IRAILAK
06
SEPTIEMBRE
2019
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Fernando Aire, Xalbador bertsolariaren figura gogoratzeko balioko digu.
Urepeleko artzaina bezala ere ezaguna, bertsolaritzan erreferente bat dugu Xalbador.
Xalbadorren bertsoak eredu dira hainbat arrazoiengatik: hitzak aukeratzeko trebeziagatik, bere lirismoagatik, gai unibertsalak, sentimenduak jorratzeko abileziagatik edota metaforak sortzeko gaitasunagatik.
Bere beste ekarpen bat ere aipatu behar dugu, bertso-liburuen argitalpena, alegia. Ezin bertzean, Herri gogoan edo Odolaren mintzoa plazaratu zituen, azken hori beti goraipatzen dena.