• A

John Huston

UZTAILAK

19

JULIO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa John Huston zinemagile estatubatuarrari buruzkoa izango da.

Hogeita hamazazpi filma egin zituen, eta baita horitako gehiengoaren gidoiak idatzi ere. Bere filmografia zabaletik honako hauek nabarmentzen dira:  “The Maltese Falcon” 1941, “The Treasure of the Sierra Madre” 1948, “The Asphalt Jungle” 1950, “The African Queen” 1951 eta “The Man Who Would Be King” 1975.

Horretaz gain, gaztetan boxeolaria izan zen, kazetaria, Pariseko margolari bohemioa, Mexikoko zalditeria tenientea, idazlea eta aktorea. Benetan gizon polifazetikoa izan zen.

 

AULA / GELA

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al cineasta estadounidense John Huston.

Realizó 37 largometrajes, escribiendo la mayoría de los guiones de estos. De su filmografía destacan: “The Maltese Falcon” (El halcón maltés, 1941), “The Treasure of the Sierra Madre (El tesoro de Sierra Madre, 1948), “The Asphalt Jungle” (La jungla de asfalto, 1950), “The African Queen” (La reina de África, 1951) y “The Man Who Would Be King” 1975 (El hombre que pudo reinar, 1975).

El polifacético director norteamericano, antes de ser cineasta, fue en su juventud boxeador, periodista, pintor bohemio en París, teniente de caballería en México, escritor y actor. 

El hombre en la luna: 50 aniversario

UZTAILAK

26

JULIO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 Gizakia ilargian: 50. Urteurrena

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan duela 50 urte gizakiak lehen aldiz eginiko ilargiratzeari buruzkoa izango da.

XX. mendeko gertakari historiko horren protagonistak aski ezagunak dira: Neil Armstrong, Buzz Aldrin (Edwin E. Aldrin Jr.) eta Michael Collins. Dudarik gabe denetan ospetsuena Neil Armstrong astronauta da, bera izan baitzen  Apolo 11 misioaren komandantea.

Telebistek zuzenean eman zuten eta milioika pertsonek jarraitu zuten, nahiz eta maiz bertsio ofiziala zalantzan jarri izan den.

 

AULA / GELA

El hombre en la luna: 50 aniversario

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al primer alunizaje del hombre en la luna, hace ya 50 años.

Los protagonistas de este suceso histórico del siglo XX, son de sobra conocidos: Neil Armstrong, Buzz Aldrin (Edwin E. Aldrin Jr.) y Michael Collins. Sin duda, el más famoso de todos es el astronauta Neil Armstrong, el comandante de la misión Apolo 11.

Este acontecimiento fue retransmitido en directo y seguido por millones de personas, aunque su veracidad se ha puesto en entredicho en más de una ocasión.

 

Bonbardaketa atomikoak / Bombardeos atómicos

ABUZTUAK

09

AGOSTO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Bonbardaketa atomikoak

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Hiroshima eta Nagasaki hiri japoniarrek II. Mundu Gerran jasandako bonbardaketa gogoratuko da.

1945eko abuztuaren 6an, “Enola Gay” B-29 bonbaketari amerikarrak lehen uranio-bonba jaurti zuen Hiroshima hiri japoniarraren gainean. Lau egun beranduago, bigarren bonba bota zuten Nagasaki hirian. Gertaera horiek gerraren bilakaera eta ondorengo nazioarteko erlazioen garapena markatu zuten.

*****

AULA / GELA

Bombardeos atómicos

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes servirá para recordar los bombardeos atómicos sobre las ciudades japonesas de Hiroshima y Nagasaki durante la II Guerra Mundial.

El 6 de agosto de 1945, el bombardero americano B-29 “Enola Gaylanzó la primera bomba de uranio sobre la ciudad japonesa de Hiroshima. Cuatro días más tarde se bombardeó Nagasaki. Estos acontecimientos marcaron el devenir de la contienda y el posterior desarrollo de las relaciones internacionales.

Herman Wouk

ABUZTUAK

16

AGOSTO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Herman Wouk idazle amerikarraren inguruan izango da.

Herman Wouk oso ezaguna izan zen Bigarren Mundu Gerraren gainean idatzitako “The winds of war” ( 1971) edota “War and remembrance” ( 1978) eleberri historikoei esker. Baina dudarik gabe bere lanik ezagunena 1951n argitaratutako “The Caine munity” izan zen, harekin irabazi zuelako Pulitzer Saria. Liburu hori idazteko oso baliagarriak izan zen gerra-ontzi batean zerbitzatu izana Bigarren Mundu Gerran.

Izan ere, Wouk Armadan sartu zen Pearl Harbor-en aurkako erasoaren ondoren. Zortzi inbasiotan parte hartu zuen eta hainbat domina militar irabazi zituen. “The Caine munity” (Gerra-matxinada) eleberrian oinarrituta, haren bertsioak Broadway-eko antzokietan antzeztu ziren, Humphrey Bogart aktoreak pantaila handira eraman zuen eta Robert Altman-ek miniserie bat egin zuen telebistarako.

            

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al escritor estadounidense Herman Wouk.

Herman Wouk es conocido por sus novelas sobre la Segunda Guerra Mundial, tales como “Vientos de guerra” (The winds of war, 1971) o “Recuerdos de guerra” (War and remembrance, 1978). Pero sin duda el más popular de sus novelas es “El motín de Caine” (The Caine mutiny) publicado en 1951, y con el que ganó el premio Pulitzer.

La novela está basado en su experiencia en un barco de guerra apostado en el Pacífico durante la Segunda Guerra Mundial, ya que Wouk se unió a la Marina tras el ataque contra Pearl Harbor. Participó en ocho invasiones y ganó varias medallas militares. Su novela “El motín de guerra” fue llevada al teatro en Broadway, a la pantalla grande con Humphrey Bogart como protagonista y a la televisión en una miniserie de Robert Altman.

Maxwell Anderson

ABUZTUAK

23

AGOSTO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Maxwell Anderson dramagile estatubatuarrari buruzkoa izango da.

Maxwell Andersonek antzezlan poetikoak, antzezlan dramatiko historikoak eta musika-komediak idatzi zituan. Both your Houses (1933), parlamentuko ustelkeriaren kontrako obrarekin, Pulitzer Saria lortu zuen. Hala ere, zinemari egokitutako sorrerek egin zuten ospetsu, hala nola, Key Largo (Cayo Largo,1939). Broadway-eko obra hori neurtitzean idatzi zuen Andersonek eta 1948an John Huston-ek zuzenduriko izenburu bera duen filmaren oinarria da. Pelikula zinema beltzaren klasiko arras ezaguna da.

 

 AULA / GELA

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al dramaturgo estadounidense Maxwell Anderson. 

Escribió obras de teatro poético, recreaciones dramáticas históricas y libretos de comedias musicales. Con Both your Houses (1933), sátira en prosa contra la corrupción parlamentaria, obtuvo el premio Pulitzer. Sin embargo, se le recuerda en especial por sus creaciones adaptadas al cine como Cayo Largo (1939). La obra de Broadway fue escrita en verso y se convirtió en la base de la película de 1948 del mismo nombre, un clásico del cine negro dirigido por John Huston. 

 

Jacques Léonard

ABUZTUAK

30

AGOSTO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa, Jacques Leonard idazle, zinemagile eta argazkilari frantsesaren  inguruan izango da.

 Jacques Leonard Bartzelonara 50 ko hamarkadaren hasieran  heldu zen. Jatorriz frantsez familia onekoa zen eta Montjuïc barrutiko komunitate ijitoari argazkiak egitea lortu zuen, Rosario Amaya, bere emazteari esker. Izan ere, Rosario, Hostafrancs auzoko ijito katalana zen eta mundu horretan sartu zuen. 

Ijito-kulturarekiko lilura azaltzen dute bere argazkiek. Komunitate eta garai baten erretratu bikaina lortu zuen. Bartzelonako kanpoaldea erakusten zuten: Montjuïc-eko barrakak, komunitate ijito zabalaren ohiturak eta errituak jaso zituen. Aipatzekoa da bere argazki-artxiboak duen balio historiko eta dokumentala.

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al cineasta, escritor y fotógrafo francés Jacques Léonard.

Jacques Leonard era hijo de una familia francesa acomodada que llegó a Barcelona a principios de los años 50. Gracias a su esposa Rosario Amaya, gitana catalana del barrio de Hostafrancs, logró introducirse y fotografiar a la comunidad gitana.

La fascinación del fotógrafo por la cultura gitana, le llevó a hacer un magnífico retrato de las costumbres y rituales de esta comunidad y de una época. Su archivo fotográfico tiene un gran valor histórico y documental.

 

Xalbador gogoratuz

IRAILAK

06

SEPTIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako emanaldia Fernando Aire, Xalbador bertsolariaren figura gogoratzeko balioko digu.

Urepeleko artzaina bezala ere ezaguna, bertsolaritzan erreferente bat dugu Xalbador.

Xalbadorren bertsoak eredu dira hainbat arrazoiengatik: hitzak aukeratzeko trebeziagatik, bere lirismoagatik, gai unibertsalak, sentimenduak jorratzeko abileziagatik edota metaforak sortzeko gaitasunagatik.

Bere beste ekarpen bat ere aipatu behar dugu, bertso-liburuen argitalpena, alegia. Ezin bertzean, Herri gogoan edo Odolaren mintzoa plazaratu zituen, azken hori beti goraipatzen dena.  

Pío Baroja y Nessi

IRAILAK

13

SEPTIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Pio Baroja y Nessi, Gipuzkoar eleberrigile ospetsua, oroituko da.

Nahiz eta Medikuntzan doktoratu zen, lanbide hori utzi zuen literatura jorratzeko. Batez ere eleberria landu zuen eta, neurri txikiagoan, antzerkia. Pío Baroja Donostian jaio zen, baina ia bere bizitza guztian zehar, Madrilen bizi izan zen. Bertan ikasi zuen Medikuntza eta minaren inguruko tesia zela medio, doktoratu zen. Zestoan denbora laburrez Mediku lanbidean aritu zen. Madrilera itzuli zenean, Azorín, Maeztu… eta zenbait idazleekin harremanetan jarri zen eta literatura, bere bokazio handia, landu zuen geroztik.

Egunkarietarako eta aldizkarietarako kolaborazioak egin ostean, 1900eko hamarkadan bere lehen liburuak argitaratu zituen. 1911n El árbol de la ciencia plazaratu zuen, bere lanik ezagunena. Ordura arte, ipuinak, artikuluak, saiakerak eta hamazazpi eleberri argitaratuak  zituen, baina eleberri horrekin lortu zuen ospea eta onarpena. 1935ean Real Academia Española-n sartu zen. Gerra Zibilean, Frantziara joan zen, baina 1940an berriro Madrilera bueltatu zen eta bertan hil zen. 1956ean.

 

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al escritor guipuzcoano Pío Baroja y Nessi.

Aunque se doctoró en Medicina, terminó abandonando dicha profesión en favor de la literatura, actividad en la que cultivó la novela y, en mucha menor medida, el teatro. Pío Baroja nació en San Sebastián y vivió, durante casi toda su vida, en Madrid. Allí estudió Medicina y se doctoró con una tesis sobre el dolor. Su ejercicio como médico fue breve, en Cestona. Vuelve a Madrid donde entra en contacto con escritores como Azorín o Maeztu y se volcará en la literatura, su gran vocación.

Publica sus primeros libros en la década de 1900, tras una serie de colaboraciones en diarios y revistas. En 1911 publica El árbol de la ciencia, su obra más conocida. Hasta entonces había publicado cuentos, artículos, ensayos, y diecisiete novelas, pero esa novela será su consagración. En 1935 ingresa en la Real Academia. Durante la Guerra Civil pasa a Francia, pero en 1940 se instala de nuevo en Madrid. Muere en 1956.

 

Samuel A. Taylor

IRAILAK

20

SEPTIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Samuel  A. Taylor dramagile estatubatuarrari buruzkoa izango da.

Broadway famatuan The Happy Time obrarekin egin zuen debuta 1950an.  Sabrina Fair lana idatzi zuen (1953) eta zinemara egokitzeko gidoia ere idatzi zuen Billy Wilder Eta Ernest Lehman-ekin batera. Pelikulak urte bat beranduago, Golden Gobe saria irabazi zuen. Arrakasta horrek, Hollywoodeko ateak ireki zizkion eta esaterako, Alfred Hitchcock-en Vertigo (1958) film klasikoan edota  The Eddy Duchin Story (1956) filmetan lan egin zuen.

 

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al dramaturgo estadounidense Samuel A. Taylor.

Hizo su debut en Broadway con The Happy Time en 1950. Escribió la obra Sabrina Fair (1953) y co-escribió el guion de su adaptación al cine el año siguiente. En 1955, ganó un Globo de Oro y fue nominado por la Academia por el guion. Su éxito le trajo más trabajo en Hollywood, incluyendo la clásica Vertigo (1958) de Alfred Hitchcock y una película auto-biográfica: The Eddy Duchin Story (1956).

 

Fernando Aire Xalbador

IRAILAK

27

SEPTIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioan Xalbador bertsolaria  oroituko da. Izan ere, urriaren 13a arte, “Goresmenak Xalbadorri” erakusketa dugu ikusgai Photomuseumeko aldi-baterako erakusketen aretoan. 

 

Hori dela eta, ostiralean bi dokumental proiektatuko dira. Bata, RTVE-k eginikoa, 1969ko bertsolari txapelketari buruzkoa da: “Fiestas. Bertsolaris. Poetas populares vascos”. Bestea, “Xalbador Gaztain Kormutxa” (1981), Juan Miguel Gutiérrez-ek zuzenduriko dokumentala da. Bertan, Urepeleko artzainaren bizimodua kontatzen da familia artekoei eta bere ezagunei egindako elkarrizketen bitartez. 

 

Dokumental hauen aurkezpena Joxe Mari Iriondoren eskutik etorriko da.  Gauza jakina da kazetari azpeitiarra bertsolaritza mundua barru barrutik ezagutzen duela. Bere ekarpena azpimarratzekoa da. Kazetari izanik bertsolaritza aintzakotzat hartu izan duelako eta hamaika bertso saio, erromeria eta kantaldietan zuzen-zuzenean parte hartu duelako, ekitaldiak zuzentzen, gai-jartzaile modura edo zuzeneko grabazioak jasoz.

 

 

Página 24 de 32