Fernando Aire Xalbador

IRAILAK

27

SEPTIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Xalbador bertsolaria  oroituko da. Izan ere, urriaren 13a arte, “Goresmenak Xalbadorri” erakusketa dugu ikusgai Photomuseumeko aldi-baterako erakusketen aretoan. 

 

Hori dela eta, ostiralean bi dokumental proiektatuko dira. Bata, RTVE-k eginikoa, 1969ko bertsolari txapelketari buruzkoa da: “Fiestas. Bertsolaris. Poetas populares vascos”. Bestea, “Xalbador Gaztain Kormutxa” (1981), Juan Miguel Gutiérrez-ek zuzenduriko dokumentala da. Bertan, Urepeleko artzainaren bizimodua kontatzen da familia artekoei eta bere ezagunei egindako elkarrizketen bitartez. 

 

Dokumental hauen aurkezpena Joxe Mari Iriondoren eskutik etorriko da.  Gauza jakina da kazetari azpeitiarra bertsolaritza mundua barru barrutik ezagutzen duela. Bere ekarpena azpimarratzekoa da. Kazetari izanik bertsolaritza aintzakotzat hartu izan duelako eta hamaika bertso saio, erromeria eta kantaldietan zuzen-zuzenean parte hartu duelako, ekitaldiak zuzentzen, gai-jartzaile modura edo zuzeneko grabazioak jasoz.