Xalbador gogoratuz

IRAILAK

06

SEPTIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Fernando Aire, Xalbador bertsolariaren figura gogoratzeko balioko digu.

Urepeleko artzaina bezala ere ezaguna, bertsolaritzan erreferente bat dugu Xalbador.

Xalbadorren bertsoak eredu dira hainbat arrazoiengatik: hitzak aukeratzeko trebeziagatik, bere lirismoagatik, gai unibertsalak, sentimenduak jorratzeko abileziagatik edota metaforak sortzeko gaitasunagatik.

Bere beste ekarpen bat ere aipatu behar dugu, bertso-liburuen argitalpena, alegia. Ezin bertzean, Herri gogoan edo Odolaren mintzoa plazaratu zituen, azken hori beti goraipatzen dena.