• A

Elsa Dorfman

Maiatzak

20

Mayo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Elsa Dorfman

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Elsa Dorfman argazkilariaren lana aztertuko da.

Elsa Dorfman bitxikeria da argazkigintzaren munduan. Bere bizitzako 30 urte eman zituen formatu handiko erretratuak egiten 20x24 hazbeteko Polaroid kamera erraldoi batekin, 58 x 91 zentimetroko argazkiak egiten zituen.

Polaroidek mota horretako bost aparatu baino ez zituen egin, eta horietako bat Dorfmanek alokatzen zuen. Dorfmanek modeloei saltzen zizkien argazkiak, eta baztertutako kopiekin geratzen zen. Horri esker, ehunka lan gorde zituen.

Bere estiloari dagokionez, Dorfmanek zuen ez zuen pertsonen barne-mundua erretratatzeko interesik, ezta ere haien arima harrapatzeko. Berak kanpoko mundua erakutsi nahi zuela zioen, trukean ezer eskatu gabe. Pertsona zoriontsuei argazkiak ateratzea zen bere helburu nagusia.

 

AULA / GELA 

Elsa Dorfman

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se analizará el trabajo fotográfico de Elsa Dorfman.

Elsa Dorfman es una rareza dentro del mundo de la fotografía. Dedicó 30 años de su vida a hacer retratos de gran formato con una enorme cámara Polaroid de 20x24 pulgadas, que lograba capturar una fotografía de 58 x 91 centímetros.

Polaroid fabricó solo cinco aparatos de ese tipo y uno de ellos era arrendado por Dorfman, quien vendía las fotografías a sus modelos y solía quedarse con las copias desechadas, lo que le permitió conservar cientos de trabajos.

Con respecto a su estilo, Dorfman afirmaba no tener interés en retratar el mundo interior de las personas, ni capturar su alma, sino que sólo quería mostrar el mundo exterior, sin pedir nada a cambio. Sólo anhelaba fotografiar personas felices.

 

 

 

Nazioarteko museoen eguna / Día internacional de los museos

Maiatzak

18

Mayo

2022

11,00 H -18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

Museoen Nazioarteko Eguna 2022

Maiatzak 18

 

 

1977 ezkeroztik urtero, ICOMek Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du, nazioarteko museoen komunitatearentzako egun oso berezia. Helburua da kultura-trukerako, kulturak aberasteko, herrien arteko elkar ulertzerako eta lankidetza eta bakea garatzeko museoak bitarteko garrantzitsuak direla ohartaraztea da. Aurtengo leloa hauxe da: “Museoen boterea”.

Museoek inguratzen gaituen mundua eraldatzeko ahalmena dute. Gure iragana erakusten digute eta gure buruak ideia berrietara irekitzen dituzte, etorkizun hobea eraikitzeko funtsezko bi urrats, alegia.

Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, maiatzaren 18an Photomuseumeko sarrera doakoa izango da. Gainera, bi bisita gidatu eskainiko dira doanik:

 

11:00 euskaraz

18:00 gazteleraz

 

 

 

Día Internacional de los Museos 2022

18 de mayo

 

 

Cada año desde 1977, el ICOM organiza el Día Internacional de los Museos, un momento excepcional para la comunidad museística internacional. El objetivo es concienciar sobre el hecho de que los museos son un importante medio para el intercambio cultural, el enriquecimiento de las culturas, así como para el desarrollo de la comprensión mutua, de la colaboración y de la paz entre los pueblos. El lema de este año es: “El poder de los museos”.

Los museos tienen el poder de transformar el mundo que nos rodea. Nos enseñan nuestro pasado y abren nuestras mentes a nuevas ideas, dos pasos esenciales para construir un futuro mejor.

Para celebrarlo la entrada al Photomuseum será gratuita el 18 de mayo. Además, se ofrecerán gratuitamente dos visitas guiadas:

 

11:00 en euskera

18:00 en castellano

Arte Alemaniarra III / Arte Alemán III

Maiatzak

13

Mayo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Arte Alemaniarra III 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, Arte alemaniarrari eskainitako zikloaren hirugarren kapitulua proiektatuko da ostiral honetan.

Andrew Graham-Dixon arte-kritikariak Arte alemaniarrak jorratzen dituen gai nagusiak landuko ditu: paisaia, folklorea eta nortasun nazionala. Ibilbide geografiko eta kronologiko baten bidez, garai bakoitza sakonki aztertuko du. Hastapenetatik hasi eta, barrokoa erromantizismoa, espresionismoa, dadaismoa aztertuko ditu, gaur egungo arteraino.

Hirugarren zati honetan XX. mendeko garai ilun eta zailak ikertzen dira. Gerra ondoren, Hirugarren Reicharen itzalak iraun zuen eta Alemania zatituta eta traumatizatuta egon zen. Otto Dix eta George Groszen obrak eta Bauhaus-en garaitik, Georg Baselitz, Hilla Becher edota Joseph Beuys kontzeptu-artistaren gerraosteko margolarietaraino bidaia luze eta bitxia dago.

 

AULA / GELA 

Arte Alemán III

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se proyectará el tercer capítulo del ciclo dedicado al arte alemán.

Se trata de un ciclo donde el crítico de arte Andrew Graham-Dixon explora los grandes temas del arte alemán: el paisaje, el folklore y la identidad nacional. A través de un recorrido geográfico y cronológico, analiza cada época en profundidad. Abarca desde los inicios del arte alemán, a través del barroco, el romanticismo, el expresionismo y los movimientos dadaístas, hasta el arte de la actualidad.

Esta tercera parte se investiga en los oscuros y difíciles tiempos del siglo XX. Después de la guerra, la sombra del Tercer Reich persistió y Alemania permaneció dividida y traumatizada. Desde la obra de Otto Dix y George Grosz y la época del Bauhaus hasta los pintores de la posguerra Georg Baselitz, Hilla Becher y el artista conceptual Joseph Beuys hay un largo y extraño periplo.

 

Arte Alemaniarra II / Arte Alemán II

Maiatzak

06

Mayo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Arte Alemaniarra II 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/ Gela programaren barruan, Arte alemaniarrari eskainitako zikloaren bigarren kapitulua proiektatuko da ostiral honetan.

Andrew Graham-Dixon arte-kritikariak Arte alemaniarrak jorratzen dituen gai nagusiak landuko ditu: paisaia, folklorea eta nortasun nazionala. Ibilbide geografiko eta kronologiko baten bidez, garai bakoitza sakonki aztertuko du. Hastapenetatik hasi eta, barrokoa erromantizismoa, espresionismoa, dadaismoa aztertuko ditu, gaur egungo arteraino.

Bigarren saioa Caspar David Friedrichekin hasiko da, erromantizismoko artean eragin itzela izan zuena. Prusiako estatu boteretsuaren artea ere aztertuko da, 1871n Alemaniaren bateratzearen aitzindaria izan zena.  Amaitzeko, Alemaniar espresionismoa, Franz Marc eta Otto Dix-en eskutik.

 

 

AULA / GELA 

Arte Alemán II

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se proyectará el segundo capítulo del ciclo dedicado al arte alemán.

Se trata de un ciclo donde el crítico de arte Andrew Graham-Dixon explora los grandes temas del arte alemán: el paisaje, el folklore y la identidad nacional. A través de un recorrido geográfico y cronológico, analiza cada época en profundidad. Abarca desde los inicios del arte alemán, a través del barroco, el romanticismo, el expresionismo y los movimientos dadaístas, hasta el arte de la actualidad.

Esta segunda sesión comenzará con Caspar David Friedrich, el más influyente de los artistas del romanticismo alemán. Tambien el arte del poderoso estado prusiano que fue la punta de lanza de la unificación alemana en 1871. Para terminar el expresionismo alemán de la mano de Franz Marc y Otto Dix.

 

Arte Alemaniarra I / Arte Alemán I

Apirilak

29

Abril

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Arte Alemaniarra I 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/ Gela programaren barruan, Arte alemaniarrari eskainitako zikloaren lehen kapitulua proiektatuko da ostiral honetan.


Andrew Graham-Dixon arte-kritikariak Arte alemaniarrak jorratzen dituen gai nagusiak landuko ditu: paisaia, folklorea eta nortasun nazionala. Ibilbide geografiko eta kronologiko baten bidez, garai bakoitza sakonki aztertuko du. H
astapenetatik hasi eta, barrokoa erromantizismoa, espresionismoa, dadaismoa aztertuko ditu, gaur egungo arteraino.


Lehen kapitulu honetan, Erdi Aroko eta Errenazimentuko arte aberatsa izango da hizpide. Koloniako Katedrala, Municheko errenazimenduko pinturak, Albert Durero eta Albrecht Altdorferren lanak, hain zuzen.

 

AULA / GELA 

Arte Alemán I

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se proyectará el primer  capítulo del ciclo dedicado al arte alemán.

Se trata de un ciclo donde el crítico de arte Andrew Graham-Dixon explora los grandes temas del arte alemán: el paisaje, el folklore y la identidad nacional. A través de un recorrido geográfico y cronológico, analiza cada época en profundidad. Abarca desde los inicios del arte alemán, a través del barroco, el romanticismo, el expresionismo y los movimientos dadaístas, hasta el arte de la actualidad.

En este primer capítulo versará sobre el rico arte de la Edad Media y el Renacimiento. En concreto, la catedral de Colonia, las pinturas del renacimiento en Múnich, las obras de Alberto Durero y Albrecht Altdorfer. 

Zinema Japoniarra IV / Cine Japones IV

Apirilak

22

Abril

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Zinema Japoniarra IV- Yasuzô Musumura

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Yasurô Masumura zinema zuzendariari eskainiko zaio, Zinema Japoniarra zikloaren barruan.

Yasuzô Masumurak (1924-1986) Tokioko unibertsitatean zuzenbide ikastaro bat egin ostean, zuzendari laguntzaile lanetan aritu zen “Datei Film” estudioetan. Ondoren, unibertsitatera itzuli zen filosofia ikastera, 1949an graduatu zelarik. Italian Michelangelo Antonioni, Federico Fellini eta Luchino Viscontiren gidaritzapean, zinema ikasteko aukera izan zuen beka bati esker. 

1953an Japoniara itzuli zen. Bertan, 1955etik aurrera, bigarren unitateko zuzendari izan zen Kenji Mizugochik, Kon Ichikawak eta Daisuke Itok zuzendutako filmetan. Gero, 1957an, “Kisses” izeneko bere lehen filma zuzendu zuen. Hurrengo hiru hamarkadetan 58 film zuzendu zituen genero ezberdinak jorratuz, komedia, thriller edota melodrama erotikoak. Besteak beste nabarmentzen dira: “Urdinezko neska gaztea” (1957), “Pizti itsua” (1969) edota bere filmik ezagunena "emazte baten konfesioak" (1961).

 

AULA / GELA 

Cine Japonés IV - Yasuzô Musumura

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada al director de cine de Yasuzô Masumura, dentro del ciclo de Cine japonés.

Después de hacer un curso de derecho en la Universidad de Tokio, Yasuzô Masumura (1924-1986) trabajó como ayudante de dirección en el estudio “Datei Film”. Después regresó a la universidad para estudiar filosofía, y se graduó en 1949. A continuación estudió cine en Italia, bajo la dirección de Michelangelo Antonioni, Federico Fellini y Luchino Visconti gracias a una beca.

Masumura regresó a Japón en 1953. A partir de 1955, trabajó como director de segunda unidad en películas dirigidas por Kenji Mizoguchi, Kon Ichikawa y Daisuke Ito, antes de dirigir su primera película titulada, "Kisses", en 1957. Durante las tres décadas siguientes, dirigió 58 películas en una variedad de géneros, comedia, thrillers o melodramas eróticos, convertiendose en el cineasta más importante de la historia del cine japonés de posguerra. Destacan títulos como “La joven de azul” (1957), “La bestia ciega” (1969) , “Manji” (1964) o su film más conocido “Confesiones de mujer (1961).

Laurel & Hardy

Apirilak

08

Abril

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Laurel eta Hardy

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Oliver Hardy eta Stan Laurel komikoen inguruan izango da.

Laurel and Hardy bikote komikoa beharbada, zinemaren historiako bikoterik ospetsuena, Oliver Hardy (Potoloa) eta Stan Laurel (Argala) aktore estatubatuarrak eta britainiarrak osatzen zuten, hurrenez hurren.

Bere bikote-ibilbidea zinema mutuan hasi zen, 20ko hamarkadan, eta XX. mendearen bigarren erdira arte iraun zuen. Ehun film baino gehiago egin zituzten, film labur eta luzeen artean, eta mundu mailako errekonozimendua lortu zuten. 30eko hamarkadan lortu zuten ospe handiena, zinema komiko mutuaren funtsezko ezaugarriak eta zinema soinudunaren berezko umorea trebetasunez lotzea lortu baitzuten. Arrakasta handiak izan zituzten, bai The flying deuces (1939) eta baita bere film laburrekin ere. 1932an komediako film labur onenaren Oscarra irabazi zuten The music box lanarekin. Nabarmentzekoa da 2018an Jon S. Bairdek komiko bikote horri buruzko biopic bat zuzendu zuela, bi pertsonaien nortasunean eta kondairazko irudi komiko bihurtu zituzten zirkunstantzia pertsonaletan sakontzen zuen filma.

Zinemako bikote komiko onenetakotzat hartzen dira, eta beren komedia estilo ezberdinak sinkronia ia perfektu batean bateratzea lortu zuten. Pertsonaiek bi tipo irudikatzen zituzten askotan, oso inozoak, betiereko baikorrak, beren betiko errugabetasunean ia ausartak.

 

 

AULA / GELA 

Laurel y Hardy 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada al dio de cómicos Oliver Hardy y Stan Laurel.

El Gordo y el Flaco fue el nombre que se le puso en castellano al dúo cómico Laurel and Hardy. Quizás la pareja más famosa de la historia del cine,  lo formaban los actores Oliver Hardy  (el Gordo) y Stan Laurel  (el Flaco), estadounidense y británico, respectivamente. 

Su carrera como pareja se inició en el cine mudo, en los años 20 y se prolongó hasta la segunda mitad del siglo XX. Protagonizaron más de un centenar de películas. Entre cortometrajes y largometrajes a lo largo de su carrera, logrando un reconocimiento mundial. Alcanzaron su máxima popularidad en los años 30 al conseguir entrelazar con ingenio las características esenciales del cine cómico mudo con el humor propio del cine sonoro. Tuvieron grandes éxitos, tanto con largometrajes como Locos del aire (1939) como con sus cortos. En 1932 ganaron el Óscar al mejor cortometraje de comedia con La caja de música. Cabe destacar que en 2018 Jon S. Baird  dirigió un biopic sobre este dúo de cómicos, que ahondaba en la personalidad de ambos personajes y en las circunstancias personales que les convirtieron en figuras cómicas de leyenda.

Considerados una de las mejores parejas cómicas del cine, consiguieron aunar sus distintos estilos de comedia en una sincronía casi perfecta. Los personajes representaban a dos tipos a menudo muy tontos, eternamente optimistas, casi valientes en su perpetua inocencia.

 

Friðrik Þór Friðriksson

Apirilak

01

Abril

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Friðrik Þór Friðriksson 

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Friðrik Þór Friðriksson zinemagile islandiarrari eskainiko zaio.

1980ko hamarkadaren hasieran hasi zen zinema sorkuntzan, film esperimental eta dokumentalekin. 1990an, Islandiako Zinematografia korporazioa sortu zuen, eta, ordutik, Islandiako Zinema ekoiztetxe garrantzitsuena bihurtu da. Enpresak Islandiako beste zuzendari eta ekoizle batzuekin ekoizten ditu bere filmak eta obrak. 

1987an estreinatu zen zineman Skyttunar (Bale zuriak) filmarekin. Bere bigarren ekoizpena Naturaren umeak (1991) Oscar sari baterako izendatu zuten atzerriko film onenaren sarian, eta Yubari International Fantastic Film Festivalaren laugarren edizioko sari nagusia irabazi zuen 1993ko otsailean.

Era berean, 1995eko Cold fever (Á Köldum Klaka) filma lehen road movie filma aipatu genezake, nazioarteko aktoreekin batera ingeles eta japoniar hizkuntza nagusi diren Friðrikssonen 

 

AULA / GELA 

Friðrik Þór Friðriksson 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada al director de cine islandés Friðrik Þór Friðriksson.

A comienzos de la década de 1980 comenzó su carrera en la creación cinematográfica con películas experimentales y documentales. En 1990 funda la Corporación Cinematográfica de Islandia, y desde entonces se ha convertido en la empresa productora cinematográfica más importante de Islandia. La empresa produce sus películas y obras con otros directores y productores islandeses.

Debutó como director de cine con Skytturnar (Ballenas blancas) en 1987. Su segunda producción Niños de la naturaleza (1991) fue nominada para un premio Oscar en la categoría de Mejor Película Extranjera y obtuvo el Gran premio del cuarto Yubari International Fantastic Film Festival en febrero de 1993.

También destaca la película Cold fever (Á Köldum Klaka) de 1995, primera Road movie y la primera película de Friðriksson con preponderancia del idioma inglés 

George Orwell

Martxoak

25

Marzo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

George Orwell

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia George Orwell idazle eta kritiko britaniarrari eskainiko zaio.

Eric Arthur Blair (1903-1950) George Orwell ezizena hartu zuena,  mundu osoan ezaguna izan zen Abereen etxaldea (1945) eta 1984 (1949) eleberri distopikoengatik. Bere lanak bere bizitzako hiru etapatan bizitako esperientzia autobiografikoen marka darama: britainiar inperialismoaren aurkako jarrera, sozialismo demokratikoaren aldekoa eta totalitarismo nazi eta estalinistaren aurkakoa.

Kronikaria, literatura-kritikaria eta eleberrigilea izateaz gain, 1930eko eta 1940ko hamarkadetako ingelesezko idazlerik nabarmenetako bat da. Hala ere, ezagunagoa da totalitarismoari egindako kritikengatik, bere eleberri  distopikoan 1984 bere bizitzako azken urteetan idatzia eta bere heriotza baino pixka bat lehenago argitaratua, non  Anaia Handia kontzeptua sortu zuen, geroztik zaintza-teknika modernoen kritikaren hizkuntza arruntera igaro dena.

Orwelliar adjektiboa askotan erabiltzen da idazle britainiarrak irudikatutako unibertso totalitario distopikoari erreferentzia egiteko.

 

AULA / GELA 

George Orwell 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada al escritor y crítico británico George Orwell.

Eric Arthur Blair (1903- 1950) que adoptó el seudónimo George Orwell, fue conocido mundialmente por su novelas distópicas Rebelión en la granja (1945) y 1984 (1949). Su obra lleva la marca de las experiencias autobiográficas vividas por el autor en tres etapas de su vida: su posición en contra del imperialismo británico a favor del socialismo democrático y en contra de los totalitarismos nazi y estalinista.

Además de cronista, crítico de literatura y novelista, es uno de los ensayistas en lengua inglesa más destacados de las décadas de 1930 y de 1940. Sin embargo, es más conocido por sus críticas al totalitarismo en su novela distópica 1984 (1949), escrita en sus últimos años de vida y publicada poco antes de su fallecimiento, y en la que crea el concepto de Gran Hermano, que desde entonces pasó al lenguaje común de la crítica de las técnicas modernas de vigilancia.

El adjetivo orwelliano es frecuentemente utilizado en referencia al distópico universo totalitario imaginado por el escritor británico. 

 

Alexander Mckendrick

Martxoak

11

Marzo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Alexander Mckendrick

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Alexander Mckendrick zinema zuzendariari eskainiko zaio.

1936 eta 1938 bitartean, MacKendrick iragarki desberdinetarako gidoiak idazten hasi zen, bere garaian publizitatearen munduan iraultza suposatuko zuten lanak. 1937an MacKendrickek film baterako lehen gidoia idatzi zuen, Roger MacDougall lehengusuarekin batera.

Bigarren Mundu Gerraren hasieran, MacKendrick britainiar gobernuaren Informazio Ministerioak kontratatu zuen, britainiar propaganda filmak filmatzeko. 1942an Aljeriara joan zen eta ondoren Italiara, frontearen Dibisio psikologikorako lanean. Erreportajeak, dokumentalak eta irratiko berriak egin zituen. 1943an, Roberto Rossellini errealizadore italiarraren bigarren unitatearen zuzendari bihurtu zen, Roma, hiri irekia filmean.

Ondoren, film sarituak zuzendu zituen, 1951ko The man with the white shirt komedia nabarmenduz, Roger McDougallen antzezlan batean oinarritua. 

 

 

AULA / GELA 

Alexander Mckendrick 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada al director de cine de Alexander McKendrick.

Entre 1936 y 1938, MacKendrick comenzó a escribir guiones para diferentes anuncios, unos trabajos que supondrían una revolución en su momento en el mundo de la publicidad. En 1937 MacKendrick escribió su primer guion para una película “Midnight Menace”, junto con su primo Roger MacDougall. 

Al principio de la Segunda Guerra Mundial, MacKendrick es contratado por el Ministerio de Información del gobierno británico donde rodaría películas propagandísticas británicas. En 1942, marchó a Argelia y posteriormente a Italia, trabajando para la División psicológica del frente. Realizaría reportajes, documentales y noticias de radio. En 1943, se convertiría en el director de la segunda unidad para el realizador italiano Roberto Rossellini en Roma, ciudad abierta. 

Posteriormente dirigió premiadas peliculas destacando The man with the white shirt comedia de 1951 basada en una obra de teatro de Roger McDougall. 

 

Page 1 sur 22