Jon Mikel Intsautsi

ZUBEROAKO MASKARADA

2012/11/20 - 2013/01/08

Zuberoako Maskarada  ZUBEROAKO NEGUKO INAUTERIA, gidoi edo gertakari hurrenkera zehatzeko ikuskizuna hain zuzen, antzerkiko baliabidez osaturikoa. Jatorri zaharreko jaia da, XVI. mendean Europatik zetorren korrontetik etorria. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere –eta Maskarada gehiago batera antzezten baziren ere- (kontuan izan Zuberoak gazte eta biztanle gehiago zituela), gaur egun, hogei batek lagun osatzen dituzte Maskaradak. Garai zaharretan, soilik gizonek antzezten zituzten, berdin gizon zein emakume papera betez, urtarrilaren 1ean hasten ziren Maskarada emaile den herrian eta inaute astez amaitzen ziren berriz herri berean. Egun urtarril erdialdean hasi eta apiril amaiera ere iristen dira Maskaradak, ia igande guztietan Zuberoako herri askotan antzezten direnak. Zuberoako herri desberdin batek hartzen du antzezteko txanda urtero, antzezpena igandez igande Zuberoako beste herrietara eramaten dutelarik.

Nicole Lougarot zuberotarraren ustetan (Les Bohemiens izeneko liburua argitaratu zuen 2009an), Maskaradak erritual tzigano (ijito) baten parte dira. 

Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute pertsonaia jakin batzuen inguruan gertatzen den ikuskizunean. Ikuskizun honetan nabarmentzeko dira xorrotxek kantatzen dituzten koplak, dantzari aitzindarien jauziak, kerestuen elkarrizketa, xorrotxen emankizuna, buhameen erregearen peredikua, kauteren (Kabanak emandako) peredikua eta Pitxuren testamentua, Pitxuri egindako ebakuntza, kauterek eta medikuak bizkarrean dituzten graffitiak….