Lázaro Echegaray

Irailak

16

Semtiembre

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

AULA / GELA 

Lázaro Echegaray

Liburu-aurkezpena

 

En busca de Vasconia

Vida de Bonifacio Echegaray 1978-1956

 

 

Lázaro Echegaray Eizaguirre

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Lázaro Echegaray, Soziologoa, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako doktorea izango da hizlaria eta bere azken liburua aurkeztuko digu: En busca de Vasconia. Vida de Bonifacio Echegaray 1978-1956.

 

Bonifacio Echegaray Corta (Zumaia, 1878 - Durango, 1956) Gerra aurreko belaunaldiko euskal intelektuala izan zen. Carmelo Echegaray “Cronista de las Provincias Vascongadasdeiturikoaren anaia txikia, Bonifacio Zumaian jaio zen, Echegaray Corta sendia Azpeitiatik Zumaira bizitzera joan zelako.

 

Carmeloren ondoan, Bonifaziok idazle eta ikertzaile lanbidea ikasi zuen. Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilen, eta Auzitegi Goreneko Salako Idazkari postua lortu zuen.

 

Eusko Ikaskuntzako intelektual aktibo eta emankorrenetakoa izan zen, eta ikerketa garrantzitsuak burutu zituen euskal ohiturari, ohitura-zuzenbideari, foruei eta euskal zuzenbide zibilari buruz. Lehen Autonomia-estatutuaren idazleetako bat izan zen. Ondorengo Autonomia-Estatutuetan egindako ekarpenak ere oso garrantzitsuak izan ziren.

 

Behin-behineko Euskadiko Gobernuaren Aholku Batzorde Juridikoko lehendakaria izan zen. Bere lanak eta ikerketak oso baliagarriak izan ziren euskal historiografia ulertzeko. Euskal ohiturak eta legeak ezagutzearen alde egindako lanagatik, Aranzadi eta Barandiaranekin batera, lurraldearen errealitate historikoa eta soziala ulertzeko funtsezko izenetako bat izan zela zioen Julio Caro Barojak. Bere ikerketa guztiak euskal espiritutik banaezinak ziren kontzeptu batzuetatik abiatzen ziren: etxea, hizkuntza eta ohitura.

 

Harreman estua izan zuen Zarautzekin. Herri honetan finkatu zuen bere lan-bizilekua, Madrilekin tartekatuz, frantziskotarren artxiboan ohiturari, ohitura-zuzenbideari eta euskal foruei buruzko oinarrizko gaiak ikertzen zituen bitartean. Urte horietan, Zinkunegi doktorearekin, Nikolas Mugika margolariarekin eta Mauricio Flores Kaperotxipirekin batera, irailaren 9ko Euskal Jaia sortu zuen. Herriarekiko bere eta bere familiaren harremana etengabea izan zen.

 

 

Lázaro Echegaray, Madril, 1971.


Soziologoa, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako doktorea.
Gizarte irakaslea eta ikertzailea.
Hainbat liburu argitaratu ditu, tartean Surfaren Historia Zarautzen, Olatuek ekarri dutena izenburupean.
Idatzizko prentsan kolaboratzailea.

 

AULA / GELA 

Lázaro Echegaray

Presentación del libro

 

En busca de Vasconia

Vida de Bonifacio Echegaray 1978-1956

 

 

Lázaro Echegaray Eizaguirre

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes el sociólogo y Dr. en Ciencias Sociales y de la Comunicación. Lázaro Echegaray será el ponente y nos presentará su último libro: En busca de Vasconia. Vida de Bonifacio Echegaray 1978-1956.

 

Bonifacio Echegaray Corta (Zumaia 1878 - Durango 1956) fue un intelectual vasco perteneciente a la denominada Generación de Preguerra. Hermano pequeño del “Cronista de las Provincias Vascongadas”, Carmelo Echegaray, Bonifacio nació en Zumaia, localidad a la que la familia Echegaray Corta se había desplazado desde Azpeitia.

 

Al lado de Carmelo, Bonifacio aprendió el oficio de escritor e investigador. Se licenció en Derecho en Madrid, allí logró un puesto como Secretario de Sala del Tribunal Supremo.

 

Destacó como uno de los intelectuales más activos y prolíficos de Eusko Ikaskuntza, donde realizó investigaciones importantes sobre la costumbre vasca, el derecho consuetudinario, los fueros y el derecho civil vasco. Figuró como uno de los redactores del primer Estatuto de Autonomía, contribuyendo de manera importante en la elaboración de los siguientes.

 

Fue Presidente de la Comisión Jurídico Asesora del Gobierno Provisional de Euskadi. Sus trabajos e investigaciones resultaron de gran valía para comprender la historiografía vasca. Su labor en pos del conocimiento de las costumbres y leyes vascas llevó a Julio Caro Baroja a considerarle, junto con Aranzadi y Barandiaran, uno de los nombres fundamentales para comprender la realidad histórica y social del territorio. Todas sus investigaciones partían de una serie de conceptos que para él eran inseparables del espíritu vasco: el hogar, la lengua y la costumbre.

 

Su relación con Zarautz es intensa. Fijó en este pueblo su residencia de trabajo, alternando con Madrid, mientras investigaba en el archivo franciscano cuestiones básicas de la costumbre, el derecho consuetudinario y los fueros vascos.

 

Fue en esos años cuando junto al doctor Zinkunegi, el pintor Nicolás Mugika y Mauricio Flores Kaperotxipi fue fundador de la Fiesta Vasca del 9 de septiembre. Su relación, y la de su familia con el pueblo sería ya constante.

 

 

Lázaro Echegaray, Madrid 1971

 

Sociólogo, Dr. en Ciencias Sociales y de la Comunicación.

Profesor e Investigador Social

Ha publicado varios libros de temática, entre ellos una Historia del Surf en Zarautz titulada Lo que han traído las olas.

Colaborador en prensa escrita.