Azaroak
22
Noviembre
2024
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
Zinemaren historia III
Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiral honetako saioan, "Zinemaren historia" serieko hirugarren kapitulua proiektatuko da:
Zinemaren historia, sortu zenetik gaur egunera arte, bisualki jorratuko da, zinemaren sorreratik azken blockbuster zinematografikora bitarteko hamabost kapitulu eta ehunka pasarte zinematografikoren bidez. Bertan, gure garaiko maisu nagusiekin egindako elkarrizketak erakutsiko dira: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...
Hirugarren atala 20ko hamarkadan zentratzen da, Paris, Berlin, Mosku, Shangai eta Tokio, zinema-zuzendariek zinemara ekarri zituzten ideia berrien helmuga izan zirenean.
AULA / GELA
Historia del cine II
Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, este viernes, se proyectará el tercer capítulo de “La historia del cine”.
Se abordará visualmente la historia del cine desde su creación hasta nuestros días a través de quince episodios y cientos de fragmentos cinematográficos desde la creación del cine hasta el último blockbuster cinematográfico. En ellos se mostrarán decenas de entrevistas con los principales maestros de nuestro tiempo: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...
El tercer episodio se centra en los años 20 cuando Paris, Berlin, Moscú, Shangai y Toko serían los destinos donde se descubrieron las nuevas ideas que los realizadores estaban aportando al cine.
Azaroak
15
Noviembre
2024
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
Conferencia-Hitzaldia
A cargo de / Eskutik
Mauro Saravia & Aitor Miñambres
Odisea 1937
Como consecuencia de la Guerra Civil en Euskadi, miles de hombres y mujeres de toda edad y condición se vieron abocados a una verdadera odisea que los llevó hasta lugares totalmente inesperados.
Uno de ellos, el combatiente vasco Federico González Santiago fue el protagonista de una de estas adversas vivencias y conservó para siempre una completa colección de documentos y fotografías que ahora salen a la luz, por primera vez, para conocimiento de la ciudanía y ejercicio de Memoria Democrática.
Herido el 15 de junio de 1937 durante la defensa de Bilbao, Federico fue trasladado primero a Santander y después a Asturias, lugar desde donde consiguió hacerse precariamente a la mar para alcanzar la costa francesa, huyendo del avance del ejército franquista.
Allí, cientos de gudaris y milicianos vascos fueron atendidos por los servicios sanitarios del Gobierno Vasco, primero en Burdeos, en el vapor Habana habilitado como barco-hospital, y después en Bidarte (Lapurdi), en la residencia La Roseraie, convertida en hospital para heridos y mutilados de guerra.
Por La Roseraie pasaron más de 1.600 combatientes y civiles. Los primeros también tuvieron ocasión de aprender un oficio. Comenzada la Segunda Guerra Mundial, el 1 de septiembre de 1939, estos hombres colaboraron con el esfuerzo de guerra francés en fábricas y arsenales, hasta que sobrevino la derrota y la ocupación alemana del territorio.
A muchos de ellos les esperaba un futuro oscuro, en cárceles españolas o francesas, o en el exilio americano. Hasta años después de la muerte del dictador Francisco Franco, estos mutilados no verían reconocida y compensada su condición. Esta es una de esas historias.
ODISEA 1937
Euskadin Gerra Zibilaren ondorioz, adin eta egoera guztietako milaka gizon-emakumek benetako odisea izan zuten, eta horrek ustekabeko lekuetara eraman zituen.
Horietako bat, Federico González Santiago euskal borrokalaria, bizipen kaltegarri horietako baten protagonista izan zen, eta dokumentu eta argazki bilduma oso bat gorde zuen betiko, orain lehen aldiz argitara ateratzen direnak, herritarrek ezagutzeko eta Memoria Demokratikoa gauzatzeko.
1937ko ekainaren 15ean Bilboren defentsan zaurituta, Federico Santanderrera eraman zuten lehenik, eta Asturiasera gero. Handik, Frantziako kostaldera iristea lortu zuen modu prekarioan, armada frankistaren aurrerapenetik ihesi.
Han, ehunka gudari eta euskal miliziano artatu zituzten Eusko Jaurlaritzako osasun-zerbitzuek; lehenik, Bordelen, Habana baporean, itsasontzi-ospitale gisa gaituta, eta, ondoren, Bidarten (Lapurdi), La Roseraie egoitzan, gerrako zauritu eta mutilatuentzako ospitale bihurtuta.
La Roseraietik 1.600 gudari eta zibil baino gehiago igaro ziren. Lehenengoek ere lanbide bat ikasteko aukera izan zuten. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, 1939ko irailaren 1ean, gizon horiek Frantziako gerra-ahaleginarekin lagundu zuten lantegietan eta armategietan, porrota eta lurraldearen alemaniar okupazioa gertatu zen arte.
Haietako askok etorkizun iluna zuten zain, Espainiako edo Frantziako kartzeletan edo Amerikako erbestean. Francisco Franco diktadorea hil eta urte batzuetara arte, mutilatu horiei ez zitzaien aitortuko eta konpentsatuko. Hau istorio horietako bat da.
FOTODOC SARIA PHOTOMUSEUMARI
Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Dokumentazio Zientzien Fakultateko Fotodoc Ikerketa Taldeak FOTODOC SARIA eman dio Zarauzko Photomuseumi ondare fotografikoarekin egindako lanaren aintzatespen gisa.
Saria XVIII. Fotodoc Jardunaldien baitan azaroaren 12an jaso dute Juan Miguel Sánchez Vigilen eskutik. Fotodoc taldearen helburua argazki-dokumentazioaren kudeaketaren eta analisiaren arloko ikerketa da.
PREMIO FOTODOC AL PHOTOMUSEUM
El Grupo de Investigación Fotodoc de la Facultad de Ciencias de la Documentación de la Universidad Complutense de Madrid ha otorgado el PREMIO FOTODOC al Photomuseum de Zarautz, como reconocimiento a la labor realizada en la promoción de la fotografía.
El premio ha sido recibido el día 12 de noviembre, de manos de Juan Miguel Sánchez Vigil, en el marco de la XVIII Jornadas Fotodoc. El grupo Fotodoc tiene como objetivo la investigación en materia de gestión y análisis de la documentación fotográfica.
Azaroak
08
Noviembre
2024
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
Buster Keaton
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Buster Keaton zinemagileari buruzkoa izango da.
Joseph Frank "Buster" Keaton (1895-1966) The Great Stone Face (Harrizko aurpegia) ezizenez ezaguna, zinema mutuko maisua izan zen, bere trebetasun fisikoagatik eta bere umore bisual burutsuagatik ospetsua. Bere filmek, akrobazia arriskutsuek eta efektu harrigarriek markatuta, komedia eta arriskua uztartzen zituzten, estilo paregabea sortuz.
20ko hamarkadaren hasieran, Hollywooden lanean hasi zen. Hainbat film ospetsu egin zituen: Generaleko makinista, Sherlock Jr., Aste bat, Ibaiko heroia edota Zazpi aukerak. Tamalez, soinu-zinemaren etorrerarekin, Keatonen gainbehera etorri zen.
Generaleko tren-gidaria (The General) bere filmik garrantzitsuena da, 1862an sezesio-gerran gertatutako benetako gertaera batean oinarritua dago eta William Pittenger-ren Daring and Suffering: A History of the Great Railway Adventure liburuaren egokitzapena da. Denboraren poderioz, film hau bere filmik onenetako bat bezala hartzen hasi zen, behar bada bere pelikularik garrantzitsuena da.
1960an ohorezko Oscar saria jaso zuen, eta gaur egun zinema zuzendari onenetakotzat jotzen da
AULA / GELA
Buster Keaton
Dentro del programa Aula/Aula de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión del viernes girará en torno al cineasta Buster Keaton.
Joseph Frank “Buster” Keaton (1895-1966) apodado The Great Stone Face (Cara de piedar), fue un maestro del cine mudo, famoso por su destreza física y su humor visual ingenioso. Sus películas, marcadas por acrobacias peligrosas y efectos sorprendentes, fusionaban comedia y peligro, creando un estilo único.
A principios de los años 20, empezó a trabajar en Hollywood. Realizó varias películas famosas tales como: El maquinista de La General, Sherlock Jr., Una semana, El héroe del río o Siete ocasiones. Desafortunadamente la llegada del cine sonoro llevó a Keaton a su decadencia.
El maquinista de La General (The General), basada en un hecho real sucedido en 1862, es una adaptación del libro de William Pittenger, Daring and Suffering: A History of the Great Railway Adventure. Con el paso del tiempo esta película comenzó a ser considerada como una de sus mejores films, quizás es su película más relevante.
En 1960 recibió un Oscar honorífico, y hoy es considerado como uno de los mejores directores de cine.
Urriak
25
Octubre
2024
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
"Denboraren zubia" liburuaren aurkezpena
Iñaki Iturain Azpiroz egilearen eskutik
Pat Cowiek zuzenduko du saioa
Franco hil ondoren izan zen trantsizio politikoan kantu bat zabaldu zuten, hauxe zioena “Dicen los viejos que en este país hubo una guerra”. 1977 inguru hartan dagoeneko urruti ikusten zuten 1936ko gerra, edo ahaztutzat jo nahi zuten. Geroztik 49 urte pasatu dira. Aurtengo udan hil da azken gudaria, Mateo Balbuena, 110 urterekin. Dagoeneko ez da geratzen inor Euskal Gudalostean gerra egin zuenik. Gerran ibilitakorik ere, seguru asko ez.
Gure aita zenak parte hartu zuen gerra hartan. Zorionez, tirorik jo gabe itzuli zen etxera. Esan ohi denaren kontra, beste askok ez bezala, tabu bihurtu baitzuten gerrarekin lotutako guztia, gure aitak kontatzen zizkigun gerrako istorioak: Ebroko bataila odoltsua, han zenbat hildako izan ziren, orduko bonbardaketak…; baina kontatzen zituen baita ere gure herrian (Orion) gertatutako kasuak: erreketeak herrian sartu aurretik nola joan ziren herritar asko, batez ere gizonezkoak, Iparraldera itsasoz, barkuetan; nola Asturiasetik etorritako dinamiteroek bota zuten ibaiaren gaineko zubia; gorriek nola fusilatu zuten herriko falangista bat haiek herrian sartu baino lehen; nola gero falangistek hil zuten herritar bat, hura Iparraldetik itzuli berritan; nola etxe batean irratia jartzen zuten balkoian, herritarrek beheko plazatxotik gerrako albisteak entzuteko eta horrek gero etxeko nagusiari nolako arazoak ekarri zizkion; nola bere aitaren anai bat Iparraldera joan eta ez zen inoiz itzuli…
Gerra handiaren barruan gerra txiki asko pizten dira, matriuska batean bezala. Istorio horiek denek erakarrita, ikerketa egin nuen: artxiboak eta hemerotekak aztertu nituen, eta batez ere herritarren testigantzak bildu, eta orain dela hamar urte liburu bat plazaratu nuen (Gerra bat barruan degula), historia alorrekoa, eta han eman nuen gerrak gurean utzitako uberaren berri.
Baina lan hori bukatzearekin batera, gelditu zitzaidan zenbait gauza jakiteko grina asegabea, gertaerak zergatik eta nola etorri ziren, alde ezkutua ezagutzeko harra. Ordurako berandu zen, protagonistak hilak ziren denak. Ez nuen jakin nola arraio lortu zuen etxekoandreak etxeko balkoitik herritarrentzat irratia pizten zuen bere senarra bizirik ekartzea etxera kanpamentu militarretik, soldaduek hara fusilatzera eraman ondoren. Ez nuen jakin zergatik gertatu zen nire aitonaren anaia Donibane Lohizunen betiko. Ez nuen jakin nondik nora ibili zen herritik Iparraldera ospa egin zuen arrantzalea Bigarren Mundu Gerra hasi zenean nazien kontrako borrokaldietan; ibili zela bai, baina nola ez…
Eta konturatu nintzen hori literaturak bakarrik erantzun zezakeela, fikzioak, benetako gertaeretan oinarritutako istorio asmatuak. Eta bide horretan abiatu nintzen orduan, orain hamar urte. Eta hainbat ipuin, istorio edo narrazio sortu ziren.
Urtetan ibilia nintzen ordurako kazetaritza lanetan, zenbait aldizkaritan. Eta zubitxo bat eraiki behar izan nuen nire baitan, kazetaritzatik literaturara igarotzeko, gerrako aldi urrun hura oraingo gure aldi honetara ekartzeko. Egunero ibiltzen naiz herriko zubia pasatzen, oinez edo bizikletaz, gu herriaren beste aldean bizi baikara, eta joan-etorri horietan egiten dut gogoeta, errioaren gaineko zubian, bi aldeak eta bi aldiak alderatuz.
Kostatu zitzaidan pauso hori ematea, urteetako lana izan zen niretzat. Muga lausoak daude kazetaritza eta literaturaren artean: pertsona eta pertsonaia, errealitatea eta fikzioa, egia eta egiantza, historia eta istorioak… erraz nahasteko arriskua dago eremu horretan.
Liburuak zazpi istorio ditu. Lehenengo seiek gerra eta gerra-osteko Orizar, kostaldeko arrantzale-herria, dute kokaleku eta atrezzo. Protagonista ia denei gerra etorri egin zitzaien, kanpotik, bat-batean ia, ilunabarra etortzen den bezala, orain arte eguna zen eta orain gaua da, orain arte bakean ginen eta orain gerran. Gerra hasi zen egunera arte, haiek ezin zuten imajinatu ere egin hura gerta zitekeenik, kanpotik etorritako tsunami erraldoi baten antzera irudikatzen dut nik gerra hura herritar haietako gehienentzat. Ez zen herri barruan egosi.
Eta haren aurrean, bakoitza ahal izan zuen moduan moldatu zen. Batzuen jarrera eta jokaera ezagunak ditugu, beste askorenak ez. Herritar horiek egoera tamalgarri hari emandako erantzunak dira liburuan agertzen direnak, neurri batean asmatuak, fikziozkoak. Haiek dira liburuko protagonistak, baita zazpigarren ipuinekoak ere. Azken ipuin hori 60ko urteetan kokatuta dago, beste gerra baten atarian, gatazkaren lehen zantzuak antzematen hasi ziren garaian.
`Denboraren zubia´ du izena liburuak. Zubia bota zuten gorriek orduan, gero gorriek berreraiki behar izan zuten, derrigorrean. Garai hartan zubi asko bota eta erori ziren. Orain, liburu hau ere zubia da, denboraren zubia, garai hartako beldurrak, izugarrikeriak, eta gizatasunez blaitutako istorioak gaur egunera ekartzeko.
“Literaturaren handitasuna denbora eta espazioa gainditzeko duen gaitasunean datza”. Horixe dio Luisa Carnes-ek `Juan Caballero´ bere nobelan 1942an kokatuta, makisen partida baten ibilerak azaltzen duen liburuan.
Gezurra beti izan da arma handia gerra guztietan. 1936ko gerraren garaian zabaldu zen irratiaren bidez gezurrak esatea, komeni zena adieraztea eta komeni ez zena isiltzea. Gerora, beste horrenbeste egin zuen Hitlerren Alemania naziak, Joseph Goebbels propaganda-buruak antolatuta: Kaleetan bozgorailuak ipini eta jendea mezuak entzutera behartu, zigorrarekin mehatxatuz, eta atzerriko irratia sintonizatzea debekatu, heriotzarekin zigortuz. Naziek irratiaren erabilera propagandistikoa muturrera eraman zuten, baina frankistek egindakoa hartu zuten abiapuntu, Francoren erregimenak izu-mezuak hedatu baitzituen uhinetatik.
Horregatik, irratiaren istorioak leku inportantea hartzen duelako liburuan, izenburura eramatekotan izan nintzen irrati hitza: `Irratiaren sarean harrapatuta´ ibili zitzaidan buruan. Baina azkenean, zubia nagusitu zitzaidan, alde batetik bestera eramaten duen zubia, nik aldi bateko istorioak oraingo aldira ekartzeko baliatu nahi izan dut liburua.
Zubia, metafora moduan, askotan erabili da literaturan. Holaxe egin zuen Anjel Lertxundik `Gogoa Zubi´ liburuan. Honako leloa zekarren hasieran: `Izenetik izanera, gogoa zubi´, euskara biziberritzeko euskaldunon ahalegin kolektiboa gogoan zuela. Hauxe zioen Anduren liburuaren aurkezpenean Joserra Gartziak: “Sarritan egina du Anjel Lertxundik, gogoaren zubian barrena, izenetik izanerainoko bidaia. Izan ere, hori bera da fikzio-eraikitzaile batek ezinbestez zeharkatu behar duen zubia, abstrakzioaren basamortu izoztutik ideia eledunaren epelera igarotzeko. Irakurleak, gero, alderantzizko bidaia egingo du, baldin eta narratzaileak gogoeta eta emozioa otzeko hari nahikorik irun badu”. Horixe nahi nuke nik ere: liburu honetako istorioetan kontatutakoak irakurleari gerra haren gaineko gogoeta sortaraztea.
Iñaki Iturain
Egilea
Iñaki Iturain Azpiroz Orion jaio zen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Zientzietako ikasketak ditu eginak. EITB sortu aurretik, telebistarako esatariak prestatzeko, Donostian eratu zen eskolan ibili zen. Ibilbide profesional ia osoa euskarari lotutako lantegietan eman du, euskararen ezagutza, erabilera eta atxikimendua sustatzeko zenbait alorretan, irakasle eta teknikari: HABE, HAEE/IVAP, IRALE, eta EJko Hezkuntza Sailaren NOLEGA programan.
Idazteko zaletasuna izan du gaztetatik. Kazetaritza-lanak egin ditu, batez ere. Aia eta Orioko KARKARA herri-aldizkariaren sortzaileetakoa da, eta han aritu eta trebatu da idazten, 1989an sortu zutenetik, ehunka idazlan eginez. Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan: Argia, Euskaldunon Egunkaria, DVko Zabalik, Irutxulo, Karkara, Noaua, HABE, Itsas Memoria…
Zenbait liburu ere plazaratu ditu, bere jaioterriaren zenbait arlotan egindako ikerketetan oinarrituta: bertako euskararen ezaugarriak, historia, hango bertsolariak, arraunlariak… 2014an Memoria Historikoaren esparruko Gerra bat barruan degula liburua plazaratu zuen, 1936ko gerrari buruz.
Azken 10 urteotan jauzi egin du literaturaren eremura. Bertsoak eta ipuinak idatzi ditu; zenbait sari eskuratu ere bai. Gerrari buruz plazaratutako liburuan kontatu zituen giza istorioek barruan sortu zizkioten korapiloak askatzeko idatzi du oraingo liburua: Denboraren zubia.
Urriak
18
Octubre
2024
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
Zinemaren historia II
Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiral honetako saioan, "Zinemaren historia" serieko bigarren kapitulua proiektatuko da:
Zinemaren historia, sortu zenetik gaur egunera arte, bisualki jorratuko da, zinemaren sorreratik azken blockbuster zinematografikora bitarteko hamabost kapitulu eta ehunka pasarte zinematografikoren bidez. Bertan, gure garaiko maisu nagusiekin egindako elkarrizketak erakutsiko dira: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...
Bigarren atalak Hollywoodeko zinema-estudioen gorakada du ardatz, Buster Keaton edota Charles Chaplinen komedia mutuei arreta berezia eskainiz. Baita Hollywoodeko eredu “luxuzkoaren” aurka eta errealismoan errotuago zeuden filmei ere, hala nola Robert Flahertyren Nanook edo Theodor Dreyerren Jeanne d’Arc.
AULA / GELA
Historia del cine II
Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, este viernes 22 de junio, se proyectará el segundo capítulo de “La historia del cine”.
Se abordará visualmente la historia del cine desde su creación hasta nuestros días a través de quince episodios y cientos de fragmentos cinematográficos desde la creación del cine hasta el último blockbuster cinematográfico. En ellos se mostrarán decenas de entrevistas con los principales maestros de nuestro tiempo: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...
El segundo episodio se centra en el auge de los estudios de cine de Hollywood, prestando especial atención a las comedias mudas de Buster Keaton o Charles Chaplin. También a aquellas películas que estaban en contra del modelo “ostentoso” de Hollywood y estaban más arraigadas en el realismo, como Nanook de Robert Flaherty o La Pasión de Juana de Arco de Theodor Dreyer.
Urriak
11
Octubre
2024
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
Benjamin Christensen
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa, Zinemaren historia zikloaren barruan, Benjamin Christensen zinema zuzendariaren inguruan izango da.
Benjamin Christensen (1879-1959) Danimarkar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea izan zen. Medikuntza ikasi arren, antzerki-aktore bezala lan egin zuen. Zinemaz geroz eta interesatuago, filmen zuzendaritzari heldu zion. Bere lehenengo filma X misteriotsua (Det Hemmelighedsfulde X, 1913) izan zen. Bigarrena, melodrama sozial bat da, Mendekuaren gaua (Haevnens Nat, 1915) izenekoa. Bertan, bere estilo bisuala, hain asmatzailea, agerian uzten zuen.
Sorginkeria denboran zehar (Häxan, 1922) lanarekin arrakasta itzela lortu zuen. Filma 1920an osatu eta 1922an estreinatu zen. Estilo dokumentala du eta beldurrezko sekuentziekin dramatizatuta dago. Berau Eskandinaviako film muturik garestiena izan zen eta Danimarkan eta Suedian laudorioak irabazi bazituen ere, filma debekatu egin zuten Estatu Batuetan, eta beste herrialde batzuetan.
AULA / GELA
Benjamin Christensen
Dentro del programa Aula/Aula de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión del viernes girará en torno al director de cine Benjamin Christensen dentro del ciclo sobre la Historia del cine.
Benjamin Christensen (1879-1959) fue un director de cine danés, así como guionista y actor. Aunque estudió medicina, fue actor en el teatro. Cada vez más interesado por cine, pasó a la dirección de películas. La primera fue La X misteriosa (Det Hemmelighedsfulde X, 1913). Su segunda película fue un melodrama social La noche de la venganza (Haevnens Nat, 1915), en el que ponía de manifiesto su estilo visual, tan inventivo.
Con La brujería a través de los tiempos (Häxan) obtuvo un gran éxito, realizada en 1920 y estrenada en 1922. Tiene un estilo documental y está dramatizado con secuencias de terror. Häxan fue la película muda escandinava más cara jamás realizada, elogiada en Dinamarca y Suecia, la película fue prohibida en los Estados Unidos y fuertemente censurada en otros países
Urriak
04
Octubre
2024
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
Zinemaren historia I
Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiral honetako saioan, "Zinemaren historia" serieko lehen kapitulua proiektatuko da.
Zinemaren historia, sortu zenetik gaur egunera arte, bisualki jorratuko da, zinemaren sorreratik azken blockbuster zinematografikora bitarteko hamabost kapitulu eta ehunka pasarte zinematografikoren bidez. Bertan, gure garaiko maisu nagusiekin egindako elkarrizketak erakutsiko dira: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...
Lehen atalak 1895 eta 1918 urteen arteko aldia hartzen du, arte berri baten hastapenetan, zinea. Arte modu berri hau nola sortu zen erakutsiko da.
AULA / GELA
Historia del cine I
Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, este viernes 4 de octubre, se proyectará el primer capítulo de “La historia del cine”.
Se abordará visualmente la historia del cine desde su creación hasta nuestros días a través de quince episodios y cientos de fragmentos cinematográficos desde la creación del cine hasta el último blockbuster cinematográfico. En ellos se mostrarán decenas de entrevistas con los principales maestros de nuestro tiempo: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...
El primer episodio abarca el período entre 1895 y 1918, en los albores de un nuevo arte, el cine. Se mostrará cómo nació esta nueva forma de arte.
Irailak
27
Septiembre
2024
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
George Méliès
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa George Méliès zinemaren jeinuaren inguruan izango da.
Georges Méliès, aho batez, zinemaren lehen jeinutzat hartzen da, zinemaren aukera artistikoak ikusi zituen lehena. Bisionarioa, asmatzailea, aztia eta jenioa, Mélièsek aurrea hartu zion bere garaiari, eta zinemak oraindik gaur egun ere aztertzen dituen bideak ireki zituen, hala nola zientzia-fikzioa, berreraikuntza historikoa edota fantasiazko zinema.
1896tik 1913ra bitartean 500 film baino gehiago filmatu zituen, hala nola "Bidaia ilargira", "Ezinezkoan zeharreko bidaia" edota "Gutun animatuak". Historiako lehen zinema-estudioa edukitzetik gozokiak saltzera pasatu zen Montparnasseko geltokian. 1938an hil zen, Ohorezko Legioko zaldun izendatu eta zinemagile gazteek bere figura aldarrikatzen zutela ikusi ondoren.
AULA / GELA
George Méliès
Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes será en torno al genio del cine George Méliès.
Georges Méliès es unánimemente considerado como el primer genio del cine, el primero que vio sus posibilidades artísticas. Visionario, inventor mago y genio, Méliès se adelantó a su tiempo, y abrió caminos que el cine sigue explorando hoy, como la ciencia-ficción, la reconstrucción histórica o el cine fantástico.
Desde 1896 hasta 1913 rodó más de 500 películas, como “Viaje a la luna”, “Viaje a través de lo imposible” o “Las cartas animadas”. Pasó de poseer el primer estudio cinematográfico de la historia a vender caramelos en la estación de Montparnasse. Murió en 1938, poco después de haber sido nombrado caballero de la Legión de Honor y haber visto como jóvenes cineastas reivindicaban su figura.
Irailak
20
Septiembre
2024
18,00 H.
Doako sarrera
Entrada gratuita
AULA / GELA
Louis Khan
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Louis Kahn estoniar jatorriko arkitektoaren inguruan izango da.
Louis Isador Kahn(1901 – 1974), Itze-Leib Schmuilowsky izenez jaioa, Filadelfian finkatutako arkitekto ospetsua izan zen. Hiri horretan hainbat estudiotan lan egin ondoren, berea sortu zuen 1935ean. Aldi berean, diseinuaren kritikari eta Yaleko Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakaskuntzari ere ekin zion 1947tik 1957ra. Hortik aurrera, arkitekturako irakasle izan zen Pensilvaniako Unibertsitateko Diseinu Eskolan.
Kahnen estiloak, antzinako aurrien eraginez, monumentaltasunera eta monolitismora jotzen du, denboragabetasunera. Eraikinek ez dute ezkutatzen pisua, materialak edo eraikitzeko modua. Besteak beste, Bangladesheko Dhakako Batzar Nazionala (1962), New Hampshireko Phillips Exeter Academyren Liburutegia (1965) edo Ikerketa Biologikoen Salk Institutua (1959) dira bere lanik aipagarrienak.
AULA / GELA
Louis Khan
Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes será en torno al arquitecto de origen estonio Louis Kahn.
Louis Isador Kahn nacido como Itze-Leib Schmuilowsky (1901–1974), fue un renombrado arquitecto asentado en Filadelfia. Después de trabajar en varios estudios en esa ciudad, fundó el suyo propio en 1935. Al mismo tiempo, se dedicó también a la crítica del diseño y a la docencia en la Escuela de Arquitectura de la Universidad de Yale entre 1947 y 1957. A partir de ese momento hasta su muerte fue profesor de arquitectura en la Escuela de Diseño en la Universidad de Pensilvania.
El estilo de Kahn, influenciado por las antiguas ruinas, tiende a la monumentalidad y al monolitismo, a la intemporalidad. Sus edificios no esconden su peso, sus materiales o su forma de construirse. Suyos son hitos como la Asamblea Nacional de Dhaka en Bangladesh (1962), la Biblioteca de la Phillips Exeter Academy en New Hampshire (1965) o El Instituto Salk de Estudios Biológicos, un complejo de laboratorios situados en La Jolla en California (1959).