• A

Conflictos y fotografía

ABENDUAK

14

DICIEMBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Gervasio Sanchez argazkilariari eskainiko zaio. 

Kordoban jaio zen 1959an, eta gaztea zelarik Kataluniara, Hospitalet del Infante herrira bizitzera joan zen bere familiarekin. Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik Kazetaritzan lizentziatu zen 1984an. Erreportari grafiko lanak burutu ditu Ego Amerikan, Afrikan eta Asian, baita Golkoko gerratea eta Jugoslavia zenaren zatikatzeak sortutako ondorengoak ere. 2001etik Albarracín-eko Argazkigintza eta Kazetaritza Mintegia zuzentzen du. 

Zenbait komunikabideentzat lan egin du, nahiz eta gehienetan kazetari freelance izanik. Lan egin duen egunkarien artean nabarmentzen dira: Heraldo de Aragón (1988tik aurrera) eta La Vanguardia-ren  aldizkaria (2000tatik aurrera).

Sari ugari jaso ditu, horien artean: Ortega Gasset kazetaritza saria (2008, arlo grafikoan),  Espainiako Argazkigintza Sari Nazionala (2009), edota Nazioarteko Jaime Brunet Saria (Giza Eskubideak sustatzeagatik emana, 2014).

  AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 14 de diciembre, se dedicará al fotógrafo Gervasio Sanchez. 

Nacido en Córdoba en 1959, pronto marchó a Cataluña con su familia, para instalarse en Hospitalet del Infante. Se licenció en Periodismo por la Universidad Autónoma de Barcelona en 1984. Ha cubierto como reportero gráfico la mayor parte de los conflictos armados de América Latina, África y Asia, así como la Guerra del Golfo y los conflictos derivados la fragmentación de la antigua Yugoslavia. Dirige desde el 2001 el Seminario de Fotografía y Periodismo de Albarracín (Teruel), organizado y financiado por la Fundación Santa María de Albarracín.

Ha trabajado para diferentes medios, habitualmente lo ha hecho como periodista independiente. Entre los periódicos para los que ha trabajado destacan el Heraldo de Aragón y el magazine de La Vanguardia. 

Ha sido galardonado con números premios, entre ellos el Premio Ortega y Gasset de Periodismo en categoría gráfica en 2008, el Premio Nacional de Fotografía de 2009 o el Premio Internacional Jaime Brunet a la promoción de los Derechos Humanos en 2014.

 

Gabriel Aresti

ABENDUAK

07

DICIEMBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Gabriel Aresti Segurolari, euskal idazle eta poetari,  eskainiko zaio. 

Gabriel Aresti (Bilbo, 1933 –1975) izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat. 1954an, 21 urte zituelarik, bere lehen poemak argitaratu zituen eta 10 urte geroago, 1964an, bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara Zarauzko Itxaropena Argitaletxearen eskutik: “Harri eta herri”

Literaturako genero guztiak jorratu zituen: poesia, narrazioa, teatroa eta saiakera. Kriseilu antzerki taldearekin elkarlanean, euskal teatro berriaren aitaponteko izan zen. Itzultzaile bikaina zen. Literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen, besteak beste: T. S. Elliot, Bocaccio, James Joyce eta Bertold Brecht. 

1957an Euskaltzaindiako urgazle izendatu zuten. Aldi berri baten barruan, euskara batuaren gurasoen artean koka dezakegu, Koldo Mitxelena, Fr. Luis Villasante eta Txilardegi euskalariekin batera. 

Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta poeta hiritar ere bai. 1975eko ekainaren 5ean gazte eta etorkizunez beteta hil zen, 41 urterekin gibeleko eritasunak jota.

Bere lanean bi aldi nabarmentzen dira:

• Aro sinbolista (1954-1961). Maldan behera poema, argi-ilunez iritsi zaigun mintzoa da; argi antsiak ez dira ilunpe eta itzaletatik bereizten.

• Aro soziala (1974-1975. Giza arazoen isla eta injustizien salaketa minbera da aro honetako lanetan ageri dena. Harria da erabiltzen den sinboloa: “Harri eta herri” (1964), “Euskal Harria” (1967), “Harrizko Herri hau” (1970), “Azken Harria” (1976) (hil ondoren argitaratua).

Bere lanen artean, kantetarako bereziki egindako hitzak idatzi zituen, gehienak Oskorri taldearekin elkarlanean eginak. Talde horrek disko bat atera zuen Gabriel Arestiren omenez izenarekin, idazlearen poema musikatuez osatua. Horietako asko herri-kantu bihurtu dira (Gora ta gora beti, Egun da Santimamiña, Furra furra etab.)

 

  AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 7 de diciembre se dedicará al escritor y poeta vasco Gabriel Aresti Segurola (Bilbao, 1933 – 1975). 

Aresti fue uno de los innovadores de la literatura vasca en el siglo XX. En 1945, cuando tenía 21 años publicó sus primeros poemas y 10 años después, en 1964, publicó su obra más importante de la mano de la editorial zarautztarra Itxaropena: “Harri eta herri”. 

Trabajó todos los géneros literarios: poesía, narración, teatro y ensayo. Fue el padrino del nuevo teatro vasco trabajando junto con la compañía de teatro Kriseilu. Fue un excelente traductor, traduciendo varias obras de la literatura universal como las de T. S. Elliot, Bocaccio, James Joyce y Bertold Brecht.

En 1957 fue nombrado miembro correspondiente de la Academia de la Lengua Vasca (Euskaltzaindia). Dentro de una nueva era, fue uno de los padres del euskera batua, junto con los vascólogos Koldo Mitxelena, Fr. Luis Villasante y Txilardegi. 

Lo han definido como poeta social y revolucionario, y como poeta ciudadano.  Murió el 5 de junio de 1975, con 41 años por una enfermedad hepática, todavía joven y con un futuro prometedor,

Se pueden distinguir dos épocas en su obra:

• Época simbolista (1954-1961). Poema Maldan behera, una voz con oscuros y claros; los destellos de luz no se distinguen de la oscuridad y las sombras.

• Época social (1964-1975). Lo que aparece en su obra es el reflejo de la problemática social, denunciando dolorosas injusticias. Utiliza la piedra como símbolo: “Harri eta herri” (1964), “Euskal Harria” (1967), “Harrizko Herri hau” (1970), ”Azken Harria” (1976) (publicado después de su muerte).

Entre sus trabajos, también están las letras que escribió expresamente para que fueran cantadas, la mayoría con la colaboración del grupo Oskorri. El grupo publicó un disco llamado Gabriel Arestiren omenez, compuesto por los poemas musicalizados del escritor. Muchos de esos se han convertido en canciones populares (Gora ta gora beti, Egun da Santimamiña, Furra furra, etc.)

 

Kirsten Johnson

AZAROAK

30

NOVIEMBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Kirsten Johnson zine eta argazki zuzendariari buruzkoa izango da. 

Kirsten Johnson-ek 40 dokumental baino gehiagotan parte hartu du, horien artean: Innocent Until Proven Guilty (1999ak, justizia penal estatubatuarreko sistemako gizon afro-amerikarren kopurua aztertu zuen), Derrida (2002, Jacques Derrida filosofo frantziarraren gainean), to Pray the Devil Back Hell (2008, Dokumental Hoberenaren sariarekin Tribeca-ko Zinemaldian sarituta,) eta Citizenfour (2014, Edward Snowden eta NSA-ren ezkutuko informazioari buruzkoa). 

Bere zine-ibilbide zabala aztertuko da, baita bere autobiografia pertsonala ere.

 

AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 30 de noviembre, se dedicará a la directora de cine y fotografía americana Kirsten Johnson. 

Kirsten Johnson ha participado en más de 40 documentales, entre ellos: Innocent Until Proven Guilty (1999, examinó el número de hombres afroamericanos en el sistema de justicia penal estadounidense), Derrida (2002, sobre el filósofo francés Jacques Derrida), Pray the Devil Back to Hell (2008, premiada en el Festival de Cine de Tribeca como Mejor documental) y Citizenfour (2014, sobre Edward Snowden y sus revelaciones sobre la NSA). 

Se analizará su amplia trayectoria filmográfica, así como su recorrido autobiográfico y personal. 

 

Leni Riefenstahl

AZAROAK

23

NOVIEMBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Leni Riefenstahl alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendari eta argazkilariari eskainiko zaio.

Haren lanik ospetsuenak Alderdi Naziaren aldeko dokumentalak dira. 1930ko hamardan Triumph des Willens eta Olympia filmak zuzendu zituen. Kritikari askok inoiz egin diren propaganda-film apartenetarikoak eta teknikoki berritzaileenetarikoak direla dioten arren, bere karrera eta ospea nabarmenki kaltetu zuten gerraren ondoren.

Alderdi naziaren liderraren, Adolf Hitler-en adiskidea izan zen. Gerra amaitu zenean atxilotu zuten, baina bide-laguntzat sailkatuta zuten eta berrogeita hamar bat difamazio-judizio irabazi zituen.

Zalantzarik gabe pertsonaia eztabaidagarria.

 

AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 23 de noviembre, se dedicará a la atleta, actriz, directora de cine y fotógrafa alemana Leni Riefenstahl.

Sus trabajos más conocidos son los documentales propagandísticos a favor del Partido Nazi. En la década de 1930, dirigió “El triunfo de la voluntad” (Triumph des Willens) y Olympia. Algunos críticos consideran que son dos de las películas propagandísticas más impresionantes y técnicamente innovadoras que jamás se hayan hecho. Sin embargo, su participación en Triumph des Willens dañó significativamente su carrera y reputación después de la guerra.

Mantuvo amistad con el líder del Partido Nazi Adolf Hitler y fue arrestada al finalizar la guerra. Pero quedó clasificada como compañera de ruta y ganó cerca de cincuenta juicios de difamación.

Sin duda un personaje controvertido.

 

Fotógrafas de guerra

AZAROAK

16

NOVIEMBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa “Gudako erreportari emakumezkoei” buruzkoa izango da.  

Oraingo honetan zera aztertuko da: gerran dagoen lurraldean lan egiten duen foto-kazetari baten arazo emozional eta familiarenak bere lan arriskutsua dela eta. Betiko dilema, lana edo familia. 

 

AULA / GELA

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 16 de noviembre, se dedicará a las reporteras de guerra.  

En esta ocasión se podrá analizar la problemática emocional y familiar que provoca en una fotoperiodista el peligroso trabajo que desarrolla en una zona de conflicto bélico. Un dilema eterno, trabajo o familia. 

 

Hitzaldia: Emakume argazkilariak

Azaroak 

09

Noviembre

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

 Goretti Garateren eskutik

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan Goretti Garatek hitzaldia eskainiko du “Emakume argazkilariak” izenburuarekin.

Hitzaldi hau, hain justu, izen bereko eta zabaldu berri den erakusketaren harira dator. Aitortu behar da bizitzaren beste alderdi askotan bezala, politikan, arlo laboralean, mundu artistikoan edo kirolaren arloan... emakumearen parte-hartzea eta ibilbidearen ezagutza baztertuta egon dela. Ez hori bakarrik, oso bigarren plano batera zokoratua, isilean gordeta egon da. Artean, oro har, eta argazkigintzan bereziki, anomalia hori nabarmena izan da. 

Photomuseumek, bai erakusketa honekin, bai hitzaldiarekin emakume argazkilarien lana balioan jartzea du xede. Hori dela eta komisarioak erakusketan parte hartzen duten argazkilariei buruz arituko da.

 

Goretti Garate Sorazu (Deba, 1978)

EHU/UPV-tik Arte Ederretan Lizentziaduna da. Bilboko Guggenheim eta Arte Ederretako Museoan lanean aritua eta azken urteotan Zarauzko Photomuseumeko argazki bildumaren arduraduna.

Werner Herzog

URRIAK

26

OCTUBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

 Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako Saioa Alemaniako zinemagintza berriaren sortzaileetariko bati eskainiko zaio.

Werner Herzog (Munich, 1942), heziketaz autodidakta izanik, zuzendari, dokumentalista, gidoilari, eta aktore lanak bete izan ditu. 1962an, hogei urte besterik ez zituelarik, bere ekoiztetxea sortu zuen: Herzogfilmproduktionen. Hurrengo urtean, bere lehen laburmetraila, Herakles, filmatzen hasi zen. Jarraian, Spiel im Sand (hondarretako jolasa, 1964), Letzte Worte (Azken hitzak, 1967) eta Die Beispiellose Verteidigung der Festung Deutschkreutz (Deutschkreutz gotorlekuaren defensa alderaezina, 1967) filmatu zituen.

Laburmetrailak egin ostean, luzemetrailak egiteari ekin zion. Lebenszeichen (Bizitzaren Seinaleak) izan zen bere aurrenengoa, eta Alemaniako Zinema Institutuaren dirulaguntza jaso zuen. Izan ere, zinemagile berriak bultzatzea bilatzen zuten garai hartan. Filmak Alemaniako Zinamagintzaren Saria (Deutscher Filmpreis) jaso zuen. Harezgero, jarduera aparta izan du gidoilari lanak burutuz, luzemetrailak eta dokumentalak eginez edota opera emanaldiak zuzenduz.

AULA / GELA

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 26 de octubre, se repasará la  trayectoria profesional del cinesta Werner Herzog (Múnich, 1942), uno de los fundadores del denominado Nuevo cine alemán. 

De formación autodidacta, Werner Herzog ha trabajado como director, documentalista, guionista, productor y actor de cine. En 1962, a los veinte años, fundó su productora de cine, Herzogfilmproduktionen. Al año siguiente, inició el rodaje de su primer cortometraje, Herakles. Le seguirían Juego en la arena (1964), Últimas palabras (1967) y La incomparable defensa de la fortaleza Deutschkreutz (1967).

Tras esta primera etapa de formación en el cortometraje, realizó su primer largometraje, Lebenszeichen (Señales de vida), subvencionado por el Instituto de Cine alemán, que buscaba promocionar a nuevos cineastas. La película ganó el Premio de Cine Alemán (Deutscher Filmpreis). A partir de aquí, Herzog inició una carrera singular, que ha combinado la filmación de largometrajes, documentales, dirección de ópera, actuación y redacción de guiones. 

Fritz Lang

URRIAK

19

OCTUBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, urriak 19, saioa Fritz Lang (Viena, 1890 – Los Angeles, 1976) zinegileari eskainiko zaio.

Friedrich Christian Anton Lang, ezizenez Fritz Lang, jatorri austriarreko zinema zuzendaria izan zen eta bere ibilbide artistikoa Alemanian eta Estatu Batuetan garatu zuen.

Alemanian lanean zebilela zuzendu zituen Metropolis (1927) eta M, Düsseldorf-eko banpiroa (1931) filma klasikoak. Horregatik esaten da bere hasieretan mugimendu espresionista alemaniarrean aritu zela. 1930eko hamadan Hollywooden, erbestean, lan egin zuen eta zinema beltzaren egile nagusienetakoa bihurtu zen, nahiz eta genero horretara ez zen mugatu. Zinemaren historiako zinemagile hoberenen artean dago, dudarik gabe.

 

AULA / GELA

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 19 de octubre, se repasará la trayectoria profesional del cineasta Fritz Lang (Viena, 1890 – Los Ángeles, 1976).

Friedrich Christian Anton Lang, conocido como Fritz Lang, fue un director de cine de origen austríaco que desarrolló su carrera artística en Alemania y en Estados Unidos.

Durante su época alemana dirigió clásicos como Metrópolis (1927) y M, el vampiro de Düsseldorf (1931), por lo que, en sus inicios, contribuyó al movimiento expresionista alemán. Desde mediados de los años 1930, trabajó exiliado en Hollywood, donde se convirtió en uno de los principales artífices del cine negro, si bien no se limitó a ese género. Se le considera uno de los grandes cineastas de la historia del cine.

 

Hitzaldia Elisa Querejeta Casares-en eskutik / Conferencia a cargo de Elisa Querejeta Casares

URRIAK

05

OCTUBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA 

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, urriak 5ko  saioa Elisa Querejeta Casares-en eskutik hitzaldia izango da, Francisco Elosegui ren erakusketaren inguruan.

Elisa Querejeta Casares-en eskutik

Francisco Elósegui Limousin.

Retratos y paisajes de Gipuzkoa

1936 – 1957

 

FRANCISCO ELÓSEGUI LIMOUSIN (1912-1957)

Bernardino eta Manuelaren semea zen eta Tolosako Zerkausa kaleko 3. zenbakian bizi izan zen, bere aitak zuzentzen zuen eta oinordekotzan jasoko zuen botikaren gainean. Franciscok, aldiz, argazkigintza eta inguruetatik ibiltzea zuen gogoko, ehizaz eta arratzaz gain, bere lagun Pepe Oyarbide, Enrique Labayen,  Gregorio Garin eta Mario Cresporekin batera. Azken hori, bera bezala, botikaria zen.

“Beti kamera bat zeraman soinean” diote ezagutu zutenak. Leica, Mamiya eta Yashica, hain zuzen.

Eta haiekin, bere arrebei argazki ugari atera zien eta baita etxean zuen begiratoki bikainetik ikusten zituen paisaiei ere: Izaskuneko igoera, Zerkausia, ibaia; eta bere ibilaldietan Gipuzkoa probintzia guztia barne dutelarik Aralareko paisaiak eta inguruak .

 

ELISA QUEREJETA CASARES (Donostia, 1965)

Historia Garaikideko lizentziaduna, Salamancako Unibertsitatean.Egun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako historia irakaslea da. 

Gainera, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia departamentuko kidea da eta Donostiako San Telmo Museoan argazkigintzarekin lotutako gaiekin, argazkien historia, oroimen historikoa eta funts bai publikoen, bai pribatuen ikerketekin erlazionaturik dauden dokumentalista lanak betetzen ditu.

Gai horien inguruan hainbat lan argitaratu ditu. 

 

AULA / GELA

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 05 de octubre, Elisa Querejeta Casares  ofrecerá una conferencia en torno la actual exposición sobre Francisco Elósegui Limousin.

Conferencia

A cargo de Elisa Querejeta Casares

Francisco Elósegui Limousin.

Retratos y paisajes de Gipuzkoa

1936 – 1957

 

FRANCISCO ELÓSEGUI LIMOUSIN (1912-1957)

Era hijo de Bernardino y Manuela, y vivió en la calle de la Solana nº 3 de Tolosa, encima de la farmacia que regentaba su padre y que él heredó. A Francisco sin embargo lo que le gustaba era la fotografía, y pasear por los alrededores, además de la caza y la pesca, que compartía con sus amigos Pepe Oyarbide, Enrique Labayen, Gregorio Garín y Mario Crespo, éste también boticario.

“Siempre iba con una cámara” dicen los que le conocieron. Leica, Mamiya y Yashica, concretamente.

Y con ellas, fotografíó a sus hermanas en multitud de ocasiones y los paisajes que se observan desde el magnífico mirador del que disponía la casa: la subida a Izaskun, el Tinglado, el río; y en sus excursiones, los paisajes de Aralar y los alrededores, que abarcan toda la provincia de Gipuzkoa.

 

ELISA QUEREJETA CASARES (San Sebastián, 1965)

Licenciada en Historia Contemporánea en la Universidad de Salamanca. Actualmente trabaja como profesora de historia en un Instituto de Secundaria.

 Además, es miembro del departamento de Etnografía de Aranzadi Zientziak Elkartea y trabaja como documentalista en temas de Fotografía para el Museo San Telmo de Donostia- San Sebastián, en temas de Memoria Histórica, y en temas relacionados con la Hª de la fotografía, y el estudio de fondos fotográficos privados y públicos.

Ha publicado diversos trabajos sobre estas cuestiones.

 

 

 

 

 

Argazkilaritza eta gizartea / Fotografía y sociedad

IRAILAK

28

SEPTIEMBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, irailaren 28ko  saioa gizartearen eta argazkilaritzaren arteko harremana aztertuko da.

Izan ere, argazki askok gure historia hurbileko gertakizun garrantzitsuak jaso dituzte eta gure gizartean gertatutako aldaketak ulertzeko oso baliogarriak dira. Bertan, hainbat alderdi ikertuko dira: gatazkak, lan munduaren bilakaera, emakumearen papera gizarte garikidean, aldaketa klimatikoak eta paisajistikoak etb.

 

AULA / GELA

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 28 septiembre, se analizará la relación etre la fotografía y la sociedad.

 

De hecho, muchas fotografías han sido testigos de grandes acontecimientos de la historia reciente y son muy útiles para entender el devenir en de nuestra sociedad: conflictos, la evolución del mundo laboral, el papel de la mujer en la sociedad contemporánea, los cambios climáticos y paisajísticos etc..

Page 21 of 25