Euskararen berreskurapenaren erronka

Abenduak

01

Diciembre

2023

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA

Euskararen berreskurapenaren erronka 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Euskararen Eguna dela eta euskararen berreskurapen ahaleginaren inguruan izango da. 

Euskara hizkuntza gutxitua izanik frantsesa eta gazteleraren aurrean, hizkuntzak erronka haundia du bere berreskurapenean, are eta gehiago euskararen arnas guneetatik kanpo, hau da, euskarak baldintza egokiak aurkitzen ez dituen eremuetan – hiztunen proportzio txikia, edo gizarte-ohiturarik edo atxikimendurik gabe – 

Ildo honetan bi eredu eta  berreskurapen esperientzia azalduko dira, alde batetik Nafarroa Behereko Amikutzeko eskualdean hizkuntzak bi belaunalditan nozitu duen hondamendia azalduko da eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahalegina.  

Bestetik Arabako Lautadako 8 udalerritako herritarrek egindako ahalegina azalduko da bertako 2019 Euskaraldiko antolatzaileen eskutik.