Gipuzkoako ohiturak III

URTARRILAK

11

ENERO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Gipuzkoako ohiturei eskainiko zaio. Honakoa, hirugarren kapitulua eta serie honetako azkena izango da.

Photomuseumera gerturatzen denak aukera bikaina izango du gure lurraldeko ohiturak ezagutzeko. Horietariko asko aspaldikoak dira, denbora luzez iraun dutenak eta galtzear daudenak, hain zuzen. Azken finean, euskal etnografia izango da hizpide: gure historia kolektiboaren zati garrantzitsua.

Emanaldia euskaraz izango da.