• A

Lázaro Echegaray

Irailak

16

Septiembre

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

AULA / GELA 

Lázaro Echegaray

Liburu-aurkezpena

En busca de Vasconia

Vida de Bonifacio Echegaray 1978-1956

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Lázaro Echegaray, Soziologoa, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako doktorea izango da hizlaria eta bere azken liburua aurkeztuko digu: En busca de Vasconia. Vida de Bonifacio Echegaray 1978-1956.

Bonifacio Echegaray Corta (Zumaia, 1878 - Durango, 1956) Gerra aurreko belaunaldiko euskal intelektuala izan zen. Carmelo Echegaray “Cronista de las Provincias Vascongadas” deiturikoaren anaia txikia, Bonifacio Zumaian jaio zen, Echegaray Corta sendia Azpeitiatik Zumaira bizitzera joan zelako.

Carmeloren ondoan, Bonifaziok idazle eta ikertzaile lanbidea ikasi zuen. Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilen, eta Auzitegi Goreneko Salako Idazkari postua lortu zuen.

Eusko Ikaskuntzako intelektual aktibo eta emankorrenetakoa izan zen, eta ikerketa garrantzitsuak burutu zituen euskal ohiturari, ohitura-zuzenbideari, foruei eta euskal zuzenbide zibilari buruz. Lehen Autonomia-estatutuaren idazleetako bat izan zen. Ondorengo Autonomia-Estatutuetan egindako ekarpenak ere oso garrantzitsuak izan ziren.

Behin-behineko Euskadiko Gobernuaren Aholku Batzorde Juridikoko lehendakaria izan zen. Bere lanak eta ikerketak oso baliagarriak izan ziren euskal historiografia ulertzeko. Euskal ohiturak eta legeak ezagutzearen alde egindako lanagatik, Aranzadi eta Barandiaranekin batera, lurraldearen errealitate historikoa eta soziala ulertzeko funtsezko izenetako bat izan zela zioen Julio Caro Barojak. Bere ikerketa guztiak euskal espiritutik banaezinak ziren kontzeptu batzuetatik abiatzen ziren: etxea, hizkuntza eta ohitura.

Harreman estua izan zuen Zarautzekin. Herri honetan finkatu zuen bere lan-bizilekua, Madrilekin tartekatuz, frantziskotarren artxiboan ohiturari, ohitura-zuzenbideari eta euskal foruei buruzko oinarrizko gaiak ikertzen zituen bitartean. Urte horietan, Zinkunegi doktorearekin, Nikolas Mugika margolariarekin eta Mauricio Flores Kaperotxipirekin batera, irailaren 9ko Euskal Jaia sortu zuen. Herriarekiko bere eta bere familiaren harremana etengabea izan zen.

Lázaro Echegaray, Madril, 1971.

Soziologoa, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako doktorea.

Gizarte irakaslea eta ikertzailea.

Hainbat liburu argitaratu ditu, tartean Surfaren Historia Zarautzen, Olatuek ekarri dutena izenburupean.

Idatzizko prentsan kolaboratzailea.

 

 

AULA / GELA 

Lázaro Echegaray

Presentación del libro

 En busca de Vasconia 

Vida de Bonifacio Echegaray 1978-1956

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes el sociólogo y Dr. en Ciencias Sociales y de la Comunicación. Lázaro Echegaray será el ponente y nos presentará su último libro: En busca de Vasconia. Vida de Bonifacio Echegaray 1978-1956.

Bonifacio Echegaray Corta (Zumaia 1878 - Durango 1956) fue un intelectual vasco perteneciente a la denominada Generación de Preguerra. Hermano pequeño del “Cronista de las Provincias Vascongadas”, Carmelo Echegaray, Bonifacio nació en Zumaia, localidad a la que la familia Echegaray Corta se había desplazado desde Azpeitia.

Al lado de Carmelo, Bonifacio aprendió el oficio de escritor e investigador. Se licenció en Derecho en Madrid, allí logró un puesto como Secretario de Sala del Tribunal Supremo.

Destacó como uno de los intelectuales más activos y prolíficos de Eusko Ikaskuntza, donde realizó investigaciones importantes sobre la costumbre vasca, el derecho consuetudinario, los fueros y el derecho civil vasco. Figuró como uno de los redactores del primer Estatuto de Autonomía, contribuyendo de manera importante en la elaboración de los siguientes.

Fue Presidente de la Comisión Jurídico Asesora del Gobierno Provisional de Euskadi. Sus trabajos e investigaciones resultaron de gran valía para comprender la historiografía vasca. Su labor en pos del conocimiento de las costumbres y leyes vascas llevó a Julio Caro Baroja a considerarle, junto con Aranzadi y Barandiaran, uno de los nombres fundamentales para comprender la realidad histórica y social del territorio. Todas sus investigaciones partían de una serie de conceptos que para él eran inseparables del espíritu vasco: el hogar, la lengua y la costumbre.

Su relación con Zarautz es intensa. Fijó en este pueblo su residencia de trabajo, alternando con Madrid, mientras investigaba en el archivo franciscano cuestiones básicas de la costumbre, el derecho consuetudinario y los fueros vascos.

Fue en esos años cuando junto al doctor Zinkunegi, el pintor Nicolás Mugika y Mauricio Flores Kaperotxipi fue fundador de la Fiesta Vasca del 9 de septiembre. Su relación, y la de su familia con el pueblo sería ya constante.

 

Lázaro Echegaray, Madrid 1971

Sociólogo, Dr. en Ciencias Sociales y de la Comunicación.

Profesor e Investigador Social.

Ha publicado varios libros de temática, entre ellos una Historia del Surf en Zarautz titulada Lo que han traído las olas.

Colaborador en prensa escrita.

 

 

 

Xabier Alberdi Lonbide

Irailak

23

Septiembre

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

AULA / GELA 

Xabier Alberdi Lonbide

Liburu-aurkezpena

Elkano eta Euskal Herria

Nola egin zen posible lehen mundu bira

 

Lehen Mundu Bira inoiz izandako itsas abenturarik handiena eta arrisku-tsuena izan da. Horren ondorioz, ozeanoen eta kontinenteen konfigurazioa eta munduaren neurriak eta planeta izaera behin betikoz ezagutu ahal izan ziren.

Juan Sebastian Elkano, balentria haren egilea, eta Victoria ontzia, hark baliatutako tresna, biak euskal jatorrikoak dira. Esku artean duzun liburu honek argudiatzen du kointzidentzia hori ez zela ustekabeko zerbait izan euskal ontziteria boteretsuak zuen nagusigoaren ondorio logikoa baizik.

“Lehen Mundu Bira posible egiteko Euskal Herriak, herri itsastar hark, egin zituen funtsezko ekarpenen bilduma dakar liburu honek, biztanle gehienek inoiz entzun gabeko gertakarien bilduma bat” dela dio Xabier Alberdik, Euskal Itsas Museoko zuzendariak.

 

AULA / GELA 

Xabier Alberdi Lonbide

Presentación del libro

 Elcano y el País Vasco.

Cómo se hizo posible la primera vuelta al mundo

 

La Primera Vuelta al Mundo es, quizás, la mayor y más arriesgada aventura marítima de todos los tiempos. Condujo, de forma definitiva, a que se conocieran la configuración de los mares y tierras, las dimensiones y la naturaleza planetaria del mundo.

El artífice de la hazaña -Juan Sebastián de Elcano- como el vehículo empleado –la nao Victoria-, procedían del País Vasco. Este  libro argumenta que esta gesta no fue fruto de la casualidad, sino la lógica consecuencia de las aportaciones realizadas por el País Vasco a la expedición.

Xabier Alberdi, Director del Museo Marítimo Vasco, señala que “Este libro contiene una colección de las fundamentales aportaciones del País Vasco que hicieron posible la Primera Vuelta al Mundo; una colección de acontecimientos desconocidos para la mayoría de la población”.      

 

Edorta Kortadi

Abuztuak

12

Agosto

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

AULA / GELA 

Edorta Kortadi

 

MYSTERION Artea ez dago espero den tokian esposizioaren osagarri gisa. · El arte no está donde se le espera, Edorta Kortadi arte kritikari eta historialariak hitzaldi bat emango du "Bildumagile eta bilduma. Modus Vivendi" izenburupean.

 

AULA / GELA 

Edorta Kortadi

 

Como complemento a la exposición MYSTERION. Artea ez dago espero den lekuan · El arte no está donde se le espera, el crítico e historiador de arte Edorta Kortadi impartirá un conferencia bajo el título de “Coleccionista y colección. Modus Vivendi”

Enlace a la conferencia

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna / Día Internacional de la Fotografía

Abuztuak

19

Agosto

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

Urtero legez, abuztuaren 19an Photomuseumak Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du. Ekitaldi honekin, Parisen 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren, hau da dagerrotipoaren, aurkezpena egin zela gogoratu nahi da. 

Aurtengoan programa bi saiotan banatu dugu, bat goizez eta bestea arratsaldez.

Goizeko ekitaldia 11: 30etan hasiko da aurreskua, Daguerreren monumentuaren aurreko lore-eskaintza eta Felix Zubiak espreski egun honetarako eginiko bertsoak abestuko dira. Ondoren, Ramon Serras (1943-2021) argazkilaria eta Photomuseumeko sortzaileetako bat omenduko da “SERRAS Argazkiak • Fotografías” katalogoaren aurkezpenarekin. Horretarako, liburuko testuen egileetako batzuk parte hartuko dute, esaterako, Isabel Agirretxe, Pío Guerendiáin, Joxepo Teres eta Miguel Zugaza.

Arratsaldean, berriz, “Norberaren gela” film luze dokumentala eskainiko da 18:00etan. Jarraian, mahai-ingurua egingo da filmaren ko-zuzendariaren eta gidoilariaren, Ainhoa Urgoitiaren eskutik.

Egun osoan zehar Photomuseumeko sarrera doakoa izango da.

 

“SERRAS. ARGAZKIAK • FOTOGRAFÍAS”

Photomuseumek argazki-katalogo hau plazaratuz, Ramon Serras Aizpurua omendu nahi du. Bertan, bere argazki-lan oparoaren adibide ugari biltzen dira: estenopeikak, polaroid manipulatuak, cibachromak, txuri-beltzeko panoramikak, bodegoiak, Euskal Herriko paisaiak, Zarauzko malekoiko irudiak, pertsonai ospetsuen erretratuak, etab.

Katalogoko irudiak Serras ondo ezagutu zuten argazkilari eta kultur-arloko adituen testuekin lagunduta daude: Miguel Zugaza, Jesus Mari Sarasua, Pío Guerendiáin, Josep M. Ribas i Prous, Joxepo Teres eta Isabel Agirretxe. 

 

“NORBERAREN GELA (UNA HABITACIÓN PROPIA)”

Sinopsia

Zenbait argazkilarik proiektu propio bat egiteko enkargua jasotzen dute, Eulalia de Abaituaren lanaren argazki batetik abiatuta, zeina 1900eko Bilbon aintzindari izan zen, lehen emakume argazkilari euskalduna eta bizkaitarra konsideratua bait da. Horrela bere obrarekin eta egilearen bizitzarekin elkarrizketa bat ezarriz eta, nolabait, bere obrarekin lotuta dagoela deskubrituz.

 


 

 Anualmente, el día 19 de agosto el Photomuseum de Zarautz celebra el Día Internacional de la Fotografía, para conmemorar la presentación en 1839 del primer procedimiento fotográfico, el daguerrotipo, ante las Academias de Ciencias y de Bellas Artes de París. 

Este año los actos se desarrollarán en dos sesiones, una por la mañana y otra por la tarde.

El acto matinal comenzará a las 11:30 h. con un aurresku, una ofrenda floral ante el monumento a Daguerre y se cantarán bertsos  compuestos para la ocasión por Felix Zubia. A continuación, se rendirá homenaje a Ramón Serras (1943-2021), fotógrafo y uno de los cofundadores del Photomuseum, con la presentación del catálogo “SERRAS. Argazkiak • Fotografías”. Para ello, se contará con la presencia de algunos de los autores de los textos del libro: Isabel Agirretxe, Pío Guerendiáin, Joxepo Teres y Miguel Zugaza que intervendrán haciendo una semblanza de Serras.

En la sesión de la tarde, se proyectará el largometraje documental “Norberaren gela / Una habitación propia” a las 18:00 horas, seguido de una charla-coloquio a cargo de Ainhoa Urgoitia co-directora y guionista del documental.

La entrada al Photomuseum será gratuita durante todo el día.

 

“SERRAS. ARGAZKIAK • FOTOGRAFÍAS”

El Photomuseum homenajea con la edición de este catálogo a Ramon Serras Aizpurua. En el se recogen numerosos ejemplos de su prolífica obra fotográfica: estenopeicas, polaroid manipuladas, cibachroms, panorámicas en blanco y negro, bodegones, paisajes del País Vasco, imágenes del malecón de Zarautz, retratos de personajes ilustres, etc.

Las imágenes del catálogo están acompañadas de textos de fotógrafos y expertos del ámbito de la cultura que conocieron bien a Serras: Miguel Zugaza, Jesus Mari Sarasua, Pío Guerendiáin, Josep M. Ribas i Prous, Joxepo Teres e Isabel Agirretxe. 

 

“NORBERAREN GELA (UNA HABITACIÓN PROPIA)”

Sinopsis

Varias fotógrafas reciben el encargo de hacer un proyecto propio a partir de una fotografía de la obra de Eulalia de Abaitua, considerada primera fotógrafa vasca y vizcaína y pionera en el Bilbao de 1900, estableciendo un diálogo con su obra y con la vida de la autora y descubriendo que ésta está ligada en cierta manera a la suya.

Mick Rock

Utzailak

8

Julio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Mick Rock

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Mick Rock argazkilari britaniarrari buruzkoa izango da.

Mick Rock (1948- 2021) Rock eta Heavy Metaleko musikarien eta banden irudi ikonikoengatik izan zen ezaguna. Besteak beste, Queen, David Bowie, Black Sabbath, Syd Barrett, Lou Reed, Iggy Pop, Geordie, The Sex Pistols, The Ramones, Joan Jett, Talking Heads, Roxy Music, Crossfade, Thin Lizzy, Mötley Crüe eta Blondieri argazkiak atera zizkien. Laburbilduz, 1970eko hamarkadako musika giroa dokumentatu zuen.

Artista handien indarra transmititzea lortu zuen, milaka argazki hurrengo belaunaldientzat erreferente bihurtuz. Aipatzeko da David Bowieren albumetako azalak ere egin zituela, baita Lou Reed eta The Ramones diskoetakoak ere.

 

 AULA / GELA 

Mick Rock

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al fotógrafo británico Mick Rock.

Mick Rock (1948- 2021) ​fue reconocido por sus icónicas imágenes de músicos y bandas de Rock y Heavy Metal. Fotografió entre otros a Queen, David Bowie, Black Sabbath, Syd Barrett, Lou Reed, Iggy Pop, Geordie, The Sex Pistols, The Ramones, Joan Jett, Talking Heads, Roxy Music, Crossfade, Thin Lizzy, Mötley Crüe y Blondie. En definitiva, documentó el ambiente musical de los años 1970. 

Consiguió transmitir la fuerza de grandes artistas, haciendo que miles de fotografías sirvan de referencia para generaciones venideras. También creó las portadas de los álbumes de David Bowie, así como varios de Lou Reed o de The Ramones entre otros. 

 

Bill Cunningham

Maiatzak

27

Mayo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Bill Cunningham

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Bill Cunningham argazkilariaren lana aztertuko da.

Bill Cunningham, argazkilari eta Manhattango modaren erretratugile ospetsua. 1978tik New York Timeseko igandeko edizioan argitaratzen zen New Yorkeko modaren argazki-zutabeagatik oso famatua bihurtu zen.

Cunninghamek astero identifikatzen zituen hiriko moda-joerak, eta bere erretratuak pertsonaia bitxi eta diskretu bakanetan oinarritzen ziren bereziki.

2008an, Frantziako gobernuak "ohorezko Legioa" eman zion, eta 2009an New Yorkeko "hito bizia" izendatu zuten. Paradoxikoki, Cunningham bere umiltasun eta soiltasunatik zen ezaguna. "Dirua da dagoen gauzarik merkeena. Garestiena askatasuna da", esan ohi zuen.

2010ean, bere bizitzari buruzko Bill Cunningham New York dokumentala estreinatu zen hiriko Arte Modernoko Museoan.

 

 

AULA / GELA 

Bill Cunningham

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se analizará el trabajo fotográfico de Bill Cunningham.

Bill Cunningham, legendario fotógrafo y retratista de la moda de Manhattan. Fue célebre por su columna fotográfica de moda neoyorquina que se publicaba en la edición dominical de estilo del New York Times desde 1978.

Cunningham identificaba cada semana las tendencias de moda de la ciudad y sus retratos se centraban especialmente en los personajes extravagantes y pocos discretos.

En 2008, el gobierno francés le galardonó con la "Legión de Honor", y en 2009 fue nombrado un "hito viviente" de Nueva York. Paradójicamente, Cunningham era conocido por su humildad y austeridad. "El dinero es lo más barato que existe. Lo más caro es la libertad", solía decir.

En 2010, el documental sobre su vida Bill Cunningham New York fue estrenado en el Museo de Arte Moderno de la ciudad.

 

Elsa Dorfman

Maiatzak

20

Mayo

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Elsa Dorfman

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Elsa Dorfman argazkilariaren lana aztertuko da.

Elsa Dorfman bitxikeria da argazkigintzaren munduan. Bere bizitzako 30 urte eman zituen formatu handiko erretratuak egiten 20x24 hazbeteko Polaroid kamera erraldoi batekin, 58 x 91 zentimetroko argazkiak egiten zituen.

Polaroidek mota horretako bost aparatu baino ez zituen egin, eta horietako bat Dorfmanek alokatzen zuen. Dorfmanek modeloei saltzen zizkien argazkiak, eta baztertutako kopiekin geratzen zen. Horri esker, ehunka lan gorde zituen.

Bere estiloari dagokionez, Dorfmanek zuen ez zuen pertsonen barne-mundua erretratatzeko interesik, ezta ere haien arima harrapatzeko. Berak kanpoko mundua erakutsi nahi zuela zioen, trukean ezer eskatu gabe. Pertsona zoriontsuei argazkiak ateratzea zen bere helburu nagusia.

 

AULA / GELA 

Elsa Dorfman

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se analizará el trabajo fotográfico de Elsa Dorfman.

Elsa Dorfman es una rareza dentro del mundo de la fotografía. Dedicó 30 años de su vida a hacer retratos de gran formato con una enorme cámara Polaroid de 20x24 pulgadas, que lograba capturar una fotografía de 58 x 91 centímetros.

Polaroid fabricó solo cinco aparatos de ese tipo y uno de ellos era arrendado por Dorfman, quien vendía las fotografías a sus modelos y solía quedarse con las copias desechadas, lo que le permitió conservar cientos de trabajos.

Con respecto a su estilo, Dorfman afirmaba no tener interés en retratar el mundo interior de las personas, ni capturar su alma, sino que sólo quería mostrar el mundo exterior, sin pedir nada a cambio. Sólo anhelaba fotografiar personas felices.

 

 

 

Laurel & Hardy

Apirilak

08

Abril

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Laurel eta Hardy

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Oliver Hardy eta Stan Laurel komikoen inguruan izango da.

Laurel and Hardy bikote komikoa beharbada, zinemaren historiako bikoterik ospetsuena, Oliver Hardy (Potoloa) eta Stan Laurel (Argala) aktore estatubatuarrak eta britainiarrak osatzen zuten, hurrenez hurren.

Bere bikote-ibilbidea zinema mutuan hasi zen, 20ko hamarkadan, eta XX. mendearen bigarren erdira arte iraun zuen. Ehun film baino gehiago egin zituzten, film labur eta luzeen artean, eta mundu mailako errekonozimendua lortu zuten. 30eko hamarkadan lortu zuten ospe handiena, zinema komiko mutuaren funtsezko ezaugarriak eta zinema soinudunaren berezko umorea trebetasunez lotzea lortu baitzuten. Arrakasta handiak izan zituzten, bai The flying deuces (1939) eta baita bere film laburrekin ere. 1932an komediako film labur onenaren Oscarra irabazi zuten The music box lanarekin. Nabarmentzekoa da 2018an Jon S. Bairdek komiko bikote horri buruzko biopic bat zuzendu zuela, bi pertsonaien nortasunean eta kondairazko irudi komiko bihurtu zituzten zirkunstantzia pertsonaletan sakontzen zuen filma.

Zinemako bikote komiko onenetakotzat hartzen dira, eta beren komedia estilo ezberdinak sinkronia ia perfektu batean bateratzea lortu zuten. Pertsonaiek bi tipo irudikatzen zituzten askotan, oso inozoak, betiereko baikorrak, beren betiko errugabetasunean ia ausartak.

 

 

AULA / GELA 

Laurel y Hardy 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada al dio de cómicos Oliver Hardy y Stan Laurel.

El Gordo y el Flaco fue el nombre que se le puso en castellano al dúo cómico Laurel and Hardy. Quizás la pareja más famosa de la historia del cine,  lo formaban los actores Oliver Hardy  (el Gordo) y Stan Laurel  (el Flaco), estadounidense y británico, respectivamente. 

Su carrera como pareja se inició en el cine mudo, en los años 20 y se prolongó hasta la segunda mitad del siglo XX. Protagonizaron más de un centenar de películas. Entre cortometrajes y largometrajes a lo largo de su carrera, logrando un reconocimiento mundial. Alcanzaron su máxima popularidad en los años 30 al conseguir entrelazar con ingenio las características esenciales del cine cómico mudo con el humor propio del cine sonoro. Tuvieron grandes éxitos, tanto con largometrajes como Locos del aire (1939) como con sus cortos. En 1932 ganaron el Óscar al mejor cortometraje de comedia con La caja de música. Cabe destacar que en 2018 Jon S. Baird  dirigió un biopic sobre este dúo de cómicos, que ahondaba en la personalidad de ambos personajes y en las circunstancias personales que les convirtieron en figuras cómicas de leyenda.

Considerados una de las mejores parejas cómicas del cine, consiguieron aunar sus distintos estilos de comedia en una sincronía casi perfecta. Los personajes representaban a dos tipos a menudo muy tontos, eternamente optimistas, casi valientes en su perpetua inocencia.

 

Zinema Japoniarra IV / Cine Japones IV

Apirilak

22

Abril

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA 

Zinema Japoniarra IV- Yasuzô Musumura

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur difusiorako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Yasurô Masumura zinema zuzendariari eskainiko zaio, Zinema Japoniarra zikloaren barruan.

Yasuzô Masumurak (1924-1986) Tokioko unibertsitatean zuzenbide ikastaro bat egin ostean, zuzendari laguntzaile lanetan aritu zen “Datei Film” estudioetan. Ondoren, unibertsitatera itzuli zen filosofia ikastera, 1949an graduatu zelarik. Italian Michelangelo Antonioni, Federico Fellini eta Luchino Viscontiren gidaritzapean, zinema ikasteko aukera izan zuen beka bati esker. 

1953an Japoniara itzuli zen. Bertan, 1955etik aurrera, bigarren unitateko zuzendari izan zen Kenji Mizugochik, Kon Ichikawak eta Daisuke Itok zuzendutako filmetan. Gero, 1957an, “Kisses” izeneko bere lehen filma zuzendu zuen. Hurrengo hiru hamarkadetan 58 film zuzendu zituen genero ezberdinak jorratuz, komedia, thriller edota melodrama erotikoak. Besteak beste nabarmentzen dira: “Urdinezko neska gaztea” (1957), “Pizti itsua” (1969) edota bere filmik ezagunena "emazte baten konfesioak" (1961).

 

AULA / GELA 

Cine Japonés IV - Yasuzô Musumura

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicada al director de cine de Yasuzô Masumura, dentro del ciclo de Cine japonés.

Después de hacer un curso de derecho en la Universidad de Tokio, Yasuzô Masumura (1924-1986) trabajó como ayudante de dirección en el estudio “Datei Film”. Después regresó a la universidad para estudiar filosofía, y se graduó en 1949. A continuación estudió cine en Italia, bajo la dirección de Michelangelo Antonioni, Federico Fellini y Luchino Visconti gracias a una beca.

Masumura regresó a Japón en 1953. A partir de 1955, trabajó como director de segunda unidad en películas dirigidas por Kenji Mizoguchi, Kon Ichikawa y Daisuke Ito, antes de dirigir su primera película titulada, "Kisses", en 1957. Durante las tres décadas siguientes, dirigió 58 películas en una variedad de géneros, comedia, thrillers o melodramas eróticos, convertiendose en el cineasta más importante de la historia del cine japonés de posguerra. Destacan títulos como “La joven de azul” (1957), “La bestia ciega” (1969) , “Manji” (1964) o su film más conocido “Confesiones de mujer (1961).

Zinema Japoniarra VI / Cine Japones VI

Uztailak

15

Julio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Zinema Japoniarra VI

Naoko Ogigami

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Naoko Ogigami zinema zuzendariari buruzkoa izango da, zinema japoniarren zikloaren barruan.

Naoko Ogigami 1972an jaio zen, eta bere herrialdeko autore garaikide handien artean toki garrantzitsua egin duen zinemagilea da. Bere filmografiaren ezaugarri nagusiak dira kalitate minimalista eta identitate nazionala zalantzan jartzeko gaia erabiltzea. Aipatzekoak dira, besteak beste, Yoshino 's Barber Shop, Glasses, Toilet, Rent a car edota Kamome Diner bere lehen film %100  pertsonala. Berau Helsinkin japoniar batek zuzentzen duen arrakasta gutxi duen jatetxe bati buruzko kontakizuna da.

Hainbat sari jaso ditu. Horien artean, 2008ko Berlingo Nazioarteko Zinemaldian, Manfred Salzberger saria irabazi zuen "gaur egungo zinemaren mugak zabaltzeagatik".

 

AULA / GELA 

Cine Japonés VI

 

Naoko Ogigami

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno a la directora de cine Naoko Ogigami, dentro del ciclo de cine japonés.

Naoko Ogigami, nacida en 1972, es una cineasta de autor que se ha hecho un hueco importante entre los grandes autores contemporáneos de su país. Su filmografía se caracteriza por su calidad minimalista y un tema común de cuestionamiento de la identidad nacional. Destacan títulos como Yoshino’s Barber Shop, Glasses, Toilet, Rent a car o su primer filme 100% personal, Kamome Diner, un relato sobre un restaurante con muy poco éxito en Helsinki regentado por una japonesa.

Ha recibido varios premios. Entre ellos, en el Festival Internacional de Cine de Berlín de 2008, ganó el premio Manfred Salzberger por "ampliar los límites del cine actual".

 

Página 15 de 32