• A

HITZALDIA: J.A. Areta Goñi “Juxe” Zu barik eztau

URTARRILAK

17

ENERO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA 

HITZALDIA:

J.A. Areta Goñi “Juxe”

Zu barik eztau 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutakoAula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, J.A. Areta Goñi “Juxe” izango dugu hizlari ostiral honetako saioan. Otsailaren 23a arte Photomuseumeko aldi-baterako erakusketa-aretoan ikusgai dagoen“Zu barik eztau” erakusketaren egilea bere lanaren inguruan arituko da.

J.A. Areta Goñi “Juxe” Euskal Herriko kulturaren eta batez ere musika panoramaren eragile eta parte ezkutua da aspalditik. Eta “Zu barik eztau” proiektua 25 urte luze eta emankorren emaitza da.

Denbora luzez, edozein garito ilunetan, bertako zein atzerriko musikari, ikusle eta bere begirada erakarri izan duten pertsonak erretratatzen aritu izan da. Musika eta argazkilaritza pasioz bizi dituelako, musika eszenaren paisajearen parte eta lekuko fidela izan da. 

Bere proiektu pertsonalena den honetan hamarkadatan ezagutu eta bidelagun (izan) dituen dozenaka lagun batu ditu eta 50eko hamarkada bukaerako Hasselblad 500c formatu ertaineko kamera analogikoa soinean hartuta erretratu bana egin die.

AULA / GELA 

CONFERENCIA:

J.A. Areta Goñi “Juxe”

Zu barik eztau

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes correrá a cargo de J.A. Areta Goñi “Juxe”, autor de la exposición “Zu barik eztau”(Sin ti esto no sería posible) que se muestra al público desde el pasado martes hasta el 23 de febrero en la sala de exposiciones temporales del Photomuseum de Zarautz.

J.A. Areta Goñi “Juxe” es un agitador de la cultura vasca y principalmente de la escena musical de Euskal Herria. Su proyecto “Zu barik eztau” es el resultado de haber trabajado durante estos largos y fructíferos 25 años.

Durante largo tiempo se ha pateado todo tipo de garitos para fotografiar a músicos locales e internacionales, así como a aquellas personas cuya mirada haya llamado su atención. La música y la fotografía son sus grandes pasiones, de ahí que se haya convertido en testigo fiel y fidedigno y parte del paisaje musical.

En este su proyecto más personal ha reunido docenas de conocidos/as y amigos/as y les ha hecho sendos retratos ayudado de una cámara analógica de formato medio, la Hasselblad 500c.

 

                                                 

 

JFKren erahilketa II - El asesinato de JFK II

URTARRILAK

03

ENERO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA 

 JFK ren erahilketa II

 

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kulturaren difusiorako Gela/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa John Fitzgerald Kennedy Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hilketari buruzkoa izango da, oraingo honetan bigarren atala.

 

Profesional eta zaletuen kamera ugarik jarraitu zituzten presidentearen mugimenduak 1963ko azaroaren 22an Forth Worthen eman zuen hitzalditik, bere hilketa eta hurrengo egunetan gertatu ziren gertakariak barne.

 

Ostiral honetan proiektatuko da gertakari lazgarri horrekin lortutako milaka filmazio eta audio-grabazioen artean hautatutako materialaren lehenengo zatia.

 

 

*****  

AULA / GELA 

El asesinato de JFK II

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes tratará sobre el asesinato del presidente de los Estados Unidos John Fitzgerald Kennedy, en concreto la segunda parte.

 

Numerosas cámaras de profesionales y aficionados siguieron al presidente el 22 de noviembre de 1963, filmando prácticamente todos sus movimientos, desde su discurso en Forth Worth, a su asesinato y los acontecimientos que siguieron en los días posteriores. 

 

Este viernes se visualizará la primera parte del material seleccionado entre miles de horas de filmaciones y grabaciones de audio obtenidas sobre el trágico suceso.

 

John Huston

Urtarrilak

5

Enero

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA

John Huston

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa  John Huston irlandar zinema zuzendariaren inguruan izango da.

 

John Huston (1906-1987) irlandar naturalizatutako estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea izan zen.  Estatu batuetako zinema klasikoaren zuzendari onenetakotzat jotzen da, nahiz eta kritikaren zenbait sektorek gutxietsi.

 

Zuzendari gisa, hogeita hamazazpi film luze egin zituen, eta horietako gidoi gehienak idatzi zituen. Bere filmografian, The Maltese Falcon, The treasure of Sierra Madre, The Alfast Jungle, The African Queen edota The Dead, oscar sarietarako izendatua nabarmentzen dira. James Joyceren Dubliners obraren, The dead atalaren zinemarako egokitzapena da.

 

AULA / GELA

John Huston

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes será en torno al director de cine irlandés John Huston.

John Huston (1906-1987) fue un director, guionista y actor de cine estadounidense naturalizado irlandés. Está considerado como uno de los mejores directores del cine clásico estadounidense, pese a que se encuentra minusvalorado por ciertos sectores de la crítica.

Como director, realizó treinta y siete largometrajes, escribiendo la mayoría de los guiones de estos. De su filmografía destacan clásicos como El hancón maltés, El tesore de Sierra Madre, La junga de asflato, La reina de África o la nominada a los óscar The Dead (Dublineses) dirigida por John Huston. Es la adaptación cinematográfica del relato Los muertos, pertenciente a la obra Dublineses, de James Joyce.

Etorkinak Euskal Herrian / Inmigrantes en el País Vasco

Urtarrilak

19

Enero

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

  AULA / GELA

Etorkinak Euskal Herrian

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Euskal Herrira datozen etorkinen integrazioaren inguruan izango da.

Euskal Herrian 40.000 etorkin inguru bizi dira, baino zein den haien kultura eta nolakoa den Euskal Herrirako edota euskararekiko harremana ezezaguna zaigu gehiengoari. Askotan aurreiritziak eta estereotipoak itsutzen gaituzte.

Horregatik aipagarria da Audrey Hoc zinegilearen D’ici et d’ailleurs. Haiek eta gu (2022), pieza dokumentala. Hocine, Merrah, Suong eta Sabrinaren kontakizunekin. Horiek bost urte baino gehiago daramatzate Euskal Herrian bizitzen eta bakoitzak esperientzia ezberdinak kontatzen dituzte integrazioaren eta bertakoekin dituzten harremanak azalduz. 

Saioa frantsesez eta gazteleraz izango da euskarazko azpitituluekin. 

 

 

AULA / GELA

Inmigrantes en el País Vasco

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes será en torno a la integración de los inmigrantes que vienen al País Vasco.

En Euskal Herria viven unos 40.000 inmigrantes, pero cuál es su cultura y cómo es su relación con el país o con el euskera es algo desconocido para la mayoría. Con frecuencia nos ciegan los prejuicios y los estereotipos.

Por ello destaca la pieza documental D’ici et d’ailleurs. Haiek eta gu (2022) de Audrey Hoc con relatos de Hocine, Merrah, Suong y Sabrina. Ellos llevan más de cinco años viviendo en Euskal Herria y cada uno cuenta diferentes experiencias explicando las relaciones de la integración y sus relaciones con los lugareños.

La sesión será en francés y castellano con subtítulos en euskera.

 

Gaza

Urtarrilak

26

Enero

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

  AULA / GELA

Gaza

PROIEKZIOA

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Gazari buruzkoa izango da.

Gaza eta Palestina propagandaz haratago, munduak ezagutzen ez duen herria da, eta ez daki hari buruz egunero erakusten dizkiguten albistegiek, gerrak, bonbek, heriotzak baino gehiago. Palestinar herriak bizitasuna izan du Israelek lurralde okupatuetan inposatu nahi duen heriotzaren eta propagandaren kulturaren aurrean.

Nabarmentzekoak dira "Checkpoint Rock" dokumentala, musikaren bidez, Javier Corcuera zuzendariak eta Fermin Muguruza musikariak 2009an begiak irekitzen saiatu ziren bonben azpian bizirik irauten saiatzen den kultura bati, eta "Born in Gaza" dokumentala, 2014ko uztaila eta abuztua bitartean Israelek Gazaren aurka egindako erasoan filmatutakoa. Filmak hamar umeri jarraitzen die, bonben arteko eguneroko bizitza nolakoa den eta gerraren izugarrikeria gainditzeko eta euren bizitzei normaltasun ukitua emateko nola borrokatzen duten kontatzen dutenak.

 

AULA / GELA

Gaza

PROYECCIÓN

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno a  Gaza.

Gaza y Palestina más allá de la propaganda,  es un pueblo que el mundo desconoce y no sabe de él más de lo que los informativos, la guerra, las bombas, y muerte que nos enseñan diariamente. Contrariamente  el pueblo palestino ha poseído una vitalidad frente a la cultura de la muerte y propaganda que pretende imponer Israel en los territorios ocupados.

Destacan los documentales, “Checkpoint Rock” que, a través de la música, el director Javier Corcuera y el músico Fermín Muguruza intentaron abrirnos los ojos en 2009 a una cultura que intenta sobrevivir bajo las bombas y el documental “Born in Gaza” rodado durante el ataque israelí contra la franja de Gaza entre julio y agosto de 2014. La película sigue a diez niños que cuentan cómo es su vida diaria entre las bombas y cómo luchan para superar el horror de la guerra y darle un toque de normalidad a sus vidas.

 

Marx anaiak II / Hermanos Marx II

Otsailak

02

Febrero

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

  AULA / GELA

Marx anaiak II

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Marx anaien inguruko bigarrena izango da.

Marx anaiak bost anaia izan ziren, komiko estatubatuarrak. Arrakasta handia izan zuten lehenik vodevilean, gero Broadwayn eta azkenik zineman.


Taldearen muina hiru anaia nagusiak izan ziren: Chico, Harpo eta Groucho. Bakoitzak pertsonaia mota bat antzezten zuen. Baina, bi anaia gazteenek Gummok eta Zeppok, ez zituzten beren pertsonaiak modu berean garatu, eta, azkenean, beste lanbide batzuetan murgildu ziren. Gummok ez zuen inongo filmetan parte hartu, eta Zeppo lehenengo bostetan bakarrik agertu zen.

Arrakasta Broadwayen I 'll Say She Is (1923-1925), Lau kokoak (1925-1928) eta Marxen konfliktoak (1928-1929) lanei esker iritsi zitzaien. Lau kokoak zinemara eraman zuten lehen titulua izan zen Paramountentzat 1929an. Gero beste hamalau titulu etorri ziren. Aipagarriak dira, besteak beste, “Gau bat operan”, “Antzara-sopa”, “Arratsalde bat zirkuan” edota “Zaldi lumak”, Marx anaien filmik onena bezela kontsideratzen dena. 

 

 

AULA / GELA

Hermanos Marx II

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes será la segunda en torno a los hermanos Marx.

Los hermanos Marx fueron cinco cómicos estadounidenses que cosecharon un enorme éxito primero en el vodevil, luego en Broadway y finalmente en el cine.  

El núcleo del grupo fueron los tres hermanos mayores, Chico, Harpo y Groucho. Cada uno de los cuales interpretaba a un tipo de personaje. Los dos hermanos más jóvenes, Gummo y Zeppo, no desarrollaron sus personajes de la misma manera y finalmente abandonarían el mundola actuación para ejercer otros oficios. Gummo no participó en ninguna de las películas, y Zeppo solo apareció en las cinco primeras.

El éxito les llegó gracias a las obras de Broadway, I'll Say She is (1923-1925), Los cuatro cocos (1925-1928 y El conflicto de los Marx (1928-1929). Los cuatro cocos  sería el primer título en ser llevado al cine para la Paramount  en 1029. Luego vendrían catorce títulos más. Destacan títulos como “Una noche en la ópera”, “Sopa de Ganso”. “Una tarde en circo” o “Plumas de caballo”, considerada como la mejor película los hermanos Marx. 

 

Marx anaiak III / Hermanos Marx III

Otsailak

16

Febrero

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

  AULA / GELA

Marx anaiak III

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Marx anaien inguruko hirugarrena izango da.

 

Marx anaiak bost anaia izan ziren, komiko estatubatuarrak. Arrakasta handia izan zuten lehenik vodevilean, gero Broadwayn eta azkenik zineman.


Taldearen muina hiru anaia nagusiak izan ziren: Chico, Harpo eta Groucho. Bakoitzak pertsonaia mota bat antzezten zuen. Baina, bi anaia gazteenek Gummok eta Zeppok, ez zituzten beren pertsonaiak modu berean garatu, eta, azkenean, beste lanbide batzuetan murgildu ziren. Gummok ez zuen inongo filmetan parte hartu, eta Zeppo lehenengo bostetan bakarrik agertu zen.

Arrakasta Broadwayen I 'll Say She Is (1923-1925), Lau kokoak (1925-1928) eta Marxen konfliktoak (1928-1929) lanei esker iritsi zitzaien. Lau kokoak zinemara eraman zuten lehen titulua izan zen Paramountentzat 1929an. Gero beste hamalau titulu etorri ziren. Aipagarriak dira, besteak beste, “Gau bat operan”, “Zaldi lumak”, “Arratsalde bat zirkuan” edota “Antzara-sopa”, Marx anaien film onenetako bat bezela kontsideratzen dena. 

 

 

AULA / GELA

Hermanos Marx III

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes será la tercera en torno a los hermanos Marx.

Los hermanos Marx fueron cinco cómicos estadounidenses que cosecharon un enorme éxito primero en el vodevil, luego en Broadway y finalmente en el cine.  

El núcleo del grupo fueron los tres hermanos mayores, Chico, Harpo y Groucho. Cada uno de los cuales interpretaba a un tipo de personaje. Los dos hermanos más jóvenes, Gummo y Zeppo, no desarrollaron sus personajes de la misma manera y finalmente abandonarían el mundola actuación para ejercer otros oficios. Gummo no participó en ninguna de las películas, y Zeppo solo apareció en las cinco primeras.

El éxito les llegó gracias a las obras de Broadway, I'll Say She is (1923-1925), Los cuatro cocos (1925-1928 y El conflicto de los Marx (1928-1929). Los cuatro cocos  sería el primer título en ser llevado al cine para la Paramount  en 1029. Luego vendrían catorce títulos más. Destacan títulos como “Una noche en la ópera”, “Plumas de caballo”. “Una tarde en circo” o “Sopa de ganso”, considerada como una de las mejores películas los hermanos Marx. 

 

Presentación / Aurkezpena. Koldo Anasagasti "Aunque silben las balas, te escribiré"

Otsailak

23

Febrero

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

  

 

AULA / GELA

 

Liburu Aurkezpena

Koldo Anasagasti

Aunque silben las balas te escribiré

-Joxe Joan Gonzalez de Txabarri-Aurkezlea

 

 

 

Aunque silben las balas, te escribiré, gerra zibilari (1936-1939) buruzko lau kontakizun biltzen ditu, bertan gutun edo ohar batek garrantzi berezia hartzen du istorio bakoitzean.

 

Lehenengoak, El joven que lo dio todo izenekoak, Berlingo olinpiada paralelotan, Bartzelonara lehiatzera joan ziren kirolarien frustrazioa jasotzen du; izan ere, ezin izan zuten lehiatu 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarra gertatu zelako. Armak hartu eta matxinatuen aurrean beren ideologia defendatu zutenengan oinarritzen da trama.

 

Bigarren istorioak, En el monte de la sangre izenekoak, aita amorruz eta erabakitasunez saiatzen da bere semearen heriotzaren benetako arrazoia ezagutzen, Saibiko gailurraren aurkako erasoan borrokan erorita.

 

Solo soy una enfermera, hirugarren kontakizunak emakume gazte baten gorabeherak azaltzen ditu, bere ideien kontrako gizon baten zauriak sendatzen dituena, eta gertaera horrek bere etorkizunean izango duen eragina.

 

Azkenik, Sabin, maitia, Gurseko kontzentrazio-esparruan sartuta dagoen gudari gazte baten eta bere neska-lagunaren arteko trukaketa epistolarra da. Neska-laguna bere lanetik aldenduta dago, eta orain nekazari eta abeltzain lanak egiten ditu Berangoko bere baserrian. Gutun hauen bidez, preso hartutako soldaduen tratuaren gordintasuna biziko dugu. 

 

Aunque silben las balas, te escribiré, Koldo Anasagasti Olabeagaren bosgarren eleberria da, bere aurreko lanak argitaratu ondoren: El último fotograma (2019, John Anduezarekin batera idatzia), ¡Maldito caballo! (2020), Y llegaron galernas (2021) eta Clandestina. Radio  Euzkadi, un irrintzi desde Venezuela (2022).

 

Koldok erretiroa hartu ondoren ekin zion literaturari, berrogei urte baino gehiago argitalpenen eta ikus-entzunezkoen munduko enpresen kudeaketan eman ondoren. Ibilbide profesional horrek aukera eman zion Euskal Telebista (ETB) eta Donostiako Zinemaldia zuzentzeko, eta telebista eta zinema-programa ugari eta askotarikoak ekoizteko bere 3 Koma 93 S.A. eta Trauko Ekoizpenak S.L.U. ekoiztetxeetatik, edo aktoreen interes artistikoak ordezkatzeko ere Trauko Management S.L.U. sozietatearen bitartez. 

 

 

 

AULA / GELA

 

Presentación del libro

Koldo Anasagasti

Aunque silben las balas te escribiré

Presentador-Joxe Joan Gonzalez de Txabarri-

 

Aunque silben las balas, te escribiré reúne cuatro relatos sobre la guerra civil (1936-1939), en los que una carta o una nota, tiene especial relevancia en cada una de las historias.

 

El primero de ellos, El joven que lo dio todo, recoge la frustración de los deportistas que fueron a Barcelona a competir en la olimpiada paralela a la de Berlín, y que no pudieron hacerlo al producirse el alzamiento militar del 18 de julio del año 1936. La trama se centra en aquellos que tomaron las armas y defendieron su ideología frente a los sublevados.

 

La segunda historia, En el monte de la sangre, nos cuenta cómo un padre se afana con rabia y resolución por conocer la verdadera causa de la muerte de su hijo, caído en combate en el ataque a la cumbre del Saibi.

 

Solo soy una enfermera, el tercer relato, retrata las vicisitudes de una joven que sana las heridas de un hombre de ideas contrarias a la suyas, y la repercusión que este hecho tiene en su futuro.

 

Por último, Sabin, maitia es un intercambio epistolar entre un joven gudari recluido en el campo de concentración de Gurs, y su novia, maestra apartada de su trabajo, dedicada ahora a labores campesinas y ganaderas en su caserío de Berango. A través de estas cartas viviremos la crudeza del trato a los soldados presos en Francia y las penurias que tienen que vivir quienes han permanecido en tierra vasca.

 

Aunque silben las balas, te escribiré es la quinta novela de Koldo Anasagasti Olabeaga, tras sus anteriores títulos publicados: El último fotograma (2019, coescrita con John Andueza), ¡Maldito caballo! (2020), Y llegaron galernas (2021) y Clandestina. Radio Euzkadi, un irrintzi desde Venezuela (2022).

 

 

Koldo inició sus pasos en la literatura tras su jubilación, después de más de cuarenta años dedicado a la gestión de empresas del mundo editorial y audiovisual, trayectoria profesional que le dio la oportunidad de dirigir Euskal Telebista (ETB) y el Zinemaldia de Donostia, y producir múltiples y variados programas televisivos y cinematográficos desde sus productoras 3 Koma 93, S.A. y Trauko Ekoizpenak S.L.U. , así como representar los intereses artísticos de actores y actrices mediante su sociedad Trauko Management S.L.U. 

 

Aurkezpena. Ione Zuloaga "1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten EMAKUMEAK. Gipuzkoako kasua."

Martxoak

15

Marzo

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

  

 

AULA / GELA

 

Liburu Aurkezpena

Ione Zuloaga Muxikaren eskutik

1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten EMAKUMEAK Gipuzkoako kasua 

 

 

Liburua, Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatu eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketaren emaitza da.

Ione Zuloaga Aranzadi Zientzia Elkarteko historialariak burututako ikerketa lau ataletan dago banatuta. Lehen atalean, Bigarren Errepublika garaian emakumeek eginiko aldarriak eta haien irudiaren inguruko aldaketa azaltzen da. Aipatutako atalean, Emakume Abertzale Batzaren sorreraren, lehen emakume alkateen, 1934ko iraultzan parte hartu zuten emakumeen …. inguruko azalpenak ematen dira, espazio publikoaren konkista gisa ulertuz. Bigarren atalean, estatu kolpearen eta gerra testuinguruan, emakumeek frontean izandako papera, erbesteratzeak, kanporatzeak eta erizain eta amabitxi bezala egin behar izandako lanak aipatzen dira, besteak beste.

Jarraian, emakumeen aurkako zenbait errepresio mota biltzen dira, hala nola, errepresio ekonomikoa, lan-kanporatzeak, errepresio sexuatua (ile mozketak, bortxaketak…), kartzelaratutako emakumeen egoera, fusilamenduak eta alargunen lutoaren ukazioa. Azken atalean, Bigarren Mundu Gerran zehar nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako hiru emakumeren kasua jaso da.

Ione Zuloagaren azterlana ibilbide luzeko hiru ikerlariren lanek osatu dute. Bartzelonako Unibertsitateko Queralt Solék ikuspegi historikotik aztertu ditu emakumeen rola eta egoera gerrateetan, ikusezin bihurtutako biktima gisa. Bestetik, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria den Enara Garrok genero indarkeria aztertu du testuinguru hartan, eta hari nola egin zitzaion aurre, nazioarteko eta Europako eskualdeetako ikuspegi batetik. Eta azkenik, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia saileko Lourdes Herrastik emakumeen gorputzean errepresioak izandako eragina aztertu du, gerra garaiko eta gerra osteko errepresio sozial eta politiko orokortuaren esparruan, emakumeen aurkako umiliazio eta iraina bilatzea helburu zuen irudiaren eraso eta gorputzen jabetza, bortxaketa eta heriotzekin.

*******

Ione Zuloaga Muxika

1995, Azkoitia. Aranzadi Zientzia Elkarteko historialaria, Historian Graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta Historia Garaikidean espezializatua unibertsitate berean.

2014tik hainbat udara egin ditu indusketa arkeologikoetan murgilduta: Aduna-Asteasu-Zizurkil (Saseta Defentsa Sistema), Amaiurko gaztelua, Zalduako erromatar galtzada eta Irulegiko gaztelua. 2017az geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteko Memoria Historikoko taldearekin 1936-1959 tokiko historia berreskuratzen dihardu. Argitalpenen artean: Alegia 1936-1945, Getaria 1936-1945, Zegama 1936-1945, Zestoa 1936-1945 ditu. Horrez gainera, orain gutxi, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak, Gipuzkoako kasua liburua aurkeztu zuen egile nagusi bezala. Ikerketa horretan, Queralt Solé, Enara Garro eta Lourdes Herrasti ibilbide luzea duten adituen ekarpenak ere badatoz. Ione Zuloagak, Euskal Herriko Unibertsitatean doktoretza egiten dihardu, Emakumeen errepresioa gai hartuta. Zenbait hitzaldi eta kongresutan parte hartu du azken urteetan.

 

 

Hitzaldia eta liburu aurkezpena. David Hornback "Where in hell is Wichita?"

Apirilak 

12

Abril

2024

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 

AULA / GELA

 

Hitzaldia eta Fotoliburuaren Aurkezpena

Where in hell is Wichita?

Non demontre dago Wichita?

Egilea: David Hornback

 

Estatu Batuetako urrutiko eskualde batean, 1970eko hamarkadaren amaieran, 15 urteko gazte batek 35 mm-ko kamera hartu zuen eskuetan, zuri-beltzeko filma errebelatzen ikasi, eta inguruan zuen guztiari argazkiak ateratzen hasi zen: lagunei, ikaskideei, maskotei, familiari eta bizilagunei.

17 urterekin, argazkiak eta negatiboak jaso zituen bi kutxatan eta familiaren etxeko atikoan gorde ostean, unibertsitatera joan zen foto-kazetaritza ikastera.

Bi hamarkada geroago, Berlinetik Wichitara egindako bisitan, negatiboen kutxak berreskuratu zituen. Berlinera eraman eta bere familiaren negatiboen aukeraketa bat inprimatu, eta, 2000. urtean, Berlingo galeria batek bere lana erakusteko aukera eman zion. Jarraian hainbat erakusketa egin zituen Milan, Bilbo, Napoli eta Europa osoan.

2019an, proiektuak dirulaguntza jaso zuen eta argazkiekin "Where the Hell is Wichita?" (Non demontre dago Wichita?") izeneko fotoliburua argitaratu zen. 

Liburuak garai xalo batera garamatza, bizitza sinplea eta zuzena zen une batera, ateak ez zeuden inoiz giltzaz itxita, haurrak aske jolasten ziren auzoan eta familiek mahai handi baten inguruan afaltzen zuten gauero. Gure memoria kolektiboan, bizitza horrekin identifika gaitezke. Agian gure aitona-amonak eta gurasoak horrela bizi izan dira. Aro pre-digitala zen, telefono mugikorrik gabe, ordenagailurik gabe, Interneteko distrakziorik gabe. Eta hori guztia 15, 16 eta 17 urteko gazte batek harrapatu zuen bere bigarren hezkuntzako urteetan; gerora ahaztua izateko, eta, kasualitatez, berreskuratua eta azkenik, argazki liburu eder batean bihurtua.

 

 

AULA / GELA

 

Conferencia y presentación del fotolibro

Where in hell is Wichita?

¿Donde diablos está Wichita?

Autor: David Hornback 

 

En una región remota de los Estados Unidos, a finales de la década de 1970, un joven de 15 años toma en sus manos una cámara de 35 mm, aprende a revelar película en blanco y negro y comienza a fotografiar todo lo que le rodea en su vida: sus amigos, compañeros de clase, mascotas, familia y vecinos.

A los 17 años, empaqueta sus fotografías y negativos en dos cajas, las guarda en el ático de la casa familiar y se dirige a la universidad para estudiar fotoperiodismo.

Durante una visita a Wichita desde Berlín, dos décadas después, descubre las cajas de negativos en el ático. Las lleva de vuelta a Berlín, comienza a imprimir una selección de negativos de su familia y, en el año 2000, una galería en Berlín le ofrece exponer su trabajo. Le siguen muestras en Milán, Bilbao, Nápoles y en toda Europa.

En 2019, el proyecto recibe una subvención y se publica un libro con las fotografías, titulado: "Where the Hell is Wichita?” (¿Dónde diablos está Wichita?").

El libro nos transporta a una época inocente, a un momento en que la vida era simple y directa, las puertas nunca estaban cerradas con llave, los niños jugaban libremente en el vecindario y las familias cenaban alrededor de una gran mesa cada noche. En nuestra memoria colectiva, podemos identificarnos con esa vida. Quizás nuestros abuelos y padres hayan vivido así. Era la era pre-digital, sin teléfonos celulares, sin computadoras, sin distracciones de internet. Y todo fue capturado por un joven de 15, 16 y 17 años durante sus años de secundaria, para luego ser olvidado y, por casualidad, rescatado y presentado en un hermoso libro de fotografías.

 

 

 

 

 

Página 10 de 32