Hitzaldia-Solasaldia. Ni naiz, Idoia

Azaroak

10

Noviembre

2023

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA

Hitzaldia- Solasaldia

Ni naiz, Idoia

Idoia Telleria Maritxalarren eskutik

                      

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Idoia Telleria Maritxalar, “Ni naiz, Idoia” erakusketaren egilea izango da hizlari ostiral honetako saioan.

Solasaldia erakusketara hurbiltzeko aitzakia izango da. Azken finean, proiektuak Idoiaren izatea, jatorria, identitatea eta Idoiaren “ni” guztiak aztertzen ditu. Bizi den espazioan onarpena izatea eta berarekin integratzea, harremantzea eta gorputzean bizitzea du helburu. Argazkia ingurunearekin harremantzeko eta integratzeko bidea ematen dion bitartekoa da. Laburbilduz, bizipen pertsonala eta, naturarekin konektatzeko prozesua da.