Satira eta etorkizuna, komedia tresna kritiko gisa / Sátira y futuro, la comedia como herramienta crítica

Urtarrilak

9

Enero

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

 

AULA / GELA

 Satira eta etorkizuna, komedia tresna kritiko gisa

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako  Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa, zineman komedia tresna kritiko gisa erabiltzearen inguruan izango da.

 

XXI. mendearen hasieran, zientzia-fikziozko eta komediazko hainbat film etorkizuna orainaren ispilu deformatu gisa erabiltzen hasi ziren. Gehiegikeriaren eta umorearen bitartez, obra hauek pentsamendu kritikoaren galerari, kontsumoaren menderatzeari, politikaren hutsalkeriari eta pobretze kulturalari buruzko ohartarazpenak planteatzen dituzte. Brazil, The Truman Show edo Office Space izenburuek sistemaren logikak sen ona gainditu duen gizarteak erakusten dituzte.

 

Tradizio satiriko horren barruan kokatzen da Idiocrazy, Mike Judgek zuzendutako 2006ko film bat, instituzionalizatutako ergelkeriak eta entretenimendu hutsak menderatutako etorkizuna irudikatzen duena. Nahita tonu barregarria erabiliz, obra honek — duela gutxiko zinemako beste distopia umoretsu batzuekin batera — hezkuntzari, bitartekoei eta erantzukizun kolektiboari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, barrea kritika sozialerako modu eraginkorra ere izan daitekeela gogoraraziz.

 

 

  

AULA / GELA

 

  Sátira y futuro, la comedia como herramienta crítica

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural, promovido por el Photomuseum y con el apoyo del Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes será en torno a la comedia como herramienta crítica en el cine contemporáneo.

 

A comienzos del siglo XXI, varias películas de ciencia ficción y comedia comenzaron a utilizar el futuro como un espejo deformado del presente. A través de la exageración y el humor, estas obras plantean advertencias sobre la pérdida del pensamiento crítico, el dominio del consumo, la banalización de la política y el empobrecimiento cultural. Títulos como Brazil, The Truman Show o Office Space muestran sociedades donde la lógica del sistema ha superado al sentido común.

 

Dentro de esta tradición satírica se inscribe una película Idiocrazy de 2006 dirigida por Mike Judge, que imagina un futuro dominado por la estupidez institucionalizada y el entretenimiento vacío. Con un tono deliberadamente grotesco, esta obra —junto a otras distopías humorísticas del cine reciente— invita a reflexionar sobre la educación, los medios y la responsabilidad colectiva, recordándonos que la risa también puede ser una forma eficaz de crítica social.