Segundo Olaeta

Maiatzak

14

Maiatzak

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Segundo Olaeta

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Segundo Olaeta, musikari eta euskal folklorearen adituari buruzko izango da.

Segundo Olaeta (Gernika, 1896 - Bilbo, 1971), ballet klasikoa eta euskal dantza tradizionala uztartzen zituen ballet konpainia sortu zuen. Errepublika garaian Elai-Alai taldea sortu zuen, baina frankisten altxamenduak eta bere familiak jasan zuen Gernikako bonbardaketak bide hori eten zuten.

Olaetatarrek erbesteratu egin behar izan zuten, baina arrakastaz jarraitu zuten antzezten Ipar Euskal Herrian eta Frantsez estatuan. Gerra amaitu ondoren, itzuli egin ziren eta, balletaz gain, Olaeta akademia inauguratu zuten. Urteetan zehar ospe handia lortu zuen akademiak, jirak egin zituzten baita Estatu Batuetan ere. Akademia itxi zen, baina bere izpirituak bizirik darrai Ballets Olaetari esker.

Olaeta balletaren eta familiaren historia aparta da, ondare handia biltzen bait du: argazkiak, kartelak, jantziak, musika eta ikus-entzunezkoak. Nabarmentzekoa da Pedro Olea bilbotar zinemagile ezagunak Olaeta Balletaren antologia jasotzen duen “Mende bat dantzan. Olaeta, un siglo de danza” dokumentala. Izan ere, euskal kulturaren esparruan garrantzi handiko materiala biltzen du ikus-entzunezko horrek.

 

 AULA / GELA 

Segundo de Olaeta

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre Segundo de Olaeta, músico y estudioso del folklore vasco.

Segundo de Olaeta (Gernika, 1896 - Bilbao, 1971),  fomentó la creación de una compañía de ballet que aunaba el ballet clásico y el baile tradicional vasco. Durante la República creó el grupo Elai-Alai e inició ese camino que fue cortado por el alzamiento franquista y el bombardeo de Gernika que su familia sufrió en carne propia.

Los Olaeta tuvieron que exiliarse, pero continuaron con éxito actuando en Ipar Euskal Herria y en el estado francés. Acabada la guerra, regresaron y, además del ballet, inauguraron la Academia Olaeta, que ganó gran prestigio a lo largo de años y con giras hasta en los Estados Unidos. Aunque la academia ya cerró, su espíritu, continúa muy vivo en los Ballets Olaeta.

La historia de los ballets y la familia Olaeta es extraordinaria, con un gran patrimonio, fotografías, carteles, trajes, material musical y audiovisual. Cabe destacar  el documental que dirigió el bilbaíno Pedro Olea con una antología de los Ballets Olaeta, “Mende bat dantzan. Olaeta, un siglo de danza”, que reune un contenido audiovisual de gran importancia para el ámbito de la cultura vasca.