La historia del cine X: Wim Wenders & Ken Loach

APIRILAK

27

ABRIL

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA/GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, apirilaren 27an “La historia del cine” izeneko zinema zikloaren hamargarren emanaldia eskainiko da. Hain zuzen, Wim Wenders eta Ken Loach zuzendarien lanak aztertu dira. 

Wim Wenders, gidoilari, ekoizle, aktore eta zine-zuzendari alemandarra da. Alemaniar kultura bere iragana ahazteko asmoz, Estatu Batuetara begira hasi zen garaian jaio zen. Horregatik, Wenders-ek bere filmetan du presentzia estatubatuarra europar inkontzientean aztertzen du, zehatzago esanda, gerraondoko Alemaniaren amerikartzea. 

Lau filma hauei esker ospea lortu zuen: “Alice in the cities” (1974), “The Wrong Move” (1975), “Kings of the Road” (1975) eta “The American Friend”. Askorentzat gaztaroko maisulanak dira. Une horretatik aurrera, bere aldirik emankorrena hasi zuen, titulu esperimentalak bata bestearen atzetik eginez: “Lightning Over Water” (1980), “Hammett” (1982), “The State of Things” (1982), “Paris, Texas” (1984), “Wings of Desire” (1987) eta “Faraway, So Close!” (1993).

Ken Loach telebista-zuzendari eta zinema britainiarreko zuzendaria da. Bere estiloa errealismo soziala da eta gai sozialak bere militantzia troskistarekin lotuta daude. Urte haietan arnasten zen giroak bultzatu zion bidegabekeria sozialak kritikatzen zituzten programak egitera.  1964tik aurrera, doku-drama serieak zuzendu zituen. “Cathy Come Home” (1966)  izan zen ospetsuena. Bertan, ongizate britainiarreko egoeraren testuinguruko pobrezia eta etxebizitzaren arazoa da gai nagusia. BBC-k ekoizturiko pelikularik eztabaidagarrienetarako bat da, are gehiago, etxegabeen legeak aldaerazi zituen. 

Harrezkero eta 80ko hamarkada arte, Loach-ek bere denbora zinemaren eta telebistaren artean banatu zuen. Lau film luze, hainbat dokumental eta telebistarako filmak burutu zituen. Azken horien artean, bereziki aipatzekoak dira: “The Big Flame” (1969), Liverpoolgo portuko langileei buruzkoa eta “Days of Hope” seriea (1975), Erresuma Batuko 1926ko Greba Orokorrera eraman zuten gertaeren gainean egina, bertan Mugimendu Laborista Britainiarraren porrota aztertzen da. 

Margaret Thatcher-ekin boterean dagoelarik langabezia igo eta kulturarako aurrekontuek murrizketak jasan zituzten. Burdinazko Damak etsai asko irabazi zituen artisten artean, Loach ere bai. Channel Four-ek debekatu egin zuen Thatcherismoari aurre egiten zion “A Question of Leadership” izeneko bere dokumentala. Hori dela eta, hamarkada horretan zehar bi pelikula soilik filmatu zituen: “Begiradak eta irribarreak” eta “Nire aitaren lurra”. 90ko hamarkadan, aldaketa politikoak medio, bere karrera indartu egin zen eta bere nazioarteko karrera sendotu. Hala ere, bere bizitzan mantendu duen estiloari uko egin gabe: zapalduen defentsa.

win wenders & ken loach

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 27 abril, se proyectará el décimo capítulo de “La historia del cine”, un estudio crítico de la historia del cine. En concreto se analizarán los trabajos de Wim Wenders y Ken Loach. 

Wim Wenders es un guionista, productor, actor y director de cine alemán. Nació en una época en la que Alemania comenzó a girar hacia la cultura estadounidense para olvidar su propio pasado. Por ello, Wenders tiende a explorar en sus películas la presencia estadounidense en el inconsciente europeo, o más concretamente la americanización de la Alemania de posguerra.

Gracias a estas cuatro películas consiguió la fama: “Alicia en las ciudades” (1974), “Falso movimiento” (1975), “En el curso del tiempo” (1975) y “El amigo americano” (1977). Para muchos, son sus obras maestras de juventud.  A partir de ese momento, comenzó su etapa más prolífica, encadenando títulos experimentales: “Relámpago sobre el agua” (1980), “Hammett” (1982), “El estado de las cosas” (1982), “Paris, Texas” (1984), “Cielo sobre Berlín” (1987) y “Tan lejos, tan cerca!” (1993).

Ken Loach, es un director de televisión y director de cine británico, conocido por su estilo de realismo social y temática socialista, ligados a su militancia trotskista. El ambiente que se respiraba en aquellos años le empujó a realizar de programas que criticaban las injusticias sociales. A partir de 1964 comienza a dirigir una serie de docudramas. El más famoso de los cuales es “Cathy Come Home” (1966), que aborda la problemática de la vivienda y la pobreza en el contexto del estado de bienestar británico. Fue una de las películas más controvertidas producidas por la BBC, que llegó incluso a provocar que se modificasen las leyes sobre los sin techo.

Desde entonces y hasta principios de los 80, Loach dividió su tiempo entre el cine y la televisión. Filmó cuatro largometrajes, numerosos documentales y películas para la TV como “The Big Flame” (1969), sobre los trabajadores portuarios de Liverpool, y la serie “Days of Hope” (1975), sobre los hechos que llevaron a la Huelga general en Reino Unido de 1926, y la derrota del Movimiento Laborista Británico.

Con Margaret Thatcher en el poder crece el paro y los recortes de presupuesto para la cultura. La Dama de Hierro se gana muchos enemigos entre los artistas, Loach entre ellos. El Channel Four prohibió sus documentales “A Question of Leadership”, con los que combate al Thatcherismo, por lo cual a lo largo de toda esa década solo puede filmar dos películas: “Miradas y sonrisas” y “La tierra de mi padre”. En los años 90, con los cambios políticos, su carrera se revitaliza y se consolida su carrera internacional, pero manteniéndose siempre fiel al estilo que fue una constante en su vida: la defensa de los oprimidos.