• A

Peter Zeitlinger

Abuztuak

05

Agosto

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

AULA / GELA 

Peter Zeitlinger

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Peter Zeitlinger austriar argazkilaren inguruan izango da.

Zeitlinger argazkilaria izateaz gain zinegile ezaguna da, eta bere ibilbide zinematografikoak zuzendaritza, gidoia eta muntaia hartu ditu bere baitan.

Werner Herzog zinemagilearekin lan egin zuen lehen aldiz 1995ean, Death for Five Voices-en Argazki Zuzendari gisa parte hartu zuenean. Horrek bere lanaren hasiera markatu zuen ondorengo dokumentaletan: Little Dieter Needs to Fly (1997), My Best Friend (1999), Wheel of Time (2003) eta Invencible (2000). Gainera, Argazkilaritza Zuzendari gisa lan egin du 30 film ingurutan eta telebistarako serie ugaritan.

Nabarmentzekoa da Werneg Herzogekin berarekin eta Clive Openheimer zientzialariarekin batera Fireball (2020) batera egindako azken lana, non Peter Zeitlingerren lanak paisaia naturalen edertasuna eta detaile bereziz harrapatutako jendea erakusten dituen.

 

 

AULA / GELA 

Peter Zeitlinger

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al fotógrafo austriaco Peter Zeitlinger.

Zeitlinger además de ser fotógrafo es un reconocido cineasta cuya carrera cinematográfica ha abarcado tanto la dirección como el guión y el montaje.

Trabajó con con el también cineasta Werner Herzog por primera vez en 1995 cuando participó como Director de Fotografía en Death for Five Voices. Esto marcó el comienzo de su trabajo juntos en documentales posteriores como Little Dieter Needs to Fly (1997), My Best Friend (1999), Wheel of Time (2003) e Invencible (2000). Además ha trabajado como Director de Fotografía en alrededor de 30 películas y en numerosas series para la televisión.

Destaca su último trabajo junto al propio Werneg Herzog y el científico Clive Openheimer con Fireball (2020) donde el trabajo de Peter Zeitlinger muestra la belleza de los paisajes naturales y su gente que es capturada con singular detalle.

 

Lisandro Alonso

Utzailak

29

Julio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

AULA / GELA 

Lisandro Alonso

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Lisandro Alonso argentinar zinema zuzendari eta gidoilari buruzkoa izango da.

Lisandro Alonso Buenos Airesen jaio zen 1975ean, eta geroago Zinemaren Unibertsitate Fundazioan (FUC) ikasi zuen. Zine-ekoizle eta zuzendari laguntzaile lanetan aritu zen, zuzendaritzara pasatu aurretik.

2001. urtea ezkeroztik, bost film zuzendu eta hoien gidoiak ere egin ditu: La libertad; Los muertos; Fantasma; Liverpool eta Jauja (Gidoia, Fabian Casasekin batera).

Torontoko Nazioarteko Zinemaldirako hautatuak izan ziren, 2004an, Los muertos; eta, 2008an, Liverpool. Azken film horrek Principado de Asturias saria jaso zuen film luze onenari, Gijongo Zinemaldian.

 

AULA / GELA 

Lisandro Alonso

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al director y guionista de cine argentino Lisandro Alonso.

Lisandro Alonso, nacido en Buenos Aires en 1975, estudió en la Fundación Universidad del Cine (FUC). Trabajó como productor de cine y ayudante de dirección, antes de pasar a la dirección. 

Desde 2001, ha dirigido cinco filmes, de los que también es guionista: La libertad; Los muertos; Fantasma; Liverpool; y Jauja (co-guionada junto a Fabián Casas). 

Fueron seleccionadas para el Festival Internacional de Cine de Toronto, en 2004, Los muertos y, en 2008, Liverpool. Esta última película fue galardonada con el premio Principado de Asturias al mejor largometraje del Festival de cine de Gijón. 

 

John Maloof

Utzailak

22

Julio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

AULA / GELA 

John Maloof

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa John Maloof zinemagile, idazle eta argazkilariaren inguruan izango da.

Maloof Chicagoko ipar-mendebaldeko elkarte historikoaren presidentea izan zen. Hiriko alde hau askotan albo batera uzten denez, Daniel Pogorzelskirekin batera auzoari buruzko Portage Park liburua idaztea erabaki zuen bere xarmaren kontzientzia sustatzeko Proiektu honetarako irudi bila, Maloofek enkante batean 60ko hamarkadako Chicago erakusten zuen negatibo kutxa bat erosi zuen. Horrela egin zuen topo Vivian Maier argazkilariaren lanarekin.

Maier (New York, 1926 - Chicago, 2009) haurtzaina lanbidez, argazkilari amateurra zen. Bere lanak 1950eko eta 1990eko hamarkaden arteko Chicago eta New Yorkeko kaleko eszenak erakusten ditu. Maloofen lanari esker, Maierren obra ezagutu du kritikak eta publikoak, Maierri buruzko erakusketak egin eta hainbat liburu argitaratu baititu. Baina batez ere, dokumental onenaren Oscar sarirako izendatu zuten Finding Vivian Maier (2005) dokumentala egin ostean, emakume argazkilari honen lanak ospea lortu zuen.

 

AULA / GELA 

John Maloof

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al cineasta, escritor y fotógrafo John Maloof.

Maloof fue presidente de la sociedad histórica local del lado noroeste de Chicago. Dado que esta parte de la ciudad a menudo se ignora, decidió escribir un libro junto a Daniel Pogorzelski, Portage Park,sobre el vecindario, para promover la conciencia de su encanto. Buscando imágenes para este proyecto, Maloof compró una caja de negativos que mostraban Chicago en los años 60 en una subasta. Así es cómo se topó con el trabajo de la fotógrafa Vivian Maier.

Maier (Nueva York, 1926 - Chicago, 2009) era una niñera aficionada a la fotografía. Su trabajo muestra escenas callejeras de Chicago y Nueva York entre las décadas de 1950 y 1990. Gracias a la labor de Maloof, la crítica y el público ha conocido la obra de Maier, ya que ha realizado exposiciones y editado varios libros ella. Pero sobre todo, tras la realización del documental Finding Vivian Maier (2005), nominado al Oscar al mejor documental, el trabajo de esta fotógrafa alcanzó notoriedad.

 

Zinema Japoniarra VI / Cine Japones VI

Uztailak

15

Julio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Zinema Japoniarra VI

Naoko Ogigami

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Naoko Ogigami zinema zuzendariari buruzkoa izango da, zinema japoniarren zikloaren barruan.

Naoko Ogigami 1972an jaio zen, eta bere herrialdeko autore garaikide handien artean toki garrantzitsua egin duen zinemagilea da. Bere filmografiaren ezaugarri nagusiak dira kalitate minimalista eta identitate nazionala zalantzan jartzeko gaia erabiltzea. Aipatzekoak dira, besteak beste, Yoshino 's Barber Shop, Glasses, Toilet, Rent a car edota Kamome Diner bere lehen film %100  pertsonala. Berau Helsinkin japoniar batek zuzentzen duen arrakasta gutxi duen jatetxe bati buruzko kontakizuna da.

Hainbat sari jaso ditu. Horien artean, 2008ko Berlingo Nazioarteko Zinemaldian, Manfred Salzberger saria irabazi zuen "gaur egungo zinemaren mugak zabaltzeagatik".

 

AULA / GELA 

Cine Japonés VI

 

Naoko Ogigami

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno a la directora de cine Naoko Ogigami, dentro del ciclo de cine japonés.

Naoko Ogigami, nacida en 1972, es una cineasta de autor que se ha hecho un hueco importante entre los grandes autores contemporáneos de su país. Su filmografía se caracteriza por su calidad minimalista y un tema común de cuestionamiento de la identidad nacional. Destacan títulos como Yoshino’s Barber Shop, Glasses, Toilet, Rent a car o su primer filme 100% personal, Kamome Diner, un relato sobre un restaurante con muy poco éxito en Helsinki regentado por una japonesa.

Ha recibido varios premios. Entre ellos, en el Festival Internacional de Cine de Berlín de 2008, ganó el premio Manfred Salzberger por "ampliar los límites del cine actual".

 

Mick Rock

Utzailak

8

Julio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Mick Rock

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Mick Rock argazkilari britaniarrari buruzkoa izango da.

Mick Rock (1948- 2021) Rock eta Heavy Metaleko musikarien eta banden irudi ikonikoengatik izan zen ezaguna. Besteak beste, Queen, David Bowie, Black Sabbath, Syd Barrett, Lou Reed, Iggy Pop, Geordie, The Sex Pistols, The Ramones, Joan Jett, Talking Heads, Roxy Music, Crossfade, Thin Lizzy, Mötley Crüe eta Blondieri argazkiak atera zizkien. Laburbilduz, 1970eko hamarkadako musika giroa dokumentatu zuen.

Artista handien indarra transmititzea lortu zuen, milaka argazki hurrengo belaunaldientzat erreferente bihurtuz. Aipatzeko da David Bowieren albumetako azalak ere egin zituela, baita Lou Reed eta The Ramones diskoetakoak ere.

 

 AULA / GELA 

Mick Rock

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al fotógrafo británico Mick Rock.

Mick Rock (1948- 2021) ​fue reconocido por sus icónicas imágenes de músicos y bandas de Rock y Heavy Metal. Fotografió entre otros a Queen, David Bowie, Black Sabbath, Syd Barrett, Lou Reed, Iggy Pop, Geordie, The Sex Pistols, The Ramones, Joan Jett, Talking Heads, Roxy Music, Crossfade, Thin Lizzy, Mötley Crüe y Blondie. En definitiva, documentó el ambiente musical de los años 1970. 

Consiguió transmitir la fuerza de grandes artistas, haciendo que miles de fotografías sirvan de referencia para generaciones venideras. También creó las portadas de los álbumes de David Bowie, así como varios de Lou Reed o de The Ramones entre otros. 

 

Andréi Konchalovski

Utzailak

1

Julio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Andréi Konchalovski

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Andréi Konchalovski zinemagileari buruzkoa izango da.

Hamar urtez Moskuko Kontserbatorioan ikasi zuen, pianista izateko prestatuz. 1960an, ordea, Andrei Tarkovski ezagutu zuen, eta harekin batera idatzi zuen Andrei Rubliov (1966) filmaren gidoia. Zuzendari gisa egin zuen debuta Pervy uchítel (Lehen maisua) filmarekin, nazioarteko hainbat zinemalditan parte hartu zuena. Bere bigarren filma Istoriya Asi Klyáchkinoy (Asya Klyáchkinoyen historia), Sobietar Batasuneko agintariek zentsuratu egin zuten, nahiz eta azkenik 20 urte geroago estreinatu zutenean, bere maisulantzat goraipatu zuten.

Siberiade  film epikoa harrera ona izan zuen Cannesko Nazioarteko Zinemaldian eta 1980an Estatu Batuetara joan ahal izatea ahalbidetu zion. Hollywoodeko bere ekoizpen ezagunenak Runaway Train, Akira Kurosawaren jatorrizko gidoi batean oinarritua, eta Tango & Cash, Sylvester Stallone eta Kurt Russell protagonista dituena dira.

2003an Dom durakov Txetxeniako asilo psikiatriko batean girotutako filmari esker Zilarrezko Lehoi bat lortu zuendi Veneziako Nazioarteko Zinemaldian.  Aipagarriak dira, baita Paradise (2016) edota Askide maiteok (2020) ere.

 

 AULA / GELA 

Andréi Konchalovski

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al cineasta Andréi Konchalovski.

Estudió durante diez años en el Conservatorio de Moscú, preparándose para ser pianista. Sin embargo, en 1960, conoció a Andréi Tarkovski con el que co-escribió el guion de su película Andréi Rubliov (1966). Su debut como director con, El primer maestro, fue recibida favorablemente y participó en varios festivales internacionales de cine. Su segunda película, Istoriya Asi Klyáchkinoy (La historia de Asya Klyáchkinoy) fue censurada por las autoridades soviéticas, al estrenarse 20 años después fue considerada como su obra maestra.

Su película épica Siberiade fue recibida positivamente en el Festival Internacional de Cine de Cannes. En 1980 se mudó a Estados Unidos. Sus producciones de Hollywood más populares son Runaway Train, basada en un guion original de Akira Kurosawa, y Tango y Cash, protagonizada por Sylvester Stallone y Kurt Russell. 

Su película de 2003, Dom durakov, ambientada en un asilo psiquiátrico de Chechenia, le valió un León de Plata en el Festival Internacional de Cine de Venecia. Destacan también, títulos como Paraíso (2016) o Queridos camaradas (2020). 

 

San Pelaio 2022

Ekainak

26

Junio

2022

 

Photomusuema itxita izango da

El Photomuseum permanecerá cerrado

 

San Pelaio 2022

Ekainak 26

 

 San Pelaio eguna Photomuseuma itxita izango da

 

 

San Pelaio 2022

 26 de junio

 

Festividad de San Pelaio

El Photomuseum permanecerá cerrado

 

Antoni Campañá

Ekainak

24

Junio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Antoni Campañá 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Antoni Campañá argazkilari kataluniarri buruzkoa izango da.

Bartzelonako argazkilari hau Kataluniako Argazkilari Elkarteko kide izan zen gaztetatik, eta hainbat teknika piktorialista ikasi zituen haiekin. 1933an ezkondu zenean, Munichera joan zen eztei-bidaian, eta bertan, Willy Zielke argazkilari alemaniarraren klaseetara joan zen bere teknika hobetzeko.

Bere argazki artistikoak aintzat hartuak izan ziren argazki-aretoetan, batez ere Espainiatik kanpo. Fotokazetari lanetan aritu zen eta bere obrak hainbat egunkaritan agertzen dira, hala nola El Día Gráfico edo La Vanguardia egunkarietan. Sakongrabatuaren teknika erabiliz argitaratu ziren.

Nabarmentzekoa da Gerra Zibilean, Bartzelonan, 5.000 argazki inguru egin zituela eta garaje batean kutxa gorrietan gorde zituela. Bera hil eta hogeita hamar urtera familiak argazki horiek aurkitu zituen, eta batzuk Arnau Gonzálàlez Vilalta historialariak idatzitako La capsa vermella liburuan argitaratu dira.

 

 AULA / GELA 

Antoni Campañá 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al fotógrafo catalán Antoni Campañá.

El fotógrafo barcelonés, formó parte de la Agrupación Fotográfica de Cataluña desde joven con los que aprendió diversas técnicas pictorialistas. Cuando se casó en 1933 realizó su viaje de novios a Múnich donde asistió a clases del fotógrafo alemán Willy Zielke para perfeccionar su técnica.

Sus fotografías artísticas fueron muy valoradas en los salones fotográficos, especialmente fuera de España. Su trabajo como fotoperiodista se muestra en sus colaboraciones con varios diarios tales como El Día Gráfico o La Vanguardia. Se publicaban con la técnica del huecograbado.

Destaca que durante la Guerra Civil que pasó en Barcelona, realizó unas 5.000 fotografías, que guardó en cajas rojas en un garaje. Treinta años después de su muerte, su familia las encontró y una parte de ellas se ha publicado en un libro escrito por el historiador Arnau Gonzàlez Vilalta titulado La capsa vermella.

 

Zinema Japoniarra V / Cine Japones V

Ekainak

17

Junio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

 AULA / GELA 

Zinema Japoniarra V

Seijiro Koyama

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Seijiro Koyama zinema zuzendari japoniarraren inguruan izango da.

Koyama, Nihongo Unibertsitatean ikasi zuen, baina ikasketak erdibidean utzi zituen Eiga Kyokai Kindai ekoizpen independenteko konpainian lanean hasteko. Bertan, zuzendari laguntzaile lanatean aritu zen besteak beste Kaneto Shindō, Kōzaburō Yoshimura eta Tadashima Imai zuzendariekin. Koyamak 1971n egin zuen debuta zuzendari gisa, Koi no mura iru filmarekin, eta 1976an Futatsu no hûmonika bere bigarren filma zuzendu zuen.

Aipagarria da 1987an zuzendu zuen Hachikō Monogatari filma. Akita Inu Hachikō txakur leialaren benetako istorioa kontatu zuen film honek urte horretako leihatilarik hoberena egin zuen film japoniarra izan zen.

Hainbat sari jaso ditu horien artean 2000. urtean Chinichiko Kultura Saria eman zioten. 

 

  AULA / GELA 

Cine Japonés V 

Seijiro Koyama

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al director de cine japonés Seijiro Koyama.

Koyama asistió a la Universidad de Nihon, pero la dejó a medio camino para unirse a la compañía de producción independiente Eiga Kyokai Kindai, donde trabajó como ayudante de dirección con directores como Kaneto Shindo, Kozaburo Yoshimura y Tadashima Imai. Koyama hizo su debut como director en 1971 con la película Koi no mura iru  y en 1976 hizo su segunda película Futatsu no hamonika.

Destaca su película Hachiko Monogatari, que dirigió en 1987 que contaba la historia real del fiel perro Akita Inu Hachiko. Fue la película japonesa con mejor taquilla en ese año.

Ha recibido varios premios entre ellos fue galardonado con el Premio de Cultura de Chinichi en el año 2000. 

 

Fiedrich Wilheim Murnau

Ekainak

10

Junio

2022

18,00 H.

Doako sarrera 

Entrada gratuita 

AULA / GELA 

Fiedrich Wilheim Murnau 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Friedrich Wilhelm Murnau zinemagile alemaniarraren lana aztertuko da “Nosferatu, eine Symphonie des Grauens” zinema mutuaren klasikoaren estreinaldiaren mendeurrena dela eta.

Murnau zinema mutuaren garaiko zuzendari garrantzitsu eta baliotsuenetakoa izan zen. Maisua zen zirrarak eta emozioak adierazteko eszenaratzean eta hiri-espazioak eta naturak erabiltzean; baita, oro har, fatalismoak markatutako pertsonaien maneiu psikologikoan ere.

Bere film ezagunen artean aipatzekoak dira: Nosferatu (1922), Der Letzte Mann (1924), Tartufo (1925), Fausto (1926), Sunrise (1927) eta Tabu (1931).

 

AULA / GELA 

Fiedrich Wilheim Murnau 

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se analizará el trabajo del cineasta alemán Friedrich Wilhelm Murnau con motivo del centenario del estreno del clásico del cine mudo, “Nosferatu, eine Symphonie des Grauens”.

Murnau fue uno de los más influyentes y valiosos directores de la era del cine mudo. Un maestro de la puesta en escena, del empleo de los espacios urbanos y la naturaleza como expresión emocional, así como en el manejo psicológico de unos personajes marcados, en general, por el fatalismo.

Entre sus películas más conocidas destacan: Nosferatu (1922), Der Letzte Mann (1924), Tartufo (1925), Fausto (1926), Sunrise (1927) y Tabú (1931).

Orrialdea 1/23