Hitzaldia / Conferencia. Jose Mari Larramendi

MAIATZAK

18

MAYO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

JOSE MARI LARRAMENDIREN HITZALDIA

"LEKUKOTASUNA ETA GOGOETA". 68KO MAIATZA.

68ko Maiatza ez zen ez errebolta ezta iraultza ere izan. Gertaera izan zen eta “Les evénéments de Paris” deitu zitzaion. Erabat ezustekoa. Bere protagonistak ere ustekabean harrapatu zituen eta benetako harridura sortu zuen. Inork ez zuen susmatu eta bere dinamika geldiezina suertatu zen.

Izaera globaleko lehen mailako gertakizuna izan zen 68ko Maiatz hartan, eragin nabarmena izan zuten: Pragako udaberri sozialistak, Vietnamgo gerraren aurkako Berkeley-ko manifestazioak eta odoletan zigortutako Mexikoko ikasleen protestek.

Dena, Paris X Unibertsitatean hasi zen, Nanterren Humanitateen Fakultatean, 1963an zabaldutakoa eta unibertsitate modernoaren eredu izan behar zuenean, alegia. Eraikin funtzionala zen, leiho zabal handiekin eta paisaia modura, auzo pobrea eta miseria zituen. Fakultate pilotua zen, bere baitan 14.000 ikasle hartzen zituena. Zaharkitutako irakaskuntzak berarekin ekarri zituen lehen istiluak eta maiatzaren 25ko greban 10 miloi langilek parte hartu zuten. Frantziako eskola guztiak itxi ziren eta 68ko Maiatzaren amaieran hauteskunde orokorrak deitu ziren.

Zer gertatu zen? 

1975ean, gertaera hori aztertzea eskatu zion “La Comision Trilateral” deiturikoak akademi, ekonomi eta politika munduko analista jakintsu talde bati. Haientzat kezkagarria zen ondorio batera iritsi ziren: “demokrazia gehiegikeria” izan omen zen.

Zer da, ordea, demokrazia gehiegikeria?

Odeon antzokiko paretetako pintadari jarraituz: «bizi garen gizarteaz eztabaidatzeko, ezinbestekoa da aurrena norbere buruaz eztabaidatzeko gai izatea». 

 Jose Mari Larramendi

Jose Mari Larramendik 1966ko udazkenean, Nanterreko Paris X Unibertsitateko Giza Zientzietan izena eman zuen. Beste batzuen artean, Daniel Conh Bendit edota Alain Krivinen ikaskide izan zituen.

Baina, aldi berean, Passy Buzenbal ikastetxean lan egiten zuen. Bertan, Pariseko goi-burgesiako 3.000 ikasle bizi ziren eta ikasten zuten. Ikastetxea Pariseko mendebaldean kokatua zegoen, baso zabal batean, Rueil Malmaison herri ospetsutik bi kilometrotara, Nanterre La Folietik (Nanterreko unibertsitate berria ireki zen lekutik) hurbil. 

Maiatzean, txunditutako euskaldun gaztea zen: batetik, Euskadin bizi izan zituen manifestazioetako ezaugarri oso desberdinetako gertaeratan murgilduta zelako, eta bestetik, harriturik zegoen “normaltasun” giroa zegoelako lan egiten zuen ikastetxean aste horietan zehar. 

Hitzaldian, gertaera haien kronologia egingo dugu eta gertakari global horien izaera eta garrantzia  ulertzeko elementu-gakoak identifikatuko ditugu.

Larramendi Filosofian eta Etnologian lizentziatua da. EGIN egunkariko lehen langilea, Debako Arte Eskolako zuzendaria eta Mondragon Korporazioko direktiboa izan zen. Gainera, AZTIko, Banaketa Enpresa Handiko Nazio-Elkarteko (ANGED) eta Euskadiko Kooperatibetako Goi-Batzordeako kontseilaria izan zen eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen (ALE) sortzailea.

Egun, Association pour l’étude de la pensée de Simone Weil elkarteko eta ZARAUTZONeko kidea da.

 

JOSE MARI LARRAMENDI

AULA/GELA

CONFERENCIA DE JOSE MARI LARRAMENDI

"TESTIMONIO Y REFLEXIÓN". MAYO DEL 68.

Mayo del 68 no fue ni una revuelta ni una revolución. Siempre se identificaba como “les evénéments de Paris”, fue un acontecimiento. Absolutamente inesperado. Desconcertó a sus propios protagonistas y causó una verdadera sorpresa. Nadie lo imaginaba y su dinámica resultó  imparable.

Aquel Mayo del 68, marcado por la Primavera Socialista de Praga, las manifestaciones de Berkeley contra la guerra de Vietnam y las protestas de los estudiantes de México reprimidas en sangre, supuso un acontecimiento de carácter global. 

Todo comenzó en la universidad Paris X, en la facultad de Humanidades de Nanterre, inaugurada en 1963 y que debería constituir el prototipo de la Universidad moderna: un edificio funcional, de grandes ventanales; y un paisaje de suburbio y miseria. Era una facultad piloto, que albergaba a 14.000 alumnos. Las contradicciones motivadas por una enseñanza arcaica comenzaban a producir los primeros disturbios y alcanzó los 10 millones de trabajadores en huelga el 25 de mayo. Todas las escuelas de Francia se cerraron y se convocaron elecciones generales a finales de mayo de 1968. 

¿Qué ocurrió? 

En 1975, La Comisión Trilateral encargó analizar este acontecimiento a un grupo de sabios analistas del mundo académico, económico y político. Llegarón a la conclusión, para ellos alarmante, de que se había producido “un exceso de democracia”.

¿Qué es un exceso de democracia?

Nos quedamos con una pintada en los muros del Teatro Odeon: «para poder discutir la sociedad en que se “vive” es necesario antes ser capaz de discutirse a sí mismo.» 

Jose Mari Larramendi

 

Jose Mari Larramendi se inscribió como alumno de Ciencias Humanas en Paris X (Nanterre) en otoño de 1966. Compañero de curso de Daniel Conh Bendit y Alain Krivine, entre otros.

Pero también trabajaba en el colegio Passy Buzenbal donde vivían y estudiaban más de 3.000 alumnos de la alta burguesía parisina. 

El colegio estaba situado al oeste de Paris, en un amplio bosque, a escasos dos kilómetros de la popular ciudad de Rueil Malmaison, vecina de Nanterre La Folie en la que se había abierto la nueva universidad de Nanterre.

En mayo, era un joven euskaldun doblemente sorprendido: la sorpresa de estar inmerso en unos acontecimientos de características muy distintas a las manifestaciones que había vivido en Euskadi y sorprendido también por el ambiente de “normalidad” absoluta con la que transcurrían aquellas semanas en el colegio donde trabajaba.

En la conferencia recorreremos la cronología de aquellos acontecimientos e identificaremos los elementos-clave para comprender la naturaleza y el alcance de aquel acontecimiento global. 

Larramendi es licenciado en Filosofía y Etnología. Fue el primer trabajador del  diario EGIN, director de la Escuela de Arte de Deba y directivo de la Corporación Mondragón. También fue consejero de AZTI, del Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi y de la Asociación Nacional de Grandes Empresas de Distribución (ANGED) y fundador de Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea (ALE).

Actualmente es miembro de la Association pour l’étude de la pensée de Simone Weil y de ZARAUTZON.