Francisco Escudero 1912- 2002

2012/05/29 - 2012/07/08

1912an Donostian jaio zen, abuztuaren 13an. Bost urte bete baino lehen bere familia Zarautzera doa bizitzera. Hemen hasi zituen bere musika ikasketak, Zarauzko Musika Bandaren Akademian. Bertan solfeoa ikasi zuen eta 1926 piccolo-jotzaile gisa sartu zen.

1929an Donostiako Udal Musika Kontserbatorioan sartu zen ikasle ofizial modura; urte berean Victoria Eugenia Antzokian Berceuse  lana estreinatu zuen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako bekari esker, bere ezagutzak areagotzeko parada izan zuen Madrilen, Conrado del Camporekin (1934 eta 1935), eta Parisen, Paul Dukas (1935) eta Paul le Flem-ekin (1935 eta 1936).

1936ko gerra zibilean Euzko Gudarostean eman zuen izena eta  Frantzian errefuxiatu zen. Bertan, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoari esker, Paul le Flemekin ikasten jarraitu zuen.Itzuli zenean atxilotu eta kontzentrazio-esparrura bidali zuten

1941eko abenduan aske gelditzen da, ondoren sortze lanari gogotsu heldu zion Madrilen, Bilbo eta Donostian, hemen harmonia eta konposizio katedra lortzen du eta geroago Musikaren Udal Ikastegiaren zuzendaritza. 

1951 Goyita Eizaguirrerekin ezkondu zen, Salbatore Mitxelenak emandako mezarekin.

Donostiako Musikaren Udal Ikastegia zuzendu zuen 1926tik 1980ko azaroak bitartean. Sari ugari eta garrantzitsuak jaso zituen bizi zela, besteak beste  azpimarratu 1975ean Zarauzko Udalak semetzako izendatu zuela eta urrezko Mollarria eman ziola.

Donostian hil zen 2002ko ekainaren 7an.