Conferencia y presentación de libro

UZTAILAK

13

JULIO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Hitzaldia eta liburu-aurkezpena

ALAZNE DÍEZ MUÑIZ

La memoria, herida abierta. GUERRA CIVIL Y FRANQUISMO

 Enlace video / Bideo lotura

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, uztailaren 13ko saioan Alazne Díez Muñiz antropologoak hitzaldia eskainiko du eta bere liburua “La memoria, herida abierta. GUERRA CIVIL Y FRANQUISMO” aurkeztuko du.

 ALAZNE DÍEZ MUÑIZ

Soziologia eta Gizarte eta Kultura Antropologiako lizentziaduna UNEDen eta Antropologiako doktorea Deustuko Unibertsitatean. “Itxi gabeko zauria. Gerra Zibila eta frankismoa” (La memoria, herida abierta. Guerra Civil y franquismo) izeneko liburua kaleratu berri du. Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu duen lan horren egileak berak dioenenez, “urte lazgarri horietan, gizakien inguruan sorrarazi zen jatortasuna eta zitalkeria aztertzen ahalegindu da” lanean. Hala eta guztiz ere, egilearen helburua ez da izan “itxi gabeko zauri batean eskua sartzea, ezpada, aldi hori zehatz eta sakon aztertzea, mina biziagotu barik eta mina eragin zela aintzat hartuta, zauria behingoan itxi eta etorkizunean berriro ere zabaldu ez dadin.”

Plentziako antropologo horren iritziz, oroimena “funtsezkoa da gertatutakoak ahaztu ez, baina gorrotorik ez daukan bizikidetza eraikitzeko”. Oroimen historikoa berreskuratzea ez da iraganera begiratzea “gorrotoz eta ezinikusiz betetako ontzi batetik”; aitzitik, “eskubide baten aitorpenean oinarritu behar da eta modua eskaini behar digu egiatan gertatu zirenak ulertzeko eta esperientzia horretatik ikasteko. Batetik, iraganeko akats berdinak ez egiteko eta, bestetik, biktimei justizia egiteko”.

Liburuaren bitartez, Díez Muñizek Gerra Zibilean jazo diren lau motatako indarkeriazko ekintza jakinak agerrarazi nahi ditu: indarkeria politikoa, egiturazko indarkeria, indarkeria sinbolikoa eta eguneroko indarkeria.

 

Conferencia y presentación de libro

ALAZNE DÍEZ MUÑIZ

La memoria, herida abierta. GUERRA CIVIL Y FRANQUISMO

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 13 de julio, la antropóloga Alazne Díez Muñiz impartirá una conferencia y asimismo presentará su libro “La memoria, herida abierta. GUERRA CIVIL Y FRANQUISMO.

 ALAZNE DÍEZ MUÑIZ

Es licenciada en Sociología y en Antropología Social y Cultural por la UNED y doctora en Antropología por la Universidad de Deusto. Acaba de publicar el libro titulado “La memoria, herida abierta Guerra Civil y Franquismo”. El libro ha sido editado por la Diputación Foral de Bizkaia y según su autora, en su trabajo “ha tratado de analizar aquel mundo de nobleza y vileza que rodeó al ser humano”. Pero, la intención “no es hurgar en una herida mal cerrada, sino en conocer cuál es su profundidad para, sin aumentar el dolor, pero siendo conscientes de que existe, tratar de curarla y que no quede cerrada en falso y pueda abrirse en el futuro”.

En opinión de esta antropóloga de Plentzia, la memoria “es básica para no olvidar lo ocurrido y para construir una convivencia sin odio”. Recuperar la memoria histórica no es mirar el pasado “como un recipiente lleno de odio y de aversión”, sino utilizar “un derecho que nos permita estudiar y entender una realidad que se dio y que nos sirva, además de para no volver a cometer los mismos errores del pasado, para ofrecer justicia a las víctimas”.

En este libro, Díez Muñiz describe cuatro tipos de violencia: violencia política, violencia estructural, violencia simbólica y violencia cotidiana.