• A

-Denboraren zubia- Liburuaren aurkezpena. Iñaki Iturain egilearen eskutik

Urriak

25

Octubre

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 
 

 

  AULA / GELA

"Denboraren zubia" liburuaren aurkezpena

Iñaki Iturain Azpiroz egilearen eskutik

Pat Cowiek zuzenduko du saioa

 

 

Franco hil ondoren izan zen trantsizio politikoan kantu bat zabaldu zuten, hauxe zioena “Dicen los viejos que en este país hubo una guerra”. 1977 inguru hartan dagoeneko urruti ikusten zuten 1936ko gerra, edo ahaztutzat jo nahi zuten. Geroztik 49 urte pasatu dira. Aurtengo udan hil da azken gudaria, Mateo Balbuena, 110 urterekin. Dagoeneko ez da geratzen inor Euskal Gudalostean gerra egin zuenik. Gerran ibilitakorik ere, seguru asko ez.

Gure aita zenak parte hartu zuen gerra hartan. Zorionez, tirorik jo gabe itzuli zen etxera. Esan ohi denaren kontra, beste askok ez bezala, tabu bihurtu baitzuten gerrarekin lotutako guztia, gure aitak kontatzen zizkigun gerrako istorioak: Ebroko bataila odoltsua, han zenbat hildako izan ziren, orduko bonbardaketak…; baina kontatzen zituen baita ere gure herrian (Orion) gertatutako kasuak: erreketeak herrian sartu aurretik nola joan ziren herritar asko, batez ere gizonezkoak, Iparraldera itsasoz, barkuetan; nola Asturiasetik etorritako dinamiteroek bota zuten ibaiaren gaineko zubia; gorriek nola fusilatu zuten herriko falangista bat haiek herrian sartu baino lehen; nola gero falangistek hil zuten herritar bat, hura Iparraldetik itzuli berritan; nola etxe batean irratia jartzen zuten balkoian, herritarrek beheko plazatxotik gerrako albisteak entzuteko eta horrek gero etxeko nagusiari nolako arazoak ekarri zizkion; nola bere aitaren anai bat Iparraldera joan eta ez zen inoiz itzuli…

Gerra handiaren barruan gerra txiki asko pizten dira, matriuska batean bezala. Istorio horiek denek erakarrita, ikerketa egin nuen: artxiboak eta hemerotekak aztertu nituen, eta batez ere herritarren testigantzak bildu, eta orain dela hamar urte liburu bat plazaratu nuen (Gerra bat barruan degula), historia alorrekoa, eta han eman nuen gerrak gurean utzitako uberaren berri.

Baina lan hori bukatzearekin batera, gelditu zitzaidan zenbait gauza jakiteko grina asegabea, gertaerak zergatik eta nola etorri ziren, alde ezkutua ezagutzeko harra. Ordurako berandu zen, protagonistak hilak ziren denak. Ez nuen jakin nola arraio lortu zuen etxekoandreak etxeko balkoitik herritarrentzat irratia pizten zuen bere senarra bizirik ekartzea etxera kanpamentu militarretik, soldaduek hara fusilatzera eraman ondoren. Ez nuen jakin zergatik gertatu zen nire aitonaren anaia Donibane Lohizunen betiko. Ez nuen jakin nondik nora ibili zen herritik Iparraldera ospa egin zuen arrantzalea Bigarren Mundu Gerra hasi zenean nazien kontrako borrokaldietan; ibili zela bai, baina nola ez…

Eta konturatu nintzen hori literaturak bakarrik erantzun zezakeela, fikzioak, benetako gertaeretan oinarritutako istorio asmatuak. Eta bide horretan abiatu nintzen orduan, orain hamar urte. Eta hainbat ipuin, istorio edo narrazio sortu ziren.

Urtetan ibilia nintzen ordurako kazetaritza lanetan, zenbait aldizkaritan. Eta zubitxo bat eraiki behar izan nuen nire baitan, kazetaritzatik literaturara igarotzeko, gerrako aldi urrun hura oraingo gure aldi honetara ekartzeko. Egunero ibiltzen naiz herriko zubia pasatzen, oinez edo bizikletaz, gu herriaren beste aldean bizi baikara, eta joan-etorri horietan egiten dut gogoeta, errioaren gaineko zubian, bi aldeak eta bi aldiak alderatuz.

Kostatu zitzaidan pauso hori ematea, urteetako lana izan zen niretzat. Muga lausoak daude kazetaritza eta literaturaren artean: pertsona eta pertsonaia, errealitatea eta fikzioa, egia eta egiantza, historia eta istorioak… erraz nahasteko arriskua dago eremu horretan.

Liburuak zazpi istorio ditu. Lehenengo seiek gerra eta gerra-osteko Orizar, kostaldeko arrantzale-herria, dute kokaleku eta atrezzo. Protagonista ia denei gerra etorri egin zitzaien, kanpotik, bat-batean ia, ilunabarra etortzen den bezala, orain arte eguna zen eta orain gaua da, orain arte bakean ginen eta orain gerran. Gerra hasi zen egunera arte, haiek ezin zuten imajinatu ere egin hura gerta zitekeenik, kanpotik etorritako tsunami erraldoi baten antzera irudikatzen dut nik gerra hura herritar haietako gehienentzat. Ez zen herri barruan egosi. 

Eta haren aurrean, bakoitza ahal izan zuen moduan moldatu zen. Batzuen jarrera eta jokaera ezagunak ditugu, beste askorenak ez. Herritar horiek egoera tamalgarri hari emandako erantzunak dira liburuan agertzen direnak, neurri batean asmatuak, fikziozkoak. Haiek dira liburuko protagonistak, baita zazpigarren ipuinekoak ere. Azken ipuin hori 60ko urteetan kokatuta dago, beste gerra baten atarian, gatazkaren lehen zantzuak antzematen hasi ziren garaian.

`Denboraren zubia´ du izena liburuak. Zubia bota zuten gorriek orduan, gero gorriek berreraiki behar izan zuten, derrigorrean. Garai hartan zubi asko bota eta erori ziren. Orain, liburu hau ere zubia da, denboraren zubia, garai hartako beldurrak, izugarrikeriak, eta gizatasunez blaitutako istorioak gaur egunera ekartzeko.

“Literaturaren handitasuna denbora eta espazioa gainditzeko duen gaitasunean datza”. Horixe dio Luisa Carnes-ek `Juan Caballero´ bere nobelan 1942an kokatuta, makisen partida baten ibilerak azaltzen duen liburuan.

Gezurra beti izan da arma handia gerra guztietan. 1936ko gerraren garaian zabaldu zen irratiaren bidez gezurrak esatea, komeni zena adieraztea eta komeni ez zena isiltzea. Gerora, beste horrenbeste egin zuen Hitlerren Alemania naziak, Joseph Goebbels propaganda-buruak antolatuta: Kaleetan bozgorailuak ipini eta jendea mezuak entzutera behartu, zigorrarekin mehatxatuz, eta atzerriko irratia sintonizatzea debekatu, heriotzarekin zigortuz. Naziek irratiaren erabilera propagandistikoa muturrera eraman zuten, baina frankistek egindakoa hartu zuten abiapuntu, Francoren erregimenak izu-mezuak hedatu baitzituen uhinetatik.

Horregatik, irratiaren istorioak leku inportantea hartzen duelako liburuan, izenburura eramatekotan izan nintzen irrati hitza: `Irratiaren sarean harrapatuta´ ibili zitzaidan buruan. Baina azkenean, zubia nagusitu zitzaidan, alde batetik bestera eramaten duen zubia, nik aldi bateko istorioak oraingo aldira ekartzeko baliatu nahi izan dut liburua.

Zubia, metafora moduan, askotan erabili da literaturan. Holaxe egin zuen Anjel Lertxundik `Gogoa Zubi´ liburuan. Honako leloa zekarren hasieran: `Izenetik izanera, gogoa zubi´, euskara biziberritzeko euskaldunon ahalegin kolektiboa gogoan zuela. Hauxe zioen Anduren liburuaren aurkezpenean Joserra Gartziak: “Sarritan egina du Anjel Lertxundik, gogoaren zubian barrena, izenetik izanerainoko bidaia. Izan ere, hori bera da fikzio-eraikitzaile batek ezinbestez zeharkatu behar duen zubia, abstrakzioaren basamortu izoztutik ideia eledunaren epelera igarotzeko. Irakurleak, gero, alderantzizko bidaia egingo du, baldin eta narratzaileak gogoeta eta emozioa otzeko hari nahikorik irun badu”. Horixe nahi nuke nik ere: liburu honetako istorioetan kontatutakoak irakurleari gerra haren gaineko gogoeta sortaraztea.

Iñaki Iturain

 

Egilea

Iñaki Iturain Azpiroz Orion jaio zen 1956an. Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Zientzietako ikasketak ditu eginak. EITB sortu aurretik, telebistarako esatariak prestatzeko, Donostian eratu zen eskolan ibili zen. Ibilbide profesional ia osoa euskarari lotutako lantegietan eman du, euskararen ezagutza, erabilera eta atxikimendua sustatzeko zenbait alorretan, irakasle eta teknikari: HABE, HAEE/IVAP, IRALE, eta EJko Hezkuntza Sailaren NOLEGA programan.

Idazteko zaletasuna izan du gaztetatik. Kazetaritza-lanak egin ditu, batez ere. Aia eta Orioko KARKARA herri-aldizkariaren sortzaileetakoa da, eta han aritu eta trebatu da idazten, 1989an sortu zutenetik, ehunka idazlan eginez. Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan: Argia, Euskaldunon Egunkaria, DVko Zabalik, Irutxulo, Karkara, Noaua, HABE, Itsas Memoria…

Zenbait liburu ere plazaratu ditu, bere jaioterriaren zenbait arlotan egindako ikerketetan oinarrituta: bertako euskararen ezaugarriak, historia, hango bertsolariak, arraunlariak…  2014an Memoria Historikoaren esparruko Gerra bat barruan degula liburua plazaratu zuen, 1936ko gerrari buruz.

Azken 10 urteotan jauzi egin du literaturaren eremura. Bertsoak eta ipuinak idatzi ditu; zenbait sari eskuratu ere bai. Gerrari buruz plazaratutako liburuan kontatu zituen giza istorioek barruan sortu zizkioten korapiloak askatzeko idatzi du oraingo liburua: Denboraren zubia.

 

 

 

Zinemaren historia II - Historia del cine II

Urriak

18

Octubre

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 
 

 

  AULA / GELA

Zinemaren historia II

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiral honetako saioan, "Zinemaren historia" serieko bigarren kapitulua proiektatuko da: 

Zinemaren historia, sortu zenetik gaur egunera arte, bisualki jorratuko da, zinemaren sorreratik azken blockbuster zinematografikora bitarteko hamabost kapitulu eta ehunka pasarte zinematografikoren bidez. Bertan, gure garaiko maisu nagusiekin egindako elkarrizketak erakutsiko dira: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...

Bigarren atalak Hollywoodeko zinema-estudioen gorakada du ardatz, Buster Keaton edota Charles Chaplinen komedia mutuei arreta berezia eskainiz. Baita Hollywoodeko eredu “luxuzkoaren” aurka eta errealismoan errotuago zeuden filmei ere, hala nola Robert Flahertyren Nanook edo Theodor Dreyerren Jeanne d’Arc. 

 

 

AULA / GELA

Historia del cine II

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, este viernes 22 de junio, se proyectará el segundo capítulo de “La historia del cine”.

Se abordará visualmente la historia del cine desde su creación hasta nuestros días a través de quince episodios y cientos de fragmentos cinematográficos desde la creación del cine hasta el último blockbuster cinematográfico. En ellos se mostrarán decenas de entrevistas con los principales maestros de nuestro tiempo: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...

El segundo episodio se centra en el auge de los estudios de cine de Hollywood, prestando especial atención a las comedias mudas de Buster Keaton o Charles Chaplin. También a aquellas películas que estaban en contra del modelo “ostentoso” de Hollywood y estaban más arraigadas en el realismo, como Nanook de Robert Flaherty o La Pasión de Juana de Arco de Theodor Dreyer.

 

Zinemaren historia III - Historia del cine III

Azaroak

22

Noviembre

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 
 

 

  AULA / GELA

Zinemaren historia III

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiral honetako saioan, "Zinemaren historia" serieko hirugarren kapitulua proiektatuko da: 

Zinemaren historia, sortu zenetik gaur egunera arte, bisualki jorratuko da, zinemaren sorreratik azken blockbuster zinematografikora bitarteko hamabost kapitulu eta ehunka pasarte zinematografikoren bidez. Bertan, gure garaiko maisu nagusiekin egindako elkarrizketak erakutsiko dira: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...

Hirugarren atala 20ko hamarkadan zentratzen da, Paris, Berlin, Mosku, Shangai eta Tokio, zinema-zuzendariek zinemara ekarri zituzten ideia berrien helmuga izan zirenean.

 

 

AULA / GELA

Historia del cine II

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, este viernes, se proyectará el tercer capítulo de “La historia del cine”.

Se abordará visualmente la historia del cine desde su creación hasta nuestros días a través de quince episodios y cientos de fragmentos cinematográficos desde la creación del cine hasta el último blockbuster cinematográfico. En ellos se mostrarán decenas de entrevistas con los principales maestros de nuestro tiempo: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...

El tercer episodio se centra en los años 20 cuando Paris, Berlin, Moscú, Shangai y Toko serían los destinos donde se descubrieron las nuevas ideas que los realizadores estaban aportando al cine.

 

 

 

Zinemaren historia I - Historia del cine I

Urriak

04

Octubre

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 
 

  AULA / GELA

Zinemaren historia I

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiral honetako saioan, "Zinemaren historia" serieko lehen kapitulua proiektatuko da.

Zinemaren historia, sortu zenetik gaur egunera arte, bisualki jorratuko da, zinemaren sorreratik azken blockbuster zinematografikora bitarteko hamabost kapitulu eta ehunka pasarte zinematografikoren bidez. Bertan, gure garaiko maisu nagusiekin egindako elkarrizketak erakutsiko dira: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...

Lehen atalak 1895 eta 1918 urteen arteko aldia hartzen du, arte berri baten hastapenetan, zinea. Arte modu berri hau nola sortu zen erakutsiko da.

 

 

AULA / GELA

Historia del cine I

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, este viernes 4 de octubre, se proyectará el primer capítulo de “La historia del cine”. 

Se abordará visualmente la historia del cine desde su creación hasta nuestros días a través de quince episodios y cientos de fragmentos cinematográficos desde la creación del cine hasta el último blockbuster cinematográfico. En ellos se mostrarán decenas de entrevistas con los principales maestros de nuestro tiempo: David Lynch, Martin Scorsese, Gus Van Sant, Terence Davies, Lars Von Trier...

El primer episodio abarca el período entre 1895 y 1918, en los albores de un nuevo arte, el cine. Se mostrará cómo nació esta nueva forma de arte.

 

Louis Kahn

Irailak

20

Septiembre

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 
 

  AULA / GELA

Louis Khan

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Louis Kahn estoniar jatorriko arkitektoaren inguruan izango da.

Louis Isador Kahn(1901 – 1974), Itze-Leib Schmuilowsky izenez jaioa, Filadelfian finkatutako arkitekto ospetsua izan zen. Hiri horretan hainbat estudiotan lan egin ondoren, berea sortu zuen 1935ean. Aldi berean, diseinuaren kritikari eta Yaleko Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakaskuntzari ere ekin zion 1947tik 1957ra. Hortik aurrera, arkitekturako irakasle izan zen Pensilvaniako Unibertsitateko Diseinu Eskolan. 

Kahnen estiloak, antzinako aurrien eraginez, monumentaltasunera eta monolitismora jotzen du, denboragabetasunera. Eraikinek ez dute ezkutatzen pisua, materialak edo eraikitzeko modua.  Besteak beste, Bangladesheko Dhakako Batzar Nazionala (1962), New Hampshireko Phillips Exeter Academyren Liburutegia (1965) edo Ikerketa Biologikoen Salk Institutua (1959) dira bere lanik aipagarrienak.

 

AULA / GELA

Louis Khan

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes será en torno al arquitecto de origen estonio Louis Kahn.

Louis Isador Kahn nacido como Itze-Leib Schmuilowsky (1901–1974),  fue un renombrado arquitecto asentado en Filadelfia. Después de trabajar en varios estudios en esa ciudad, fundó el suyo propio en 1935. Al mismo tiempo, se dedicó también a la crítica del diseño y a la docencia en la Escuela de Arquitectura de la Universidad de Yale entre 1947 y 1957. A partir de ese momento  hasta su muerte fue profesor de arquitectura en la Escuela de Diseño en la Universidad de Pensilvania. 

El estilo de Kahn, influenciado por las antiguas ruinas, tiende a la monumentalidad y al monolitismo, a la intemporalidad. Sus edificios no esconden su peso, sus materiales o su forma de construirse. Suyos son hitos como la Asamblea Nacional de Dhaka en Bangladesh (1962), la Biblioteca de la Phillips Exeter Academy en New Hampshire (1965) o El Instituto Salk de Estudios Biológicos, un complejo de laboratorios situados en La Jolla en California (1959).

 

Peregrino modernoen oporrak

Irailak

13

Septiembre

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 
Euskara hutsean

  AULA / GELA

Peregrino modernoen oporrak

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa, gaur eguneko turismoaren  inguruan izango da.

“Peregrino modernoen oporrak” Aimar Uribesalgok egindako dokumentala da eta mundu mailako turismoaren gaia jorratzen du. Bertan, ikuspegi historiko, ekonomiko, sozial eta ideologikoak lantzen dira. Turismoaren inguruan entzuten diren fenomeno arruntenak alde batera utzi (gentrifikazioa, masifikazioa…) eta autoreak modu sakonago batetik heltzen dio gaiari.

Dokumentala Indotxinan zentratuta dago (Vietnam, Laos, Kanbodia), penintsula horretako historia hurbilak kontakizuna ardazten du nolabait. 

Dokumentalak zazpi atal ditu. Beraietan inor gutxi libratzen da kritiketatik. Jai dute turismoa gorrotatu eta bidaiari sentitzen diren horiek, edo turismo jasangarrian sinesten duten ekologistek. 

Nazioarteko Zinemaldian saritua izan zen.

 

Artea eta Diseinua III

Uztailak

12

Julio

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

  AULA / GELA

Artea eta Diseinua III

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa artea eta diseinuari buruzko hirugarren saioa izango da.

Artearen eta diseinuaren profesionalek garatutako lan-metodoa aztertzen da, eta gainerakoen gainetik nabarmentzen saiatuz, proiektu berri bakoitzari nola heltzen dioten ezagutuko dugu. Egileen eta artisten aspektu  biografikoak ere jorratuko dira.

Ostiral honetako saioan, Ruth E. Carter jantzi-diseinatzaile estatubatuarraren lana aztertuko da. Zinemarako eta telebistarako 60 proiektu baino gehiagotan lan egin du. Lau aldiz izendatu dute Jantzien Diseinu Onenaren Oscar Sarietarako, Malcolm X (1992), Adiskidetasuna (1997), Black Panther (2008) eta Black Panther: Wakanda Forever (2022). Azkeneko bi lan hauei esker, Carterrek sariak irabazi zituen, eta kategoria horretan garaikurra lortu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen.

 

   AULA / GELA

Arte y Diseño III

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes será la tercera sesión dedicada al arte y diseño.

Se analiza el método de trabajo desarrollado por los y las profesionales del arte y del diseño, conoceremos cómo abordan cada nuevo proyecto intentando sobresalir sobre el resto. También se abordarán datos biográficos sobre los autores y artistas. 

En la sesión de este viernes se analizará el trabajo de la diseñadora de vestuario estadounidense Ruth E. Carter, que ha trabajado en más de 60 proyectos para cine y televisión. Ha sido nominada cuatro veces al Premio Óscar al Mejor Diseño de Vestuario por su trabajo en Malcolm X (1992), Amistad (1997), Black Panther (2008) y Black Panther: Wakanda Forever (2022). Con estas dos últimas, Carter ganó los premios convirtiéndose en la primera mujer afroamericana en conseguir la estatuilla en esa categoría. 

 

Hipgnosis

Uztailak

19

Julio

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

  AULA / GELA

Hipgnosis

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Hipgnosis izeneko diseinu grafikoko taldeari buruzkoa izango da.

Hipgnosis 1968. urtean sortu zen, eta mundu mailako ospea hartu zuen rock-albumen azal berritzaileen sorkuntzari esker, batez ere 70. hamarkadan. Nazioartean ezagunak diren Pink Floyd, Genesis, Led Zeppelin eta Black Sabbath taldeentzat lan egin zuten.

Jatorrian, Hipgnosis Storm Thorgersonek eta Aubrey Powellek osatzen zuten, eta 1974an Peter Christopherson gehitu zitzaien. Urteetan zehar, Hipgnosisek laguntzaile eta artista independiente askorekin lan egin zuen. Taldea 1983an banandu zen, baina Thorgersonek Pink Floydentzako azalak lantzen jarraitu zuen.

 

 

  AULA / GELA

Hipgnosis

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes será en torno al colectivo de diseño gráfico Hipgnosis.

El colectivo Hipgnosis fue fundado en el año 1968 y adquirió notoriedad mundial gracias a la creación de innovadoras portadas de álbumes de rock, principalmente durante los años 70. Trabajaron para bandas conocidas internacionalmente, como Pink Floyd, Geneis, Led Zeppelin y Black Sabbath

Originalmente compuesto por Storm Thorgeson y Aubrey Powell, en 1974 se les unió Peter Christopherson. A lo largo de los años, Hipgnosis trabajó con numerosos asistentes y artistas independientes. El grupo de artistas se separó en 1983, pero Thorgerson continuó trabajando 

Bill Viola

Uztailak

26

Julio

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

  AULA / GELA

Bill Viola

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Bill Viola bideoartista eta zinema zuzendariaren inguruan izango da.

Bill Viola (1951-2024) ikus-entzunezko bitarteko elektroniko berriak erabiltzen dituzten artisten belaunaldian eragin handiena izan duen pertsonetako bat izan da. Bideo instalazioak, entzumen giroak eta performanceak biltzen ditu, eta giza izaeraren inguruko esperientziak eta kezkak jorratzen ditu, hala nola jaiotza, heriotza eta kontzientzia.

New Yorkeko sortzaile zendu berriak, bere unibertso propioa eraiki zuen eta bizitzako galdera handiei erantzuteko bideoartea erabili zuen antzinako maisuak omenduz.

 

 

  AULA / GELA

Bill Viola

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes será en torno al videoartista y director de cine, Bill Viola.

Bill Viola (1951-2024) ha sido considerado como una de las figuras más influyentes en la generación de artistas que utilizan los nuevos medios electrónicos audiovisuales. Sus obras engloban videoinstalaciones, ambientes auditivos y performance. Las temáticas giran alrededor de las experiencias y preocupaciones de la condición humana, tales como el nacimiento, la muerte y la consciencia.

El creador neoyorquino recientemente fallecido, construyó un universo y utilizó el videoarte para responder a las grandes preguntas de la vida homenajeando a maestros antiguos.

 

Nobuyoshi Araki

Abuztuak

09

Agosto

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

  AULA / GELA

Nobuyoshi Araki

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Nobuyoshi Araki argazkilari japoniarraren ingurukoa izango da.

 

Nobuyoshi Araki Japoniako argazkilari ospetsu eta ezaguna da. Emakumeen biluztasuna aldizkari maskulinoetan ere gaizki ikusten den kultura batean, Araki bere argazki eta erakusketa-albumengatik errekonozitu eta kondenatu dute. Oro har, argazki eta erakusketa horiek emakumeengan jartzen dute arreta, normalean biluzik eta batzuetan egoera kezkagarrietan. Bere jaioterrian pornografo eta misogino gisa kritikatua izan den arren, beste askok ahots berezitzat jotzen dute argazkigintzan, eta berarekin lan egiten duten emakume askok haienganako maitasun eta errespetu zintzoaz hitz egin dute.

 

Travis Klose (2004) dokumentalgile estatubatuaren dokumentala proiektatuko da, Arakiren lan egiteko moduari, modeloekin dituen harremanei, hain ezagunak ez diren argazkiei eta bere aisialdia nola igarotzen duen erakusten duena. Horrez gain, hainbat lagun eta garaikiderekin elkarrizketak egiten dira, hala nola Björk eta Takeshi Kitanorekin. Arakiren argazkiei begirada bat ematea Japoniako gizartearen desio ilun eta haragizkoenei begiratzea da.

 

 

 

  AULA / GELA

Nobuyoshi Araki

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes será en torno al fotógrafo japonés Nobuyoshi Araki. 

Nobuyoshi Araki es un fotógrafo famoso y conocido en Japón. En una cultura donde la desnudez femenina es mal vista incluso en revistas masculinas, Araki ha sido reconocido y condenado por sus álbumes de fotos y exposiciones que por lo general se centran en las mujeres, generalmente desnudas y a veces en inquietantes poses. Aunque ha sido criticado como un pornógrafo y misógino en su tierra natal, muchos otros lo consideran una singular voz en la escena fotográfica, y muchas de las mujeres que trabajan con él han hablado de su sincero amor y respeto por ellas.

Se proyectará el documental sobre su persona del documentalista estadounidense Travis Klose ( 2004), que ofrece un vistazo a la forma de trabajar de Araki, sus relaciones con sus modelos, sus fotografías menos conocidas y cómo pasa su tiempo libre. También se incluyen entrevistas con varios amigos y contemporáneos, como Björk y Takeshi Kitano. Un vistazo a las fotografías de Araki es un vistazo a los deseos más oscuros y carnales de la sociedad japonesa.

 

Página 13 de 35