• A

Harresiak II / Muros II

IRAILAK

21

SEPTIEMBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa gaur egungo gai bati eskainiko zaio: migrazioa eta bere ondorioak.

Bigarrengo saio honetan, beste lurralde artean, Bangladesh edo Sudafrikan gertatzen dena izango da aztergai.  Migratu papergabeak, eskubideen urraketak, gatazka emozionalak, zorionaren nahia... gure munduan aurkitu ditzakegun egoera arruntak dira.

 

AULA / GELA

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 21 septiembre, estará dedicado a un tema de actualidad como es la emigración y sus consecuencias.

En esta segunda sesión, entre otros territorios, se podrán conocer las situaciones que se dan en Bangladesh o Sudáfrica. Personas sin papeles, pérdidas de derechos, conflictos emocionales, búsqueda de felicidad, son escenarios que se dan habitualmente en nuestro planeta.

 

Harresiak I / Muros I

IRAILAK

14

SEPTIEMBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa gaur egungo gai bati eskainiko zaio: migrazioa eta bere ondorioak.

Saio horretan ikusiko ditugu bai muga mexikarrean, bai Melillako hirian, ematen diren hainbat egoera. Izan ere, papergabeak, eskubideen urraketak, gatazka emozionalak, zorionaren nahia... gure munduan aurkitu ditzakegun egoera arruntak dira.

 

AULA / GELA

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 14 septiembre, estará dedicado a un tema de actualidad como es la emigración y sus consecuencias.

En esta sesión se podrán ver las distintas situaciones que se plantean tanto en la frontera mexicana como en la ciudad fronteriza de Melilla.  Personas sin papeles, pérdidas de derechos, conflictos emocionales, búsqueda de felicidad, son escenarios que se dan habitualmente en nuestro planeta.

 

 

Arte prehistórico / Historiaurreko artea

IRAILAK

07

SEPTIEMBRE

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, irailak 7ko saioa, historiaurreko arteari eskainita egongo da.

Artelan-kopuru parietal handia ikuskatu ondoren, Marc Azéma zuzendari eta arkeologo prestigiotsuak, historiaurreko gizakiak, gaur eguneko gizakiaren irudi eta mugimenduaren lilura bera sentitzen zuela erakusten digu.

Erokeria al da esatea zinema duela 20.000 urte, Paleolitikoan asmatu zela? Arte paleolitikoaren grabatuen irakurketa berri batek, historiaurreko artistek haitzuloetako paretetan irudikatutako animalien mugimendua deskonposatzen zutela proposatzen du; hau da, modu primitiboan, animazio-filmak egiten zituztela. Gai zirela, azken finean, narrazioak irudikatzea eta soinuez eta irudiez lagunduz istorioak kontatzea.

 

 

AULA / GELA

 

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 7 septiembre, estará dedicado al análisis del arte prehistórico.

Tras revisar un gran número de obras de arte parietal, el director y prestigioso arqueólogo Marc Azéma desvela que el hombre prehistórico sentía la misma fascinación por las imágenes y el movimiento que el hombre actual.

¿Es una locura decir que el cine se inventó en el Paleolítico, hace 20.000 años? Una nueva lectura de las pinturas y los grabados del arte paleolítico propone que los artistas prehistóricos descomponían el movimiento de los animales representados en las paredes de las cuevas; es decir, que realizaban una forma primitiva de cine de animación. Eran capaces, en definitiva, de representar las narraciones y contar historias acompañándose de sonidos e imágenes.

 

Tony Catany

ABUZTUAK

31

AGOSTO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, abuztuaren 31ko saioa Toni Catany (Lluchmayor, Mallorca 1942 - Bartzelona, 2013) argazkilariari eskainiko zaio. 

Catany Bartzelonara joan zen 1960an Kimikako ikasketak burutzeko asmoz, baina horren ordez, argazkilaritza ikasi zuen bere kabuz. Hasiera batean, bidaia-erreportajeak egin zituen. Hala ere, lehen unetik foto-kazetaritzatik aldendu zen. Bere argazkiek oso ukitu berezia, pertsonala, dute. Natura hilak, erretratuak, biluziak, paisaiak etab. egin zituen, beti ere edertasuna bilatuz. Hartarako, hainbat teknika fotografiko erabili zituen, haien artean XIX. mendeko prozedurak (kalotipoa, heliograbatua, ikatz-platino-paladioa) eta egungo prozedurak (garraitutako polaroida edo bere azken urteetan, argazkigintza digitala). Catanyk bakarkako ehun erakusketa baino gehiago egin zituen, liburu ugari argitaratu zituen eta beste sari askoren artean Frantziako Kultura Ministerioak emandako Chevalier de l'Ordre des Arts titulua jaso zuen (1991), eta Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala (2001).

 

AULA / GELA

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 3 de agosto, se repasará al la trayectoria profesional del fotógrafo Toni Catany (Lluchmayor, Mallorca 1942 - Barcelona, 2013).

De formación autodidacta, Catany llegó a Barcelona en 1960 para comenzar sus estudios en Ciencias Químicas. Allí inició su carrera como fotógrafo haciendo reportajes de viajes. Sin embargo, desde un primer momento, se decantó por temáticas alejadas del fotoperiodismo. Sus fotografías tienen un toque muy personal. Realizó naturalezas muertas, retratos, desnudos, paisajes… buscando siempre la belleza.  Para ello utilizó distintas técnicas fotográficas, entre ellas procedimientos del siglo XIX (calotipo, el heliograbado o el tiraje al carbón platino-paladio) y otras técnicas más modernas como la polaroid transportada o en sus últimos años, la fotografía digital.

Catany realizó más de un centenar de exposiciones individuales, publicó numerosos libros y, entre otros reconocimientos, recibió el título de Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres, otorgado por el Ministerio de Cultura francés (1991), y el Premio Nacional de Fotografía, concedido por el Ministerio de Educación y Cultura en 2001.

 

Hitzaldia / Conferencia Luis Gasca

ABUZTUAK

24

AGOSTO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Luis Gascaren hitzaldia

Marilyn Monroe: faldas al viento

 

Video conferencia

 

Video conferencia 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, abuztuaren 24an, Luis Gascak hitzaldia eskainiko du izenburu honekin: “Marilyn Monroe: faldas al viento”.

Hitzaldi hori, egun Photomuseumen ikusgai dagoen eta izenburu berbera duen erakusketaren harira dator.

LUIS GASCA

Idazlea, zine-aztertzaile eta dokumentalista euskalduna, Donostian jaioa 1933an.

Zaragozako Unibertsitatean Eskubidea ikasi zuen, eta denbora batean abokatu lanean murgildu zen. Bere heziketa osatzeko, Publizitatea, Turismoa, Soziologia, Psikologia, Kazetaritza, Ekonomia-Zientziak, Filosofia eta Nazioarteko Zuzenbidea ikasi zuen Zaragoza, Madril, Paris, Bordele eta Oxfordeko Unibertsitateetan. Donostiako Turismo Eskolako dekanoa eta irakaslea ere izan zen.

Urteetan zehar Bartzelonan bizi izan zen, Planeta argitaletxeko zinemari buruzko idazle eta aholkulari nagusienetako bat izanez. Geroago Donostian, zinema-mundura, irudira eta komikira lotuta zeuden Burulan argitaletxearen sortzailetako bat eta Pala eta Sadko argitaletxeetako zuzendaria izan zen. Aldi berean, zinemaren munduan lan egin zuen, Televisa kate mexikarreko Europarako kontseilaria izendatu zutenetik.

Zinemaren historiari buruzko ehun liburu baino gehiagoren egilea, horien artean bakarka eginiko batzuk: Tebeo y cultura de masas (1966), Marilyn Monroe: la diosa del deseo (1955), Marlon Brando: el hombre salvaje (1944). Román Gubernekin elkarlanean eginikoak: El discurso del cómic (1988, 2011n handitua eta berrargitaratua), Diccionario de onomatopeyas del cómic (2008), Enciclopedia erótica del cómic (2012) eta El universo fantástico del cómic (2015).

Zinema bere pasioetako bat izan da, gazte gaztetatik Donostiako Comité Ejecutivo de las Jornadas Internaciones de Cine y Televisión Educativos, Científicos y Culturales-eko kidea izan zen (1965-1968).

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin etengabeko harremana izan du, 1970an aukeraketa batzordeko kidea eta idazkaria izendatua izan zen 1976ra arte. 1977an Zinemaldiko Zuzendari izendatu zuten, ondoren,1981, 1982, eta 1983 urteetan berriz berretsi zutelarik betebehar horretarako. Zinemaldiko zuzendaria zelarik, 1977 urtean, Luis Buñuel lehenengoz Donostiara etor zedila lortu zuen, baita ere Bernardo Bertolucci, munduko zinemaren beste figura ospetsuen artean.

Irudiarekin erlazionatutako plataforma eta elkarteen sustatzailea, Luis Gasca, oro har, komikiaren eta irudiaren munduan espezializatutako organismo ugarietako kide da.

Azkenik, nabarmendu behar da Gipuzkoako Foru-Aldundiaren Koldo Mitxelena Kulturunearen Liburutegiak Luis Gascaren dokumentazio-funtsa, munduan bakartzat onartua, bereganatu zuela. Bilduma hori, KOMIKIGUNEA, komikiaren dokumentazio gune espezializatuaren sorreraren abiapuntua izan da.

 

Conferencia de Luis Gasca

Marilyn Monroe: faldas al viento

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 24 de agosto, Luis Gasca impartirá una conferencia bajo el título de “Marilyn Monroe: faldas al viento”.

Esta conferencia se presenta como un complemento a la muestra que actualmente se exhibe en el Photomuseum con el mismo título.

LUIS GASCA

Escritor, cineasta y documentalista vasco, nacido en San Sebastián en 1933.

Estudió Derecho en la Universidad de Zaragoza, y ejerció por un tiempo la abogacía. Completó su formación con cursos de Publicidad, Turismo, Sociología, Psicología, Periodismo, Ciencias Económicas, Filosofía y Derecho Internacional en las Universidades de Zaragoza, Madrid, París, Burdeos y Oxford. Fue profesor y decano de la Escuela de Turismo de San Sebastián.

Durante años residió en Barcelona, siendo uno de los principales asesores y escritores de cine de la editorial Planeta. Ya en San Sebastián, fue cofundador y director de la editorial Burulán, y director de Pala y Sadko, empresas dedicadas al mundo del cine, la imagen y el cómic. Al mismo tiempo, trabajó como consejero para Europa de la cadena mexicana Televisa.

Autor de más de un centenar de libros sobre cine y cómic, entre los que destacan, en solitario: Tebeo y cultura de masas (1966), Marilyn Monroe: la diosa del deseo (1955) y Marlon Brando: el hombre salvaje (1944). En colaboración con Román Gubern: El discurso del cómic (1988, reeditada y ampliada en 2011), Diccionario de onomatopeyas del cómic (2008), Enciclopedia erótica del cómic (2012) y El universo fantástico del cómic (2015).

El cine es una de sus pasiones, siendo desde muy joven miembro del Comité Ejecutivo de las Jornadas Internacionales de Cine y Televisión Educativos, Científicos y Culturales de San Sebastián (1965 a 1968).

Su relación con el Festival Internacional de Cine de San Sebastián comienza en 1970, en que es nombrado secretario del mismo y miembro de su comité de selección, tarea que desarrollará ininterrumpidamente hasta 1976. En 1977 es nombrado Director de dicho Festival, responsabilidad a la que volvería en los años 1981, 1982 y 1983. Siendo director del Festival Internacional de Cine, logró en 1977 que Luis Buñuel viniera por vez primera a San Sebastián, así como Bernardo Bertolucci, entre otras grandes figuras del cine mundial.

Promotor de asociaciones y plataformas relacionadas con la imagen, Luis Gasca es miembro de multitud de organismos especializados en el mundo de cómic y de la imagen en general.

Por último destacar que el fondo documental de Luis Gasca, adquirido por el centro Koldo Mitxelena Kulturunea de la Diputación Foral de Gipuzkoa, está considerado único en el mundo. Esta colección fue el punto de partida para la creación del centro de documentación KOMIKIGUNEA, espacio especializado en cómic de prestigio internacional.

 

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna / Día Internacional de la Fotografía

ABUZTUAK

19

AGOSTO

2018

18,00H.

Urtero legez, abuztuaren 19an, Photomuseumak Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna antolatzen du. Parisen, 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren, hau da daguerrotipoaren,  aurkezpena egin zela aitzakiatzat hartuz. Horrela lehen unetik, argi eta garbi, jasota gelditu zen asmakizun berriaren balioa bai lekukotasunez bai arlo artistikoa lantzeko gaitasuna  zuelako.

Lehen unetik gizartea, Nicéphore Niépce-ren eta Louis-Jacques-Mandé Daguerre-ren aurkikundeak eskaintzen zuen laguntzaz eta zituen gaitasunez ohartu zen. Geroago hobekuntza tekniko desberdinek asmakizun honen garapena nabarmendu zuten. Zientziaren eta arteen alorretan bere aplikazioak asko izan dira eta entzutetsuak.

Zentzu honetan, azpimarratzekoa da hainbat artista plastikoek bai argazkigintzara bai zinemara jo dutela espiritu berritzaile eta esperimentalarekin.

Ekitaldi honetako programa horrela dago osatua; aurreskua, Daguerreren monumentuaren aurrean lore-eskaintza eta bertsolariaren emanaldia.

Ondoren Miguel Zugazak, gaur egun, Bilboko Arte Ederretako zuzendariak hitzaldia eskainiko du izenburu honekin “La fotografía y el museo”.

ARGAZKIGINTZA ETA MUSEOA

Argazkigintza  ia museoaren garaikidea da, eta, bere asmakizunetik XIX. mendean bide lagun izan du erreprodukzio eta bildumen zabalkuntzarako teknika nagusi bezala. Hitzaldiak historia paralelo hau jorratuko du, hizlariak Pradoko Museoan orain dela gutxi garatutako esperientzian oinarrituta. Prado Museoa XIX. mendetik hasita instituzio berritzailea izan da argazkigintzaren erabileran, bai modu komertzialean, bai zientifikoan edo zabalkuntzan. Jean Laurent grafoskopioaren asmakizunetik hasita, 1882 eta 1883 urte bitartean, eta gaur egungo zabalkuntza digitalaren aldeko apustua jarraituz Google Earth-en laguntzarekin, Prado Museoa bere berrehun urteko historia adibide hoberenetako da erreprodukzio mekanikoen garaian museoa ulertzeko. 

Miguel Zugaza Miranda (Durango, 1964) Artearen historian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala (1993-1995) zuzendari-ordea izan da eta zuzendaria Bilboko Arte Ederretako Museoan (1995-2001) eta Prado Museoan (2002-2017). Gaur egun, berriro aurkitzen da Bilboko Arte Ederretako Museoaren buruan.


Anualmente, el 19 de agosto, el Photomuseum de Zarautz organiza el Día Internacional de la Fotografía, para conmemorar la presentación en 1839 del primer procedimiento fotográfico, el daguerrotipo, ante las Academias de Ciencias y de Bellas Artes de París. Así, desde el primer momento se dejó constancia del valor testimonial y artístico del nuevo invento. 

Pronto la sociedad se percató de las prestaciones y del potencial que tenía el descubrimiento de Nicéphore Niépce y Louis-Jacques-Mandé Daguerre. Posteriormente las distintas mejoras técnicas acentuaron el desarrollo de este invento. Sus aplicaciones en el terreno de la ciencia y de las artes son muchas y notorias. 

En este sentido, es necesario subrayar que numerosos artistas plásticos han recurrido tanto a la fotografía como al cine con un espíritu innovador y experimental. 

El programa de esta conmemoración constará de un aurresku, una ofrenda floral ante el monumento a Daguerre y la actuación de un bertsolari.

A continuación Miguel Zugaza, actual director del Museo de Bellas Artes de Bilbao impartirá una conferencia bajo el título de “La fotografía y el museo”.

LA FOTOGRAFÍA Y EL MUSEO

La fotografía es prácticamente contemporánea al museo, y, desde su invención en el siglo XIX, ha acompañado a este como principal técnica de reproducción y difusión de sus colecciones. La conferencia repasará esta historia paralela tomando como referencia principal la experiencia reciente del conferenciante al frente del Museo del Prado. Desde el siglo XIX hasta la actualidad el Prado ha sido una institución innovadora en la utilización de la fotografía, tanto desde el punto de vista comercial como desde el científico o el divulgativo. Entre la invención del grafoscopio por Jean Laurent, entre 1882 y1883, y la actual apuesta por la difusión digital a través del proyecto realizado en colaboración con Google Earth, el Museo del Prado en su historia bicentenaria es uno de los mejores ejemplos para entender el museo en la era de la reproducción mecánica.

Miguel Zugaza Miranda (Durango, 1964) es licenciado en Historia del Arte por la Universidad Complutense de Madrid. Ha sido subdirector del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (1993-1995) y director del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1995-2001) y del Museo del Prado (2002-2017). Actualmente se encuentra nuevamente al frente del Museo de Bellas Artes de Bilbao.

 Eitb

 

Joaquín Sorolla

ABUZTUAK

17

AGOSTO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, abuztuaren 17ko saioa Joaquín Sorolla pintoreari eskainiko  zaio. 

Dokumentalak modernotasun ezaugarrietan eta bere pinturak lortu zuen hizkuntza mailan sakontzen du, mende-igarotzeko abangoardiek, argazkigintzak eta, baita ere, hasiberria zen arte zinematografikoak eraginda.

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 17 de agosto, analizará la figura de Joaquín Sorolla. 

El documental profundiza en los rasgos de modernidad y en el lenguaje que alcanzó su pintura, influido por las vanguardias del tránsito de siglo, por la fotografía e, incluso, por el incipiente arte cinematográfico.

 

 

 

Stanley Kramer

ABUZTUAK

10

AGOSTO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, abuztuaren 10ko saioa Stanley Kramer zuzendari eta  ekoizle newyorktarrari eskainiko zaio.

Emigratzaile alemanen semea, zineman Depresio Handiaren garaian ekin zion eta bere ideiek Franklin D. Roosevelten eragin demokrata jaso zuen. 1985an esan zuen “idea horiek nire filmetan jartzen saiatu nintzen” . Militantzia intelektual bateko emaitza, bere filmek “mezua duten filmaren” ospea jaso zuten, horrela Hollywoodeko industriarentzat outsider bat izan zen neurri batean.

Zuzendari bezala bere filmen artean hauek aipatuko ditugu Harrotasuna eta pasioa (1957), Mundua ero, ero, ero dago (1963), Asmatu nor datorren gaur gabean (1967), Maitasunez harantz (1979).

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 10 de agosto, se analizará el trabajo del director y productor neoyorquino Stanley Earl Kramer.

Hijo de emigrantes alemanes, se inició en el cine durante la Gran Depresión y su ideario recibió la influencia demócrata de Franklin D. Roosevelt. En 1985 declaró: "intenté poner esas ideas en mis películas". Fruto de una cierta militancia intelectual, sus películas cosecharon la fama de "cine de mensaje", por lo que en cierto modo fue un outsider respecto a la industria de Hollywood.

Entre sus películas como director citamos Orgullo y pasión (1957), El mundo está loco, loco, loco (1963),  Adivina quién viene esta noche (1967), Más allá del amor (1979).

 

Josep Renau

ABUZTUAK

03

AGOSTO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, abuztuaren 3 saioa Josep Renau artista, aktibista politikoa eta intelektual konprometituari eskainiko zaio.

Josep Renau (1907-1982) Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako Ministerioaren Arte Ederretako Zuzendari Nagusia izendatu zuten 1936an. Paper handia jokatu zuen bonbardaketak aurretik egindako bilduma artistikoen babesean eta ebakuazioan. Gainera, Picassori mandatua egin zion Pariseko 1937ko Nazioarteko Erakusketako Espainiako pabiloirako. Ondorioz, Picassok “Gernika” arte-lana sortu zuen bertarako.

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 3 de agosto, se dedicará al artista, activista político e intelectual comprometido Josep Renau.

Josep Renau (1907-1982), fue nombrado Director General de Bellas Artes del Ministerio de Instrucción Pública y Bellas Artes en 1936, jugó un gran papel en la salvaguarda y evacuación de las colecciones artísticas antes de los bombardeos. Además, realizó un encargo a Picasso para el pabellón español de la Exposición Internacional de París de 1937. Esto derivó en la realización del famoso “Guernica”.

 

Norman Jewison. Desigualdad y racismo

UZTAILAK

27

JULIO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, uztailaren 27ko saioa Norman Jewison zuzendari, ekoizle eta aktore kanadiarrari eskainiko zaio. Izan ere, bere lana oso ezaguna da mundu osoan zehar desberdintasunaren eta arrazismoaren kasuen kontrako sentsibilizazioa dela eta. Gai horiek bere filmografiaren ardatza dira.

Zuzendu zuen lehenengo filma 40 Pounds of Trouble izan zen. Jarraian Send Me No Flowers (1964), The Art of Love (1965) edota The Cincinnati Kid (1965) filmetako zuzendari lanak egin zituen. Baina bere aurrenengo arrakasta polizia-thrillerra eta, era berean, salaketa-filma den In the Heat of the Night (1967) pelikula apartak eman zion.

70ko hamarka hasieran, bere beste arrakasta handia iritsi zen: Teilatuko biolin-jotzailea (Fiddler on the Roof). Musikal horretan, Errusiar inperioaren garaiko Ukrainako herri juduaren bizitza azaltzen du, umore-zentzu bikaina erabiliz.

Geroago, hippieen eragina zuen Jesus Christ Superstar (1973) musikala zuzendu zuen eta baita ...And Justice for All (1979). Azken horrek, auzitegi ustel batean ustezko bortxatzailea defendatzen duen Baltimoreko abokatuaren (Pacino-ren) istorioa kontatzen du. 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 27 de julio, se analizará el trabajo del director, productor y actor canadiense Norman Jewison. Es mundialmente conocido por su labor en la sensibilización frente a los casos de desigualdad y racismo. Estos temas forman parte del leitmotiv de su filmografía.

Su debut como director fue con Soltero en apuros (40 Pounds of Trouble), al que siguieron títulos como No me mandes flores (Send Me No Flowers, 1964), El arte de amar (The Art of Love, 1965) o El rey del juego (The Cincinnati Kid, 1965). Pero su primer éxito llegó con En el calor de la noche (In the Heat of the Night, 1967), una excelente película a medio camino entre el thriller policíaco y el cine de denuncia.

A principios de los 70, llega su otro gran éxito: El violinista en el tejado (Fiddler on the Roof) donde retrata a modo de musical y con un excelente sentido del humor la vida de un pueblo judío en Ucrania en plena época zarista.

Después rodaría el gran musical de influencia hippie Jesucristo Superstar (Jesus Christ Superstar, 1973) y la comprometida Justicia para todos (...And Justice for All, 1979), que cuenta la historia de un abogado de Baltimore (Al Pacino) que intenta defender la causa de un presunto violador en un juzgado corrupto.

 

 

Page 22 of 25