2012/07/210 - 2012/08/26
Miguel de Unamuno-ren lehen eleberriaren titulu hau ezin hobeto egokitzen zaio RAF-eko (Royal Air Force) irratitelegrafista batek II. Mundu-Gerran zehar bildutako argazki eta dokumentuak azaltzen dituen erakusketa honi.
1940an errekrutatuta eta Britainiar aire ejerzitora bidalia, Ingalaterrako irrati-telegrafista bezala trebatu ondoren, Egiptora eta Ziprera bidalia izan zen.
Erakusketa hau ez da gerra-akzioei buruzko dokumentala, parada militar bat izan ezik, protagonisten jarduerak jasotzen ditu, gerraren atseden uneetakoak, gerra amaieraren ondorengokoak eta bere behin betiko lizentzia jaso zuen artekoak biltzen ditu.
Eszena hauek: errekruta-taldearen antzerki edo kiroletako jarduera- golfean jokatzen ikusten dira - gatazkaren oroipena bere parterik adeitsuenarengan mantentzeko nahia islatzen dute nabarmen.
Zirkunstantzia hauek guztiek bere berezitasuna egiaztatzen
diote album bitxi honi.
http://photomuseum.es/index.php/eu/component/k2/item/1330-bakea-gudan#sigProId40d8f24ff9