• A

Arte Errusiarra III / Arte Ruso III

IRAILAK

11

SEPTIEMBRE

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

 Arte Errusiarra III

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela/Aula programaren barruan, ostiral honetan, arte errusiarrari eskeinitako zikloaren hirugarren atala proiektatuko da.

Ziklo honetan, Andrew Graham-Dixon kritikariak errusiar artearen historia zirraragarria, bere misterioa eta handitasuna kontatzen du. Errusia muturreko herrialdea da eta bere artea ez da salbuespena.

Azken kapitulu honetan iraultza politikoa eta arteak bete zuen papera aztertzen da. Izan ere, abanguardietako arte mugimenduek tsarraren 1.000 urteetako domeinuaren kontra azaldu ziren. Hasierako gogo biziko eta optimismoz beteriko egunetan hasten da ibilaldia. Garai hartan, pintura hil eta posterra errege bihurtu zen eta makinek artisautza gainditu zuten. Geroago, errealismo sozialistaren azken garaiak azalduko dira. Baita, egun, museoetako gordailuetan ezkutatuta dauden Stalinen erretratuak, arte publikoko galeria erraldoian bihurtutako Moskuko metroaren irudiak, eta arau komunisten arabera eginiko gerraosteko sorkuntzarik txundigarrienak ere erakutsiko dira. Eta azkenik, gaur egungo Errusiaren nahasmendua eta kaosaren inguruan, eta horren ondorioz sortu den arte errusiarrari buruz arituko da.

 

AULA / GELA  

 Arte Errusiarra III

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes se proyectará el tercer capítulo del ciclo dedicado al arte ruso.

Se trata de una serie capítulos en la que el crítico de arte Andrew Graham-Dixon cuenta la apasionante historia del arte ruso, su misterio y magnificencia.  Rusia es un país de extremos y su arte no es una excepción. 

En este último capítulo se examina la revolución política y cómo el arte estuvo a la vanguardia del rechazo de los 1000 años del dominio de los zares. El viaje desde los primeros días de entusiasmo y el optimismo cuando la pintura murió y el póster se hizo rey, cuando las máquinas superaron la artesanía, hasta la última etapa del realismo socialista; desde la erradicación de los retratos de Stalin, escondidos en las despensas de los museos, pasando por la transformación del metro de Moscú en una gran galería de arte pública y las más impresionantes creaciones de la posguerra según las normas comunistas. Y por último, se abordará la confusión y el caos de la Rusia actual, y sobre el arte ruso que ha surgido como consecuencia de ello.

Arte Errusiarra II / Arte Ruso II

IRAILAK

04

SEPTIEMBRE

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

 Arte Errusiarra II

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela/Aula programaren barruan, ostiral honetan, arte errusiarrari eskeinitako zikloaren bigarren atala proiektatuko da.

Ziklo honetan, Andrew Graham-Dixon kritikariak errusiar artearen historia zirraragarria, bere misterioa eta handitasuna kontatzen du. Errusia muturreko herrialdea da eta bere artea ez da salbuespena.

 

Bigarren kapitulu honetan, Errusiaren eraldatzea erakusten digu. Izan ere, nazio feudal izatetik, XX. mendearen hasieran iraultzaren inkubagailu bihurtu zen. Gauzak horrela, artea estatuaren morroi izatetik haren suntsipenaren eragile bihurtu zen eta, ondorioz, Tsarren absolutismoa ospatzen zuten monumentuak albo batera utziz, Errusiako paisaia epikoa goraipatzeari ekin zioten eta, noski, diamantezko Fabergeren arrautzak eta urrezko jauregi liluragarriak diseinatu eta eraiki ordez, abangoardiako pintura jorratu zuten. 

***

AULA / GELA  

 Arte Ruso II

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes se proyectará el segundo capítulo del ciclo dedicado al arte ruso.

Se trata de un ciclo donde el crítico de arte Andrew Graham-Dixon cuenta la apasionante historia del arte ruso, su misterio y magnificencia. Rusia es un país de extremos y su arte no es una excepción.

En este segundo capítulo, nos muestra la transformación de Rusia: de ser una nación feudal a ser, a principios del siglo XX, la incubadora de la revolución. En consecuencia, el arte pasó de ser un siervo del estado a un agente de su destrucción. Dejaron a un lado los monumentos que celebraban el absolutismo de los Zares y se dedicaron a ensalzar el paisaje épico ruso y, por supuesto, en lugar de diseñar y construir huevos de Faberge de diamantes y fascinantes palacios de oro, abordaron la pintura de vanguardia.

JAVIER MINA: Fusioa / Fusión Erakusketaren aurkezpena / Presentación de la exposición

ABUZTUAK

28

AGOSTO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

 Javier Mina: "Fusioa" Erakusketaren aurkezpena

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Javier Minak, “Fusioa” erakusketaren egilea, izango dugu hizlari ostiral honetako saioan.

Javier Minak ibilbide zabala du argazkigintza munduan, eta bakarkako erakusketa ugari egin ditu esaterako: De boca a oca (Koldo Mitxelena, Donostia, 2009); Suites Friedrich-Macke (Kutxa Bulevar, Donostia, 2011); Autocacharrería (La Ciudadelan, Iruña, 2012); La Mirada del Paseante (Ibercaja, Logroño, 2013); Circus Mundi (Durangoko Arte eta Historia Museoa, Durango, 2016), Lau urtaroak (Aterpe, Beasain, 2018) eta Natura Naturans (Óvalo, Donostia, 2019).

Horretaz gain, hainbat liburu ere plazaratu ditu: Las camas de Emma (1990), El Ojo del Cíclope (2004), Vidas Paralelas (2008), Tigres de papel (2008), La mirada fósil (2011), Montaigne y la bola del mundo (2013), El dilema de Proust (2014), Paseo po el San Sebastián de Luis-Santos (2015), Libros para la guerra (2016), San Francisco Javier (2017) eta En busca de la inmortalidad (2019).

***

AULA / GELA  

 javier Mina: Presentación de la exposición "Fusión" 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes correrá a cargo de Javier Mina, autor de la exposición “Fusión”.

Javier Mina cuenta con una amplia trayectoria en el mundo de la fotografía y ha realizado numerosas exposiciones individuales, tales como: De boca a oca (Koldo Mitxelena, San Sebastián, 2009); Suites Friedrich-Macke (Kutxa Bulevar, San Sebastián, 2011); Autocacharrería (La Ciudadelan, Panplona, 2012); La Mirada del Paseante (Ibercaja, Logroño, 2013); Circus Mundi (Museo de Arte e Historia de Durango, Durango, 2016), Cuatro estaciones (Aterpe, Beasain, 2018) y Natura Naturans (Óvalo, San Sebastián, 2019).

Además, ha publicado varios libros: Las camas de Emma (1990), El Ojo del Cíclope (2004), Vidas Paralelas (2008), Tigres de papel (2008), La mirada fósil (2011), Montaigne y la bola del mundo (2013), El dilema de Proust (2014), Paseo po el San Sebastián de Luis-Santos (2015), Libros para la guerra (2016), San Francisco Javier (2017) eta En busca de la inmortalidad (2019).

Marta Contin Pospuesto/Atzeratua

MARTXOAK

13

MARZO

2020

 

 

 

La charla coloquio con la fotógrafa Marta Contin prevista  en la programación Aula/Gela para mañana viernes de marzo,  ha sido pospuesta.

 

Aula/Gela egitarauan barnean Marta Continek, bihar martxoak 13 ostirala, eskaini behar zuen solasaldia beste data batera atzeratu da.

Photomuseum hauteskunde egoitza / sede electoral

Uztailak 

11-12

JULIO

2020

 

 

 

PHOTOMUSEUM SEDE ELECTORAL

Con motivo de las

Elecciones al Parlamento Vasco  del 12 julio de 2020

 EL PHOTOMUSEUM PERMANECERÁ CERRADO

EL 11 POR LA TARDE Y 12 TODO EL DÍA

 

*******

 

PHOTOMUSEUM HAUTESKUNDE EGOITZA

2020ko uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

direla eta

PHOTOMUSEUMA ITXITA EGONGO DA

EKAINAK 11an ARRATSALDEAN ETA EKAINAK 12an EGUN OSOAN

OHARRA / AVISO

 

 

 PHOTOMUSEUMA BERRIRO ZABALIK

Etenaldiaren ondoren, gaur ekainak 16, Photomuseumek bere ateak irekiko ditu berriro, ohiko ordutegiarekin: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, asteartetik igandera.

Gogorarazi nahi dugu asteazkenetan eta ostiraletan sarrera doakoa dela eta hil honen amaierara arte gainerako egunetan tarifa murriztua aplikatuko dela (3 €).

 

Aldi baterako erakusketen programazioaren barruan, Marta Contin argazkilariaren "Las Salesas" erakusketari jarraipena emango zaio uztailak 12ra bitarte.

 

 REAPERTURA DEL PHOTOMUSEUM

 

Tras permanecer cerrado un tiempo, hoy 16 de junio el Photomuseum reabrirá sus puertas con el horario habitual de  10:00 a 14:00 y 17:00 a 20:00 horas, de martes a domingo.

Recordamos que los miércoles y viernes la entrada es gratuita y hasta finales de este mes el resto de los días se aplicará la tarifa reducida (3€).

Dentro de la programación de exposiciones temporales se dará continuidad hasta el 12 de julio a la muestra “Las Salesas “ de la fotógrafa Marta Contin

 

Uztailak 31 Julio

 

 

 UZTAILAK 31 SAN INAZIO EGUNA DELA ETA MUSEOA ITXITA EGONGO DA

EL 31 DE JULIO FESTIVIDAD DE SAN IGNACIO EL MUSEO PERMANECERÁ CERRADO

 

 

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna / Día Internacional de la Fotografía

 

 

 

ARGAZKIGINTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

 

Urtero legez, abuztuaren 19an, Photomuseumak Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna antolatzen du. Parisen, 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren, hau da daguerrotipoaren, aurkezpena egin zela aitzakiatzat hartuz.

Azken urteotan bezalaxe, egun osoan zehar Photomuseumeko sarrera doakoa izango da, baina COVID-19a dela-eta egoera berezia bizi dugunez, gure ospakizunak egoera berri honetara egokitu ditugu.

Beraz, aurtengoan hiru erakusketa tematiko berri irekiko ditugu Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz:

·        Lehenengo solairuan, Argazki finkoa

Zinemagintzan lantzen den argazki-generoaren adibideak ikusteko aukera dago.

·        Bigarrengo solairuan, Lux

Argazkigintzari buruzko aldiz-kari ospetsuaren aleak daude ikusgai.

·        Hirugarrengo solairuan, In Memoriam

Minuteroei buruzko argazki-erakusketa Jose Mª Uriarte, museoaren lagun eta laguntzaile finari eskainitako omenaldia da.

 

Argazki Finkoa 

170.000 fotogramatik gorako bi orduko film baten espiritua gogorarazten duen irudi bakar bat sortzea erronka izugarria da. Mugimenduan dauden irudien argazkilariek erronka hori onartzen dute. Izan ere, ikusleok buruan izaten dugun filmaren irudia askotan pelikulan agertzen ez den argazki batena da. Zinema izarren argazki ezagun asko, setetik kanpo eginak dira, beren paperetarako erropekin apainduta. Batzuetan, idoloak promozionatzeko propio egindako espazioetan ateratzen dira, eta, horrela, pelikulari buruzko ikusmina sortzen dute, baita estreinaldiaren aurretik ere. Teknika hori estudio handien publizitate kanpaina itzelen garaian egin zen batez ere.

Film zaharren kasu batzuetan, grabazioetatik bizirik iraun duten erregistro bakarrak irudi finkoak eta publizitateko argazkiak dira, zoritxarrez haien jatorrizko kopiak aspaldi galdu baitziren.

"Irudi finkoen argazkilaria" etiketaren azpian, argazki-zuzendariarekin lan egiten duten irudien maisuak daude. Bere izaera multifazetikoa da eta bere helburu nagusietako bat "filmen ekoizpenean hartutako irudi finkoen artxiboen kontserbazioa sustatzea da, garrantzi historiko eta kulturala dutelako".

Gainera, azpimarratu nahi dugu irudi finkoen argazkilariaren papera publizitatetik, agertokien edo eszena guztien zehaztasunak hartzetik edo planifikatu gabeko "artxibotik" haratago hedatzen dela. Horregatik, bere lanaren zatirik garrantzitsuena, eta agian gutxien ezagutzen dena, antzezlarien eta taldearen dokumentazioa da.

 

Lux aldizkaria

“Lux. Revista de arte fotográfico” izeneko aldizkaria 1915ean sortu zen, nahiz eta bere lehen alea 1916ko apirila arte ez zen argitaratu. Aldizkaria 1922an desagertu zen. Bartzelonan argitaratu zen eta "Unión Fotográfico de Barcelona"-ren organo ofiziala izan zen. Zuzendariak José Noria Valandrón (gerentea) eta Rafael Areñas (zuzendari teknikoa) izan ziren. Biak sektorean ospe handia zuten argazkilari profesionalak ziren. Batetik, argazkigintza saltoki eta estudio entzutetsuak zituztelako, eta, bestetik, argazkigintza arte-adierazpena ere bazela defendatzeagatik ezagunak zirelako.

Espainian argazkigintzari buruzko prentsa espezializatuaren hutsunea bete zuen 1915etik 1919ra arte. Gerora, aldizkari eta egunkari fotografikoen zerrenda luzea argitaratzen hasi ziren: Revista Kodak (1919-36), El Fotógrafo Profesional (1921-26), El progreso Fotográfico (1920-36), Criterium (1921-23)...

Mugimendu piktoralistari atxikitako argazkilari ospetsuek, Claudio Carbonellek, Joan Vilatobak, Joaquim Plak, Miguel Goicoecheak, Miguel Renomek eta Francisco Andradak, besteak beste, euren argazkiak argitaratu zituzten orrialde horietan.

Lux, aldizkari espezializatuen erreferente bihurtu zen, bai artista ugariren lanak erakusteko erakusleiho izan zelako, bai zaleentzako ikaskuntza iturri izan zelako, bere orrialdeetan beren lanetarako beharrezkoa zen informazio teknikoa aurkitzen baitzuten.

In Memoriam

JOSE Mª URIARTE ASTARLOA

Durango (1956-2020)

Minuteroei buruzko argazki-erakusketa txiki honen aurkezpenarekin, Photomuseumek omenalditxo bat egin nahi dio Jose Mª Uriarteri, museoaren lagun eta laguntzaile finari.

Durangon jaioa, Zaldibar, Berriz, Iurreta eta Durangon aritu zen irakasle. Kezka eta zaletasun (mendia, trenak, argazkigintza eta Durangaldeko eta Durangoko historia) anitzeko gizona zen eta hori zela eta inguruko kultur jarduera batean baino gehiagotan ikertzen, dokumetatzen eta parte hartzen aritu zen. Bere ekarpen lekuko izan dira Gerediaga Elkartea, Durangoko Arte eta Historia Museoa eta Liburu Azoka edota Ibaizabal eta Katazka aldizkariak, besteak beste.

Argazkigintza bere pasioetako bat izan zen, hobeto esanda, argazkigintzaren historia. Izan ere, arlo horrekiko jakin-minak gure herriaren argazki-historiaren aditu izatera eraman zuten.

Baina Jose Mª Uriarteren nortasunaren ezaugarri bat azpimarratu behar bada, bere eskuzabaltasuna da. Eskuzabaltasun hori askotan erakutsi zuen: informazioa interesik gabe partekatuz, aholkuak emanez, materialak kultur erakundeei emanez... sarritan egin zituen jarduerak izan ziren, eta hori guztia, esker onik espero gabe.

Honen guztiaren adibide dugu Jose Mari Uriartek prestatu eta 2013an museo honi dohaintzan eman zion “Minutalariak” argazki erakusketa".

 

Photomuseuma handitasun horren lekuko izan da eta omenaldi txiki hau egin nahi izan diogu: eskerrik asko Jose Mª bihotz bihotzez.

 

DÍA INTERNACIONAL DE LA FOTOGRAFÍA

 

Anualmente, el 19 de agosto, el Photomuseum de Zarautz organiza el Día Internacional de la Fotografía, para conmemorar la presentación en 1839 del primer procedimiento fotográfico, el daguerrotipo, ante las Academias de Ciencias y de Bellas Artes de París.

Como en los últimos años, la entrada al Photomuseum será gratuita durante todo el día, pero debido a la situación especial que vivimos con motivo del COVID-19, hemos adaptado nuestras celebraciones a esta nueva situación.

Por lo tanto, este año abriremos al público tres nuevas exposiciones temáticas con el objetivo de celebrar el Día Internacional de la Fotografía:

·        En la primera planta, Foto fija

Se pueden ver ejemplos del género fotográfico que se utiliza en el mundo del Cine.

·        En la segunda planta, Lux

Se exponen ejemplares de la prestigiosa revista de fotografía.

·        En la tercera planta, In Memoriam

Una exposición sobre los minuteros a modo de homenaje a José Mª Uriarte, amigo y colaborador del museo.

 

Foto Fija

Crear una sola imagen que evoque el espíritu de una película de dos horas de más de 170.000 fotogramas es un desafío desalentador. Los fotógrafos de imágenes en movimiento aceptan ese desafío. De hecho, la imagen de una película que los espectadores tenemos en nuestras mentes a menudo es una fotografía que ni siquiera está en la película. Muchas de las fotografías más reconocibles de estrellas de cine, caracterizados para sus papeles, se crean fuera del set. A veces espacios elaborados ex profeso para promocionar a sus ídolos, y así crear expectación acerca de la película, incluso antes del estreno. Esta técnica tuvo su apogeo en los días de gran publicidad en los estudios.

En algunos casos de las películas antiguas, los únicos registros que han sobrevivo de sus grabaciones son las imágenes fijas y las fotografías de publicidad, ya que lamentablemente sus copias originales se perdieron hace mucho tiempo.

Bajo la etiqueta de "fotógrafo de imágenes fijas" estos maestros de la imagen trabajan estrechamente con el director de fotografía. Su papel es multifacético e incluye como uno de sus objetivos principales "la promoción de la preservación de archivos de imágenes fijas tomadas durante la producción de películas por su importancia histórica y cultural".

Además queremos destacar que el papel del fotógrafo de imágenes fijas se extiende mucho más allá de la publicidad, la grabación de escenarios, la cobertura de escena a escena y el "archivo" no planificado. Por ello, la parte más importante de su trabajo, y quizás la menos reconocida, es la documentación detrás del escenario del elenco y del equipo.

 

Revista Lux

Lux. Revista de arte fotográfico. Fundada en 1915, aunque su primer número no se publicó hasta abril de 1916, mantuvo su actividad hasta 1922. Se publicó en Barcelona y fue el órgano oficial de la “Unión Fotográfica de Barcelona”. Fue dirigida por José Noria Valandrón (gerente) y Rafael Areñas (director técnico), profesionales de la fotografía con amplio prestigio dentro del sector, tanto como regentes de comercios y estudios fotográficos propios reconocidos, como defensores de la fotografía como manifestación artística.

Cubrió el vacio que existía en España de prensa especializada sobre fotografía desde 1915 hasta 1919, en que comenzaron a publicarse una larga lista de revistas y diarios fotográficos: Revista Kodak (1919-36), El Fotógrafo Profesional (1921-26), El progreso fotográfico (1920-36), Criterium (1921-23)…

Fotógrafos renombrados adscritos al movimiento pictoralista, como Claudio Carbonell, Joan Vilatobà, Joaquim Pla, Miguel Goicoechea, Miguel Renom, Francisco Andrada publicaron sus fotografías en estas páginas.

Lux se convirtió en un referente de las revistas especializadas sirviendo de escaparate para mostrar la obra de numerosos artistas y como fuente de aprendizaje para aficionados que encontraban en sus páginas la información técnica necesaria para sus trabajos.

 

In Memoriam

 

JOSE Mª URIARTE ASTARLOA

 

Durango (1956-2020)

Con la presentación de esta pequeña exposición fotográfica sobre los Minuteros el Photomuseum quiere rendir un sentido homenaje a la figura de José Mª Uriarte, amigo y colaborador de este museo.

Natural de Durango, ejerció la docencia en las localidades vizcaínas de Zaldibar, Berriz, Iurreta y Durango. Sus inquietudes y aficiones (el monte, los trenes, la fotografía y la historia del Duranguesado y de Durango) le llevaron a interesarse, investigar, documentar y participar en más de una actividad cultural de su entorno más cercano. La Asociación Gerediaga, el Museo de Arte e Historia o la Feria del Libro de Durango y las revistas Ibaizabal y Katazka, entre otros, han sido testigos de su aportación.

La fotografía fue una de sus pasiones, mejor dicho, la historia de la fotografía. De hecho, su curiosidad hacia este campo le llevó ser un buen conocedor de la historia fotográfica de nuestro país.

Pero si hay que destacar una cualidad en la personalidad de José Mª Uriarte, es su generosidad. Generosidad que demostró en multitud de ocasiones: compartiendo información desinteresadamente, asesorando, donando materiales a instituciones culturales... fueron actuaciones que realizó con frecuencia, y todo ello, sin esperar ningún reconocimiento personal.

Ejemplo de todo esto es la exposición titulada Minuteros: muestra fotográfica preparada por José Mari Uriarte y que donó a este museo en el año 2013

El Photomuseum ha sido testigo de esa grandeza y hemos querido rendirle este pequeño homenaje: eskerrik asko Jose Mª.

 

 

 

 

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna / Día Internacional de la Fotografía

 Abuztuak

19

Agosto

2021

12,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 

 

 

 

ARGAZKIGINTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2021 

Proiekzioa eta mahai-ingurua:

 “Margolan bat oparitzen didazu? ¿Me regalas un cuadro?”

Abuztuaren 19an, 12:00etan,

Doako sarrera. Edukiera bete arte

 

Urtero legez, abuztuaren 19an, Photomuseumak Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna antolatzen du. Parisen, 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren, hau da dagerrotipoaren, aurkezpena egin zela aitzakiatzat hartuz.

 

Azken urteotan bezalaxe, egun osoan zehar Photomuseumeko sarrera doakoa izango da, baina COVID-19a dela-eta egoera berezia bizi dugunez, gure ospakizunak egoera berri honetara egokitu ditugu.

 

Beraz, aurtengoan “Margolan bat oparitzen didazu? ¿Me regalas un cuadro?” film luze dokumentala eskainiko da 12etan eta jarraian mahai-ingurua egingo da Ainhoa Urgoitiaren eskutik.

 

“Margolan bat oparitzen didazu? (¿Me regalas un cuadro?)”

Sinopsia

Hainbat erakusketa egiteko prozesuaren bidez, disziplina ezberdinetako 3 kolektibo bizkaitarrek , egungo arte garaikidearen egoeraz, bere sormen prozesuaz, merkatuaz, egungo arte garaikidean lan egitearen inseguritateaz, artistaren bakardadeaz, eta norberarekiko eta errealitatea sozialarekiko konpromisuaz eta kreatibitate mugaz hitzegiten dute.

 

Zer da?

“Margolan bat oparitzen didazu? ¿Me regalas un cuadro? film luze dokumentala da, eta, bertan, egungo erreferenteak eta arte-disziplina ezberdinetan lan egiten duten artistak , hala nola, argazkilaritzan, eskulturan, modan, pinturan, dantzan edota ikus entzunezkoan, baina denek garaikidea landuz teknika eta forma tradizionalak erabiliz, zein konplikatua den garaikidea lantzea azaltzen digute, zeina askotan ez dena arte bezala konsideratzen. Sortzaile hauek gure oroitzapen kulturari forma ematen diote, zeinari garrantzia eta aipamena eman behar diogu, kanpoan egiten bait dute eta.

Artearen ulermena, agian exigitzen den moduan ez da eman beharrik.. Artea sentitu eta gozatu egin behar da, ardoa bezala. Enologoak izan ez gaitezke, eta ardo onaz edo txarrez gozatu , ezin izango dugu baloratu espezialisten parametroetatik, baina bai, ordea, gozatzea edo gorrotatzea. Artearekin gauza bera gertatzen da, baina ez du balio. Beste edozein diziplina bezala, aldez aurretik ezagutu eta aztertu behar da, baloratu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, gizarteak ulermena eskatzen du, beste mota bateko diziplinak eskatzen ez direnean. Gutxietsia da prentsak zenbait obra historikoren neurriz kanpoko prezioen berri bakarrik ematen duenean, pieza horrek zenbateko hori balio duen zalantzan jarriz.

 

Fitxa teknikoa

Zuzendaritza: Ainhoa Urgoitia, Enrique Rey

Gidoia: Ainhoa Urgoitia

 

Ekoizpena/Ekoizpen exekutiboa: BITART NEW MEDIA S.L.

Produkzio zuzendaritza: Ainhoa Urgoitia

Argazki zuzendaritza: Kenneth Oribe

Kamera laguntzailea: Josu Trocaola, Aritz Bilbao

Soinu zuzena: Fran Alonso

Produkzio laguntzaileak: Miriam Ortega, Aciano Oyaga

Musika: Nerea Alberdi

Muntaia: Bittor Gonzalez

Violonchello: Pedro Martínez

Musika programazioa eta gitarrak: Dávid Sánchez

Musika nahasketa: Mikel F. Krutzaga

Blue Bayou estudioetan grabatua

Argazki finkoa: Naiara Fuente.

Soinu eta nahasketa postprodukzioa: Raúl Álvarez

Etalonajea eta masterizazioa: Jon Larrea

Grafismoa: Enrique Rey

Webgunea: Raúl Álvarez

 

AINHOA URGOITIA SANTAMARÍA (Donibane Lohizune, 1976).

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua EHUn (Euskal Herriko Unibertsitatea). Genero ikasketetako masterra EHUn (Euskal Herriko Unibertsitatea). Valentziako Zinema Eskolan Egile eta Errealitate Dokumentalean diplomatua.

Ekoizpeneko zuzendaria eta BITART NEW MEDIA SLko dokumental eta publizitate proiektuetako gidoilaria. Bideo eta argazkigintzan aditua den Luces del Ayer ekoiztetxearen kofundatzailea.

Ondoko jaialdien programatzailea: Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia eta Madrilgo Nazioarteko Zinema Jaialdia.

Azken 4 urteetan, Visibles (2018), Cosiendo Futuros (2019), Barraskiloentzat iganderik ez (2021), Gaztemirak (2021) eta Margolan bat oparitzen didazu? (2019) eta Norbearren Gela (2021) film luze dokumentalen zuzendarikide eta gidoilari izan da, eta 100 selekzio nazional eta nazioarteko baino gehiago eta hogei sari baino gehiago eskuratu ditu. CIMA, Hemenhere eta errealizatzaile Berrien Plataformako programazioko kidea da.

 

ENRIQUE REY MONZÓN (Bilbao, 1976).

Artearen Historian lizentziatua UNEDen. Zinema ikasketak Euskal Herriko Ikus-entzunezko Ikasketen Institutuan. Modaren eta Publizitatearen argazkigintzako masterra, Bilboko Argazkigintza Garaikidearen Eskolaren eskutik.

Hainbat enpresentzat lan egiten du Diseinatzaile eta Motion Grafics lanetan (Supperstudio, Iparko Sl).

2004tik gaur egun arte, Imvaleko diseinu, argazki eta produkzio ondoko irakasle titularra da, Euskal Herriko Ikus-entzunezko Ikasketen Institutuan. Bideo eta argazkigintzan aditua den Luces del Ayer ekoiztetxearen kofundatzailea da.

Azken 4 urteetan, Visibles (2018), Cosiendo Futuros (2019), Barraskiloentzat iganderik ez (2021), Gaztemirak (2021) eta Margolan bat oparitzen didazu? (2019) eta Norbearren Gela (2021) film luze dokumentalen zuzendarikide eta gidoilari izan da, eta 100 selekzio nazional eta nazioarteko baino gehiago eta hogei sari baino gehiago eskuratu ditu.


 

DÍA INTERNACIONAL DE LA FOTOGRAFÍA 2021

Proyección y charla coloquio

“Margolan bat oparitzen didazu? ¿Me regalas un cuadro?”

Día 19 de agosto, a las 12:00 horas

Entrada gratuita. Hasta completar aforo

 

Anualmente, el 19 de agosto, el Photomuseum de Zarautz organiza el Día Internacional de la Fotografía, para conmemorar la presentación en 1839 del primer procedimiento fotográfico, el daguerrotipo, ante las Academias de Ciencias y de Bellas Artes de París.

 

Como en los últimos años, la entrada al Photomuseum será gratuita durante todo el día, pero debido a la situación especial que vivimos con motivo del COVID-19, hemos adaptado nuestras celebraciones a esta nueva situación.

 

Por lo tanto, este año se proyectará el largometraje documental “Margolan bat oparitzen didazu? ¿Me regalas un cuadro?” a las 12:00 horas, seguido de una charla-coloquio a cargo de Ainhoa Urgoitia.

 

“Margolan bat oparitzen didazu? (¿Me regalas un cuadro?)”

Sinopsis

A través del proceso de creación de varias obras para sendas exposiciones, 3 colectivos de artistas vizcaínos de diferentes disciplinas, comentan el estado actual del arte contemporáneo, sus procesos creativos, el mercado, la inseguridad de trabajar lo contemporáneo, la soledad del artista, el compromiso con uno mismo y con la realidad social y el techo a la creatividad.

 

Qué es

Margolan bat oparitzen didazu? ¿Me regalas un cuadro? es un largometraje documental donde artistas referentes actuales y pertenecientes a diferentes disciplinas artísticas como pueden ser la fotografía, la escultura, la moda, la pintura, la danza y el audiovisual , pero con el nexo común de trabajar sobre lo contemporáneo utilizando a la vez técnicas y formas tradicionales, nos explican lo complicado que es precisamente trabajar lo contemporáneo, que muchas veces no es considerado como arte o es devaluado. Estos creadores están dando forma a nuestra futura memoria cultural, algo que tenemos que poner en alza, ya que si se le da a nivel internacional.

La comprensión del arte, quizá no deba darse de ese modo que se exige. El arte debe sentirse y disfrutarse, como el vino. Podemos no ser enólogos y disfrutar de un buen o mal vino, no podremos valorarlo desde los parámetros de especialistas pero sí disfrutarlo o aborrecerlo. Con el arte ocurre igual, podemos disfrutarlo o aborrecerlo pero nunca valorarlo. Como cualquier otra disciplina, requiere de conocimiento y estudio previo para poder ser valorado. Pese a ello, desde la sociedad, se exige una comprensión cuando, por el contrario, de otro tipo de disciplinas no se demanda. Es infravalorado cuando la prensa únicamente se hace eco de los precios desmesurados de algunas obras históricas, haciéndonos dudar acerca de si esa pieza cuesta esa cantidad realmente.

 

Ficha técnica

Dirección: Ainhoa Urgoitia, Enrique Rey

Guión: Ainhoa Urgoitia

 

Producción/ Producción ejecutiva: BITART NEW MEDIA S.L.

Dirección de producción: Ainhoa Urgoitia

Dirección de fotografía: Kenneth Oribe

Ayudante de cámara: Josu Trocaola, Aritz Bilbao

Sonido directo: Fran Alonso

Ayudantes de producción: Miriam Ortega, Aciano Oyaga

Música: Nerea Alberdi

Montaje: Bittor Gonzalez

Violonchello: Pedro Martínez

Programación musical y guitarras: Dávid Sánchez

Mezcla música: Mikel F. Krutzaga

Grabado en los Estudios Blue Bayou

Foto fija: Naiara Fuente.

Postproducción de sonido y mezclas: Raúl Álvarez

Etalonaje y masterización DCP: Jon Larrea

Grafismo: Enrique Rey

Web: Raúl Álvarez

 

 

AINHOA URGOITIA SANTAMARÍA (San Juan de Luz, 1976).

Licenciada enComunicación Audiovisual por la UPV (Universidad del País Vasco). Máster en estudios de género por la UPV (Universidad del País Vasco). Diplomada en Documental de Autor y de Realidad por la Escuela de Cine de Valencia.

Directora de producción y guionista en proyectos de documental y publicidad para BITART NEW MEDIA SL. Cofundadora de la productora Luces del Ayer especialista en video y fotografía.

Programadora en los siguientes festivales: Festival Internacional de Cine y Artes Escénicas Gaylesbitrans de Bilbao Zinegoak y Festival Internacional de Cine de Madrid. En los últimos 4 años ha sido codirectora y guionista de los cortos documentales Visibles (2018), Cosiendo Futuros (2019), Barraskiloentzat iganderik ez (2021), Gaztemirak (2021) y de los largometrajes documentales Margolan bat oparitzen didazu? (2019) y Norbearren Gela (2021) con los que ha obtenido más de 100 selecciones nacionales e internacionales y más de una veintena de premios. Miembro de CIMA, Hemenhere y vocal de programación de la Plataforma de Nuevos Realizadores.

 

ENRIQUE REY MONZÓN (Bilbao, 1976).

Licenciado en Historia del Arte por la UNED. Estudios de Cine en el Instituto de Estudios Audiovisuales de País Vasco. Máster en fotografía de Moda y Publicidad por la Escuela de Fotografía Contemporánea de Bilbao.

Trabaja para diferentes agencias de publicidad como diseñador y Motion Grafics (Supperstudio, Iparko Sl). Desde 2004 a la actualidad es profesor titular de diseño, fotografía y posproducción en Imval, Instituto de Estudios Audiovisuales del Pais Vasco. Cofundador de la productora Luces del Ayer especialista en video y fotografía.

En los últimos 4 años ha sido codirector de los cortos documentales Visibles (2018), Cosiendo Futuros (2019), Barraskiloentzat iganderik ez (2021) y de los largometrajes documentales Margolan bat oparitzen didazu? (2019) y Norbearren Gela (2021) con los que ha obtenido más de 100 selecciones nacionales e internacionales y más de una veintena de premios.

 

 

Iñaki García Uribe jaunak argazkigintzako materialen dohaintza/Donación de material fotográfico por parte de D. Iñaki García Uribe

MARTXOAK

05

MARZO

2020

17,30 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

Donación de material fotográfico

por parte de D. Iñaki García Uribe

al Photomuseum

 

El próximo jueves 5 de marzo a las 17.30h tendrá lugar en el Photomuseum de Zarautz la presentación ante los medios de comunicación de los materiales fotográficos que Iñaki García Uribe nos hace entrega en donación.

Iñaki es miembro de la Sociedad de Ciencias Aranzadi. Etnógrafo especializado en temas relativos a Gorbeia e historia del montañismo vasco, presidente de la Agrupación de Memoria Histórica “Cinturón de Hierro en Ugao”, también de la “Cofradía Virgen de Udiarraga” y de BEL “Bizkaiko Ermiten Lagunak”.

Destaca por su labor de difusión cultural, siendo un conferenciante habitual y organizador de visitas guiadas sobre arte e historia.

Así mismo, es un asiduo colaborador en distintos medios de medios de comunicación, siendo especialmente reconocidas sus aportaciones radiofónicas, de hecho actualmente, dispone de dos programas semanales propios en Radio Popular de Bilbao y en Argentina en Presencia Vasca, dirigida a la diáspora vasca por todo el mundo (Universidad de Paraná, Entre Ríos) aunque colabora con otras emisoras diferentes con asiduidad. Este trabajo es de colaboración en su totalidad, sin remuneración alguna.

Ha publicado cuatro libros: Historia de la cruz de Gorbeia / Gorbeiako gurutzearen kondaira; Paseos por OROZKO ibilaldiak; Bizkaia a La Vista / Bizkaia Begi-Bistan y Gorbeia Bilbon / Gorbeia en Bilbao.

En todas estas tareas de divulgación cultural, la fotografía ha sido un elemento muy presente en los trabajos de Iñaki. Esta relación tiene su origen en su entorno familiar, no en vano, su padre, Javier García Rodrigo (1936 - 2010) fue un fotógrafo que inmortalizó desde 1954 numerosas estampas vascas, sobre todo relacionadas con el montañismo, la geografía, las ermitas y el costumbrismo en general.

Después de catalogar el fondo de su padre durante 10 años, en julio de 2017 donó parte de su archivo fotográfico a la Diputación Foral de Bizkaia y actualmente las fotografías se conservan y gestionan en el Archivo Foral. Fueron 17.000 negativos con 75.000 fotos, todo ello, como a nosotros nos lo entrega, catalogado por completo.

Sin embargo, en esta ocasión Iñaki García Uribe ha decido entregar sus aparatos fotográficos al Photomuseum de Zarautz, al ser un centro especializado de referencia en cámaras e instrumentos fotográficos. Las más de 300 piezas donadas por Iñaki (cámaras, objetivos, flashes, material de laboratorio, focos...) se sumarán a la amplia colección de fotografía y elementos fotográficos que custodia y muestra al público el museo zarauztarra.

 

                                                          

Iñaki García Uribe jaunak

Photomuseumari argazkigintzako

materialak dohaintzan  eman dizkio

 

Datorren ostegunean, martxoaren 5ean, arratsaldeko 17: 30ean, Zarauzko Photomuseumean, Iñaki García Uribek dohaintzan emandako argazki-materialen aurkezpena egingo da komunikabideen aurrean.

Iñaki, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da. Gorbeiari eta euskal mendizaletasunaren historiari buruzko gaietan espezializatutako etnografoa, "Ugaoko Burdin Hesia" memoria Historikoaren Elkarteko presidentea, baita ere "Udiarragako Ama Birjinaren Kofradiakoa" eta "Bizkaiko Ermiten Lagunak" BEL elkartekoa ere.

Kultura zabaltzeko egindako lanagatik ezaguna dugu, hitzaldiak eta arte eta historia buruzko bisitak gidatuak maiz antolatzen ditu.

Halaber, maiz kolaboratzen du hainbat hedabidetan, eta bereziki ezagunak dira irrati-ekarpenak; izan ere, gaur egun, astean bi programa propio ditu Bilboko Herri Irratian eta Argentinan Euskal Presentzian, euskal diasporari zuzendua mundu osoan zehar (Paranako Unibertsitatea, Entre Ríos), nahiz eta beste irrati batzuekin ere maiz kolaboratzen duen. Lan hori bere osotasunean lankidetzakoa da, guztia muxu-truk.

Lau liburu argitaratu ditu: Historia de la Cruz de Gorbeia/Gorbeiako gurutzearen kondaira; Paseos por OROZKO ibilaldiak; Bizkaia a La Vista/Bizkaia Begi-Bistan eta Gorbeia Bilbon/Gorbeia en Bilbao.

Kultur dibulgazio lan guzti horietan, argazkigintza oso presente izan du Iñakik. Harreman horrek bere familian du jatorria, izan ere, bere aitak Javier García Rodrigok (1936 - 2010) euskal estanpa ugari jaso zituen 1954tik aurrera, batez ere mendizaletasunarekin, geografiarekin, ermitekin eta oro har kostunbrismoarekin lotutakoak.

10 urtez bere aitaren funtsa katalogatzen aritu ondoren, 2017ko uztailean bere argazki artxiboaren zati bat Aldundiari eman zion, eta gaur egun, argazkiak Bizkaiko Foru Agiritegian gorde eta kudeatzen dira. 17.000 negatibo izan ziren, 75.000 argazkirekin; hori guztia, guri eman bezala, erabat katalogatuta.

Oraingoan, ordea, Iñaki Garcia Uribek bere argazki-makina eta bestelako tresnak Zarauzko Photomuseumari dohaintzan ematea erabaki du, argazki kamera eta aparatuetan erreferentziazko zentro espezializatua baita. Iñakik dohaintzan emandako 300 piezatik gora (kamerak, objektiboak, flashak, laborategiko materiala, fokuak...) zarauztar museoak zaintzen eta publikoari erakusten dizkion argazki bilduma zabalari gehituko zaizkio.

 

 

Contacto con el donante por si algún medio lo precisa. / Emailearen harremanetarako datuak, bitartekoren bat behar izanez gero.

Página 9 de 22