Azaroak
09
Noviembre
2018
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
Goretti Garateren eskutik
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan Goretti Garatek hitzaldia eskainiko du “Emakume argazkilariak” izenburuarekin.
Hitzaldi hau, hain justu, izen bereko eta zabaldu berri den erakusketaren harira dator. Aitortu behar da bizitzaren beste alderdi askotan bezala, politikan, arlo laboralean, mundu artistikoan edo kirolaren arloan... emakumearen parte-hartzea eta ibilbidearen ezagutza baztertuta egon dela. Ez hori bakarrik, oso bigarren plano batera zokoratua, isilean gordeta egon da. Artean, oro har, eta argazkigintzan bereziki, anomalia hori nabarmena izan da.
Photomuseumek, bai erakusketa honekin, bai hitzaldiarekin emakume argazkilarien lana balioan jartzea du xede. Hori dela eta komisarioak erakusketan parte hartzen duten argazkilariei buruz arituko da.
Goretti Garate Sorazu (Deba, 1978)
EHU/UPV-tik Arte Ederretan Lizentziaduna da. Bilboko Guggenheim eta Arte Ederretako Museoan lanean aritua eta azken urteotan Zarauzko Photomuseumeko argazki bildumaren arduraduna.