• A

Joaquín Sorolla

ABUZTUAK

17

AGOSTO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, abuztuaren 17ko saioa Joaquín Sorolla pintoreari eskainiko  zaio. 

Dokumentalak modernotasun ezaugarrietan eta bere pinturak lortu zuen hizkuntza mailan sakontzen du, mende-igarotzeko abangoardiek, argazkigintzak eta, baita ere, hasiberria zen arte zinematografikoak eraginda.

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 17 de agosto, analizará la figura de Joaquín Sorolla. 

El documental profundiza en los rasgos de modernidad y en el lenguaje que alcanzó su pintura, influido por las vanguardias del tránsito de siglo, por la fotografía e, incluso, por el incipiente arte cinematográfico.

 

 

 

Stanley Kramer

ABUZTUAK

10

AGOSTO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, abuztuaren 10ko saioa Stanley Kramer zuzendari eta  ekoizle newyorktarrari eskainiko zaio.

Emigratzaile alemanen semea, zineman Depresio Handiaren garaian ekin zion eta bere ideiek Franklin D. Roosevelten eragin demokrata jaso zuen. 1985an esan zuen “idea horiek nire filmetan jartzen saiatu nintzen” . Militantzia intelektual bateko emaitza, bere filmek “mezua duten filmaren” ospea jaso zuten, horrela Hollywoodeko industriarentzat outsider bat izan zen neurri batean.

Zuzendari bezala bere filmen artean hauek aipatuko ditugu Harrotasuna eta pasioa (1957), Mundua ero, ero, ero dago (1963), Asmatu nor datorren gaur gabean (1967), Maitasunez harantz (1979).

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 10 de agosto, se analizará el trabajo del director y productor neoyorquino Stanley Earl Kramer.

Hijo de emigrantes alemanes, se inició en el cine durante la Gran Depresión y su ideario recibió la influencia demócrata de Franklin D. Roosevelt. En 1985 declaró: "intenté poner esas ideas en mis películas". Fruto de una cierta militancia intelectual, sus películas cosecharon la fama de "cine de mensaje", por lo que en cierto modo fue un outsider respecto a la industria de Hollywood.

Entre sus películas como director citamos Orgullo y pasión (1957), El mundo está loco, loco, loco (1963),  Adivina quién viene esta noche (1967), Más allá del amor (1979).

 

Josep Renau

ABUZTUAK

03

AGOSTO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, abuztuaren 3 saioa Josep Renau artista, aktibista politikoa eta intelektual konprometituari eskainiko zaio.

Josep Renau (1907-1982) Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako Ministerioaren Arte Ederretako Zuzendari Nagusia izendatu zuten 1936an. Paper handia jokatu zuen bonbardaketak aurretik egindako bilduma artistikoen babesean eta ebakuazioan. Gainera, Picassori mandatua egin zion Pariseko 1937ko Nazioarteko Erakusketako Espainiako pabiloirako. Ondorioz, Picassok “Gernika” arte-lana sortu zuen bertarako.

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 3 de agosto, se dedicará al artista, activista político e intelectual comprometido Josep Renau.

Josep Renau (1907-1982), fue nombrado Director General de Bellas Artes del Ministerio de Instrucción Pública y Bellas Artes en 1936, jugó un gran papel en la salvaguarda y evacuación de las colecciones artísticas antes de los bombardeos. Además, realizó un encargo a Picasso para el pabellón español de la Exposición Internacional de París de 1937. Esto derivó en la realización del famoso “Guernica”.

 

Norman Jewison. Desigualdad y racismo

UZTAILAK

27

JULIO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, uztailaren 27ko saioa Norman Jewison zuzendari, ekoizle eta aktore kanadiarrari eskainiko zaio. Izan ere, bere lana oso ezaguna da mundu osoan zehar desberdintasunaren eta arrazismoaren kasuen kontrako sentsibilizazioa dela eta. Gai horiek bere filmografiaren ardatza dira.

Zuzendu zuen lehenengo filma 40 Pounds of Trouble izan zen. Jarraian Send Me No Flowers (1964), The Art of Love (1965) edota The Cincinnati Kid (1965) filmetako zuzendari lanak egin zituen. Baina bere aurrenengo arrakasta polizia-thrillerra eta, era berean, salaketa-filma den In the Heat of the Night (1967) pelikula apartak eman zion.

70ko hamarka hasieran, bere beste arrakasta handia iritsi zen: Teilatuko biolin-jotzailea (Fiddler on the Roof). Musikal horretan, Errusiar inperioaren garaiko Ukrainako herri juduaren bizitza azaltzen du, umore-zentzu bikaina erabiliz.

Geroago, hippieen eragina zuen Jesus Christ Superstar (1973) musikala zuzendu zuen eta baita ...And Justice for All (1979). Azken horrek, auzitegi ustel batean ustezko bortxatzailea defendatzen duen Baltimoreko abokatuaren (Pacino-ren) istorioa kontatzen du. 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 27 de julio, se analizará el trabajo del director, productor y actor canadiense Norman Jewison. Es mundialmente conocido por su labor en la sensibilización frente a los casos de desigualdad y racismo. Estos temas forman parte del leitmotiv de su filmografía.

Su debut como director fue con Soltero en apuros (40 Pounds of Trouble), al que siguieron títulos como No me mandes flores (Send Me No Flowers, 1964), El arte de amar (The Art of Love, 1965) o El rey del juego (The Cincinnati Kid, 1965). Pero su primer éxito llegó con En el calor de la noche (In the Heat of the Night, 1967), una excelente película a medio camino entre el thriller policíaco y el cine de denuncia.

A principios de los 70, llega su otro gran éxito: El violinista en el tejado (Fiddler on the Roof) donde retrata a modo de musical y con un excelente sentido del humor la vida de un pueblo judío en Ucrania en plena época zarista.

Después rodaría el gran musical de influencia hippie Jesucristo Superstar (Jesus Christ Superstar, 1973) y la comprometida Justicia para todos (...And Justice for All, 1979), que cuenta la historia de un abogado de Baltimore (Al Pacino) que intenta defender la causa de un presunto violador en un juzgado corrupto.

 

 

60ko hamarkadako emigrazioa / La emigración de la década de los 60

UZTAILAK

20

JULIO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, uztailaren 20ko saioan 60ko hamarkadan Espainiatik Europarako hainbat herrialdeetara, Alemania, Frantzia, Suitza eta Herbehereetara alde egin zuten bi milioi pertsonen exodoa aztertuko da.

Hilabete batzuetarako joan ziren, baina asko bertan geratu ziren hogeita hamar urtetan. Bizitza hobeagoarekin amesten zuten arren, errealitate gorrora jasan zuten. Ehuneko laurogei analfabetoa da. Hizkuntza eta ohitura ezberdinak dituzte eta horrek arazoak ekarri zizkieten. Dena utzita lan bila joan zirenen gehiengoa gizonezkoak ziren, nahiz eta emakumezkoak ere, egon bazeuden. Maiz, Espainian geratu zen familia horren mantenu bakarra ziren.

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 20 de julio, se analizará el éxodo de dos millones de españoles que buscaron la prosperidad en Europa en los años sesenta.

Muchos se marcharon a Alemania, Francia, Suiza y los Países Bajos. Se fueron para unos meses, pero se quedaron treinta años. Pese a que soñaban con la vida mejor, soportaron dura condiciones. El ochenta por ciento son analfabetos. Ante ellos se levanta el muro del idioma y las costumbres diferentes. Sobre todo fueron hombres, pero también mujeres que lo dejaban todo para ir a buscar trabajo, y que llegaron a convertirse a menudo en el único sustento de esa familia que quedaba en España.

Conferencia y presentación de libro

UZTAILAK

13

JULIO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Hitzaldia eta liburu-aurkezpena

ALAZNE DÍEZ MUÑIZ

La memoria, herida abierta. GUERRA CIVIL Y FRANQUISMO

 Enlace video / Bideo lotura

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, uztailaren 13ko saioan Alazne Díez Muñiz antropologoak hitzaldia eskainiko du eta bere liburua “La memoria, herida abierta. GUERRA CIVIL Y FRANQUISMO” aurkeztuko du.

 ALAZNE DÍEZ MUÑIZ

Soziologia eta Gizarte eta Kultura Antropologiako lizentziaduna UNEDen eta Antropologiako doktorea Deustuko Unibertsitatean. “Itxi gabeko zauria. Gerra Zibila eta frankismoa” (La memoria, herida abierta. Guerra Civil y franquismo) izeneko liburua kaleratu berri du. Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu duen lan horren egileak berak dioenenez, “urte lazgarri horietan, gizakien inguruan sorrarazi zen jatortasuna eta zitalkeria aztertzen ahalegindu da” lanean. Hala eta guztiz ere, egilearen helburua ez da izan “itxi gabeko zauri batean eskua sartzea, ezpada, aldi hori zehatz eta sakon aztertzea, mina biziagotu barik eta mina eragin zela aintzat hartuta, zauria behingoan itxi eta etorkizunean berriro ere zabaldu ez dadin.”

Plentziako antropologo horren iritziz, oroimena “funtsezkoa da gertatutakoak ahaztu ez, baina gorrotorik ez daukan bizikidetza eraikitzeko”. Oroimen historikoa berreskuratzea ez da iraganera begiratzea “gorrotoz eta ezinikusiz betetako ontzi batetik”; aitzitik, “eskubide baten aitorpenean oinarritu behar da eta modua eskaini behar digu egiatan gertatu zirenak ulertzeko eta esperientzia horretatik ikasteko. Batetik, iraganeko akats berdinak ez egiteko eta, bestetik, biktimei justizia egiteko”.

Liburuaren bitartez, Díez Muñizek Gerra Zibilean jazo diren lau motatako indarkeriazko ekintza jakinak agerrarazi nahi ditu: indarkeria politikoa, egiturazko indarkeria, indarkeria sinbolikoa eta eguneroko indarkeria.

 

Conferencia y presentación de libro

ALAZNE DÍEZ MUÑIZ

La memoria, herida abierta. GUERRA CIVIL Y FRANQUISMO

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 13 de julio, la antropóloga Alazne Díez Muñiz impartirá una conferencia y asimismo presentará su libro “La memoria, herida abierta. GUERRA CIVIL Y FRANQUISMO.

 ALAZNE DÍEZ MUÑIZ

Es licenciada en Sociología y en Antropología Social y Cultural por la UNED y doctora en Antropología por la Universidad de Deusto. Acaba de publicar el libro titulado “La memoria, herida abierta Guerra Civil y Franquismo”. El libro ha sido editado por la Diputación Foral de Bizkaia y según su autora, en su trabajo “ha tratado de analizar aquel mundo de nobleza y vileza que rodeó al ser humano”. Pero, la intención “no es hurgar en una herida mal cerrada, sino en conocer cuál es su profundidad para, sin aumentar el dolor, pero siendo conscientes de que existe, tratar de curarla y que no quede cerrada en falso y pueda abrirse en el futuro”.

En opinión de esta antropóloga de Plentzia, la memoria “es básica para no olvidar lo ocurrido y para construir una convivencia sin odio”. Recuperar la memoria histórica no es mirar el pasado “como un recipiente lleno de odio y de aversión”, sino utilizar “un derecho que nos permita estudiar y entender una realidad que se dio y que nos sirva, además de para no volver a cometer los mismos errores del pasado, para ofrecer justicia a las víctimas”.

En este libro, Díez Muñiz describe cuatro tipos de violencia: violencia política, violencia estructural, violencia simbólica y violencia cotidiana.

Hemingway y los vascos

UZTAILAK

06

JULIO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako, uztailaren 6ko saioa Ernest Hemingway idazleari eskainiko zaio.  

Izan ere, idazle horrek Euskal Herriarekin harreman berezia izan zuen. Hemingway (Oak Park, Illinois, 1899-Ketchum, Idaho, 1961) lehenengoz Euskal Herrira 1923an iritsi zen eta hainbat aldiz bueltatu zen. Leku ugari bisitatu zituen: Iruñea, Donostia, Gernika, Mundaka, Urdaibai, Gasteiz, Bilbo, Auritz, Orbaizeta, Aribe, Agoitz… 

Belle Époque garaiko Donostia bere leku gogokoenetako bat izan zen. Are gehiago, bere lehen eleberria, “The Sun Also Rises” (Fiesta), Gipuzkoako hiriburuan eta Hendaian bukatu zuen. La Concha bere hondartza kutunetako bat zen eta 20. hamarkadako argazki ugariek horrela islatzen dute. Gainera, garaiko pilotariak ikusteko pilotalekura joan ohi zen.

1959ko udan ostatu hartu zuen Maria Cristinan eta bertan, José de Artecherekin topo egin zuen. Horren ondorioz, euskaraz argitaratu zen “The Old Man and the Sea” (“Agurea ta itsasoa”, Itxaropena, Zarautz).

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes, 6 de julio, se dedicará a Ernest Hemingway.

Se analizará la figura de este escritor que tuvo una relación especial con el País Vasco.  Hemingway (Oak Park, Illinois, 1899-Ketchum, Idaho, 1961) vino al País Vasco por primera vez en 1923, y posteriormente Visitó varias poblaciones: Iruñea, Donostia, Gernika, Mundaka, Urdaibai, Gasteiz, Bilbo, Auritz, Orbaizeta, Aribe, Agoitz… 

Donostia fue uno de sus lugares favoritos, tanto es así que “The Sun Also Rises”, conocida como “Fiesta”, su primera novela, se acabó de escribir en la capital guipuzcoana y en Hendaia. La Concha era una de sus playas predilectas y así lo reflejan numerosas fotografías de los años veinte. También solía acudir al frontón, a ver a los pelotaris de la época.

En el verano de 1959 se alojó en el Hotel Maria Cristina y tras su encuentro con José de Arteche, se publicó en euskara de “The Old Man and the Sea” (“Agurea ta itsasoa”, Itxaropena, Zarautz).

 

 

Grupo fotográfico AFAL

EKAINAK

29

JUNIO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, ekainaren 29an Afal izeneko argazki taldeari buruzkoa dokumentala eskainiko da.

Afal taldea Almerían sortu zen 1956an, Almeriako Elkarte Fotografikoaren barruan. José María Artero eta Carlos Pérez Siquier-ek sortu zuten eta Espainiako argazkigintza berriaren izenik adierazkorrenak batu zituen.

Horien lanek lehiaketetan eta saloietan oinarrituriko argazkilaritza estatalaren ikuspegi tradizional eta zaharkituarekin haustura ekarri zuten. Nazioarteko garrantzi handia izan zuen eta beste argazkilaritza-elkarte batzuen harremanak izan zituzten. Izan ere, atzerriko talde horiek Europan zehar talde-erakusketa nabarmenetara gonbidatu zituzten.

 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 29 de junio, se proyectará un documental sobre el colectivo fotográfico Afal.

El grupo Afal nació en Almería en 1956 en el seno de la Asociación Fotográfica Almeriense. Fundado por José María Artero y Carlos Pérez Siquier, aglutinó a los nombres más representativos de la nueva fotografía española.

Sus trabajos supusieron una ruptura con la estancada y tradicional visión de la fotografía estatal centrada en concursos y salones. Tuvo gran relevancia internacional y mantuvo relaciones con otras sociedades fotográficas y grupos extranjeros que les invitaron a importantes exposiciones colectivas en Europa.

 

La historia del cine XV: El cine, pasado, presente y futuro

EKAINAK

22

JUNIO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, ekainaren 8an “La historia del cine” izeneko zinema zikloaren azken emanaldia eskainiko da. Pasarte horretan aztertuko da dokumentalen indarra XXI mende hasieran.  

Zinemaren historia 1895ean hasi zen, hain zuzen Lumière anaiek Lumière fabrikako langileen irteera dokumentalaren 46 segundu grabatu zituztenean plano bakar batean. Eta dorre bikiak erori zirenean, errealitatea grabatzea modan jarri zuen. Telefono mugikorrez eta bideokamerez grabatutako dokumental amateurrek Hollywoodeko edozein film gainditu zuten. Fikzio-zinema ia zaharkitua zirudien. Errealitatea askoz dramatikoagoa zen ihes-nahia baino. 

Dokumentalek arrakasta handia izan zuten leihatilan. Lehen aldiz, ez fikzio zinemak bere lekua zuen pantaila handian, eta hori neurri handi batean irailaren 11n gertatu zenari zor dio. 

Henri Moore-ren Farenheint 9/11 bihurtu zen leihatilan arrakasta handiena lortu zuen dokumentala. 2004an estreinatu zen eta Estatu Batuetako 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondorioei eta arrazoiei buruzkoa da. Gainera, ondoren gertatutako Irakeko inbasiari buruz aritzen da EEUU eta Britainia Handia  buru izanik. Horrez gain, atentatuen unean Estatu Batuetako lehendakariaren f (George W. Bush-en) eta Bin Laden-en familiaren arteko ustezko loturak azaltzen ditu.  

Être et avoir (Izan eta eduki),  Philibert Être-ren dokumentala Frantziako iparrean kokaturiko Auvergne-ko eskualdeko herri txiki batean filmatu zen. Erakusten digu Frantziako herritxoetako eskola txikietako errealitatea. Beraietan, adin guztietako umeak elkartzen dira gela bakarrean eta irakaslea saiatzen da materia behar desberdinetara moldatzen. Horrela, txikienek beren esperientziak eta ikasketak zaharrenekin partekatzen dituzte. 

Zidane. XXI mendeko erretratua  Douglas Gordon eta Philippe Parrenok 2006an eginiko dokumentala da. Sinkronizatutako hamazazpi kamera erabili zituzten, Santiago Bernabéu estadioan jokatutako Madril-Villarreal futbol-partida grabatzeko. Baina kasu honetan gizon batengan soilik erreparatuz: guztiek Zidane fokuratzen dute. Bere unibertsoan barneratuz, atleta horren psikologian.  

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, este viernes 22 de junio, se proyectará el último capítulo de “La historia del cine”, un estudio crítico de la historia del cine. En este episodio se analizará el auge de los documentales a principio del siglo XXI.

La historia del cine comenzó con un documental de los hermanos Lumière en 1895, cuando rodaron los 46 segundos de la Salida de los obreros de la fábrica Lumière en un solo plano.  Cuando las torres gemelas se derrumbaron, grabar la realidad se puso en boga. Los vídeos del 11S, los documentales caseros grabados con teléfonos móviles y videocámaras domésticas superaron a cualquier película de Hollywood. El cine de ficción parecía casi anticuado. La realidad resultaba mucho más dramática que el escapismo. 

Los documentales tuvieron un gran éxito en taquilla. Es la primera vez que el cine de no ficción tiene su lugar en la gran pantalla, y eso de debe en parte a lo que ocurrió el 11 de septiembre.  

Farenheint 9/11 de Henri Moore se convirtió en el documental de mayor éxito de la taquilla. Estrenada en 2004 trata sobre las causas y consecuencias de los atentados del 11 de septiembre de 2001 en Estados Unidos. Además, hace referencia a la posterior invasión de Irak liderada por ese país y Gran Bretaña. Además, intenta determinar el alcance real de los supuestos vínculos entre las familias del presidente de los Estados Unidos en el momento de los atentados, George W. Bush, y los Bin Laden. 

El documental de Philibert Être et avoir (Ser y tener), se rodó en un pequeño pueblo de la región de Auvergne, en el norte de Francia. Nos muestra la realidad de las pequeñas escuelas de pueblecitos de Francia en las que se reúnen niños y niñas de todas las edades en una clase única y  en la que el profesor intenta adaptar la materia a los diferentes tipos de necesidades. En ella los más pequeños comparten con los mayores sus experiencias y sus aprendizajes.  

Zidane. Un retrato del siglo XXI es un documental de Douglas Gordon y Philippe Parreno de 2006. Utilizan diecisiete cámaras sincronizadas, situadas en el estadio Santiago Bernabéu, en el transcurso de un partido Real Madrid-Villarreal. Pero en este caso sólo se centran en un hombre: todos enfocan a Zidane. Se sumerge en el universo, la psicología de este atleta. 

 

 

Hitzaldia / Conferencia Javier Agirre

EKAINAK

15

JUNIO

2018

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

HITZALDIA

Javier Agirre Erauso

Handia, realidad o fábula fotográfica

  

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan, ekainaren 15an “Handia, realidad o fábula fotográfica” hitzaldia eskainiko du Javier Agirrek.

Hitzaldia “Handia” filmari buruzkoa izango da. Agirrek filmaren argazki-tratamendua azalduko du, preprodukziotik postprodukziora arte. Batez ere, filmaketari buruz arituko da eta pelikulan erabilitako kamera eta argiztapen teknikak esplikatuko ditu.

JAVIER AGIRRE ERAUSO (Irun, 1975eko martxoaren 31)

Argazki-Zuzendaria da eta egun, Zarautzen bizi da. Irungo Bidasoa Institutuan Komunikazioetako Elektronika Teknikari ikasketak burutu zituen. Gerora, Andoaingo Irudi eta Soinu Eskolan, ESCIVIn alegia, Irudi eta Soinu, eta Argazki zuzendaritza Espezialitateak burutu zituen. Lanean hasi zenez geroztik, hainbat proiektutan hartu du parte, ez bakarrik film laburretan eta luzeetan baizik eta iragarkiak eta bideoklipak eginez. Horien artean nabarmentzekoak dira: “Aupa Etxebeste”, “La pelota vasca”, “80 Egunean”, “Urte berri on, amona”, “Loreak”, “Amama” eta “Handia”.

Oraintsu, Argazki-zuzendaritza hoberenaren Goya saria jaso zuen “Handia” filmean eginiko lana zela eta. Filmak guztira 10 Goya sari lortu zituen.

  

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz este viernes, 15 de junio, Javier Agirre impartirá la conferencia “Handia, realidad o fábula fotográfica” .

La charla se centrará en la película “Handia”. Explicará el proceso fotográfico durante la película, desde la preproducción hasta la postproducción, centrándose en el proceso de rodaje, donde explicará las técnicas de cámara e iluminación empleadas.

JAVIER AGIRRE ERAUSO (Irún, 31 de marzo de 1975)

Es Director de Fotografía y en la actualidad vive en Zarautz. Cursó estudios de Técnico en Electrónica de Comunicaciones en el Instituto Bidasoa de Irún y posteriormente, estudió en la Escuela de Imágen y Sonido de Andoain (ESCIVI) las especialidades de Técnico en Imágen y Sonido y Dirección de Fotografía. Desde que comenzó a trabajar, ha participado en innumerables proyectos tanto en largometrajes como cortometrajes, así como realizando spots publicitarios y videoclips. Entre ellos, destacan los largometrajes “Aupa Etxebeste”, “La pelota vasca”, “80 Egunean”, “Urte berri on, amona”, “Loreak”, “Amama” y “Handia”.

Recientemente ha conseguido el Goya a la mejor dirección de fotografía por su trabajo en la película “Handia”, que ha obtenido un total de 10 premios.

 

Orrialdea 22/25