• A

San Inazio eguna / Día de San Ignacio. ITXITA / CERRADO

Uztailak

31

Julio

2021

ITXITA

CERRADO

Uztailak 31, San Inazio Eguna

dela eta Photomuseum itxita izango da

 

El 31 de julio, festividad de San Ignacio,

el Photomuseum

permanecerá cerrado

 

 

Francisco Javier Saénz de Oíza

Uztailak

30

Julio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Francisco Javier Saénz de Oíza

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Francisco Javier Saénz de Oíza arkitekto nafarraren inguruan izango da.

Arkitektura modernoaren esparruko hoberenetakotzat hartzen da, nahiz eta bere garaian, sortzaile polemiko eta arriskutsutzat jo zuten. Azkenean, sinbolo bihurtu dira bere lan eztabaidatuak.

Eduardo Chillida, Antonio López, Lucio Muñoz, Pablo Palazuelo eta José Antonio Sistiaga artistekin elkarlanean aritu zen. Bere lanik ezagunenen artean, Arantzazuko Andre Mariaren Santutegia, Madrilgo Torres blancas eraikina, Madrilgo Banco de Bilbao dorrea (BBVA), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiako Campusa (Iruñan) edota Alzuzako Oteiza Museoa nabarmentzen dira. Berau, arkitektoaren azken proiektua izan zen eta Jorge Oteizarekin hartu-eman estuan egin zuen. 

 

 AULA / GELA 

Francisco Javier Saénz de Oíza

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el arquitecto navarro Francisco Javier Saénz de Oíza.

Considerado uno de los mejores del ámbito de la arquitectura moderna, aunque en su momento se le consideró un creador polémico y arriesgado. Al final, sus obras discutidas acabaron convirtiéndose en símbolos.

Colaboró con artistas como Eduardo Chillida, Antonio López, Lucio Muñoz, Pablo Palazuelo o José Antonio Sistiaga. Entre sus obras más conocidas destacan: el Santuario de Nuestra Señora de Aránzazu, el edificio Torres Blancas de Madrid, la Torre del Banco de Bilbao (BBVA) de Madrid, el Campus de Arrosadia de la Universidad Pública de Navarra (UPNA) en Pamplona o el Museo Oteiza en Alzuza. Este fue su último proyecto realizado en complicidad activa con Jorge Oteiza.

 

Sant Louis untziaren bidaia / El viaje del Sant Louis

Uztailak

23

Julio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Sant Louis untziaren bidaia 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa, 1939an Kubara eta Estatu Batuetara sartzea ukatu zieten errefuxiatu juduei buruzkoa izango da.

1939ko maiatzaren 13an, St. Louis untzia Hanburgotik Habanara abiatu zen. Untzian 937 bidaiari zihoazen. Gehienak, Hirugarren Reichetik ihesi zihoazen juduak ziren. Gehietsuenak alemaniarrak ziren: batzuk Ekialdeko Europatik zetozenak eta gutxi batzuk ofizialki "aberrigabeak" zirenak. Bidaiari judu ia denek bisak eskatu zituzten Estatu batuetan sartzeko, eta Kuban behin behinean bakarrik geratzeko asmoa zuten.

St. Louis itsasoratu zenerako Kubak lehorreratzea galaraz zezaketelaren zantzuak, egon bazeuden. Nahiz eta AEBetako Estatu Departamentua eta Habanako kontsulatua, eta zenbait juduen eta errefuxiatuen elkarteak jakinaren gainean egon, bidaiariek ez zuten informazio hori jaso. Azkenean, gehienek Europara itzuli behar izan zuten.  

 

 

 AULA / GELA 

El viaje del Sant Louis

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre los refugiados judíos a quienes se les negó la entrada a Cuba y Estados Unidos en 1939. 

El 13 de mayo de 1939 el transatlántico alemán St. Louis zarpó de Hamburgo con destino a La Habana. A bordo viajaban 937 pasajeros. Casi todos eran judíos que huían del Tercer Reich. La mayor parte eran ciudadanos alemanes; algunos provenían de Europa Oriental y unos pocos eran oficialmente “apátridas”. Casi todos los pasajeros judíos habían solicitado visas para los EE. UU. y tenían planeado permanecer en Cuba solo hasta que pudieran entrar a ese país.

Sin embargo, para el momento en que el St. Louis zarpó, ya había indicios de que Cuba podría impedir su desembarco. Aunque el Departamento de Estado de los EE.UU., el consulado estadounidense en La Habana, algunas organizaciones judías y las organizaciones de refugiados estaban al tanto de la situación, los pasajeros no recibieron esta información. Al final, la mayoría se vio obligada a regresar a Europa.

 

Konspirazioa / La conspiración

Uztailak

16

Julio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Konspirazioa 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa, gerra zibilaren hasiera suposatu zuten Nafarroan antolatutako kospirazioen iguruan izango da.

1936ko martxoaren 14an, Emilio Mola Vidal jenerala Iruñera iritsi zen bere familiarekin, lekuko Gobernu Militarraren agintea hartzeko. Espainiako II. Errepublikako Fronte Popularraren Gobernuak bidali zuen hara. Mola jeneralaren jarduerek, 36ko uztaileko kolpe militarra eragin zuten, eta ondoren, gerra zibila (1936-1939). 

 

 AULA / GELA 

La conspiración

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre las conspiraciones tramadas durante el golpe de estado de 1936 en Navarra y que desembocaron en el inicio de la Guerra Civil.

El 14 de marzo de 1936, el General Emilio Mola Vidal llegó con su familia a Pamplona para tomar el mando del Gobierno Militar de la plaza, trasladado por el Gobierno del Frente Popular de la II República Española. Las actividades del general Mola, dieron lugar al golpe militar de julio del 36 y posteriormente a la Guerra Civil (1936-1939). 

 

Johan Rockström

Uztailak

09

Julio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

  AULA / GELA 

Johan Rockström 

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Johan Rokström, suediar zientzialari buruzkoa izango da. 

2009an, Rockströmek eta beste zientzialari aitzindari batzuek, besteak beste, Will Steffenek eta Paul Crutzen zenduak, planeten mugei buruzko ikerketa bat argitaratu zuten Nature aldizkarian. Hamarkada bat baino gehiago geroago, David Attenboroughekin batera egindako dokumental batean, latitude ezberdinetako espezialisten "dream team" bat aurkezten du, lurraren egonkortasuna eta erresilientzia arautzen duten bederatzi prozesuak jorratzeko.

Dokumentalak biodibertsitatearen galerari buruzko pasarte berezi bat eskaintzen du, krisiaren adierazlerik zorrotzenetako bat eta giza biziraupenarerako mehatxu zuzena. Zientzia fikziozkoa badirudien ere, bizitza basatiaren murrizketa bortitzarekin, seigarren iraungitze masiboa gero eta posibleagoa da.

"Zientzia argia da", dio Rockströmek. Bere azken liburuak (dokumentalaren izen berdina duena) Greta Thünbergen hitzaurrea du, alerta zientifikoen ardura hartzen duen mugimendu baten zati gisa indarrez altxatu ziren ahotsetako bat, gure eguneroko bizitzaren zati diren fenomeno eta adierazpenei oinarria eta azalpena ematen dietena. 

 AULA / GELA 

Johan Rockström 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el científico sueco Johan Rockström.

En 2009, Rockström y otros científicos pioneros como Will Steffen y el ya fallecido Paul Crutzen publicaron un estudio en Nature acerca de los límites planetarios. Más de una década después, en un documental junto a David Attenborough presenta un "dream team" de especialistas de distintas latitudes para abordar los nueve procesos que regulan la estabilidad y la resiliencia de la Tierra.

El documental dedica un pasaje particular a la pérdida de biodiversidad, uno de los indicadores más agudos de la crisis y una amenaza directa a la supervivencia humana. Aunque suene a ciencia ficción, con la drástica reducción de vida silvestre una sexta extinción masiva es cada vez más posible. 

“La ciencia es clara", dice Rockström, cuyo último libro (llamado igual que el documental) tiene prólogo de Greta Thunberg, una de las voces que se alzaron con fuerza como parte de un movimiento que se hace cargo de las alertas científicas, que dan fundamento y explicación a fenómenos y manifestaciones que ya son parte de nuestra vida cotidiana.

 

Luis Gasca

 Luis Gasca

 Zinema eta komikigintzan aditua.

 Laguntzailea eta laguna.

 

Estudioso del cine y cómic.

Colaborador y amigo.

Goian bego

 

 

 

Jim Morrison

Uztailak

02

Julio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

  AULA / GELA 

Jim Morrison 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultura hedapenerako Aula / Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Jim Morrison, kantautare eta poeta estatubatarri buruzkoa izango da.

James Douglas "Jim" Morrison, "The Doors" talde mitikoko abeslaria, izaera aparteko poeta eta artista izan zen, probokatzailea eta oso eztabaidatua. Garai guztietako rock abeslari onenetakotzat hartua, Morrison hil zela 50 urte bete diren arren datorren uztailaren 3an, herri kulturan eta gazteen kontrakulturan errebeldiaren ikonoa izaten jarraitzen du.

2009an Tom Dicillok zuzendu eta idatzitako When you're alone (Arraroa zarenean) dokumentala estreinatu zen. The Doors taldearen ordura arte ikusi gabeko irudiekin egina, dokumentalak bere musikaren eta ondarearen eragin iraultzailea erakusten du.

 

 AULA / GELA 

Jim Morrison

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el cantautor y poeta estadounidense Jim Morrison. 

James Douglas “Jim” Morrison, vocalista de la mítica “The Doors”, fue un poeta y artista de excepcional personalidad, provocador y muy controvertido. Considerado como uno de los mejores cantantes de rock de todos los tiempos, sigue siendo uno de los iconos de rebeldía en la cultura popular y contracultura juvenil, a pesar de que el próximo 3 de julio se cumplen 50 años de su muerte.

En 2009, se estrenó el documental When You're Strange (Cuando eres raro) dirigido y escrito por Tom Dicillo. Con imágenes nunca vistas del grupo, muestra el impacto revolucionario de su música y su legado. 

 

Éric Rohmer

Ekainak

25

Junio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 

 AULA / GELA 

Éric Rohmer

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Éric Rohmeri buruzkoa izango da.

Maurice Henri Joseph Schérer, Éric Rohmer ezizenaz ezaguna, kazetari, eleberrigile, gidoigile eta irakasle frantsesa izan zen. Intelektual garrantzitsua izan zen gerraostean Frantzian garatu zen  Nouvelle Vague (Uhin berria) zinema-mugimenduan. Gainera, Cahiers du Cinéma zinema-aldizkari ospetsuaren editorea ere izan zen.


Bere filmografiaren ezaugarri nagusiak sinpletasuna eta elkarrizketa biziak dira, “prosazko zinema" deiturikoa, alegia. Bere lehen luzemetraia 1959ko Le signe de Leo filma izan zen. Seguru asko, bere zintarik arraroena eta baita liluragarriena ere.

 

 AULA / GELA 

Éric Rohmer

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre Éric Rohmer.

Éric Rohmer, seudónimo de Maurice Henri Joseph Schérer fue un crítico y director de cine, además de periodista, novelista, guionista y profesor francés. Fue un intelectual importante de la llamada Nouvelle vague (Nueva Ola) durante la posguerra. También fue editor de la prestigiosa revista de cine Cahiers du Cinéma. 

Su filmografía se caracteriza por la sencillez y los diálogos intensos, el llamado "cine en prosa". Rohmer debutó en el largometraje, con "El signo de Leo" en 1959Probablemente su trabajo más extraño y fascinante. 

Hitzaldia - Conferencia / Mugak

Ekainak

23

Junio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 

 

MUGAK

 

Hizlaria: Beatriz de Lucas

CEAR-Euskadik gidatua(Errefuxiatuen arretarako elkartea).

 

Mugak gurutzatze dituzten bizitzak.

Hegoaldeko mugaren analisi feminista.

 

*** 

Ponente: Beatriz de Lucas

A cargo de CEAR-Euskadi (Comisión de Ayuda al Refugiado)

 

 

Vidas que cruzan fronteras.

Análisis feminista de la frontera sur.

 

 

Frédéric Rossif

Ekainak

18

Junio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 

 AULA / GELA 

Frédéric Rossif

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Frédéric Rossif  zinema eta telebista zuzendari frantsesari buruzkoa izango da.

Frédéric Rossif (1922-1990) dokumentaletan espezializatutako zuzendaria izan zen. Cetinjen, Montenegron jaio zen. Bere familia bigarren Mundu Gerran hil zen, eta Erroman ikasketak amaitu ondoren, Frantziako Atzerriko Legioarekin bat egin zuen Libian, Bir Hakeimen eta Monte Casinon borrokatuz. Gerraren ondoren, 1947an frantziar hiritartasuna hartu zuen eta Parisen bizi izan zen, eta,  Jean-Paul Sartre, Boris Vian, Albert Camus, Ernest Hemingway eta Malcolm Lowryren adiskide izan zen..

60ko hamarkadan, bere film propioak idazten eta zuzentzen hasi zen, pertsona garrantzitsuen biografiak, ingurumena, kultura eta historia jorratuz. Horien artean, “Mourir à Madrid” (1963), Jean Vigo Sariaren irabazlea eta dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua dago. Berau, Espainiaren eta Francisco Francoren erregimenaren irudi positiboa emateko promesa faltsuarekin, Espainiako informazio eta Turismo Ministerioaren baimenarekin filmatu zuten. Baina, bere helburua Gerra Zibilak utzitako hondakin eta miserien arrastoa agerian uztea zen. "Madrilen hiltzeak" kolpe gogorra eman zien Francori eta bereei, eta ez soilik ordura arte ikusi ez ziren irudiak erakusteagatik; baita diktadura erabat barregarri utziz egin zelako ere. Filma 1978ra arte ez zen estreinatu Espainian.

 

 AULA / GELA 

Frédéric Rossif

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el director de cine y televisión francés Frédéric Rossif.

Frédéric Rossif (1922-1990) fue un director especializado en documentales. Nació en Centije, Montenegro. Su familia pereció durante la segunda guerra mundial y tras finalizar sus estudios en Roma, se unió a la Legión Extranjera Francesa combatiendo en Libia, Bir Hakeim y Monte Casino. Después de la guerra, tomó la ciudadanía francesa en 1947 y vivió en París donde trabó amistad con Jean-Paul Sartre, Boris Vian, Albert Camus, Ernest Hemingway y Malcom Lowry. 

En de la década de los añós 60 comenzó a escribir y dirigir sus propios films que abordaron aspectos ambientales, culturales, históricos y biográficos de personalidades relevantes. Entre ellos el laureado Mourir´à Madrid (1963), ganador del Premio Jean Vigo y nominado para el Oscar  de la Academia al mejor documental. El filme fue rodado con la autorización del Ministerio de Información y Turismo con la falsa promesa de presentar una imagen positiva del país y del régimen de Franciso Franco .​ Pero, el objetivo era destapar el rastro de ruinas y miserias que había dejado la Guerra Civil. “Morir en Madrid” propinó un duro golpe a Franco y los suyos, y no sólo por la sincera atrocidad que revelaban unas imágenes jamás vistas hasta la fecha; también, porque lo había hecho poniendo completamente en ridículo a la dictadura. No se estrenó en España hasta 1978.

Page 8 of 25