ERAKUSKETA IRAUNKORRA
4. SOLAIRUA
AURREARGAZKIGINTZA ETA IRUDIA MUGIMENDUAN:
Ekialdeko eta mendebaldeko itzalak, itzal ezkutuak, itzalen antzokiak, miniaturazko kaxa optikoak, polioramak, irudi anamorfikoak, kaleidoskopioak, litofaniak, jostailu optikoak, taumatropoak, zootropoak, linterna magikoak, etab.
https://photomuseum.es/index.php/eu/erakusgai-iraunkorra#sigProId224e92fa54
3. SOLAIRUA
ARGAZKIGINTZAREN TEKNIKA. DAGERROTIPOTIK, ARGAZKIGINTZA DIGITALERA:
Kamera eta tresna fotografikoei esker, argazkigintzaren teknikaren bilakaera aurkezten da, dagerrotipoetatik hasi eta argazki digitaletaraino (kamera iluna, grabatu kalkografikoak, litografiak, dagerrotipoak, ambrotipoak, albumininak, gelatino bromuroa, bromoleoak, fotogramak, argazkigintza estenopeikoa, argazki-handitzea, bat bateko argazkiak eta kolorea).
Tresnekin batera, hainbat tekniken adibide diren obra sorta zabala erakusten da.
https://photomuseum.es/index.php/eu/erakusgai-iraunkorra#sigProIda00b9e1cee
2. SOLAIRUA
ARGAZKI GENEROAK:
Argazkigintzaren gaiak eta estiloak: erretratua, biluzia, paisaia, bodegoia, argazkigintza antropologikoa, argazkigintza eta arte plastikoaren arteko paralelismoa (land-art, surrealismoa, arte-kontzeptuala, abstrakzioa) eta argazkigintza artistikoak (collage eta fotomuntaiak).
https://photomuseum.es/index.php/eu/erakusgai-iraunkorra#sigProIdf3a0dad9e7
1. SOLAIRUA
ERABILERAK:
Argazkigintzaren hainbat aplikazioak arlo ezberdinetan, hala nola, arte grafikoetan, hezkuntzan, zientzian, kazetaritza-grafikoan eta zinemagintzan.
Zinematografiaren inguruko lekukotasunak proiekziorako areto txiki bat zabaltzea ekarri zuen.
https://photomuseum.es/index.php/eu/erakusgai-iraunkorra#sigProId6bd1e3ff18