración de su tarea en este espacio acotado añade a su obra un excepcional valor etnográfico.

Su archivo fotográfico conservado consta de cerca de 400 negativos de vidrio de 9.9 x 14.9 cm y unos pocos de 6.3 x 8.9 cm.

 

 

JOSÉ ORTIZ ECHAGÜE

(Guadalajara, 1886 - Madrid, 1980).

José Ortiz-Echagüe es uno de los fotógrafos españoles más sobresalientes de la primera mitad del siglo XX. Ingeniero de profesión, la fotografía fue una afición que desarrolló a lo largo de su vida y que le llevó a ganar numerosos premios y medallas así como la inclusión de algunas de sus fotografías en prestigiosas publicaciones de arte. Su obra fue expuesta en países de los cinco continentes. Fundó su propia editorial para publicar sus fotografías, de algunos de los títulos se llegaron a realizar hasta 12 ediciones.

Su interés se centra en plasmar y documentar esa sociedad tradicional que pronto va a desaparecer por la llegada del progreso. La temática abarca un largo recorrido por todos los temas costumbristas de España: tipos y trajes populares, paisajes naturales y urbanos, fortalezas medievales, costumbres religiosas… Sus composiciones son equilibradas con ejes simétricos y volúmenes escultóricos, luces sesgadas. 

Utiliza la técnica del proceso al carbón directo sobre papel Fresson, característica de la fotografía pictorialista, que da a las imágenes un aspecto peculiar, cercano a la pintura, que las aleja de la fotografía convencional y las llena de sensibilidad y emoción estética.