• A

Hitzaldia eta testuen irakurmena Miren Agur Meaberen eskutik

Urriak

23

Octubre

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Hitzaldia eta testuen irakurmena

ITSASOA BETE MEZU

Miren Agur Meaberen eskutik

Egun Photomuseumenen ikusgai dagoen Terra, Maite Saavedra Ordorikaren argazki-erakusketaren harira, Miren Agur Meabek hitzaldia eta testu irakurmena ekitaldia eskainiko du ostiral honetan.

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962). Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du, bai prosa, bai poesia.

Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik. Eta Espainiako Poesia Sari Nazionala 2021an Nola gorde errautsa kolkoan liburuagatik.

Gazte literaturan egindako lanengatik hiru aldiz jaso du Euskadi saria Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) gazte-nobelei esker: Halaber, 2020ko Mikel Zarate saria ere Itsasoaren Atea nobelari. Mila magnolia-lore album poetikoa 2012ko IBBYren Ohore Zerrendan ageri da.

Kristalezko begi bat nobelak 2013ko Beterriko Liburua eta Zazpi Kale saria jaso zituen 2014an. Harrezkero, bertsioak egin dituzte gaztelania, katalan, ingeles, italiera eta arabierara. 2019an Hezurren erretura narrazio-liburua kaleratu zuen, gaztelaniara eta ingelesera berriki itzulia.

Han-hemengo topaketetan parte hartu du, nazioartean. 2015ean New Yorkeko OMI egoitzarako beka bat eskuratu zuen, Amaia Gabantxo itzultzailearekin batera. Ondoren, lagin baten aurkezpena egin zuten Chicago, New York, Santa Barbara, Reno eta Boiseko unibertsitateetan.

2018an Nazioarteko VII. poesia-itzulpen laborategian parte hartu zuen (Obradoiro Internacional de Traducción Poética). Hango lan kolektiboa A conversa expansiva liburuan eman zen 2019an.

Literatur itzulpengintzan urrats hauek egin ditu, besteak beste: El juego de las sillas (Uxue Alberdi, Aulki-jokoa) eta Basa (Miren Amuriza, Basa) euskaratik gaztelaniara; Emakume oinutsa (Scholastisque Mukasonga, La femme aux pies nus) frantsesetik euskarara; Forugh Farrokhzad poeta irandarraren antologia... Aipatzekoak dira, bestalde, haur-itzulpenak: Alizia eta antzara-jokoa komikia (Lola del Moral eta Sergio García, Vitoria-Gasteiz haur itzulpen saria, 2017. Eta gazte-itzulpenetan, César Mallorquíren Zirkulu gorrimina, Vitoria-Gasteiz gazte-itzulpen saria, 2021.

Euskaltzain osoa da 2022tik. Euskaltzaindiarako sarrera-hitzaldia itsasoari buruz eman zuen: Itsaso bete mezu, bere ibilbide osoan itsasoan izan dituen adierazpideen laburpena eginez, hainbat ikuspuntutatik: Bizi-aroen portua. Arranegi versus Goikokalea. Hondartza, prisma bat. Orografiari buruzko apunteak. Itsas zoologiaren lagin batzuk. Oinarrizko gastronomia Kresala, pasioaren perfumea. Itsasoa, doluaren gordailu. Genealogia femeninoaren ozeano horiek. Ur-mitoen gazitasunaz. Tresnak: belak, arrauna, amuak eta mapak. Itsas belarrien bilduma. Sormenaren ur irauliak. Harea, arbel eta lehengai.

Disziplinarteko proiektuetan parte hartu du, besteak beste, Eneritz Artetxe aktorearekin, Sonia Rueda artista plastikoarekin, June Crespo eskultorearekin, Aitor Gametxo eta Lur Olaizola zinemagileekin eta Amorante, Dana eta Inun musikariekin.

Liburu-aurkezpena / Presentación del libro "Mapas y Universos" de Miren Salmerón Murguiondo

Urriak

16

Octubre

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

LIBURU-AURKEZPENA

PRESENTACIÓN DEL LIBRO

"MAPAS Y UNIVERSOS"

A cargo de

Miren Salmerón Murguiondo

 

egilearen eskutik

 

Photomuseumeko ostiral honetako Aula/Gela saioan Miren Salmerón Murguiondok “Mapas y Universos” liburua aurkeztuko digu.

Irakurlea protagonistatzat duen liburu honetan, hizkera teknikoa eta metodologiak alde batera utzi ditu. Autozainketa eta osasuna ikuspegi parte-hartzaile batekin aztertzeko gonbidapena, osasun arloan egindako 34 urteko ikerketa jarraituan oinarritzen da.

Fisioterapia ikasi zuen Zaragozako Osasun Zientzien Fakultatean eta ondoren osteopatia. Bartzelonan denbora partzialean egin zuen graduondoko ikastaro honen ondoren, hainbat prestakuntza ikastaro egin ditu gizakiaren beharrak ikertzeko helburuarekin.

Duela bi urte eman zituen Osasun Aktiboari buruzko hitzaldiek liburua sortzea ahalbidetu zuten, eta duela gutxi argia ikusi du.

 

 

*****

 

 

En el programa Aula/Gela del Photomuseum, este viernes Miren Salmerón Murguiondo nos presentará su libro "Mapas y Universos".

En este libro, cuyo protagonista es el lector, deja de lado los tecnicismos y las metodologías. La invitación a explorar el autocuidado y la salud con una actitud participativa, se basa en sus 34 años de búsqueda continuada dentro del ámbito de la salud.

Estudió fisioterapia en la Facultad de Ciencias de la Salud en Zaragoza y osteopatía posteriormente. Tras este posgrado, de seis años a tiempo parcial en Barcelona, ha cursado múltiples formaciones con la intención de investigar la necesidad humana.

Las charlas de Salud Activa, ofrecidas hace dos años, facilitaron el proceso de creación de este libro que acaba de ver la luz.

Marmara

Urriak

9

Octubre

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

Marmara

taldearen kantaldia

 

Eva, Olatz eta Aran Kintana ahizpak

 

 

 

 

Egun Photomuseumenen ikusgai dagoen Terra, Maite Saavedra Ordorikaren argazki-erakusketaren harira, Marmara taldeak kantaldia eskainiko du ostiral honetan.

 

Marmara

Lekeitioko hiru ahizpa, itsasgizonen alabak eta bilobak. Kostaldeko jende gehienak bezala, itsasoarekin lotura estua dute.

 

Beti abestu izan dute —etxean zein aukera sortzen zen bakoitzean—; izan ere, Lekeition odolean daramaten tradizioa da hori.

 

Pixkanaka, itsasoan oinarritutako beren testuei musika jartzen eta etxean abesten hasi ziren. Egun batean, lagun batek entzun eta idazten zein konposatzen jarraitzera animatu zituen; horretarako, 2021ean Madrilen ikuskizun bat prestatzea proposatu zien. Hala sortu zen Marmara, itsasoarekiko duten harremana aztertzen duen eta hiru ahotsetako a cappella ahots-moldaketak uztartzen dituen ikuskizuna.

 

Ordutik, Lekeition eta inguruetan hainbat lekutan eman dituzte emanaldiak.

 

Beren abesti propioak a cappella abesten dituzte, baita eurek moldatutako abesti herrikoiak ere.

 

Azkenaldian, antzerki-eszenografiarik gabe eta gitarraren laguntzaz aritzen dira, areto txikiagoetara hobeto egokitzeko.

 


Marmara

Recital a capella

 

de las hermanas Eva, Olatz eta Aran Kintana

 

 

 

 

Con motivo de la exposición fotográfica Terra de Maite Saavedra Ordorika, el grupo musical Marmara ofrecerá este viernes un recital de canto.

 

Marmara

 

Tres hermanas de Lekeitio, hijas y nietas de hombres de mar. Inevitablemente relacionadas con el mar, como la mayoría de las gentes de la costa.

 

Siempre han cantado, en casa o en cualquier sitio en que hubiera ocasión; en Lekeitio tradicionalmente se lleva en la sangre.

 

Poco a poco, empiezan a ponerle música a retazos de escritos propios relacionados con el mar, y a cantarlos en casa. Un día, un amigo las escucha y las anima a seguir escribiendo y componiendo. Les propone montar un espectáculo en Madrid, dirigido por él, en 2021. De allí surge Marmara, una obra escenificada y cantada a tres voces a capella, sobre su relación con el mar.

 

A partir de ahí, han hecho actuaciones en varios sitios de Lekeitio y alrededores.

 

Cantan a capella temas propios y algún tema popular armonizado por ellas mismas.

 

De un tiempo para acá están cantando sin escenificar, acompañadas con guitarra a fin de adaptarse a escenarios más pequeños.

 

 

 

 

 

 

Adimen artifiziala II / La inteligencia artificial II

Urriak

2

Octubre

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Adimean artifiziala II:

Kontrola eduki dezakegu?

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin, adimen artifizialari, teknologiari eta haien ondorioei eskainitako Aula/Gela zikloarekin jarraituko dugu.

Oraingo saioan, adimen artifiziala gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu den etorkizun hurbil batera hurbilduko gara. Oraingoan gure bizitzan teknologia hori gure egunerokoaren parte bihurtzen denean zergeratzen den izango da hizpide.

Memoria, identitatea, harremanak eta oroitzapenak izango dira saio honetako gai nagusiak. Teknologiaren bidez gure burua eta ingurukoak ulertzen lagundu gaitzaketen aztertuko dugu.

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo da, publikoaren parte-hartzea sustatuz.

 

 

 

 

AULA / GELA

La inteligencia artificial II:

¿Podemos tener el control?

 

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural, promovido por el Photomuseum y con el apoyo del Ayuntamiento de Zarautz, continuamos con el ciclo dedicado a la inteligencia artificial, la tecnología y sus posibles consecuencias.

En esta sesión nos acercaremos a un futuro cercano en el que la inteligencia artificial forma parte de nuestra vida cotidiana. Esta vez tratara sobre lo que ocurre cuando la tecnología pasa a formar parte de nuestra vida.

La memoria, la identidad, las relaciones y los recuerdos serán algunos de los temas centrales de esta sesión.

También nos preguntaremos hasta qué punto la tecnología puede ayudarnos a comprendernos a nosotros mismos y a los demás.

Tras la proyección, se abrirá un espacio de diálogo y reflexión compartida, fomentando la participación del público.

 

Artea eta arkitektura V / Arte y arquitectura V

Irailak

25

Septiembre

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Artea eta arkitektura V:

Arkitektura eta ondarea

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, Artea eta arkitektura zikloarekin jarraituko dugu.

Bosgarren saioan, arkitekturaren eta ondare historikoaren arteko harremana aztertuko dugu, eta eraikin historikoetan esku-hartzeek dakartzaten erronketara hurbilduko gara.

Saioak Londresko Westminster Abbey eraikin historiko eta monumentalean egitura berri baten txertatze-prozesua aztertuko du, iraganaren eta gaur egungo arkitekturaren arteko oreka bilatuz.

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo da, publikoaren parte-hartzea sustatuz.

 

 

 

AULA / GELA

Arte y arquitectura V:

Arquitectura y patrimonio

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural, promovido por el Photomuseum y con el apoyo del Ayuntamiento de Zarautz, continuamos con el ciclo Arte y arquitectura.

En esta quinta sesión nos acercaremos a la relación entre arquitectura y patrimonio histórico, y a los retos que plantea realizar una nueva intervención dentro de un edificio histórico.

La sesión nos llevará hasta Westminster Abbey, en Londres. Conoceremos el proceso de incorporación de una nueva estructura arquitectónica en este edificio histórico y monumental, buscando un equilibrio entre la arquitectura del pasado y la intervención contemporánea.

Tras la proyección, se abrirá un espacio de diálogo y reflexión compartida, fomentando la participación del público.

Adimen artifiziala I / La inteligencia artificial I

Irailak

18

Septiembre

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Adimean artifiziala I:

Makina batek ulertu gaitzake?

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan ziklo berri bati ekingo diogu, adimen artifizialari, teknologiari eta izan ditzaketen ondorioei eskainia.

Saio desberdinetan zehar, dokumental eta filmen aukeraketa bat proiektatuko da, adimen artifizialera hainbat ikuspegitatik hurbiltzeko aukera emango diguna: ikasteko gai diren makinen sorrera, manipulazioa, identitate digitala, zaintza, teknologiaren mendekotasuna eta, azkenik, adimen artifizial batek gure kontroletik kanpo geratzen diren erabakiak hartzeko aukera.

Zikloa gero eta presenteago dagoen kezka batetik abiatzen da: zer gerta daiteke erabakiak hartzeko gai diren adimenak garatzen baditugu, gure irizpide etiko edo moralak nahitaez partekatzen ez dituztenak?

Lehen saio honetan, makina bat gu ulertzeko, gugandik ikasteko eta ezagutza hori erabiltzeko gai ote den galdetuko diogu geure buruari.

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo da, publikoaren parte-hartzea sustatuz.

 

 

AULA / GELA

La inteligencia artificial I:

¿Puede una máquina comprendernos?

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural, promovido por el Photomuseum y con el apoyo del Ayuntamiento de Zarautz, este viernes, iniciamos un nuevo ciclo de Aula/Gela dedicado a la inteligencia artificial, la tecnología y sus posibles consecuencias.

A lo largo de las diferentes sesiones se proyectará una selección de documentales y películas que nos permitirán acercarnos a la inteligencia artificial desde distintas perspectivas: la creación de máquinas capaces de aprender, la manipulación, la identidad digital, la vigilancia, la dependencia tecnológica y la posibilidad de que una inteligencia artificial llegue a tomar decisiones que escapen a nuestro control.

El ciclo parte de una preocupación cada vez más presente: ¿qué puede ocurrir si desarrollamos inteligencias capaces de tomar decisiones sin compartir necesariamente nuestros criterios éticos o morales?

Después de la proyección tendremos un cine-fórum para compartir impresiones y reflexionar juntos sobre estas cuestiones.

Artea eta arkitektura IV / Arte y arquitectura IV

Irailak

11

Septiembre

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Artea eta arkitektura IV:

Eraikina ala eskultura?

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Artea eta arkitektura zikloarekin jarraituko dugu.

Laugarren saioan, arkitektura eta eskulturaren arteko muga aztertuko dugu, New Yorkeko Vessel egituraren bidez

Thomas Heatherwick arkitekto britainiarrak diseinatutako egitura monumental honek ez du funtzio praktikorik: eskailera batzuk besterik ez dira, hiria begiratzeko pentsatuak. Hala ere, Hudson Yards auzo berriaren ikono bihurtu da.

Proekzioaren ondoren, solasaldia egingo da, publikoaren parte-hartzea sustatuz.

 

 

AULA / GELA

Arte y arquitectura IV:

¿Edificio o escultura?

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural, promovido por el Photomuseum y con el apoyo del Ayuntamiento de Zarautz, este viernes continuamos con el ciclo Arte y arquitectura.

En esta cuarta sesión nos acercaremos a la frontera entre arquitectura y escultura a través del Vessel, en Nueva York.

Diseñado por Thomas Heatherwick, esta estructura monumental no tiene función práctica: es un conjunto de escaleras desde las que mirar la ciudad. Y sin embargo, se ha convertido en el icono del nuevo barrio de Hudson Yards.

Tras la proyección, se abrirá un espacio de diálogo y reflexión compartida, fomentando la participación del público.

Artea eta arkitektura III / Arte y arquitectura III

Irailak

04

Septiembre

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Artea eta arkitektura III:

Ikur bat hiri batentzat

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Artea eta arkitektura zikloarekin jarraituko dugu.

Hirugarren saioan, arkitekturak hiri baten irudia eta nortasuna eraldatzeko duen gaitasunera hurbilduko gara, Dundeeko V&A museoaren bidez.

Kengo Kuma arkitekto japoniarrak diseinatutako eraikinak diseinua, paisaia eta arkitektura uztartzen ditu, eta Dundee hiriaren eraldaketa-prozesuaren eta berroneratzearen ikur bihurtu da.

Saioak hausnarketa bat proposatzen du: eraikin batek hiri baten nortasuna alda dezake? Eta noiz bihurtzen da eraikin bat hiri baten ikur?

 

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo da, publikoaren parte-hartzea sustatuz.

 

AULA / GELA

Arte y arquitectura III:

Un símbolo para una ciudad

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural, promovido por el Photomuseum y con el apoyo del Ayuntamiento de Zarautz, este viernes continuamos con el ciclo Arte y arquitectura.

En esta tercera sesión nos acercaremos a la capacidad de la arquitectura para transformar la imagen y la identidad de una ciudad a través del V&A Dundee, en Escocia.

Diseñado por el arquitecto japonés Kengo Kuma, el edificio establece una estrecha relación entre arquitectura, diseño y paisaje, y se ha convertido en uno de los símbolos del proceso de transformación y regeneración urbana de Dundee.

La sesión propone una reflexión sobre el papel de la arquitectura en la ciudad: ¿puede un edificio cambiar la identidad de una ciudad? ¿Y cuándo llega un edificio a convertirse en un símbolo?

Tras la proyección, se abrirá un espacio de diálogo y reflexión compartida, fomentando la participación del público.

Artea eta arkitektura II / Arte y arquitectura II

Abuztuak

28

Agosto

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Artea eta arkitektura II:

Industria ondarea eta eraldaketa

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Artea eta arkitektura zikloarekin jarraituko dugu.

Bigarren saioan, industria-ondarearen eta arkitekturaren eraldaketaren arteko harremanera hurbilduko gara, espazio industrial batek denboran zehar izan dezakeen bilakaera eta erabilera berrietara egokitzeko duen gaitasuna aztertuz.

Saioak arkitektura ez dela soilik eraikin berriak sortzea hausnartzen du, baita lehendik dauden espazioei bizitza berria ematea ere, haien historia eta nortasuna mantenduz.

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo da, publikoaren parte-hartzea sustatuz.

 

AULA / GELA

Arte y arquitectura II:

Patrimonio industrial y transformación

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural, promovido por el Photomuseum y con el apoyo del Ayuntamiento de Zarautz, este viernes continuamos con el ciclo Arte y arquitectura.

En esta segunda sesión nos acercaremos a la relación entre patrimonio industrial y transformación arquitectónica, descubriendo cómo un antiguo espacio industrial puede evolucionar con el tiempo y adaptarse a nuevos usos.

La sesión propone reflexionar sobre la arquitectura no solo como creación de nuevos edificios, sino también como la capacidad de recuperar y dar una nueva vida a espacios existentes, conservando parte de su historia e identidad.

Tras la proyección, se abrirá un espacio de diálogo y reflexión compartida, fomentando la participación del público.

Artea eta arkitektura I / Arte y arquitectura I

Abuztuak

21

Agosto

2026

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Artea eta arkitektura I:

Arkitektura artetzat

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Artea eta arkitektura ziklo berriari ekingo diogu.

Lehen saioan, arkitekturaren eta artearen arteko harremanera hurbilduko gara, eraikin bat nola sortzen den eta haren diseinuan ideia estetikoek, funtzioak eta erronka teknikoek duten garrantzia aztertuz.

Saioak arkitektura eraikinak sortzea baino haratago doala hausnartzen du: artea, ingeniaritza eta espazioaren erabilera uztartzen dituen sorkuntza-prozesua baita.

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo da, publikoaren parte-hartzea sustatuz.

 

AULA / GELA

Arte y arquitectura I:

La arquitectura como arte

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural, promovido por el Photomuseum y con el apoyo del Ayuntamiento de Zarautz, este viernes iniciamos un nuevo ciclo dedicado a la relación entre arte y arquitectura.

En esta primera sesión nos acercaremos a la relación entre arquitectura y creación artística, descubriendo cómo nace un edificio y cómo las ideas estéticas, la función y los desafíos técnicos intervienen en su diseño.

La sesión propone entender la arquitectura como algo más que la construcción de edificios: un proceso creativo en el que confluyen arte, ingeniería y utilización del espacio.

Tras la proyección, se abrirá un espacio de diálogo y reflexión compartida, fomentando la participación del público.

Page 1 of 45