• A

Roland Topor

URTARRILAK

24

ENERO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA 

Roland Topor 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Roland Topor, ilustratzaile, marrazkilari, margolari, idazle eta zinemagile frantziarrari eskainiko zaio.

Roland Topor (1938-1997) judu poloniarra zen jatorriz. Famatua da umore beltza edukitzeagatik eta bere lanen izaera surrealista dutelako. Grupo Pánico taldeko kide izan zen, Alejandro Jodorowskyrekin eta Fernando Arrabalekin batera. Bere libururik ezagunena eta itzuliena Le Locataire chimérique eleberria da. Izan ere, Roman Polanskik izenburu berarekin zinemara eraman zuen.

Hainbat film laburren ondoren, bere El Planeta salvaje film luzeak Cannesko Zinemaldiko epaimahaiaren sari berezia lortu zuen 1973an. Monopolis izeneko bisita gidatu-ikuskizuna sortu zuen 1974an Guénolé Azerthioperekin batera, Bordeleko Sigma Jaialdirako.

Antzerki egile originala eta boteretsua izan zen. “Vincik arrazoia zuen” obra sortu zuen unean, Belgikan eskandalu izugarria sortu zen. bat izan zen. Askotan lan egin zuen bere lagun Jeronimo Savaryrekin, esaterako “Las Aventuras de Zartan” edo “De Moisés a Mao” lanetan. Aldi berean, Ubú Erregearen eszenaratzea, dekoratuak eta jantziak sortu zituen Chailloteko antzoki nazionalean, Parisen 1992an.

Roland Topok obra oparoa, originala eta sarritan bikaina utzi zuen.

 

AULA / GELA  

Roland Topor 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 24 de enero, tratará sobre Roland Topor, ilustrador, dibujante, pintor, escritor y cineasta francés.

Roland Topor (1938 - 1997) de origen judío polaco es conocido por el humor negro y el carácter surrealista y voluntario de sus obras. Perteneció al Grupo Pánico, junto a Alejandro Jodorowsky y Fernando Arrabal. Su libro más conocido y traducido es la novela El quimérico inquilino (Le Locataire chimérique), llevada al cine por Roman Polanski bajo el mismo título.

Después de varios cortometrajes, el largometraje El Planeta salvaje obtuvo, en 1973, el premio especial del jurado del Festival de Cannes. Con Guénolé Azerthiope fundó el espectáculo-visita guiada Monopolis en 1974 para el Festival de Sigma en Burdeos.

Fue un autor de teatro, original y poderoso. Vinci tenía razón fue una obra que creó un escándalo inmenso en Bélgica en el momento de su creación. Trabajó muchas veces con su amigo Jerónimo Savary, por ejemplo en Las Aventuras de Zartan o De Moisés a Mao. Al mismo tiempo, se encargó de la puesta en escena, los decorados y los trajes de Ubú rey, en el teatro nacional de Chaillot, en París en 1992. 

Roland Topor dejó una obra abundante, original y a menudo genial.

 

HITZALDIA: J.A. Areta Goñi “Juxe” Zu barik eztau

URTARRILAK

17

ENERO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA 

HITZALDIA:

J.A. Areta Goñi “Juxe”

Zu barik eztau 

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutakoAula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, J.A. Areta Goñi “Juxe” izango dugu hizlari ostiral honetako saioan. Otsailaren 23a arte Photomuseumeko aldi-baterako erakusketa-aretoan ikusgai dagoen“Zu barik eztau” erakusketaren egilea bere lanaren inguruan arituko da.

J.A. Areta Goñi “Juxe” Euskal Herriko kulturaren eta batez ere musika panoramaren eragile eta parte ezkutua da aspalditik. Eta “Zu barik eztau” proiektua 25 urte luze eta emankorren emaitza da.

Denbora luzez, edozein garito ilunetan, bertako zein atzerriko musikari, ikusle eta bere begirada erakarri izan duten pertsonak erretratatzen aritu izan da. Musika eta argazkilaritza pasioz bizi dituelako, musika eszenaren paisajearen parte eta lekuko fidela izan da. 

Bere proiektu pertsonalena den honetan hamarkadatan ezagutu eta bidelagun (izan) dituen dozenaka lagun batu ditu eta 50eko hamarkada bukaerako Hasselblad 500c formatu ertaineko kamera analogikoa soinean hartuta erretratu bana egin die.

AULA / GELA 

CONFERENCIA:

J.A. Areta Goñi “Juxe”

Zu barik eztau

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes correrá a cargo de J.A. Areta Goñi “Juxe”, autor de la exposición “Zu barik eztau”(Sin ti esto no sería posible) que se muestra al público desde el pasado martes hasta el 23 de febrero en la sala de exposiciones temporales del Photomuseum de Zarautz.

J.A. Areta Goñi “Juxe” es un agitador de la cultura vasca y principalmente de la escena musical de Euskal Herria. Su proyecto “Zu barik eztau” es el resultado de haber trabajado durante estos largos y fructíferos 25 años.

Durante largo tiempo se ha pateado todo tipo de garitos para fotografiar a músicos locales e internacionales, así como a aquellas personas cuya mirada haya llamado su atención. La música y la fotografía son sus grandes pasiones, de ahí que se haya convertido en testigo fiel y fidedigno y parte del paisaje musical.

En este su proyecto más personal ha reunido docenas de conocidos/as y amigos/as y les ha hecho sendos retratos ayudado de una cámara analógica de formato medio, la Hasselblad 500c.

 

                                                 

 

Magnum Agentzia / Agencia Magnum

URTARRILAK

10

ENERO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA 

Magnum Agentzia

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioan Magnum agentziak zinemaren munduarekin izan duen harremana aztertuko da.

Garai guztietako argazkilari onenen lanak erakutsiko dira (Robert Capa,  Eve Arnold edo Henri Cartier-Bresson)-enak eta haien protagonista ikonikoen (Marilyn Monroe, James Dean, Ingrid Bergman, Kate Winslet edo Sean Penn)-en irudiak.

Magnum Agentzia sortzearekin batera, lehen aldiz, argazkilarientzat egile-eskubideak finkatu zire. Bere independentzia inposatu zuen aurrenengo agentzia izan zen. Bere hastapenetan dirua behar izan zuen, eta, Robert Capak diru sarrerak sortzeko modua ikusi zuen Hollywooden.

*****

AULA / GELA 

La agencia Magnum 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes tratará sobre la relación de la Agencia Magnum con el mundo del cine.

Se mostrará un recorrido por las obras más conocidas de los mejores fotógrafos de todos los tiempos (desde Robert Capa o Eve Arnold a Henri Cartier-Bresson) y por sus icónicos protagonistas (Marilyn Monroe, James Dean, Ingrid Bergman, Kate Winslet o Sean Penn).

Con el nacimiento de la Agencia Magnum se consolidaron por primera vez los derechos de autor para los fotógrafos. Es la primera agencia que impuso su independencia. En sus inicios necesitó dinero, y Robert Capa vió en Hollywood una manera de generar ingresos.

 

 

 

 

JFKren erahilketa II - El asesinato de JFK II

URTARRILAK

03

ENERO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA 

 JFK ren erahilketa II

 

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kulturaren difusiorako Gela/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa John Fitzgerald Kennedy Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hilketari buruzkoa izango da, oraingo honetan bigarren atala.

 

Profesional eta zaletuen kamera ugarik jarraitu zituzten presidentearen mugimenduak 1963ko azaroaren 22an Forth Worthen eman zuen hitzalditik, bere hilketa eta hurrengo egunetan gertatu ziren gertakariak barne.

 

Ostiral honetan proiektatuko da gertakari lazgarri horrekin lortutako milaka filmazio eta audio-grabazioen artean hautatutako materialaren lehenengo zatia.

 

 

*****  

AULA / GELA 

El asesinato de JFK II

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes tratará sobre el asesinato del presidente de los Estados Unidos John Fitzgerald Kennedy, en concreto la segunda parte.

 

Numerosas cámaras de profesionales y aficionados siguieron al presidente el 22 de noviembre de 1963, filmando prácticamente todos sus movimientos, desde su discurso en Forth Worth, a su asesinato y los acontecimientos que siguieron en los días posteriores. 

 

Este viernes se visualizará la primera parte del material seleccionado entre miles de horas de filmaciones y grabaciones de audio obtenidas sobre el trágico suceso.

 

JFKren erahilketa I - El asesinato de JFK I

ABENDUAK

27

DICIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA 

 JFK ren erahilketa I

 

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kulturaren difusiorako Gela/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa John Fitzgerald Kennedy Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hilketari buruzkoa izango da.

 

Profesional eta zaletuen kamera ugarik jarraitu zituzten presidentearen mugimenduak 1963ko azaroaren 22an Forth Worthen eman zuen hitzalditik, bere hilketa eta hurrengo egunetan gertatu ziren gertakariak barne.

 

Ostiral honetan proiektatuko da gertakari lazgarri horrekin lortutako milaka filmazio eta audio-grabazioen artean hautatutako materialaren lehenengo zatia.

 

 

*****  

AULA / GELA 

El asesinato de JFK I

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes tratará sobre el asesinato del presidente de los Estados Unidos John Fitzgerald Kennedy.

 

Numerosas cámaras de profesionales y aficionados siguieron al presidente el 22 de noviembre de 1963, filmando prácticamente todos sus movimientos, desde su discurso en Forth Worth, a su asesinato y los acontecimientos que siguieron en los días posteriores. 

 

Este viernes se visualizará la primera parte del material seleccionado entre miles de horas de filmaciones y grabaciones de audio obtenidas sobre el trágico suceso.

 

José María Arizmendiarrieta Madariaga

AZAROAK

29

NOVIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

 

AULA / GELA 

 

“Arizmendiarrieta. El milagro de Mondragón”

 

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan eta Arizmendiarrieta Fundazioaren laguntza bereziarekin, “Arizmendiarrieta. El milagro de Mondragón”  dokumentala proiektatuko da. Aurkezpenean Jose Julian Bakedano zinegileak hartuko du parte.

JOSÉ MARÍA ARIZMENDIARRIETA MADARIAGA

Apaiza eta Arrasateko mugimendu kooperatiboaren arima

“Arizmendiarrieta. “El milagro de Mondragón" Gaizka Urresti eta Jose Julian Bakedanoren dokumentala da. Hain zuzen, “Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo"-ren bertsio murriztua. Dokumental hori Arizmendiarrieta Fundazioak sustatu du eta bertan José Mª Arizmendiarrieta jaunaren (Markina-Xemein 1915 - Arrasate 1976) bizitza eta lana kontatzen da, 40ko hamarkadatik hil arte, gaur egungo Mondragon taldearen esperientzia kooperatiboa bultzatu zuen apaizaren berri ematen du, alegia

Apaiz irudimentsua, langile nekaezina eta ilusio eta proiektu partekatu eta komunitarioen sortzailea. Errepikaezina, partaidetza eta lankidetza balio humanistetan oinarrituz, formakuntza egokia eta ondasunen banaketa zuzenari bide emango zion enpresa kultura berri bat irudikatu eta sakondu zuena.

Eredu iraultzailearen ideologoa izan zen, eta, gaur egun eztabaidaezina da, bai gure mugen barruan bai kanpoan, herri honetako enpresen eta gizartearen garapenari egin zion ekarpena.

Esperientzia hori, lan elkartuko kooperatibismoaren erreferentea da mundu mailan. Kasik, 100 kooperatibaz osatuta, 75 herrialdetan finkatuta dago, eta, 88.880 lanposturekin dagoen Euskal Herriko lehen industria-taldea da. Mondragon korporazioak, bere harrera-zentroan, mundu guztiko 2.000 ordezkari baino gehiagoren bisita jasotzen du urtero.

 

AULA / GELA

 

“Arizmendiarrieta. El milagro de Mondragón”

 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz y con la colaboración expresa de la Fundación Arizmendiarrieta se proyectará el documental “Arizmendiarrieta. El milagro de Mondragón”. Para la presentación de este documental se contará con la presencia del cineasta José Julián Bakedano.

JOSÉ MARÍA ARIZMENDIARRIETA MADARIAGA

Sacerdote y alma del movimiento cooperativo de Arrasate / Mondragón

“Arizmendiarrieta. El milagro de Mondragón” es un documental de Gaizka Urresti y José Julián Bakedano, versión reducida de “Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo”. Esta obra ha sido promovida por la Fundación Arizmendiarrieta y narra la vida y obra de Don José Mª Arizmendiarrieta (Markina-Xemein 1915 - Arrasate-Mondragón 1976), el sacerdote que de los años 40 a los 70 desarrolló e impulsó la experiencia cooperativa del actual Grupo Mondragón.

Sacerdote visionario, trabajador infatigable y un creador de ilusión y de proyectos compartidos y comunitarios. Una persona irrepetible que profundizó en una nueva cultura de empresa, que permitiera una adecuada formación y reparto justo de la riqueza a través de valores humanitarios de participación y de cooperación.

Fue el ideólogo de un revolucionario modelo y su aportación al desarrollo empresarial y social de este país es hoy en día incuestionable dentro y fuera de nuestras fronteras.

Esta experiencia es un referente mundial del cooperativismo de trabajo asociado, formado por casi 100 cooperativas, y está presente en 75 países con 88.880 puestos de trabajo, es el primer grupo industrial del País Vasco. La corporación Mondragón en su centro de acogida recibe anualmente la visita de más de 2.000 delegaciones de todo el mundo.

 

 

Zinema eta Gerra Zibila / Cine y Guerra Civil

AZAROAK

22

NOVIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Zinema eta Gerra Zibila

 

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa egun Photomuseumen ikusgai dagoen “Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren” erakusketaren ingurukoak izango da.

Espainiako Gerra Zibilak eta frankismoak Hollywoodeko artisten artean inpaktu nabarmena eragin zuen.  Haietako askok propaganda kanpainak antolatu zituzten Estatu Batuetako gobernuaren ez esku-hartze politikaren kontra. Mitinetan parte hartu zuten edo anbulantziak ordaindu zituzten bando errepublikanorako. Gaurko saioak Alvah Bessie gidoigile newyorktarraren istorioa du ardatz. Bessie-k  Gerra Zibilean  Nazioarteko Brigadekin borrokatu zuen Espainian.

 

AULA / GELA

Cine y Guerra Civil

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes será un complemento de la exposición “El exilio vasco tras la Guerra Civil “que actualmente se exhibe en el Photomuseum.

La Guerra Civil española y el franquismo ejerció un fuerte impacto entre los artistas de Hollywood. Muchos de ellos apoyaron campañas contra la política de no intervención del gobierno de Estados Unidos, participaron en mítines o pagaron ambulancias para el bando republicano. Esta sesión tiene como hilo conductor la historia del guionista neoyorquino Alvah Bessie, que luchó en España durante la Guerra Civil con las Brigadas Internacionales.

 

Proiekzioa / Proyección "La retirada"

AZAROAK

15

NOVIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Erretirada

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa egun Photomuseumen ikusgai dagoen “Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren” erakusketaren harira dator.

Zehazki, 1939an “Erretirada” bezala ezagutzen den bigaren faseari buruzkoa izango da. Garai hartan, Kataluniatik Frantzira atera ziren 500.000 lagunetatik 10.000 inguru euskaldunak ziren.

 

AULA / GELA

La retirada

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará a la exposición “El exilio vasco tras la Guerra Civil" que actualmente se exhibe en el Photomuseum.

En concreto, sobre la segunda fase del exilio, conocido como “La Retirada” de 1939. Se estima que más de 500.000 personas salieron desde Cataluña a Francia, y de ellas unas 10.000 eran vascas.

 

Photomuseum hauteskunde egoitza / Photomuseum sede electoral

AZAROAK

10

NOVIEMBRE

2019

 

ITXITA

CERRADO

 

Photomuseum hauteskunde egoitza.

Azaroaren 10an hauteskunde eguna dela eta

Photomuseum itxita egongo da.

 

Photomuseum sede electoral.

El 10 de noviembre el Photomuseum

permanecerá cerrado por motivo de

la jornada electoral

Hitzaldia Josu Chueca-ren eskutik

AZAROAK

08

NOVIEMBRE

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

El exilio vasco tras la Guerra Civil

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, azaroaren 8an, Josu Cueca-k hitzaldia eskainiko du izenburu honekin: “El exilio vasco tras la Guerra Civil”.

Hitzaldi hori, egun Photomuseumen ikusgai dagoen eta izenburu berbera duen erakusketaren harira dator.

JOSU CHUECA INTXUSTA

(Lerin, Nafarroa Garaia, 1956)

Historialaria eta euskal idazlea da, Historia Garaikidean doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Saileko irakaslea. Instituto de Historia Gerónimo de Ustariz erakundeko kidea eta Boletín de Ustariz aldizkariko idazketa-batzordekoa. Eusko Ikaskuntzako Historia eta Geografia Saileko lehendakaria da 1996. urteaz geroztik, eta, 2011z geroztik, Auñamendi Eusko Entziklopediako historia arloko edukiak berrikusi eta koordinatzearen arduradun. Halaber, euskal erbestealdiak ikertzen dituen Hamaika Bide Elkartearen partaidea da. 2015eko urriaren 10ean, Lizarran, XV. Manuel Irujo Saria eman zioten euskal historiaren ikertzaile eta dibulgatzaile aparta izateagatik.

Bere ikerketa ildo nagusi hauek izan ditu: Eusko Nazionalismoaren arlo politikoak eta kulturalak; Espainiako Bigarren Errepublika; Espainiako Gerra Zibila eta hark eragindako erbesteratzea; Espainiako Trantsizio Demokratikoa; eta gaur egungo historia. Gai horiei buruz, zenbait ikerketa-proiektu zuzendu ditu eta hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu.

Idazlan nagusiak: Emakumeak, hitza eta bizitza (UPV/EHU, 2012). Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga, eta Karmele Perez Urraza egilekideekin; Lau Haizetara. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz (UEU, 2010); Gurs. El campo vasco, (2007); «La Transición política en Euskal Herria», Historia de Euskal Herria-n; Historia general de los vascos (2005); El Nacionalismo Vasco en Navarra 1931-1936 (1999) eta Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian (Euskaldunon Egunkaria, 1997) Luis Fernandez Ostolaza egilekidearekin.

 

 AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 8 de noviembre, Josu Chueca impartirá una conferencia bajo el título de “El exilio vasco tras la Guerra Civil”.

Esta conferencia se presenta como un complemento a la muestra que actualmente se exhibe en el Photomuseum con el mismo título.

JOSU CHUECA INTXUSTA

(Lerín, Navarra, 1956)

Historiador y escritor, Doctor en Historia Contemporánea y profesor del Departamento de Historia Contemporánea de la UPV / EHU. Miembro del Instituto de Historia Gerónimo de Ustariz y de la comisión de redacción de la revista Ustariz. Desde 1996 es el presidente del Departamento de Historia y Geografía de Eusko Ikaskuntza y desde 2011, es el experto responsable de la revisión y coordinación de contenidos del área de historia en Auñamendi Entziklopedia. Asimismo, es miembro de la asociación que investiga los destierros vascos Hamaika Bide. En 2015 recibe el Premio Manuel Irujo concedido por la Irujo Etxea Elkartea en reconocimiento a su labor como investigador y divulgador de la historia vasca.

Sus principales líneas de investigación han sido el Nacionalismo vasco en sus aspectos políticos y culturales, la II República y Guerra civil, así como el exilio derivado de la Guerra Civil y la Transición e Historia del Tiempo presente. Siguiendo estas líneas, ha dirigido varios proyectos de investigación, y ha publicado libros y artículos al respecto.

Entre sus trabajos destacan: Emakumeak, hitza eta bizitza (UPV/EHU, 2012) coautor junto a Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga y Karmele Perez Urraza; Lau Haizetara. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz (UEU, 2010); Gurs. El campo vasco, (2007); «La Transición política en Euskal Herria», en Historia de Euskal Herria; Historia general de los vascos (2005); El Nacionalismo Vasco en Navarra 1931-1936 (1999) y Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian (Euskaldunon Egunkaria, 1997) junto a Luis Fernandez Ostolaza.

 

Page 13 of 23