La historia del cine XI: The blockbusters.

MAIATZAK

4

MAYO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, maiatzaren 4an “La historia del cine” izeneko zinema zikloaren hamaikagarren emanaldia eskainiko da. Pasarte honetan Blockbuster delakoak aztertuko dira Asian eta Ameriketan.

Asian, Shaw Brothers (HK) Ltd. Hong Kongeko produkzio-konpainia handiena izan zen. 

1925ean, Runje, Runme eta Runde Shaw anaiek Tianyi Film Company sortu zuten Shanghaien. Film-banaketa, ordea, Singaporen zegoen. Geroago, 1958an Shaw Brothers, empresa berria sortu zuten Movietown-en. 60ko hamarkadako munduko estudio pribaturik handiena, hain zuzen. Konpainiak 1.000 pelikula baino gehiago ekoiztu zituen, horien artean, txineraz eginiko garaiko pelikularik entzutetsuenak. Izan ere, Kung-fu generoko filmekin ospetsu egin ziren. King Hu izan zen zuzendaririk famatuena eta  “Come Drink with Me” bere maisulana. Gerora, Chang Cheh zuzendariaren filmek lortu zuten arrakasta (Five Deadly Venoms, The Brave Archer, etab.) 

Horretaz gain, Bollywoodeko 70ko hamarkadako zinema aztertzen da. Hori baita Indiako zinema estudiorik ezagunena. Bollywoodeko filmek elkarrizketez gain, dantza eta musikaz josita daude eta genero ugari nahasten dituzte film berean: komedia, maitasuna, akzioa etab. Jatorrizko hizkuntza Hindia dute eta Sharmila Tagore, Amitabh Bachchan, Dharmendra, Anil Kapoor, Hema Malini, Jaya Bachchan eta Rekha izan ziren garaiko izarrik handienak. 

Estatu Batuetan, 1975an estreinaturiko Steven Spielbergen  Jaws (Letaginak) pelikulak itzelezko arrakasta lortu zuen eta “Blockbuster garaia” delakoa hasi zuen. Ameriketako produktora handiek pelikulei loturiko produktuekin (merchandising) dirutza lortzen dute (Jaws, The Godfather, Star Wars, Jurassic Park, Rocky...).  

JAWS

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 4 de mayo, se proyectará el undécimo capítulo de “La historia del cine”, un estudio crítico de la historia del cine. En este episodio se analizarán los blockbuster o taquillazos de Asia y América. 

En Asia, la Shaw Brothers (HK) Ltd. de Hong Kong será la mayor productora. 

En 1925 los tres hermanos Shaw, Runje, Runme y Runde Shaw, crearon Tianyi Film Company en Shanghai. La distribuidora estaba sin embargo en Singapore. Posteriormente, en 1958, crearon en Movietown Shaw Brothers, la nueva empresa que se convirtió en la década de los 60, el estudio privado más grande del mundo. La compañía produjo más de 1.000 películas, entre ellas, los filmes más famosos en chino. De hecho, se hicieron conocidos gracias a películas del género kung-fu. King Hu fue el director más aclamado y “Come Drink with Me” su obra maestra. Después lograrían el éxito, las películas del director Chang Cheh (Five Deadly Venoms, The Brave Archer, etc.) 

Además, se analiza la década de los 70 del estudio de cine más conocido de India: Bollywood. Sus películas están llenas de danza y música y mezclan varios géneros en la misma obra: comedia, amor, acción y etc. Su idioma original es el Hindi y Sharmila Tagore, Amitabh Bachchan, Dharmendra, Anil Kapoor, Hema Malini, Jaya Bachchan y Rekha fueron sus estrellas. 

En Estados Unidos, “la era Blockbuster” se inició con la película “Tiburón” de Steven Spilberg (1975). Las grandes productoras americanas ganan fortunas con la venda del merchandising de películas como Tiburón, El Padrino, La guerra de las galaxias, Star Wars, Parque Jurásico, Rocky y etc.