Letra con minúscula / Letra xehez Artea

APIRILAK

13

ABRIL

2018

18,30 H.

 SANZ ENEA

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA /GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, apirilaren 13an Zzzz kolektiboko kideek (José Antonio Larrasoaña, Paco Sada, Ignacio de Alava eta Enrique Aparicio-k) bisita-gidatua eskainiko digute. Izan ere, argazkilari horiek parte hartzen dute Sanz Enea Kultur-Etxean ikusgai dagoen “letra xehez Artea” izeneko erakusketan.

Egileek beren lana artistikoaren berri emango digute. Bakoitzak beraien sortze prozesua azalduko digute, baita beraien ikuspuntua eta motibazioa ere. 

JOSÉ ANTONIO LARRASOAÑA

Da Vinciri begira

Larrasoañak Da Vinciri begiratzen dio bere lanean. Errenazimenduko maisua, pertsonaia garrantzitsua izan zen, perfekzio zalea pintore gisara, eta irudimen handikoa, asmatzaile gisara. Eta ezaugarri horiek, hain zuzen, izan dira inspirazio-iturri bere lanerako, halakoek ezen agerian uzten baitute florentziarraren ideal hura: “zaila lortu egiten da; ezinezkoa, saiatu”.

ENRIQUE APARICIO

Moneti Begira

Bere proiektua inpresionismoari buruzkoa da: “Naturari antzeman eta hura kopiatzeko molde artistikoa, zeinak errealitate objektiboari baino inpresio subjektiboari edo pertsonalari erreparatzen baitio.”

Inpresionistei erakargarri egiten zaie alda daitekeen oro, eta horregatik pintatzen dituzte loreak, elurra, ura hodeiak eta abar. Claude Monteen obretan, argiak sortzen ditu kolorea eta forma. Apariciok argiaren isla bere kamerarekin atzematen du, inpresionistek egin zuten bezala.

IGNACIO DE ALAVA

Oteizari begira

Oteizaren unibertsoan, haren eskultura ez figuratiboa eta obraren ikuskera  (espazioaren desokupazio gisara), hartu du ardatz Ignacio de Alavak.

Oteiza ez zen argazkilaria, baina argazkiak egiten zituen familia artean eta bidaietan, eta argazkiak egiten  zizkien, baita ere, bere artelanei.

Bere proiektuan itzalak eta argiak atzematen saiatu da, ikusgarria eta ikusezina, segurtasun batetik abiatuta: Oteizarengan dena da bilaketa eta ez du amaierarik.

PACO SADA

Gaudiri Begira

Antonio Gaudi artistaren harira eginiko argazkiak dira. Paco Sadari betidanik iruditu zaio artista zirraragarria. Gaudiren lanekiko mirespena eta harridura abiapuntu hartuta, zertzelada batzuk egin ditu, hots, argazki-apunte batzuk.

Basoen argazki-konposizioak dira eta bertan, babes dugun natura horren jatorrizko ideia adierazten da. Argia trabeska agertzen da zuhaitz-zutabeen artean jatorrizko gurutzadura azpimarratuz eta birsortuz. 

 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes, 13 de abril, los miembros del Colectivo Zzzz (José Antonio Larrasoaña, Paco Sada, Ignacio de Álava y Enrique Aparicio) nos ofrecerán una visita guiada con motivo de su exposición “letra xehez Artea /Arte con minúscula” expuesta en las salas de la casa de cultura Sanz Enea. 

Los autores contarán de primera mano los pormenores de su trabajo artístico. Cada uno nos hablará de su punto de vista y sus motivaciones a la hora de crear su obra artística.

 

JOSÉ ANTONIO LARRASOAÑA

A propósito de Da Vinci

Larrasoaña realiza un trabajo mirando a Da Vinci. El maestro del Renacimiento fue un personaje muy relevante, perfeccionista como pintor e imaginativo como inventor. Esas características le han inspirado a Larrasoaña para su obra ya que quiere expresar ese ideal del florentino: “lo difícil se consigue, lo imposible se intenta”.

ENRIQUE APARICIO

A propósito de Monet

Su proyecto se basa en el impresionismo: “Manera artística de considerar y reproducir la naturaleza, atendiendo más que a su realidad objetiva a la impresión subjetiva o personal.”

A los impresionistas les atrae mucho todo lo que está sujeto a cambios, por lo que pintan flores, nieve, agua, nubes, etc. En la obra de Claude Monet, la luz engendra el color y la forma. Aparicio capta con su cámara el reflejo de la luz como lo hicieron los impresionistas. 

IGNACIO DE ÁLAVA

A propósito de Oteiza

Dentro del universo de Oteiza, Ignacio de Álava se ha centrado en su escultura no figurativa y en su concepción de la obra como desocupación del espacio.

Oteiza no fue fotógrafo pero utilizaba la fotografía en su faceta familiar, de viajes, y en la representación de su obra.

En su proyecto ha intentado buscar la captación de las sombras y las luces, de lo visible y de lo invisible, con la certidumbre de que todo en Oteiza es búsqueda y no tiene fin. 

PACO SADA

A propósito de Gaudí

Sus fotografías miran a Antonio Gaudi. A Paco Sada siempre le ha maravillado este artista y su obra es una buena fuente de inspiración. Desde la admiración y el asombro por sus trabajos ha realizado unos bosquejos, es decir, unos apuntes fotográficos. 

Son foto-composiciones de bosques que nos enuncian la idea primigenia de esa naturaleza que nos protege. La luz se entrecruza con las columnas arbóreas remarcando y recreando el crucero original.