XXXI. Argazki Bilera 2024

2024/03/26 - 2024/05/26

Photomuseumek 2024ko Argazki Bileraren egitaraua aurkezten du, urtero legez udaberri hasieran. Aurtengo edizioan argazkigintza dokumentala eta  kontzeptuala lantzen dira.

Sanz-Enean ikusgai dagoen Rügen talde-erakusketak Gernikako bonbardaketaren inguruko ausnarketa egiten duen bitartean, Torre Luzean, Marisa Di Santok Zarauzko dendarien argazki seriea erakusten digu. Photomuseumen, lehenik, David Hornback-en 3 minutes proiektua erakutsiko da, eta ondoren, Euskaldunak Australian erakusketa aurkeztuko da.

Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiogu Zarauzko Udaleko Kultura Sailari.

 

DAVID HORNBACK

3 minutes 

Photomuseum
2024/03/26 - 2024/04/28

Hiru minutu, eternitate bat galdutako mundu bat berreskuratzen saiatzen da, argazki bat ateratzen den unetik amaieraren artean ezkutatutako denbora-tartea harrapatzen.

Egungo argazkagintza denbora zati txikiak dira, askotan segundo baten zatiki zatiak. Konturatu baino lehen, bizitza jazotzen da denbora zati horren barruan. 

Hiru minutu kontrako norabidean doa. Proiektuak segundu zati horren barruan palanka bat sartzen saiatzen da, obturadorea ireki eta itxi bitartean, eta esposizio-denbora hiru minutura luzatzen du.

Denbora luzatuta, erretratatutako artistek aukera izan zuten esposizio-denborak irauten zuen bitartean hausnartzeko, gogoratzeko edo amets egiteko. Aurpegiek bere kontenplazioa, bere bakea, bere barne mundua islatzen dute.

Proiektuaren jatorria Berlinen 2000. urtean egindako autoerretratu batzuk dira. Proiekturako erabilitako kamera teknikoa formatu handikoa da, 120 urte ingu- rukoa. Erretratu-kamera bat da, obturadorerik gabea. Bere garaian, objektiboaren estalkiek eta eskuko erlojuak erabiltzen ziren horien ordez. Hiru minutu, eternitate bat proiektuan antzinako kameraren akatsak eta eskuzko prozesua ez daude zuzenduta.

 

 

 Ordutegia: 10-14 h. eta 17-20 h.

Asteartetik igandera

 

 

 

Rügen

Sanz Enea
26/03/2024 - 26/05/2024

Rügen  gertaera historiko zehatz bati buruzko hausnarketa eta interpretazio proiektu kolaboratibo bat da: Gernika bonbardatu zuten hegazkinak Salburuako aerodromotik aireratu ziren.

PROIEKTUAREN AURREKARIAK

1937ko apirilaren 26a, astelehena, azoka eguna Gernikan.

Rügen operazioa. Salburuako aerodromotik Gernika suntsituko duten hainbat bonbardatzaile aireratuko dira.

Alemaniako Condor Legioak eta Italiako Abiazio Legionarioak aire-erasoa egin zuten Bizkaiko udalerrian. 

Hegazkinek bonba leherkorrak eta jaurtigai su-eragileak deskargatzen dituzte.

Hiribilduaren suntsipena eragiten dute eta sestra-hegaldian metrailatzen dute biztanleria zibila bereizi gabe.

 

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Rügen Gasteizko 10 argazkilarik egindako argazki-proiektu garaikidea da, David Salcedo argazkilariak tutoretzapean, zuzenduta eta editatuta.

Premisa bakar batek baldintzatzen du lanaren hasiera, Salburua auzoan argazkiak ateratzea, Gernikari eraso zioten hegazkin batzuk bertako aerodromo zaharretik aireratu zirela jakinda. Hemendik aurrera, eta 6 hilabetez, partehartzaileek gertaera historiko honi eta bere ondorioei buruzko hausnarketa egiten dute eta argazkiak egiten dituzte.

Lanaren bigarren fasean, ekintza-marjinak handitu egiten dira, eta auzotik kanpoko argazkiak atera daitezke. Proiektuaren helburua ez da tokian gertatutakoa dokumentatzea, bestela interpretatu egingo da.

Lana amaitzeko, bateratze-lanak egingo dira asteburu batez, irudiak aukeratu eta editatuko dira, eta ikusizko narratiba bat sortuko da, Sanz-Enea aretoan aurkezten den Rügen proiektuari zentzua eta forma emateko.

PARTAIDEAK

Zuzendaria, koordinatzailea eta editore grafikoa:

David Salcedo

Argazkilariak:

Saúl Vara

Virginia González

Ainhoa Gamarra

Sandra Sastre

Ros Lozano

Juanjo García

César Caballero

Iñigo Otalora

Mikel Rivera

Piko Zulueta

“Taller 144” delakoan egindako lana, 2022ko maiatza eta urria bitartean.

 

  Ordutegia: 18-20 H. 

Egunero

 

 

 

MARISA DI SANTO

Gertutasuna

TORRE LUZEA
2024/03/26 - 2024/05/19

“Kontsumismoaren jarrera inplizitua mundua irenstea da.”

Horrela idatzi zuen Erich Fromm psikoanalistak 1976ko “Eduki edo izan” liburuan, Europak ekonomia globalizatuaren ondorioak ezagutu eta esperimentatzen zituen une historikoan idatzitako saiakeran. Hala ere, abisu hori idaztetik bereizten gaituzten 48 urteek ez dute haren garrantzia murriztu; aitzitik, gure gizarteak jasan duen denborak eta izan duen bilakaerak esanahiz bete dute, eta hausnarketarako abiapuntu ezin hobea bihurtu dute.

Gainera, Frommek ez zuen aurreikusi internet bezalako tresna batek ekarriko lukeena, hau da, sistema ekonomiko mailan ez ezik, gure errutina errotuenetan ere eman den benetako iraultza. Bilakaera teknologiko horrek aldaketa nabarmenak eragin ditu gure ohiturak maneia-tzeko eta erosketak egiteko moduan. Internet bezalako erreminten etorrerak iraultza handia suposatu du gure gizartean. Egoera honek eraldaketa bat suposatu du bai alderdi ekonomikoan eta baita pertsonalagoan ere. Modu honetara gure eguneroko ohiturak aldaketa nabaria jasan dute, erosketa-ohiturak barne. Garai honetan online erosketak garrantzi handia irabazten ari dira, egin beharrekoak etxetik atera gabe eta gure sofako goxotasunetik egitea oso eroso gertatzen delako beti, nahiz eta honek erosten ditugun produktuen inguruko ezjakintasun eta zalantzak sortu ohi dizkigun; osorik iritsiko al zait eskatutakoa? Gainera, gure datu pribatuan segurtasun nahikoa ematen ez digun eremu birtual batean uztea suposatzen dute askotan erosketa hauek. Egoera berri honek erosketa-esperientzia inpertsonalagoak eragiten ditu, hotzagoak, dendara sartzerakoan jasotako egun onak eta irribarreak alde batera utziz.

Zorionez, badaude oraindik interneteko multinazional hauen gehiegizko boterearen aurka borrokatzen duten pertsonak. Nire “Gertutasuna” izeneko lan honekin, erosleak euren erosketa ohituren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditut, eskura dituzten esperientzia horiek balora ditzaten. Hala, Zarauzko salerosketa gune esanguratsu batzuk jaso nahi izan ditut lan honetan, nahiz eta beste asko espazio eta denbora falta dela eta proiektu honetatik kanpo gelditu behar izan diren. Eskerrak eman nahi dizkiet proiektu honetan parte-hartu eta euren denbora eskaini didaten pertsona guztiei, bai eta euren argazkilaritzako iritzia eta aholku teknikoa eman didaten horiei. Zuen laguntzari esker izan da posible proiektu hau aurrera atera ahal izatea.

 

MARISA DI SANTO

  Ordutagia: 18-20h.

Egunero