Maiatzak
08
Mayo
2026
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
HITZALDIA EUSKARAZ
Hizlaria:
JOSU CHUECA INTXUSTA
Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan ostiral honetako saioan Josu Chueca izango dugu hizlari.
Francoren osteko Trantsizio politikoan Jurramendin, 1976.ko maiatzak 9an gertatutakoa kate-begi esanguratsua dugu. Izan ere 1939.z geroztik, urtero karlistek burutzen zuten bidegurutze-elkarretaratzea zanpatu eta odoleztatu zuten, bi hildako sortaraziz, Espainiako eta nazioarteko ultraeskuindarrek, Estatuko Barne ministeritzaren atal batzuen laguntzarekin. Hala ere inpunitate osoz garatu behar zutena, egun horretan egindako argazkiek bixtarazi zuten zer nolako erasoaldia izan zen eta zeintzuk izan ziren eraso horren egile zuzenak. Trantsizioko lehen urrats horietan argazkiak lekuko izateaz gain salaketa-kontakizunaren tresna eraginkorrenak bilakatu ziren.
JOSU CHUECA INTXUSTA
EHUko Historia Garaikideko Irakasle Titularra. EHUko Esperientzia Geletako Zuzendaria.2020tik jubilatua. Hamaika Bide elkarteko lehendakaria. Eta beste elkarte memorialisten partaidea (Goldatu, SF 78…) Bere ikerketa lerro nagusiak: Euskal nazionalismoren historia; Francoren osteko Trantsizio politikoa; 1936-1939 ondorengo erbestea. Azken ikerlanen artean: “Gurs el campo vasco”; “1939, Gerra ondorengo erbesteaz”; “2000 del Winnipeg. Diario de a bordo”; “El ojo de la aguja; Gipuzkoako haurrak erbestean”.
Argazkizale gazte garaietatik, Jurramendiko gertaerak hartu zituen Maiatzak 9ko goizean Iratxen zeinJurramendin. Oihartzun zuzena izan zuten orduko aldizkarietan (Punto y Hora de Euskal Herrian… zein liburuetan, esate baterako “Montejurra 76 Encrucijada Política”; “Informe Montejurra 76”.




