• A

Věra Chytilová

Otsailak

25

Febrero

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Věra Chytilová

 

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Věra Chytilová zinema-zuzendari txekiarrari eskainiko saio.

Věra Chytilovák filosofia eta arkitektura ikasi zituen Pragako Zinematografia Eskolan (FAMU) sartu aurretik. Otakar Vávra izan zuen maisuetako bat, eta, berarekin batera ikasi zuten Miloš Forman eta Jiří Menzelek. Azken horiek 1960ko hamarkadaren hasieran, Txekoslovakiako olatu berrian nabarmendu ziren. Chytilovák mugimendu zinematografiko horretako alderdi esperimentalena landu zuen.

Bere ibilbide zinematografikoaren hasieratik feminismoarekin konprometitu zen. Bere filmografiaren barruan “Margaritak” lana nabarmentzen da. Film esperimentala eta surrealista da: eszenak bata besteekiko loturarik gabekoak dira, ez dute kode eta estetika narratiboa eta bisuala jarraitzen. Beste hizkuntza zinematografikoa erabiltzen du.

Pragako Udaberria baino bi urte lehenago filmatu zuen eta filma agintari komunistek zentsuratu zuten. Gobernu komunistak ez zuen begi onez ikusten Chytilovaren zinema lotsagabe eta urratzailea, eta bere jarduera 1975era arte debekatu zuten.

2014an hil zen, 85 urte zituela.

 

 

AULA / GELA 

Věra Chytilová

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada a la directora checa Věra Chytilová.

Věra Chytilová estudió filosofía y arquitectura antes de ingresar en la Escuela de cinematografía de Praga (FAMU) , donde tuvo como uno de sus maestros a Otakar Vávray como condiscípulos a Miloš Forman y Jiří Menzel.  A principios de los años 1960 los nombrados se destacaron en la nueva ola checoslovaca, movimiento cinematográfico del cual Chytilová vino a representar la faceta más experimental. 

Desde los inicios de su carrera cinematográfica Věra Chytilová se comprometió con el feminismo.  Dentro de su filmografía destaca “las margaritas”, una película experimental y ciertamente surrealista, donde las escenas que se producen son inconexas y subversionan el código y la estética narrativa y visual, utilizando otra forma de lenguaje cinematográfico.

Rodada dos años antes de la Primavera de Praga, el film fue censurado  por las autoridades comunista. El cine irreverente y transgresor de Chytilová dejó de ser admitido por el gobierno comunista y su actividad fue prohibida hasta 1975. 

Falleció en 2014 a los 85 años de edad.

 

Matisse

Martxoak

04

Marzo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Matisse

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Henry Matisse artista bikainari eskainiko zaio.

Komisario, arte-historialari eta Matissen ezagunen eskutik New Yorkeko Moman eta Londresko Tate Modernen egindako bere arte-lanen erakusketen irudi ezin ederragoak aztertuko dira.

Besteak beste, “Ozeaniako Memoria”, “Maskara-konposizio handia”, eta “Biluzi-urdina” aztertuko dira, Matisseren obraren azken aldia hain zuzen, bere «cut-outs», koloretako paper zatiekin egindako lan ezagunak.

 

AULA / GELA 

Matisse 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada al gigante del arte moderno, Henry Matisse.

Se explorarán imágenes bellamente filmadas de la exposición sobre Matisse que tuvo lugar en el Moma de Nueva York y en el Tate Modern de Londres de la mano de curadores, historiadores de arte y conocidos del propio Matisse.

Se analizarán obras como “Memoria de Oceanía”, “Gran composición de máscaras” o “Desnudo azul”, explorando la última fase de la obra de Matisse, cuando se sumergió en el color de sus conocidos “cut-outs”, recortables con papeles de colores.

 

Alexander Mckendrick

Martxoak

11

Marzo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Alexander Mckendrick

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Alexander Mckendrick zinema zuzendariari eskainiko zaio.

1936 eta 1938 bitartean, MacKendrick iragarki desberdinetarako gidoiak idazten hasi zen, bere garaian publizitatearen munduan iraultza suposatuko zuten lanak. 1937an MacKendrickek film baterako lehen gidoia idatzi zuen, Roger MacDougall lehengusuarekin batera.

Bigarren Mundu Gerraren hasieran, MacKendrick britainiar gobernuaren Informazio Ministerioak kontratatu zuen, britainiar propaganda filmak filmatzeko. 1942an Aljeriara joan zen eta ondoren Italiara, frontearen Dibisio psikologikorako lanean. Erreportajeak, dokumentalak eta irratiko berriak egin zituen. 1943an, Roberto Rossellini errealizadore italiarraren bigarren unitatearen zuzendari bihurtu zen, Roma, hiri irekia filmean.

Ondoren, film sarituak zuzendu zituen, 1951ko The man with the white shirt komedia nabarmenduz, Roger McDougallen antzezlan batean oinarritua. 

 

 

AULA / GELA 

Alexander Mckendrick 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada al director de cine de Alexander McKendrick.

Entre 1936 y 1938, MacKendrick comenzó a escribir guiones para diferentes anuncios, unos trabajos que supondrían una revolución en su momento en el mundo de la publicidad. En 1937 MacKendrick escribió su primer guion para una película “Midnight Menace”, junto con su primo Roger MacDougall. 

Al principio de la Segunda Guerra Mundial, MacKendrick es contratado por el Ministerio de Información del gobierno británico donde rodaría películas propagandísticas británicas. En 1942, marchó a Argelia y posteriormente a Italia, trabajando para la División psicológica del frente. Realizaría reportajes, documentales y noticias de radio. En 1943, se convertiría en el director de la segunda unidad para el realizador italiano Roberto Rossellini en Roma, ciudad abierta. 

Posteriormente dirigió premiadas peliculas destacando The man with the white shirt comedia de 1951 basada en una obra de teatro de Roger McDougall. 

 

George Orwell

Martxoak

25

Marzo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

George Orwell

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia George Orwell idazle eta kritiko britaniarrari eskainiko zaio.

Eric Arthur Blair (1903-1950) George Orwell ezizena hartu zuena,  mundu osoan ezaguna izan zen Abereen etxaldea (1945) eta 1984 (1949) eleberri distopikoengatik. Bere lanak bere bizitzako hiru etapatan bizitako esperientzia autobiografikoen marka darama: britainiar inperialismoaren aurkako jarrera, sozialismo demokratikoaren aldekoa eta totalitarismo nazi eta estalinistaren aurkakoa.

Kronikaria, literatura-kritikaria eta eleberrigilea izateaz gain, 1930eko eta 1940ko hamarkadetako ingelesezko idazlerik nabarmenetako bat da. Hala ere, ezagunagoa da totalitarismoari egindako kritikengatik, bere eleberri  distopikoan 1984 bere bizitzako azken urteetan idatzia eta bere heriotza baino pixka bat lehenago argitaratua, non  Anaia Handia kontzeptua sortu zuen, geroztik zaintza-teknika modernoen kritikaren hizkuntza arruntera igaro dena.

Orwelliar adjektiboa askotan erabiltzen da idazle britainiarrak irudikatutako unibertso totalitario distopikoari erreferentzia egiteko.

 

AULA / GELA 

George Orwell 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada al escritor y crítico británico George Orwell.

Eric Arthur Blair (1903- 1950) que adoptó el seudónimo George Orwell, fue conocido mundialmente por su novelas distópicas Rebelión en la granja (1945) y 1984 (1949). Su obra lleva la marca de las experiencias autobiográficas vividas por el autor en tres etapas de su vida: su posición en contra del imperialismo británico a favor del socialismo democrático y en contra de los totalitarismos nazi y estalinista.

Además de cronista, crítico de literatura y novelista, es uno de los ensayistas en lengua inglesa más destacados de las décadas de 1930 y de 1940. Sin embargo, es más conocido por sus críticas al totalitarismo en su novela distópica 1984 (1949), escrita en sus últimos años de vida y publicada poco antes de su fallecimiento, y en la que crea el concepto de Gran Hermano, que desde entonces pasó al lenguaje común de la crítica de las técnicas modernas de vigilancia.

El adjetivo orwelliano es frecuentemente utilizado en referencia al distópico universo totalitario imaginado por el escritor británico. 

 

Elena Vecino

Ekainak

03

Junio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Elena Vecino

"Balearen begia"

Mahai-ingurua proiekzioarekin

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa “Balearen Begia” aldi baterako erakusketaren ingurukoa izango da.

Elena Vecino zientzilariak 2019an Sopelan (Bizkaia) hondartuta aurkitu zuten balearen begiaren inguruan egindako ikertari buruz hitz egingo du. Bere ikerketa-taldeak egindako ikerketa prozesuaren eta emaitzen berri emango du eta Photomuseumen ikusgai dauden argazkian azalduko ditu.

Elena Vecino Biologia Zelularreko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta 2004. urteaz geroztik, Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUn. 1996. urtetik aurrera, Oftalmo Biologia Esperimentaleko taldea zuzentzen du, urte horretan sartu baitzen UPV/EHUn. Biologian doktorea Salamancako Unibertsitatean, eta PhD Suediako Lundeko Unibertsitatean, Cambridgeko Clare Hall Collegeko (UK) Life Member eta Bordeleko Unibertsitateko Bikaintasun Ekimeneko irakaslea ere bada.

 

AULA / GELA 

Elena Vecino

"El ojo de la ballena"

Charla-coloquio con proyección

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno a la exposición temporal  “El ojo de la Ballena”.

La científica Elena Vecino hablará sobre la investigación llevada a cabo en 2019 en torno al ojo de la ballena que fue hallada varada en Sopelana (Bizkaia). Informará sobre el proceso de investigación y los resultados realizados por su equipo de investigación y analizará las fotografías que se exponen en el Photomuseum.

Elena Vecino es Catedrática de Biología Celular en la Universidad del País Vasco desde el año 2004 es además Licenciada en Bellas Artes por la UPV/ EHU. Dirige el grupo de Oftalmo Biología Experimental desde el año 1996, año en que se incorporó a la UPV/ EHU.

Doctora en Biología por la Universidad de Salamanca, y PhD por la Universidad de Lund en Suecia, es también Life Member del Clare Hall College de Cambridge (UK) y Prof. Iniciativa de Excelencia de la Universidad de Burdeos.

 

Fiedrich Wilheim Murnau

Ekainak

10

Junio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Fiedrich Wilheim Murnau 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Friedrich Wilhelm Murnau zinemagile alemaniarraren lana aztertuko da “Nosferatu, eine Symphonie des Grauens” zinema mutuaren klasikoaren estreinaldiaren mendeurrena dela eta.

Murnau zinema mutuaren garaiko zuzendari garrantzitsu eta baliotsuenetakoa izan zen. Maisua zen zirrarak eta emozioak adierazteko eszenaratzean eta hiri-espazioak eta naturak erabiltzean; baita, oro har, fatalismoak markatutako pertsonaien maneiu psikologikoan ere.

Bere film ezagunen artean aipatzekoak dira: Nosferatu (1922), Der Letzte Mann (1924), Tartufo (1925), Fausto (1926), Sunrise (1927) eta Tabu (1931).

 

AULA / GELA 

Fiedrich Wilheim Murnau 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se analizará el trabajo del cineasta alemán Friedrich Wilhelm Murnau con motivo del centenario del estreno del clásico del cine mudo, “Nosferatu, eine Symphonie des Grauens”.

Murnau fue uno de los más influyentes y valiosos directores de la era del cine mudo. Un maestro de la puesta en escena, del empleo de los espacios urbanos y la naturaleza como expresión emocional, así como en el manejo psicológico de unos personajes marcados, en general, por el fatalismo.

Entre sus películas más conocidas destacan: Nosferatu (1922), Der Letzte Mann (1924), Tartufo (1925), Fausto (1926), Sunrise (1927) y Tabú (1931).

Antoni Campañá

Ekainak

24

Junio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Antoni Campañá 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Antoni Campañá argazkilari kataluniarri buruzkoa izango da.

Bartzelonako argazkilari hau Kataluniako Argazkilari Elkarteko kide izan zen gaztetatik, eta hainbat teknika piktorialista ikasi zituen haiekin. 1933an ezkondu zenean, Munichera joan zen eztei-bidaian, eta bertan, Willy Zielke argazkilari alemaniarraren klaseetara joan zen bere teknika hobetzeko.

Bere argazki artistikoak aintzat hartuak izan ziren argazki-aretoetan, batez ere Espainiatik kanpo. Fotokazetari lanetan aritu zen eta bere obrak hainbat egunkaritan agertzen dira, hala nola El Día Gráfico edo La Vanguardia egunkarietan. Sakongrabatuaren teknika erabiliz argitaratu ziren.

Nabarmentzekoa da Gerra Zibilean, Bartzelonan, 5.000 argazki inguru egin zituela eta garaje batean kutxa gorrietan gorde zituela. Bera hil eta hogeita hamar urtera familiak argazki horiek aurkitu zituen, eta batzuk Arnau Gonzálàlez Vilalta historialariak idatzitako La capsa vermella liburuan argitaratu dira.

 

 AULA / GELA 

Antoni Campañá 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al fotógrafo catalán Antoni Campañá.

El fotógrafo barcelonés, formó parte de la Agrupación Fotográfica de Cataluña desde joven con los que aprendió diversas técnicas pictorialistas. Cuando se casó en 1933 realizó su viaje de novios a Múnich donde asistió a clases del fotógrafo alemán Willy Zielke para perfeccionar su técnica.

Sus fotografías artísticas fueron muy valoradas en los salones fotográficos, especialmente fuera de España. Su trabajo como fotoperiodista se muestra en sus colaboraciones con varios diarios tales como El Día Gráfico o La Vanguardia. Se publicaban con la técnica del huecograbado.

Destaca que durante la Guerra Civil que pasó en Barcelona, realizó unas 5.000 fotografías, que guardó en cajas rojas en un garaje. Treinta años después de su muerte, su familia las encontró y una parte de ellas se ha publicado en un libro escrito por el historiador Arnau Gonzàlez Vilalta titulado La capsa vermella.

 

Andréi Konchalovski

Utzailak

1

Julio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Andréi Konchalovski

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Andréi Konchalovski zinemagileari buruzkoa izango da.

Hamar urtez Moskuko Kontserbatorioan ikasi zuen, pianista izateko prestatuz. 1960an, ordea, Andrei Tarkovski ezagutu zuen, eta harekin batera idatzi zuen Andrei Rubliov (1966) filmaren gidoia. Zuzendari gisa egin zuen debuta Pervy uchítel (Lehen maisua) filmarekin, nazioarteko hainbat zinemalditan parte hartu zuena. Bere bigarren filma Istoriya Asi Klyáchkinoy (Asya Klyáchkinoyen historia), Sobietar Batasuneko agintariek zentsuratu egin zuten, nahiz eta azkenik 20 urte geroago estreinatu zutenean, bere maisulantzat goraipatu zuten.

Siberiade  film epikoa harrera ona izan zuen Cannesko Nazioarteko Zinemaldian eta 1980an Estatu Batuetara joan ahal izatea ahalbidetu zion. Hollywoodeko bere ekoizpen ezagunenak Runaway Train, Akira Kurosawaren jatorrizko gidoi batean oinarritua, eta Tango & Cash, Sylvester Stallone eta Kurt Russell protagonista dituena dira.

2003an Dom durakov Txetxeniako asilo psikiatriko batean girotutako filmari esker Zilarrezko Lehoi bat lortu zuendi Veneziako Nazioarteko Zinemaldian.  Aipagarriak dira, baita Paradise (2016) edota Askide maiteok (2020) ere.

 

 AULA / GELA 

Andréi Konchalovski

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al cineasta Andréi Konchalovski.

Estudió durante diez años en el Conservatorio de Moscú, preparándose para ser pianista. Sin embargo, en 1960, conoció a Andréi Tarkovski con el que co-escribió el guion de su película Andréi Rubliov (1966). Su debut como director con, El primer maestro, fue recibida favorablemente y participó en varios festivales internacionales de cine. Su segunda película, Istoriya Asi Klyáchkinoy (La historia de Asya Klyáchkinoy) fue censurada por las autoridades soviéticas, al estrenarse 20 años después fue considerada como su obra maestra.

Su película épica Siberiade fue recibida positivamente en el Festival Internacional de Cine de Cannes. En 1980 se mudó a Estados Unidos. Sus producciones de Hollywood más populares son Runaway Train, basada en un guion original de Akira Kurosawa, y Tango y Cash, protagonizada por Sylvester Stallone y Kurt Russell. 

Su película de 2003, Dom durakov, ambientada en un asilo psiquiátrico de Chechenia, le valió un León de Plata en el Festival Internacional de Cine de Venecia. Destacan también, títulos como Paraíso (2016) o Queridos camaradas (2020). 

 

Mick Rock

Utzailak

8

Julio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Mick Rock

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Mick Rock argazkilari britaniarrari buruzkoa izango da.

Mick Rock (1948- 2021) Rock eta Heavy Metaleko musikarien eta banden irudi ikonikoengatik izan zen ezaguna. Besteak beste, Queen, David Bowie, Black Sabbath, Syd Barrett, Lou Reed, Iggy Pop, Geordie, The Sex Pistols, The Ramones, Joan Jett, Talking Heads, Roxy Music, Crossfade, Thin Lizzy, Mötley Crüe eta Blondieri argazkiak atera zizkien. Laburbilduz, 1970eko hamarkadako musika giroa dokumentatu zuen.

Artista handien indarra transmititzea lortu zuen, milaka argazki hurrengo belaunaldientzat erreferente bihurtuz. Aipipatzeko da David Bowieren albumetako azalak ere egin zituela, baita Lou Reed eta The Ramones diskoetakoak ere.

 

 AULA / GELA 

Mick Rock

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al fotógrafo británico Mick Rock.

Mick Rock (1948- 2021) ​fue reconocido por sus icónicas imágenes de músicos y bandas de Rock y Heavy Metal. Fotografió entre otros a Queen, David Bowie, Black Sabbath, Syd Barrett, Lou Reed, Iggy Pop, Geordie, The Sex Pistols, The Ramones, Joan Jett, Talking Heads, Roxy Music, Crossfade, Thin Lizzy, Mötley Crüe y Blondie. En definitiva, documentó el ambiente musical de los años 1970. 

Consiguió transmitir la fuerza de grandes artistas, haciendo que miles de fotografías sirvan de referencia para generaciones venideras. También creó las portadas de los álbumes de David Bowie, así como varios de Lou Reed o de The Ramones entre otros. 

 

Bill Cunningham

Maiatzak

27

Mayo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Bill Cunningham

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Bill Cunningham argazkilariaren lana aztertuko da.

Bill Cunningham, argazkilari eta Manhattango modaren erretratugile ospetsua. 1978tik New York Timeseko igandeko edizioan argitaratzen zen New Yorkeko modaren argazki-zutabeagatik oso famatua bihurtu zen.

Cunninghamek astero identifikatzen zituen hiriko moda-joerak, eta bere erretratuak pertsonaia bitxi eta diskretu bakanetan oinarritzen ziren bereziki.

2008an, Frantziako gobernuak "ohorezko Legioa" eman zion, eta 2009an New Yorkeko "hito bizia" izendatu zuten. Paradoxikoki, Cunningham bere umiltasun eta soiltasunatik zen ezaguna. "Dirua da dagoen gauzarik merkeena. Garestiena askatasuna da", esan ohi zuen.

2010ean, bere bizitzari buruzko Bill Cunningham New York dokumentala estreinatu zen hiriko Arte Modernoko Museoan.

 

 

AULA / GELA 

Bill Cunningham

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se analizará el trabajo fotográfico de Bill Cunningham.

Bill Cunningham, legendario fotógrafo y retratista de la moda de Manhattan. Fue célebre por su columna fotográfica de moda neoyorquina que se publicaba en la edición dominical de estilo del New York Times desde 1978.

Cunningham identificaba cada semana las tendencias de moda de la ciudad y sus retratos se centraban especialmente en los personajes extravagantes y pocos discretos.

En 2008, el gobierno francés le galardonó con la "Legión de Honor", y en 2009 fue nombrado un "hito viviente" de Nueva York. Paradójicamente, Cunningham era conocido por su humildad y austeridad. "El dinero es lo más barato que existe. Lo más caro es la libertad", solía decir.

En 2010, el documental sobre su vida Bill Cunningham New York fue estrenado en el Museo de Arte Moderno de la ciudad.

 

Página 11 de 23