• A

David Lean

Martxoak

26

Marzo

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA 

David Lean

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiraleko saioa David Lean zinema zuzendari britainiari buruzko saioa izango da.

David Leanek kultuzko film klasikoak egiteagatik da ezaguna: besteak beste,  Lawrence Arabiakoa, Kwai ibaiaren gaineko zubia edota Doctor Zhivago.

1927an hasi zen zinema industrian ganbera-laguntzaile gisa, Gaumont Picturesen. Gero, posizio hobeagoetara igo zen. Zuzendari gisa egin zituen lehen lau lanak Noël Cowarden lanetan oinarritu ziren, zeinekin hauetako lehenengo filma zuzendu zuen, Odola, izerdia eta malkoak (In Which we Serve, 1942). Ondoren, bere filmik maitagarrienetako batzuk etorriko ziren, Udako eromenak (Summertime, 1955) kasu. Lean ekoiztetxeak Ingalaterratik kanpo egindako lehen ekoizpena da, eta aktore atzerritarrekin egin zen, horien artean, nazioarteko izar bat zegoen, Katharine Hepburn. Gainera, Leanek lehen aldiz eman zuen pauso bat estudioetatik kanpo, filma osorik kanpoan filmatuz.

Ondoren, gehien gogoratzen den superprodukzioak etorriko ziren, Kwai ibaiaren gaineko zubia, New York Film Critics Award bat eta Oscar bat irabazi zituena. Beste Oscar bat jaso zuen Lawrence Arabiakoarengatik (1962). Doctor Zhivagoren arrakastaren ondoren (1965) , Ryanen alaba (1970) ez hain arrakastatsua etorri zen.

Hamalau urteko etenaldi luze baten ondoren, bere azken filma izango zena zuzendu zuen, Indiarako pasaia (1984). Londresen hil zen Joseph Conraden Nostromo obran oinarritutako film bat prestatzen ari zela.


*****

 AULA / GELA 

David Lean

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el laureado director de cine británico, David Lean.

David Lean fue autor de películas clásicas de culto como Lawrence de Arabia, El puente sobre el río Kwai y Doctor Zhivago..

Se inició en la industria como ayudante de cámara en 1927 en Gaumont Pictures. Luego, ascendió a mejores posiciones. Sus primeros cuatro trabajos como director estuvieron basados en obras de Noël Coward, con quien codirigió la primera de ellas, Sangre, sudor y lágrimas (In Which we Serve, 1942). Después vendrían algunas de sus películas más entrañables como Locuras de verano (Summertime, 1955) Se trata de la primera producción de Lean realizada fuera de Inglaterra y con actores extranjeros entre los que se encontraba una estrella internacional como Katharine Hepburn. Además Lean dio por primera vez un paso fuera de los estudios, realizando el rodaje de la película íntegramente en exteriores. 

Después vendrían las superproducciones por la que es más recordado, como El puente sobre el río Kwai, por la que ganó un New York Film Critics Award, y un Óscar. Recibió otro Óscar por Lawrence de Arabia (1962). Después del éxito de Doctor Zhivago (1965), vino la no tan exitosa La hija de Ryan (1970).

Tras un largo paréntesis de catorce años, dirigió la que sería su última película, Pasaje a la India (1984). Murió en Londres mientras planeaba una película basada en la obra Nostromo, de Joseph Conrad..

 

Bertrand Tavernier

Apirilak

09

Abril

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA 

Bertrand Tavernier

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiraleko saioa Bertrand Tavernier zinema zuzendari, gidoilari, aktore eta ekoizle frantziarrari buruzkoa izango da.


Bertrand Tavernier, hogeita hamar bat filmen zuzendaria, kritikaria eta zinemazale jakintsua da. Bere ondarea pantailatik haratago hedatzen da irakasleria etikoaren eta erantzukizun moralaren eskakizunean. Cannesko Zinemaldian saritua izan zen eta lau Cesar sari eta Bafta bat jaso zituen.


L'appât
Dans la brume électrique edota La Princesse de Montpensier filmetan, bere pertsonaiei, arteari eta egiari leial izateko erantzukizun morala izan zuen ".

1983an, Bertrand Tavernierrek Un dimanche à la campagne filmatu zuen, Cannesko Zinemaldian Zuzendari Onenaren Saria irabazi zuena.

*****

 AULA / GELA 

Bertrand Tavernier

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el director, guionista, actor y productor de cine francés, Bertrand Tavernier.

Bertrand Tavernier, director de una treintena de películas, crítico y sabio cinéfilo. Su legado se extiende más allá de la pantalla, al magisterio ético y exigencia de responsabilidad moral. Fue premiado en el Festival de Cannes y recibió cuatro premios César y un Bafta.

En sus películas como, La carnazaEn el centro de la tormenta o La princesa de Montpensier, tuvo la responsabilidad moral de ser fiel a sus personajes, a su arte y a la verdad".

En 1983 filmaría, Un domingo en el campo, una de las películas más galardonadas y emotivas de Bertrand Tavernier, ganadora del Premio a Mejor Director en el Festival de Cannes.

Conferencia de XABIER UNZURRUNZAGAen hitzaldia

Apirilak

16

Abril

2021

18,00 H.

Sanz-Enea

Doako sarrera/ Aforo mugatua

Entrada gratuita/ Aforo limitado

 AULA / GELA 

Xabier Unzurrunzagaren eskutik hitzaldia

"Hiriaren irudia".

1975 karmelitak-Iñurritza eremua.

Zarautz

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiraleko saioa SANZ-ENEA kultur-etxean izango da. Izan ere, Xabier Unzurrunzaga zarauztar arkitektoak hitzaldia eskainiko du bertan ikusgai dagoen erakusketaren harira. Hitzaldiaren izenburua honakoa da:  “Hiriaren irudia. 1975 Karmelitak - Iñurritza eremua. Zarautz.”

 

XABIER UNZURRUNZAGA GOIKOETXEA (Zarautz, 1937)

Arkitekto gipuzkoarrak Bartzelonan egin zituen bere lehen ikasketak (ETSAn, 1964), Madrilen (MECan, 1968) eta Ipar Karolinan (Urban Design, 1970-1971). Hirigintza eta Arkitektura lanbidean Marquet eta Zulaicarekin osatutako taldean hasi zen (1964-1970). Bere proiektu nabarmengarrienak, besteren artean honakoak dira: Santo Tomas Lizeoa (Donostia, 1967), Eliz Kalea eraikina (Usurbil, 1968), Altamira etxebizitzak (Ordizia, 1969), Urumea eraikina (Donostia, 1970, Rafael Moneorenkin elkarlanean) eta Tolosako Hiri-Antolamenduko Plana  (M. Solá Moralesekin lkarlanean) .

1969an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eskutik Aizpurua Saria jaso zuen.

1970-1978 artean, Hiri Plangintza eta Arkitekturako Estudio Seiss-eko Zuzendaria izan zen  J. Zubiría, A. de la Hoz, E. Ruiz de la Riva, A. Zabala eta  F. de Leon arkitektoekin. Bertan, Arrasate, Bergara eta  Zarautzko (Karmelitak-Iñurritza plan partzialeko, Zelai Ondoko urbanizazio-proiektuko  eta Salbatore Mitxelena Ikastolako eta Eguzki-Lore bizitegi-multzoko)  hiri-antolamenduan aritu zen.

1986-1992 artean, bere jarduera profesionalean honako proiektuak nabarmentzen dira: Donostiako Amarako geltokia, Arrasateko hilerria eta Donostiako Benta Berri auzoan egindako etxebizitza sozialak, Hondarribiko Zezen Plaza eta Azpeitiko Etxe Beltz Izarra.

1977tik 2007ra arte (erretiroa hartu arte), Donostiako Arkitektura Eskolan Hirigintza irakasle izan zen. 1989an E.H.U. ko Hirigintza eta Lurralde Antolaketako katedradun izendatu zuten.

 

 

*****

 AULA / GELA 

Conferencia de Xabier Unzurrunzaga

"La imagen de ciudad" .

1975 area carmelitas-Iñurritza.

Zarautz

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, el viernes 16 de abril en SANZ-ENEA, el arquitecto zarauztarra Xabier Unzurrunzaga ofrecerá una conferencia titulada “La imagen de la ciudad. 1975 Area Karmelitas-Iñurritza” con motivo de la exposición que se exhibe en la misma.

 

XABIER UNZURRUNZAGA GOIKOETXEA (Zarautz, 1937)

El arquitecto guipuzcoano efectúa sus primeros estudios en Barcelona (ETSA, 1964), Madrid (MEC, 1968) y Carolina del Norte (Urban Design, 1970-1971). Inicia el ejercicio de su profesión de Arquitectura y Urbanismo con el equipo que constituye con Marquet y Zulaica (1964-1970). Figuran entre sus trabajos destacables el Liceo Santo Tomás (Donostia, 1967), edificio Eliz Kalea (Usurbil, 1968), viviendas Altamira (Ordizia, 1969), edificio Urumea (Donostia, 1970, en colaboración con Rafael Moneo), el Plan de ordenación urbana de Tolosa (en colaboración con Manuel Solá Morales).

En 1969 recibe el Premio Aizpurua de Arquitectura del Colegio Vasco-Navarro.

Desde 1970 a 1978 es Director de Estudio Seiss de Planeamiento Urbano y Arquitectura con los arquitectos: J. Zubiría, A. de la Hoz, E. Ruiz de la Riva, A. Zabala y F. de León, desarrollando trabajos como el Planeamiento y ordenación urbana de Arrasate, Bergara  y el Plan parcial Carmelitas-Iñurritza, el Proyecto de Urbanización de Zelai Ondo y la Ikastola Salbatore Mitxelena y el conjunto residencial Eguzki Lore en Zarautz.

Entre 1986-1992 destacan en su actividad profesional como arquitecto, la Estación de Amara de Donostia, el Cementerio de Arrasate, y los proyectos elaborados en  los barrios de viviendas sociales de Benta Berri en Donostia, Zezen Plaza en Hondarribia y Etxe Beltz Izarra de Azpeitia.

Desde 1977 hasta su jubilación el año 2007  ejerce la docencia de Urbanismo en la Escuela de Arquitectura de San Sebastián. En 1989 es nombrado Catedrático de Urbanismo y Ordenación del Territorio de la E.H.U.-U.P.V.

Alberto Schommer

Apirilak

23

Abril

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Alberto Schommer

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Alberto Schommer argazkilari gasteiztarrari buruzkoa izando da.

Alberto Schommer azken hamarkadetako argazkilari sortzaileenetako bat izan zen, Espainiako Frankismoko  eta Trantsizioko politikarien erretratuengatik ezaguna, baita garai hartako gizartearen ikono iparramerikarrei egindako argazkiengatik ere. Besteak beste erretratoak atera zizkien Andy Warhol, Roy Lichtenstein edo Susan Sontagni.

Erretratu psikologikoaren maisua, ironia dosi handi batekin argazkiak ateratzen zituena. Teknika ondo menderatzen zuen argazkilari sortzailea, argazkiaren oinarriak aldatu zituen, argiak aldatuz: argi bakarra erabiliz eta itzalak kartoi mehe zuriarekin argituz.

Bere lana herrialde askotan erakutsi da eta nazioarteko aldizkari ospetsuenek argitaratu dute.

Bere ibilbide profesionalean zehar ezin konta ahala sari jaso ditu eta munduan zehar egindako bidaietan egindako erreportajeak biltzen dituzten 70 liburu baino gehiago argitaratu dira.

 

*****

 

AULA / GELA 

Alberto Schommer

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el fotógrafo vitoriano Alberto Schommer.

Alberto Schommer fue uno de los fotógrafos más destacados del panorama creativo de las últimas décadas, famoso por sus retratos de las figuras políticas del Franquismo en España y de la Transición, así como de personalidades norteamericanas, convertidas en iconos de dicha sociedad. Fotografió a Andy Warhol, Roy Lichtenstein o Susan Sontag entre otros.

Fue un maestro del retrato psicológico, que fotografiaba con una gran dosis de ironía. Un fotógrafo creativo con gran dominio de la técnica que trastocó las bases de la fotografía cambiando las luces: utilizando una sola luz y aclarando las sombras con cartulina blanca.

 

Su obra ha sido expuesta en numerosos países y ha sido publicada por las revistas más prestigiosas del panorama internacional.

A lo largo de su trayectoria profesional recibió incontables galardones y  se han publicado más de 70 libros que recogen reportajes realizados durante sus viajes por todo el mundo.

 

 

 

Gaston Kaboré

Apirilak

30

Abril

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Gaston Kaboré

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Burkina Fasoko Gaston Kaboré zinemagileari buruzkoa izango da. 

Gaston Kaboré bere herrialdeko zinemagile garrantzitsuenetakoa da. 1958an jaio zen, eta  ikasketak Uagadugun eta Parisen burutu zituen. Gidoilari, zuzendari eta ekoizle lanetan bere trebetasunak uztartzen ditu. Dokumental ugari egin ditu.

1997an, Pan-African Zinemaldiko saria jaso zuen Buud Yam drama historikoari esker. 2005ean, Burkina Fasoko zinegile berriak prestatzeko asmoz, Imagine zinema eskola sortu zuen. 2009an, Berlinaleko epaimahikide izan zen.

Bere Wend Kuun (Jainkoaren oparia, 1982) filma aurrerapen itzela izan zen zinema afrikarrarentzat. Izan ere, 1985ean, Wend Kuunik film onenaren Cesar saria irabazi zuen eta 1986an Friburgoko Nazioarteko Zinemaldian Distribution Help Award saria.

 

*****

 

AULA / GELA 

Gaston Kaboré

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el cineasta, natural de Burkina Faso, Gaston Kaboré.

Gaston Kaboré es uno de los cineastas más importantes de su país. Nacido en 1958, se formó en Uagadugú y París. Combina sus habilidades como guionista, director y productor. Ha realizado numerosos documentales. 

En 1997, recibió el premio del Festival Cinematográfico Pan-African por su drama histórico Buud Yam. En 2005, fundó la escuela de cine Imagine, que forma los nuevos directores de cine en Burkina Faso. En 2009, formó parte del jurado de la Berlinale 2009.

Su película Wend Kuun (Regalo de dios) representó un gran avance para el cine africano en 1982. En 1985, Wend Kuuni ganó el premio César a la mejor película y en 1986 ganó el premio Distribution Help Award en el Festival Internacional de Cine de Friburgo.

Jean-Luc Godard

Maiatzak

07

Maiatzak

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 AULA / GELA 

Jean-Luc Godard

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Jean-Luc Godard zinema zuzendariari buruzkoa izango da.

Jean-Luc Godard-ek (Paris, 1930) zinema kreatiboa, abangoardista baina, oro har, eskuragarria landu zuen. Muntaiari dagokionez  esperimentaltzat hartzen da. Nouvelle Vague-ko kide eraginkorrenetakoa izanik, aldi berean, bere zorroztasun kritikoagatik eta bere irudien poesiagatik nabarmentzen da.

68ko maiatzaren ondoren, oraindik militantzia iraultzailearekin konprometitua, publiko zabalago bati zuzendutako fikziozko filma konbentzional batzuk zuzendu zituen, teoria maoisten eredu izan zitezen. Proiektu horren lehenengo lana, Jean-Pierre Gorinekin batera zuzendutako Tout va bien (Dena ondo dabil) film luzea da, 1972an estreinatu zena, Yves Montand eta Jane Fonda protagonista zituelarik.

Jean-Luc Godard eta Jean-Pierre Gorin, filmeko zuzendariak eta gidoilariak, 1973ko Berlingo Nazioarteko Zinemaldian sariatuak izan ziren. Interfilm saria jaso zuten.

*****

 

AULA / GELA 

Jean-Luc Godard

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el director de cine Franco-Suizo Jean-Luc Godard.

Jean-Luc Godard (Paris, 1930) cultiva un cine creador, vanguardista, pero accesible en su conjunto. Es experimental respecto al montaje considerado clásico. Es uno de los miembros más influyentes de la Nouvelle Vague, a la vez caracterizado por su acidez crítica y por la poesía de sus imágenes. 

Tras el Mayo del 68, todavía comprometido con la militancia revolucionaria, Godard probó a dirigir filmes de ficción convencional que ejemplificasen las teorías maoístas dirigiéndose a un público más amplio. Como primera pieza de este proyecto, y codirigiendo con Jean-Pierre Gorin, estrenó en 1972 el largometraje Todo va bien, protagonizado por Yves Montand y Jane Fonda. 

Jean-Luc Godard y Jean-Pierre Gorin, directores y guionistas del filme, fueron premiados en el Festival Internacional de Berlín de 1973 con el galardón Interfilm al foro del nuevo cine. 

Karel Reisz

Maiatzak

28

Maiatzak

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

AULA / GELA 

Karel Reisz

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko Saioa Karel Reisz  zuzendari britaniarri buruzkoa izango da. 

Reisz errefuxiatu judua izan zen. Bere gurasoak Auschwitzen hil ziren. Royal Air Force-en aritu zen Bigarren Mundu Gerraren amaieran. Gerra amaitu ondoren, natur-zientziak irakatsi zituen Cambridgen, eta zinema-aldizkarietarako idazten hasi zen.

Free zinema mugimendu zinematografikoaren sortzaileetako bat izan zen. Hasieran, dokumentalak zuzen du zituen. We are the Lambeth Boys  izenekoa nabarmenduz. Dokumental horrek Erresuma Batua ordezkatu zuen Veneziako Nazioarteko Zinemaldian.

Ondoren, film luzeak zuzentzen hasi zen, 1966ko Morgan, kasu klinikoa komedia nabarmenduz (Morgan! ere deitua), David Mercerren gidoi batekin egindakoa. Morgan filmak goi mailako gizarte bateko emakume batekin ezkondutako artista frustratu baten istorioa kontatzen du. Filmak Vanessa Redgrave protagonistari Canneseko Zinemaldian antzezle onenaren saria eta Oscarretarako lehen izendapena jaso zituen.

 

 AULA / GELA 

Karel Reisz

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el director de cine británico Karel Reisz.

Reisz fue un refugiado judío, Sus padres murieron en Auschwitz. Se unió a la Royal Air  hacia el final de la Segunda Guerra Mundial. Tras el final de la guerra,  enseñó ciencias naturales en Cambridge, y empezó a escribir para revistas de cine.

Fue uno de los fundadores del movimiento cinematográfico Free Cinema. Comenzó dirigiendo documentales,  entre ellos destaca We are the Lambeth Boys, que representó al Reino Unido en el Festival Internacional de Cine de Venecia.

Después, comenzó a dirigir largometrajes, destacando la comedia de 1966,  Morgan, un caso clínico (también llamada Morgan!) con un guion de David Mercer.  Narra la historia de un artista frustrado casado con una mujer de la alta sociedad y que profesa ideas comunistas. La cinta le dio a la protagonista Vanessa Redgrave, el premio a la mejor intérprete en el Festival de Cine de Cannes  y su primera nominación al Óscar.

 

Jean Renoir

Ekainak

04

Junio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

AULA / GELA 

Jean Renoir

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Jean Renoir, zine zuzendari, gidoilari eta aktore frantziarrari buruzkoa izango da.


Jean Renoir, Pierre-Auguste Renoir margolari inpresionistaren semea da,
eta, zinema frantziar eta unibertsalaren izen garrantzitsuenetako bat. Bere filmak, hainbat hamarkadetan bere benetako dimentsioan ulertu ez baziren ere, aspaldidanik funtsezko obra gisa ikusten dira frantziako zinemaren historiaren garapenean. Nabarmena da, besteak beste, François Truffautren zinemarengan izan zuen eragina bereziki.


Bigarren Mundu Gerra baino lehen, Jean Renoirrek bakezko mezua sustatu nahi izan zuen La grande illusion (1937) lanarekin, non Erich von Stroheim eta Jean Gabin bere aita espiritualak parte hartzen duten omenaldi modura. La grande Illusion film beliko sakon bakezale gisa defini daiteke; Bigarren Mundu Gerra hasi baino bi urte lehenago estreinatu zen, eta gatazkaren eztandak areagotu egin zuen askatasunaren eta tolerantziaren aldeko mezu gizatiarra, edozein sinesmen edo ideologia-desberdintasunen gainetik. Geroago, garai hartako beste film batzuek jarrera antzekoa hartu zuten, besteak beste, Charles Chaplinen The great dictator  eta Ernst Lubitsch-en To be or not to be.

 

 AULA / GELA 

Jean Renoir

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el director de cine, guionista y actor francés, Jean Renoir

Hijo del pintor impresionista Pierre-Auguste Renoir, es uno de los nombres clave del cine francés y universal. Sus películas, durante décadas incomprendidas en su verdadera dimensión, se ven desde hace tiempo como obras clave del cine francés, La influencia sobre el cine de François Truffaut, entre otros, es especialmente notable.

Antes de la Segunda Guerra Mundial, Jean Renoir trató de promover un mensaje de paz con La gran ilusión (1937), en la que participan (en un homenaje) su padre espiritual Erich von Stroheim y Jean Gabin. La gran ilusión puede definirse como una película bélica profundamente pacifista; estrenada dos años antes del comienzo de la Segunda Guerra Mundial, el estallido de la contienda amplificó el mensaje eminentemente humano, de defensa de la libertad y la tolerancia por encima de cualquier diferencia de credo o ideológica, de la que también participaron posteriormente otros filmes de la época, como El gran dictador, de Cjarles Chaplin, y Ser o no ser, de Ernst Lubitsch.

Éric Rohmer

Ekainak

25

Junio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

 

 AULA / GELA 

Éric Rohmer

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Éric Rohmeri buruzkoa izango da.

Maurice Henri Joseph Schérer, Éric Rohmer ezizenaz ezaguna, kazetari, eleberrigile, gidoigile eta irakasle frantsesa izan zen. Intelektual garrantzitsua izan zen gerraostean Frantzian garatu zen  Nouvelle Vague (Uhin berria) zinema-mugimenduan. Gainera, Cahiers du Cinéma zinema-aldizkari ospetsuaren editorea ere izan zen.


Bere filmografiaren ezaugarri nagusiak sinpletasuna eta elkarrizketa biziak dira, “prosazko zinema" deiturikoa, alegia. Bere lehen luzemetraia 1959ko Le signe de Leo filma izan zen. Seguru asko, bere zintarik arraroena eta baita liluragarriena ere.

 

 AULA / GELA 

Éric Rohmer

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre Éric Rohmer.

Éric Rohmer, seudónimo de Maurice Henri Joseph Schérer fue un crítico y director de cine, además de periodista, novelista, guionista y profesor francés. Fue un intelectual importante de la llamada Nouvelle vague (Nueva Ola) durante la posguerra. También fue editor de la prestigiosa revista de cine Cahiers du Cinéma. 

Su filmografía se caracteriza por la sencillez y los diálogos intensos, el llamado "cine en prosa". Rohmer debutó en el largometraje, con "El signo de Leo" en 1959Probablemente su trabajo más extraño y fascinante. 

Jim Morrison

Uztailak

02

Julio

2021

18,00 H.

Doako sarrera / Aforo mugatua

Entrada gratuita / Aforo limitado

  AULA / GELA 

Jim Morrison 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultura hedapenerako Aula / Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Jim Morrison, kantautare eta poeta estatubatarri buruzkoa izango da.

James Douglas "Jim" Morrison, "The Doors" talde mitikoko abeslaria, izaera aparteko poeta eta artista izan zen, probokatzailea eta oso eztabaidatua. Garai guztietako rock abeslari onenetakotzat hartua, Morrison hil zela 50 urte bete diren arren datorren uztailaren 3an, herri kulturan eta gazteen kontrakulturan errebeldiaren ikonoa izaten jarraitzen du.

2009an Tom Dicillok zuzendu eta idatzitako When you're alone (Arraroa zarenean) dokumentala estreinatu zen. The Doors taldearen ordura arte ikusi gabeko irudiekin egina, dokumentalak bere musikaren eta ondarearen eragin iraultzailea erakusten du.

 

 AULA / GELA 

Jim Morrison

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el cantautor y poeta estadounidense Jim Morrison. 

James Douglas “Jim” Morrison, vocalista de la mítica “The Doors”, fue un poeta y artista de excepcional personalidad, provocador y muy controvertido. Considerado como uno de los mejores cantantes de rock de todos los tiempos, sigue siendo uno de los iconos de rebeldía en la cultura popular y contracultura juvenil, a pesar de que el próximo 3 de julio se cumplen 50 años de su muerte.

En 2009, se estrenó el documental When You're Strange (Cuando eres raro) dirigido y escrito por Tom Dicillo. Con imágenes nunca vistas del grupo, muestra el impacto revolucionario de su música y su legado. 

 

Página 2 de 22