Photomuseum - Argazki & Zinema Museoa Zarautzen kokatuta dago eta bere xedea da ikertzea eta hedatzea bai arte eta teknika fotografikoa, bai zinemagintzaren hastapenak.

1993ko irailean ateak zabaldu zituenetik, argazkigintzaren historia azaltzen du hiru gidalerroei jarraituz: lehena, argazkigintzaren garapen teknikoa; bigarrena, irudi fotografikoek komunikatzeko tresnatzat duten balioa; eta hirugarrena, argazkigintza arte alorrean. 2006 ezkeroztik erakusketa iraunkorra zinemagintzaren hastapena jorratzen duten material interesgarriekin osatu da.

Erakusketa iraunkorrean hainbat objektu azaltzen dira kronologikoki eta didaktikoki pre-fotografiatik hasita egundaino. Gainera, orotariko teknikak eta arte-mugimenduak lantzen dituzten zenbait argazkilari aparten lanak aurkezten dira.

Horrez gain, hilabetero aldatzen den aldi baterako erakusketa-programa zabala eta kultur eta hezkuntza jarduera ugari burutzen dira: proiekzioak, hitzaldiak, ikastaroak, liburu-aurkezpenak, etab. Ez hori bakarrik, liburutegia eta hemeroteka espezializatua, liburu denda eta pedagogia-zerbitzua ere baditu.