Pirmin Treku. Bizitza bat dantzan

28/08/2012 - 07/10/2012

Royal Ballet-eko lehen dantzari eta koreografoa.

Parisera erbesteratu zen Eusko Alderdi Jeltzaleko kide nabarmen baten semea, Pirmin eta bere bi arrebak ebakuatuak izan ziren Ingalaterrara,1937an. Han, Frederick Ashton-en Les patineurs ballet funtzioa ikusi ondoren, bere bizitza balletari eskaintzea erabaki zuen.

1944an, hamalau urterekin, Ninette de Valois-ek (1898-2001) beka batekin onartu zuen, Sadler´s Wells School-en  1947-an, eta bertako balletean dantzatzen hasi zen George Goncharov-en ikasle aurreratu bezala. Urte horretan dantzatu zuen, famara eramango zuen balleta, Andrée Howard-en balletean, mutil nekazaria paperean, Fauré-en La Fête Étrange-ren musikaz. Eszenarioa Elaine Fifield dantzari australiarrarekin (1930-1999) partekatu zuen, azken honek emaztegaia papera interpretatuz. 1948an konpainiaren lehen dantzaria izendatu zuten; John Cranko-k beretzat bakar-saio bat sortu zuen Sea Change bere balletean. Dublineko Gaity Theatre-ean estreinatu zelarik,  Primin bereziki  1950ean nabarmendu zen, Kenneth MacMillan-en Danses Concertantes-etan, Maryon Lane-nekin dantzatu zelarik,  Ninette de Valois-en  The Rake´s Proges-en libertinoaren paperean, 1952 eta 1954 urte bitartean, eta Alfred Rodrigues-en, Bodas de sangre-en paper maskulino nagusia interpretatuz, Denis Aplvor-en musikarekin.

1955ean Sadler´s Wells Royal Ballet-ean parte hartu zuen (gaur-egun Royal Ballet), Covent Garden-en, non, Falla musikarekin, El sombrero de tres picos  izeneko lanean errotariaren paperean nolanahiko arrakasta lortu zuen Leonide Massine-ren balletean. 1957an La Fête Étrange berriro dantzatu zuen Sveltana Beriosova-rekin (1932-1998) eta La Boutique Fantasque-aren mutil amerikarraren paperean berriro ere ospea lortu zuen, berriz ere Massine-ren lan batean.

Belauneko lesio bat tarteko 1961ean erretiratu beharra izan zuen. Covent Garden-en omenaldia jaso zuen, La Fête Étranger interpretatu zuen azkenekoz  eta erramu-koro bat jaso zuen.

Oportora  joan zen eta ballet akademia entzutetsua sortu zuen, bertan Imperial Society  edota  Teachers of  Dancing (ISTD) azterketarako ikasleak prestatzen zituen. Han jaso zuen Margot Fonteyn-en (1919-1991) bisita, eta honi bere ikasgelatako bat eskaini zion bere izena emanez. Bere konpainia propioa sortu zuen eta zenbait lan koreografiatu, Foz 1900, Concierto de Aranjuez-eko, Amancer edo Noite. Zenbait operen bariazioak  ere  koreografiatu zituen; La Traviata, Orfeo eta Eurídice eta Dido eta Eneas . 

Bere bizitzako azken bi urteak Zarautzen pasatu zituen, baina Londresera itzuli zen Royal Ballet-aren hirurogeita hamabosgarren urteurrena ospatzeko. 2005ean Monica Mason-ek, Royal Ballet-aren zuzendariak,  La Fête Étrange erreposiziorako, Pirmin Treku gobidatu zuen  Ricardo Cervera dantzaria prestatu zezan. 2006an  Logroñoko Casa de la Danza Angel Corella Ohorezko Lagun izendatu zuten.

Pirmin Treku honako filmetan agertu da: The Royal Ballet in rehearsal: La Fête Étrange, 1958an, mutil nekazariaren paperean; The Royal Ballet in Reharsa: Symphinic variations, 1958an: The Royal Ballet in rehearsal: Job amasque for dancing, 1959an, Eliu-ren paperean; Cinderella, 1960an , dantza ikasle bezela; The Royal Ballet, 1960, eta Don´t  bother to knock, 1961ean, dantzari flamenko bezala.