• A

Blake Eduards

Urtarrilak 

8

Enero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA  

Blake Eduards

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura sustapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa William Blake Crump zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore estatubatuarrari buruz izango da.

William Blake (1922-2010), zinema mutuan aritzen zen familia baten ondorengoa, Blake Eduards bezala ezaguna artistikoki, laster hasi zen aktore lanetan ekoizpen garrantzitsuetan, baina beti bigarren mailako aktore gisa, gero zortea probatu zuen gidoilari eta zuzendari gisa. 1961eko Capoteren "Desayuno con diamantes" klasikoaren egokitzapen polemikoak ospea eman zion. "Biguna" zela leporatu ziotenentzat, Edwardsek, kalibre altuko drama bat zuzendu zuen "Días de vino y rosas",  gehien estimatzen zuen Jack Lemmon aktorearekin.

Beste aktore fetitxe bat Peter Sellers izan zuen, 1963 eta 1983 artean "La pantera rosa" zazpi filmetan zuzendu zuena, baita 1968an "El Guateque" komedia barregarria ere.

 

AULA / GELA  

 Blake Eduards

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes tratará sobre el director, guionista, productor y actor de cine estadounidense William Blake Crump.

Descendiente de una familia dedicada al cine mudo, William Blake (1922-2010), conocido artísticamente como  Blake Eduards, pronto empezó a ejercer de actor en producciones importantes, pero siempre como actor secundario, después probó fortuna como guionista y director.  Su controvertida adaptación del clásico de Capote “Desayuno con diamantes” de 1961 le encumbró a la fama. Para quienes le acusaron de “blando”, Edwards les contestó dirigiendo “Días de vino y rosas”, un drama de alto calibre para el que contó con Jack Lemmon, quien sería su actor favorito.

Otro de sus intérpretes fetiche fue Peter Sellers, al que dirigió en siete películas de “La pantera rosa” entre 1963 y 1983, así como la hilarante comedia “El Guateque” en 1968.

 

Alain Resnais

Urtarrilak 

15

Enero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA  

Alain Resnais

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, Alain Resnais ekarriko dugu gogora ostiraleko saioan.

Alain Resnais zuzendari, muntatzaile, gidoilari eta aktore frantziarra izan zen. Truffaut eta Godarderekin batera, muntaia eta argazkilaritzaren kontzeptua irauli zuen Nouvelle Vague delakoaren ordezkari garrantzitsuenetakotzat hartzen da.

Bere filmografia eskasa izan arren, Alain Resnais ez soilik zinema frantseseko handienetarikoa, baizik eta nazioarteko maisutzat jotzen da. Resnais, ezer baino lehen, perfekzionista handia izan zen. Ez bakarrik gidoietan, baita alderdi zinematografiko guztietan: kokalekuetan, muntaian, soinu-bandan, gidoietan, aktoreen aukeraketan...

1959an, bere lehen film luzea filmatu zuen, Hiroshima, mon amour maisulana, eta, muntatzaile eta film laburren zuzendari gisa zuen prestakuntzari esker, sekulako arrakasta izan zuen. Filma horrek Marguerite Durasen gidoia zuen eta kritikak Nouvelle Vague zinemagintzaren erreferentetzat hartu zuen. Pelikulan, bere film laburretan jorratutako gaiak azaltzen ditu, esaterako gerraren izugarrikeria. 

AULA / GELA  

 Alain Resnais

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre Alain Resnais.

Alain Resnais fue director, montador, guionista e incluso participó como actor en alguna película. Junto a Truffaut, y Godard, está considerado como uno de los principales representantes de la denominada Nouvelle vague del cine francés, que revolucionó el concepto de montaje y fotografía.

A pesar de su escasa filmografía, Alain Resnais está considerado como uno de los grandes del cine no sólo francés sino internacional. Resnais fue ante todo un gran perfeccionista tanto en los guiones como en todos los aspectos cinematográficos, localizaciones, montaje visual, banda sonora y selección de actores.

En 1959 rodó su primer largometraje, su obra maestra, Hiroshima, mon amour, que, gracias a su preparación como montador y director de cortometrajes, resultó ser un enorme éxito. La película, con guión de Marguerite Duras fue considerada por la crítica como uno de los títulos principales de la denominada Nouvelle Vague. En la película perfila temas que ya había tratado en sus cortometrajes, por ejemplo el horror de la guerra.

 

Joseba Sarrionandia

Urtarrilak 

22

Enero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA  

Joseba Sarrionandia

Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Joseba Sarrionandiari, euskal idazleari, eskainiko zaio.

Iurretan jaioa, Sarrionandia Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta euskara irakasten aritu zen, eta aritzen da. Izan ere, Bergarako UNEDeko fonetika irakasle izan zen, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan eskolak eman zituen eta egun, Kuban Euskal hizkuntza eta literatura irakasten du.

Bere lehen lanak Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin, Oh Euzkadi eta Ibaizabal aldizkarietan plazaratu ziren. Pott Bandako kidea izan zen Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde, Jon Juaristi eta Ruper Ordorika eta beste hainbat idazlerekin batera.

Sarrionandia oso idazle emankorra da, genero anitzetan gainera. Izan ere, poesia, narrazioa, haur literatura, eta komikiak ere, jorratu ditu. Bere lanen zerrenda amaiezina da. Halaber, bere poemak hainbat talde eta bakarlari ezagunek musikatu diztuzte.

Idazle eta euskaltzain ez ezik, itzultzaile oparoa ere bada Sarrionandia.

Bere militantzia politikoaren ondorioz, espetxea ezagutu zuen, baina 1985ean ihes egitea lortu zuen. Erbestean egon arren, argitaratzen jarraitu zuen. Klandestinitatean hiru hamarkadaz bizi ondoren, egun, Habanan bizi dela badakigu.

 

AULA / GELA  

Joseba Sarrionandia

En euskera con subtítulos en castellano

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes tratará sobre sobre el escritor vasco Joseba Sarrionandia.

Nacido en Iurreta, se licenció en Filología Vasca por la Universidad de Deusto y ha sido y es profesor de euskera. De hecho, dio clases de fonética en la UNED de Bergara y en los Cursos de Verano de la UPV y actualmente da clases de lengua y literatura vasca en Cuba.

Con una amplia trayectoria literaria, publicó sus primeros escritos en revistas vascas como Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin, Oh Euzkadi e Ibaizabal. Formó parte del colectivo Pott Banda, junto a Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde, Jon Juaristi y Ruper Ordorika entre otros.

Sarrionandia es un escritor muy prolífico, en muchos géneros además. De hecho, ha escrito poesía, narración, literatura infantil, incluso cómic. La lista de sus obras es interminable. Además, sus poemas han sido cantados por grupos y solistas conocidos.

Aparte de escritor y miembro de Euskaltzaindia, Sarrionandia es un traductor prolífico.

Debido a su militancia política conoció la cárcel, de que la logró escapar en 1985, permaneciendo en paradero desconocido durante más de treinta años, lo que no le ha impedido seguir publicando desde el exilio. Tras vivir tres décadas en la clandestinidad, hoy sabemos que vive en La Habana.

 

Elmyr de Hory

Urtarrilak 

29

Enero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA 

Elmyr de Hory

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Elmyr de Hory margolari hungariarrari eskainiko zaio.

Hoffmann Elemér -Elmyr de Hory- izenez ezaguna (Budapest, 1906 - Eivissa, 1976) Parisko Fernand Legerren Académie la Grande Chaumiere-en ikasi zuen. Bigarren Mundu Gerran Alemaniara eraman zuten. Kontzentrazio-esparru batean preso egon zen homosexuala eta judua izateagatik. Ihes egitea lortu zuen, Gestapok galdeketa egin eta hanka apurtuta zuelako ospitale batera eraman zutenean.

Budapestera joan eta bertan bizi izan zen gerra amaitu arte. Une horretan Parisera itzuli zelarik. Han pobrezian bizi izan zen, harik eta bere lagun batek bere marrazki bat Picassoren batekin nahastu eta erosi zuen arte. Elmyrrek ez zuen damurik sentitu, eta Europan zehar ibili zen bere faltsifikazioak saltzen.

Ondoren, Eivissa uhartera joan zen. Bertakoekin eta atzerritar askorekin adiskidetu zen.eta hamasei urtez, bere lanak egiten jarraitu zuen. Bere bizitzan oinarritutako F for Fake dokumentala egin, zuzendu eta aurkeztu zuen Orson Wellesek. Dokumentalak Elmyr de Hory eta Clifford Irving, bere biografoa ditu ardatz. Azken horrek Howard Hughesen gezurretako biografiaren egilez ere bada.

 

AULA / GELA  

Elmyr de Hory

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el pintor húngaro Elmyr de Hory.

Hoffmann Elemér, conocido como Elmyr de Hory (Budapest, 1906 – Ibiza, 1976), estudió en la Académie la Grande Chaumiere de Fernand Leger en París. Durante la Segunda Guerra Mundial, fue trasladado a Alemania. Estuvo preso en un campo de concentración por ser homosexual, además de judío. Consiguió huir, al ser ingresado en un hospital con la pierna rota tras sufrir un interrogatorio a manos de la Gestapo.

Se instaló en Budapest, donde se quedó hasta el final de la guerra. Después, volvió a París donde vivió en la pobreza hasta que una amiga suya confundió un dibujo suyo con un Picasso, y lo compró. Elmyr no sintió ningún remordimiento, y pronto recorrió Europa vendiendo sus falsificaciones.

Posteriormente se trasladó a la isla de Ibiza, donde durante dieciséis años continuó realizando sus obras y donde entabló amistad con muchos ibicencos y residentes extranjeros. Su vida fue plasmada en el documental F de Fake realizado, dirigido y presentado por Orson Welles. El documental se centra en la figura de Elmyr de Hory y su biógrafo, Clifford Irving, autor también de la fraudulenta biografía de Howard Hughes.

 

Samuel A.Taylor

Otsailak

05

Febrero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA 

Samuel A. Taylor

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiraleko saioa Samuel Taylor antzerkigile estatubatuarrari buruzko izango da.


Samuel Albert Tenenbaum 1912ko ekainaren 13an jaio zen Chicagon, Illinoisen. Taylorrek Berkeleyko University of Californian ikasi zuen 30ko hamarkadan. Denboraldi labur batez, Merkataritza Marinan sartu zen. Geroago, New Yorken hainbat lan egin zituen, esaterako umorezko saioen idazle lanetan aritu zen  irratian, irakasle eta antzerki-egokitzaile ere bai. Bere lehen lana 1950eko urtarrilean Broadwayen estreinatu zen The Happy Time izan zen. Hala ere, bere lanik ezagunena Sabrina Fair da, 1953an Broadwayen arrakasta handia lortu zuena, eta, ondoren, are ospetsuago bihurtu zena zinemara egokitu zutenean.

Filma Billy Wilderrek zuzendu zuen eta Audrey Hepburn, Humphrey Bogart eta William Holden izan zituen aktore nagusi. Sei Oscar sarietarako hautagaia izan zen, tartean zuzendari onenaren, emakumezko aktore onenaren (Hepburn) eta gidoi egokitu onenaren sarietarako, baina azkenean jantzi onenarena bakarrik irabazi zuen.

 

AULA / GELA  

Samuel A. Taylor

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el dramaturgo norteamericano Samuel Taylor. 

Samuel Albert Tenenbaum nació el 13 de junio de 1912 en Chicago, Illinois. Estudió en la University of California, en Berkeley, durante la década de los 30. Durante un periodo breve, Taylor ingresó en la Marina mercante. Más tarde, se instalaría en Nueva York, donde tuvo varios trabajos: trabajó simultáneamente como escritor de programas humorísticos en la radio, como profesor y como escritor y adaptador de obras teatrales. La primera de sus obras originales fue The Happy Time, que se estrenó en Broadway en enero de 1950. Sin embargo, su obra más popular sería Sabrina Fair, que se convertiría en un gran éxito en 1953 en Broadway. Su, posterior adaptación al cine la hizo aún más famosa. 

La película fue dirigida por Billy Wilder, y contó con Audrey Hepburn, Humphrey Bogart y William Holden como actores principales. Fue candidata a seis Oscar, entre ellos al mejor director, a la mejor actriz principal (Hepburn) y al mejor guión adaptado, pero finalmente solo ganó el de mejor vestuario.

 

 

 

Edward Burtynsky

Otsailak

12

Febrero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA 

Edward Burtynsky

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiraleko saioa, Edward Burtynsky argazkilari eta artista kanadarrari buruzkoa izango da.

Edward Burtynsky arras ezaguna da nazioartean paisaia industrialen formatu handiko argazkien egilea izateagatik. Bere lana hamabost museo handitan baino gehiagotan kontserbatzen da, horien artean Guggenheim Museoa, Kanadako Galeria Nazionala eta Frantziako Liburutegi Nazionalean.

Burtynskyren argazkirik ospetsuenak industriak eraldatutako paisaien ikuspegi handiak dira: meategiak, harrobiak edota  zabortegiak. Bere irudien edertasuna ikaragarria da, eta askotan, erakusten dituzten egoera arriskutsuekin gatazkan dago. Txinara hainbat bidaia egin ditu argazkiak ateratzeko herrialde horretako industria hazkundeari eta Hiru Gargantetako Presari, mundu mailan garrantzia itzelezkoa izan duen ingeniaritza proiektuari.

Bere eraginen artean Ansel Adams, Edward Weston, Eadward Muybridge eta Carleton Watkins aurki ditzakegu. Aipatzekoa da, bestalde, antzeko gai eta ikuspegi fotografikoa duen New Topographics taldea.

2006an, Manifactured Landscapes dokumental sarituaren eta goraipatuaren protagonista izan zen Burtynsky. Dokumentala 2007ko Sundance Zinemaldian Munduko dokumentalen lehiaketan proiektatu zen.

 

 AULA / GELA 

Edward Burtynsky

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el fotógrafo y artista Canadiense Edward Burtynsky. 

Edward Burtynsky es reconocido internacionalmente por sus fotografías de gran formato de paisajes industriales. Su trabajo se conserva en más de quince grandes museos entre los que se encuentran el Museo Guggenheim, la Galería Nacional de Canadá, y la Biblioteca Nacional de Francia

Las fotografías más famosas de Burtynsky son grandes vistas de paisajes alterados por la industria: relaves de minas, canteras o vertederos. La impresionante belleza de sus imágenes está a menudo en conflicto con los escenarios en situación de peligro que muestran. Ha hecho varios viajes a China para fotografiar el crecimiento industrial de ese país, y la construcción de uno de los proyectos de ingeniería más grandes del mundo, la Presa de las Tres Gargantas. 

Entre sus influencias podemos encontrar a Ansel Adams, Edward Weston, Eadward Muybridge, y Carleton Watkins. Otro grupo cuya obra comparte temas y enfoques fotográficos similares con el trabajo de Burtynsky es la New Topographics

En 2006, Burtynsky fue el protagonista del premiado y elogiado documental, Paisajes Transformados, que se proyectó en la edición del año 2007 del Festival de Cine de Sundance en la competición de documentales del mundo.

Jakob Wassermann

Otsailak

19

Febrero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA 

Jacob Wassermann

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiraleko saioa, Jakob Wassermann austriar eleberrigile juduari buruzko saioa izango da.


Wassermann justiziaren gaiarekin obsesionatutako idealista bat zen, eta sarritan Fiodor Dostoyevskirekin alderatzen da bi alderditan, bere suhartasun morala eta bere joera sentsazionalista. Nire bidean alemaniar eta judu bezala, nazismo beldurgarria ezarri zenean judu alemaniarrek zuten dilema ikaragarria argitasun handiz definitzen du, marea horrek herrialdea nola inbaditzen zuen ikusi ez zuen arren. Beste lan batzuen artean,  Antzarren gizontxoa, Renate Fuchs eta Ulrico ere idatzi zituen. Bere kontakizun historiko asko Espainian girotuta daude.


Wassermannen prosak, epikoa eta ugaria, berezko narratzaile bat adierazten du. 1908an maisulan bat agertzen da: Caspar Hauser: Die Trägheit des Herzens, Nurembergen noraezean dabilen nerabe baten istorioa hartzen duena, bere bizitza iluntasunean kateatuta igaro ondoren. Berehala erreskatatu genuen, baina beti geroagoko interes batengatik. Lagundu beharrean, gizarte burgesak, bere bihotz hotzarekin, usteldu egingo du, hobeto arbuiatzeko. 1974an, Werner Herzogek Jeder für Sich un Got gegen alle zuzendu zuen 1828an Nurembergen agertu zen mutikoaren kasu historikoari buruz, leku ezezagun batean gatibu egon ondoren. Herzogen filma ez zen Wassermannen eleberriaren egokitzapena, baina pertsonaia berean oinarritzen zen.

 

 AULA / GELA 

Jakob Wassermann

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el novielista judío Austriaco Jakob Wassermann.

Wassermann era un idealista obsesionado por el tema de la justicia y es frecuentemente comparado con Fiódor Dostoyevski en dos aspectos, su fervor moral y su tendencia sensacionalista. En Mi camino como alemán y como judío define con extraordinaria clarividencia el terrible dilema en que se hallaban los judíos alemanes en el momento de instaurarse el temido nazismo, aunque no llegó a presenciar cómo esa marea invadía el país. Entre otras obras, escribió también El hombrecillo de los gansos, Renate Fuchs y Ulrico. Muchos de sus relatos históricos están ambientados en España.

La prosa de Wassermann, épica y abundante, revela un narrador nato. En 1908 aparece una obra maestra: Caspar Hauser o La pereza del corazón, que toma la historia de un adolescente que se encuentra vagando en Núremberg, después de haber pasado su vida encadenado en la oscuridad. Nos apresuramos a rescatarlo, pero siempre con un motivo ulterior. Lejos de ayudarlo, la sociedad burguesa, con su corazón frío, lo corromperá para rechazarlo mejor. Werner Herzog, en 1974, dirigió El enigma de Gaspar Hauser sobre el caso histórico del muchacho aparecido en Nuremberg en 1828, después de haber estado cautivo en lugar desconocido. La película de Herzog no era una adaptación de la novela de Wassermann, pero se basaba en el mismo personaje

Jim Jarmusch

Otsailak

26

Febrero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA 

Jim Jarmusch

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiraleko saioa, Jim Jarmusch zinemagile independiente estatubatuarrari buruzkoa izango da.


Jim Jarmusch zuzendari, gidoilari, aktore, ekoizle, muntatzaile eta konpositorea da. Bere filmografiak hamahiru film luze, bi dokumental, sei bideo musikal eta lau film labur biltzen ditu. Gainera, Jarmuschek beste zuzendari batzuen hainbat filmetan lan egin du, eta askotan agertu da pantailan aktore lanetan.


Txikitatik zinema, rock eta literatura kontsumitzaile amorratua izan zen. Literatura Ingelesa ikasi zuen Columbia Unibertsitatean, eta denboraldi batez artelanen banatzaile aritu zen Parisko galeria batean. Hiri horretara elkartruke akademiko batean iritsi zen, eta zinemaz blaitu zen bere filmoteka ospetsuan.


1986an Jim Jarmusch "Coffee and Cigarrettes" film laburrak filmatzen hasi zen, eta 2003an luzemetraia batean bildu zituen.

Beharbada bere filmik ezagunena "Mystery Train" (1989) komedia dramatikoa da. Filma Memphiseko hotel bateko turistei buruzkoa da eta izenburuak Elvis Presleyri erreferentzia egiten dio. Steve Buscemi, Youki Kudoh eta Masatoshi Nagase, Nicoletta Braschi eta Joe Strummer "The Clash" eko abeslaria protagonista dituen kultuko filma da.

Geroago, "Dead Man" (1995), "Last  Samurai" (1999) eta beste arrakasta batzuk iritsi ziren.

 

 AULA / GELA 

Jim Jarmusch

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el cineasta independiente estadounidense Jim Jarmusch.

 Jim Jarmusch es director, guionista, actor, productor, montador y compositor. Su filmografía incluye trece largometrajes, dos documentales , seis videos musicales y cuatro cortometrajes. Además, Jarmusch ha trabajado en varias películas de otros directores y ha aparecido en pantalla en múltiples ocasiones como actor o como él mismo.

Desde niño fue un ávido consumidor de cine, rock y literatura. Estudió Literatura Inglesa en la Universidad de Columbia y pasó un tiempo trabajando como repartidor de obras de arte en una galería de París, ciudad a la que llegó en un intercambio académico y en donde se empapó de cine en su nutrida filmoteca.

En el año 1986 Jim Jarmusch comenzó a rodar sus cortos de “Café y Cigarrillos” que se reunirían en un largometraje en el año 2003.

Quizás su película más conocida sea la comedia dramática “Mystery Train” (1989), título con referencias a Elvis Presley sobre turistas en un hotel de Memphis. Película de culto protagonizada por Steve Buscemi, Youki Kudoh y Masatoshi Nagase, Nicoletta Braschi, o el cantante de “The Clash” , Joe Strummer.

Más tarde llegarían otros éxitos como “Dead Man” (1995), “El Camino Del Samurai” (1999).

Mahai-ingurua / Charla-coloquio

Martxoak

05

Marzo

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA 

Mahai-Ingurua proiekzioarekin

Emakumeok aurkezle / Nosotras exponemos

Trini Grases-en eskutik 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiraleko saioa Photomuseumen ikusgai dagoen "Emakumeok aurkezle/Nosotras exponemos" aldi-baterako erakusketaren  ingurukoa izango da.

Lehenik, erakusketa borobiltzen duen proiekzioa eskainiko da eta, jarraian, Trini Grasesen eskutik mahai-ingurua egingo dugu. Trini Grases Gipuzkoako Argazkilari elkarteko kidea da, argazki-mostra osatzen duten beste 20 emakumezko kideak bezalaxe.

 

 AULA / GELA 

Charla-Coloquio con proyección

Emakumeok aurkezle/Nosotras exponemos

A cargo de Trini Grases

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes girará en torno a la exposición temporal "Emakumeok aurkezle/ Nosotras exponemos" que se exhibe en el Photomuseum.

Primero se ofrecerá una proyección que complementa la exposición y, a continuación, se celebrará una charla-coloquio a cargo de Trini Grases, miembro de la Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa, al igual que las otras 20 integrantes de la muestra fotográfica.

Asta Nielsen

Martxoak

12

Marzo

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA 

Asta Nielsen

 

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiraleko saioa Asta Nielsen aktoresari buruzkoa izango da.

 

Asta Nielsenek leku garrantzitsua merezi du zinemaren historian, zinemaren lehen aktore handienetako bat izan zelako. Bere lan aipagarrienetakoa bat Die Suffragette-ean (Sufragista 1913) burutu zuen, bertan  femme fatale paper tipikoegatik ihes eginik.

 

Filmak sufragistek borrokatzen duten arrazoia bidezkoa dela onartzen du. Baina bestalde, jarrera kontserbadorea ere hartzen du, alegia, sufragistek erabiltzen zituzten bitartekoak ez ziren egokienak. Baina ez du azaltzen neurri erradikalak hartzearen oinarrian neurri epelek presio gisa ez zutelako funtzionatzen estaltzean. 

 

Hori bai, sufragistek jasandako proba gogorrak islatzen ditu. Haietariko asko kartzelaratzen zituzten, sarritan, protesta egiten zuten gose-grebak eginez. Horrela, agintariek askatzea erabakitzen zuten haietako bat kartzelan hiltzeak ekarriko zituen erantzukizunak saihesteko.

 

Beraz, Die Suffragette oso lan interesgarria da gaur eguneko ikuspuntutik aztertzeko.

 

 AULA / GELA 

Asta Nielsen

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre la actriz Asta Nielsen.

 

Asta Nielsen merece un lugar destacado en la historia del cine, por ser una de las primeras grandes actrices. Una de sus actuaciones más destacadas fue una atrevida producción, Die Suffragette (La sufragista 1913), que se escapaba de sus típicos papeles de femme fatale.

 

En la proyección se reconoce que la causa de las sufragistas es justa. Al mismo tiempo, también adopta la postura conservadora de que los medios manejados por las sufragistas no son los más adecuados, aunque ignora que  las medidas más radicales se tomaron ante la ineficacia de las más moderadas como forma de presión.

 

La película también refleja las duras pruebas que tuvieron que asumir las sufragistas. Cuando muchas de ellas eran encarceladas, a menudo protestaban haciendo huelgas de hambre.  Por ello, inicialmente las autoridades decidían liberarlas para evitar las responsabilidades que acarrearía la muerte de alguna de ellas.

 

De forma que Die Suffragette resulta ser una obra muy interesante para analizarlo desde la actualidad.

Página 1 de 18