Hitzaldia eta testuen irakurmena Miren Agur Meaberen eskutik

Urriak

23

Octubre

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Hitzaldia eta testuen irakurmena

ITSASOA BETE MEZU

Miren Agur Meaberen eskutik

Egun Photomuseumenen ikusgai dagoen Terra, Maite Saavedra Ordorikaren argazki-erakusketaren harira, Miren Agur Meabek hitzaldia eta testu irakurmena ekitaldia eskainiko du ostiral honetan.

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962). Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du, bai prosa, bai poesia.

Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik. Eta Espainiako Poesia Sari Nazionala 2021an Nola gorde errautsa kolkoan liburuagatik.

Gazte literaturan egindako lanengatik hiru aldiz jaso du Euskadi saria Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) gazte-nobelei esker: Halaber, 2020ko Mikel Zarate saria ere Itsasoaren Atea nobelari. Mila magnolia-lore album poetikoa 2012ko IBBYren Ohore Zerrendan ageri da.

Kristalezko begi bat nobelak 2013ko Beterriko Liburua eta Zazpi Kale saria jaso zituen 2014an. Harrezkero, bertsioak egin dituzte gaztelania, katalan, ingeles, italiera eta arabierara. 2019an Hezurren erretura narrazio-liburua kaleratu zuen, gaztelaniara eta ingelesera berriki itzulia.

Han-hemengo topaketetan parte hartu du, nazioartean. 2015ean New Yorkeko OMI egoitzarako beka bat eskuratu zuen, Amaia Gabantxo itzultzailearekin batera. Ondoren, lagin baten aurkezpena egin zuten Chicago, New York, Santa Barbara, Reno eta Boiseko unibertsitateetan.

2018an Nazioarteko VII. poesia-itzulpen laborategian parte hartu zuen (Obradoiro Internacional de Traducción Poética). Hango lan kolektiboa A conversa expansiva liburuan eman zen 2019an.

Literatur itzulpengintzan urrats hauek egin ditu, besteak beste: El juego de las sillas (Uxue Alberdi, Aulki-jokoa) eta Basa (Miren Amuriza, Basa) euskaratik gaztelaniara; Emakume oinutsa (Scholastisque Mukasonga, La femme aux pies nus) frantsesetik euskarara; Forugh Farrokhzad poeta irandarraren antologia... Aipatzekoak dira, bestalde, haur-itzulpenak: Alizia eta antzara-jokoa komikia (Lola del Moral eta Sergio García, Vitoria-Gasteiz haur itzulpen saria, 2017. Eta gazte-itzulpenetan, César Mallorquíren Zirkulu gorrimina, Vitoria-Gasteiz gazte-itzulpen saria, 2021.

Euskaltzain osoa da 2022tik. Euskaltzaindiarako sarrera-hitzaldia itsasoari buruz eman zuen: Itsaso bete mezu, bere ibilbide osoan itsasoan izan dituen adierazpideen laburpena eginez, hainbat ikuspuntutatik: Bizi-aroen portua. Arranegi versus Goikokalea. Hondartza, prisma bat. Orografiari buruzko apunteak. Itsas zoologiaren lagin batzuk. Oinarrizko gastronomia Kresala, pasioaren perfumea. Itsasoa, doluaren gordailu. Genealogia femeninoaren ozeano horiek. Ur-mitoen gazitasunaz. Tresnak: belak, arrauna, amuak eta mapak. Itsas belarrien bilduma. Sormenaren ur irauliak. Harea, arbel eta lehengai.

Disziplinarteko proiektuetan parte hartu du, besteak beste, Eneritz Artetxe aktorearekin, Sonia Rueda artista plastikoarekin, June Crespo eskultorearekin, Aitor Gametxo eta Lur Olaizola zinemagileekin eta Amorante, Dana eta Inun musikariekin.