Julián Redondo

MEXIKO

2012/03/06 - 2012/04/01

Julian Redondok Mexikoko kolore anitzezko begirada bat eskeintzen digu, 1996ko azaroan Photomusenean plazaratutako “Japoniara bidai bat” izeneko erakusketa hartatik guztiz kontrajarria. 

Bi leku milaka kilometroz aldenduta eta kultura guztiz ezberdinen jabe direnak.

Bi herrialde horietako aspektu fisikoek, irudiak  nolanahiko espektakulua eskeintzen digute, eta beste hirugarren pertsonai bat eransten zaio: argazkilaria.

Honek, bere idiosinkrasia eta bagai kulturalarekin bere objetiboari eskeintzen zaizkion eszenak interpretatzen ditu.

Batzutan ikuslearentzat ustekabeko izan daitekeena neurri berean gerta dakioke argazkilariari.

Horrela bi esperientzi horien arteko batasun bat ematen da.

Izan ere argazkilariak ikusten duen errealitatearen analisia azaltzen du. Gaiak aukeratzen ditu, enkuadreak eta argazkiaren tratamentu guztia menderatzen du.

Bi kultura horien esentzia harrapatzen du, eguneroko bizitzan aurkezten dituenak.

Hau da artista berak deitzen duen eremu magnetikoa,  bi kultura exotiko horiek harrapatzen saiatzean sortzen zaion erantzuna alegia.