• A

Ramón Serras

 

 ESKERRIK ASKO RAMON

GOIAN BEGO

 

 MUCHAS GRACIAS RAMÓN

DESCANSA EN PAZ

Elmyr de Hory

Urtarrilak 

29

Enero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA 

Elmyr de Hory

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Elmyr de Hory margolari hungariarrari eskainiko zaio.

Hoffmann Elemér -Elmyr de Hory- izenez ezaguna (Budapest, 1906 - Eivissa, 1976) Parisko Fernand Legerren Académie la Grande Chaumiere-en ikasi zuen. Bigarren Mundu Gerran Alemaniara eraman zuten. Kontzentrazio-esparru batean preso egon zen homosexuala eta judua izateagatik. Ihes egitea lortu zuen, Gestapok galdeketa egin eta hanka apurtuta zuelako ospitale batera eraman zutenean.

Budapestera joan eta bertan bizi izan zen gerra amaitu arte. Une horretan Parisera itzuli zelarik. Han pobrezian bizi izan zen, harik eta bere lagun batek bere marrazki bat Picassoren batekin nahastu eta erosi zuen arte. Elmyrrek ez zuen damurik sentitu, eta Europan zehar ibili zen bere faltsifikazioak saltzen.

Ondoren, Eivissa uhartera joan zen. Bertakoekin eta atzerritar askorekin adiskidetu zen.eta hamasei urtez, bere lanak egiten jarraitu zuen. Bere bizitzan oinarritutako F for Fake dokumentala egin, zuzendu eta aurkeztu zuen Orson Wellesek. Dokumentalak Elmyr de Hory eta Clifford Irving, bere biografoa ditu ardatz. Azken horrek Howard Hughesen gezurretako biografiaren egilez ere bada.

 

AULA / GELA  

Elmyr de Hory

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre el pintor húngaro Elmyr de Hory.

Hoffmann Elemér, conocido como Elmyr de Hory (Budapest, 1906 – Ibiza, 1976), estudió en la Académie la Grande Chaumiere de Fernand Leger en París. Durante la Segunda Guerra Mundial, fue trasladado a Alemania. Estuvo preso en un campo de concentración por ser homosexual, además de judío. Consiguió huir, al ser ingresado en un hospital con la pierna rota tras sufrir un interrogatorio a manos de la Gestapo.

Se instaló en Budapest, donde se quedó hasta el final de la guerra. Después, volvió a París donde vivió en la pobreza hasta que una amiga suya confundió un dibujo suyo con un Picasso, y lo compró. Elmyr no sintió ningún remordimiento, y pronto recorrió Europa vendiendo sus falsificaciones.

Posteriormente se trasladó a la isla de Ibiza, donde durante dieciséis años continuó realizando sus obras y donde entabló amistad con muchos ibicencos y residentes extranjeros. Su vida fue plasmada en el documental F de Fake realizado, dirigido y presentado por Orson Welles. El documental se centra en la figura de Elmyr de Hory y su biógrafo, Clifford Irving, autor también de la fraudulenta biografía de Howard Hughes.

 

Joseba Sarrionandia

Urtarrilak 

22

Enero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA  

Joseba Sarrionandia

Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Joseba Sarrionandiari, euskal idazleari, eskainiko zaio.

Iurretan jaioa, Sarrionandia Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta euskara irakasten aritu zen, eta aritzen da. Izan ere, Bergarako UNEDeko fonetika irakasle izan zen, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan eskolak eman zituen eta egun, Kuban Euskal hizkuntza eta literatura irakasten du.

Bere lehen lanak Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin, Oh Euzkadi eta Ibaizabal aldizkarietan plazaratu ziren. Pott Bandako kidea izan zen Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde, Jon Juaristi eta Ruper Ordorika eta beste hainbat idazlerekin batera.

Sarrionandia oso idazle emankorra da, genero anitzetan gainera. Izan ere, poesia, narrazioa, haur literatura, eta komikiak ere, jorratu ditu. Bere lanen zerrenda amaiezina da. Halaber, bere poemak hainbat talde eta bakarlari ezagunek musikatu diztuzte.

Idazle eta euskaltzain ez ezik, itzultzaile oparoa ere bada Sarrionandia.

Bere militantzia politikoaren ondorioz, espetxea ezagutu zuen, baina 1985ean ihes egitea lortu zuen. Erbestean egon arren, argitaratzen jarraitu zuen. Klandestinitatean hiru hamarkadaz bizi ondoren, egun, Habanan bizi dela badakigu.

 

AULA / GELA  

Joseba Sarrionandia

En euskera con subtítulos en castellano

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes tratará sobre sobre el escritor vasco Joseba Sarrionandia.

Nacido en Iurreta, se licenció en Filología Vasca por la Universidad de Deusto y ha sido y es profesor de euskera. De hecho, dio clases de fonética en la UNED de Bergara y en los Cursos de Verano de la UPV y actualmente da clases de lengua y literatura vasca en Cuba.

Con una amplia trayectoria literaria, publicó sus primeros escritos en revistas vascas como Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin, Oh Euzkadi e Ibaizabal. Formó parte del colectivo Pott Banda, junto a Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Joxemari Iturralde, Jon Juaristi y Ruper Ordorika entre otros.

Sarrionandia es un escritor muy prolífico, en muchos géneros además. De hecho, ha escrito poesía, narración, literatura infantil, incluso cómic. La lista de sus obras es interminable. Además, sus poemas han sido cantados por grupos y solistas conocidos.

Aparte de escritor y miembro de Euskaltzaindia, Sarrionandia es un traductor prolífico.

Debido a su militancia política conoció la cárcel, de que la logró escapar en 1985, permaneciendo en paradero desconocido durante más de treinta años, lo que no le ha impedido seguir publicando desde el exilio. Tras vivir tres décadas en la clandestinidad, hoy sabemos que vive en La Habana.

 

Alain Resnais

Urtarrilak 

15

Enero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA  

Alain Resnais

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, Alain Resnais ekarriko dugu gogora ostiraleko saioan.

Alain Resnais zuzendari, muntatzaile, gidoilari eta aktore frantziarra izan zen. Truffaut eta Godarderekin batera, muntaia eta argazkilaritzaren kontzeptua irauli zuen Nouvelle Vague delakoaren ordezkari garrantzitsuenetakotzat hartzen da.

Bere filmografia eskasa izan arren, Alain Resnais ez soilik zinema frantseseko handienetarikoa, baizik eta nazioarteko maisutzat jotzen da. Resnais, ezer baino lehen, perfekzionista handia izan zen. Ez bakarrik gidoietan, baita alderdi zinematografiko guztietan: kokalekuetan, muntaian, soinu-bandan, gidoietan, aktoreen aukeraketan...

1959an, bere lehen film luzea filmatu zuen, Hiroshima, mon amour maisulana, eta, muntatzaile eta film laburren zuzendari gisa zuen prestakuntzari esker, sekulako arrakasta izan zuen. Filma horrek Marguerite Durasen gidoia zuen eta kritikak Nouvelle Vague zinemagintzaren erreferentetzat hartu zuen. Pelikulan, bere film laburretan jorratutako gaiak azaltzen ditu, esaterako gerraren izugarrikeria. 

AULA / GELA  

 Alain Resnais

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz, la sesión de este viernes tratará sobre Alain Resnais.

Alain Resnais fue director, montador, guionista e incluso participó como actor en alguna película. Junto a Truffaut, y Godard, está considerado como uno de los principales representantes de la denominada Nouvelle vague del cine francés, que revolucionó el concepto de montaje y fotografía.

A pesar de su escasa filmografía, Alain Resnais está considerado como uno de los grandes del cine no sólo francés sino internacional. Resnais fue ante todo un gran perfeccionista tanto en los guiones como en todos los aspectos cinematográficos, localizaciones, montaje visual, banda sonora y selección de actores.

En 1959 rodó su primer largometraje, su obra maestra, Hiroshima, mon amour, que, gracias a su preparación como montador y director de cortometrajes, resultó ser un enorme éxito. La película, con guión de Marguerite Duras fue considerada por la crítica como uno de los títulos principales de la denominada Nouvelle Vague. En la película perfila temas que ya había tratado en sus cortometrajes, por ejemplo el horror de la guerra.

 

Blake Eduards

Urtarrilak 

8

Enero

2021

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA  

Blake Eduards

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura sustapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa William Blake Crump zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore estatubatuarrari buruz izango da.

William Blake (1922-2010), zinema mutuan aritzen zen familia baten ondorengoa, Blake Eduards bezala ezaguna artistikoki, laster hasi zen aktore lanetan ekoizpen garrantzitsuetan, baina beti bigarren mailako aktore gisa, gero zortea probatu zuen gidoilari eta zuzendari gisa. 1961eko Capoteren "Desayuno con diamantes" klasikoaren egokitzapen polemikoak ospea eman zion. "Biguna" zela leporatu ziotenentzat, Edwardsek, kalibre altuko drama bat zuzendu zuen "Días de vino y rosas",  gehien estimatzen zuen Jack Lemmon aktorearekin.

Beste aktore fetitxe bat Peter Sellers izan zuen, 1963 eta 1983 artean "La pantera rosa" zazpi filmetan zuzendu zuena, baita 1968an "El Guateque" komedia barregarria ere.

 

AULA / GELA  

 Blake Eduards

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes tratará sobre el director, guionista, productor y actor de cine estadounidense William Blake Crump.

Descendiente de una familia dedicada al cine mudo, William Blake (1922-2010), conocido artísticamente como  Blake Eduards, pronto empezó a ejercer de actor en producciones importantes, pero siempre como actor secundario, después probó fortuna como guionista y director.  Su controvertida adaptación del clásico de Capote “Desayuno con diamantes” de 1961 le encumbró a la fama. Para quienes le acusaron de “blando”, Edwards les contestó dirigiendo “Días de vino y rosas”, un drama de alto calibre para el que contó con Jack Lemmon, quien sería su actor favorito.

Otro de sus intérpretes fetiche fue Peter Sellers, al que dirigió en siete películas de “La pantera rosa” entre 1963 y 1983, así como la hilarante comedia “El Guateque” en 1968.

 

Euskal Pertsonaiak III / Personajes vascos. Jesús Galindez

Abenduak

18

Azaroak

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 AULA / GELA  

Euskal Pertsonaiak III

Jesus Galindez

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura sustapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Jesus Galindezi buruzkoa izango da.

Galindez, legelari, zuzenbide-irakasle eta politikari ezaguna, Zuzenbidean graduatu zen Madrilen Universidad Central delakoan. Ondoren, Gerra Zibilaren etorrerak bere bizitza markatu zuen. 1937ko irailean Aragoiko frontean borrokan aritu zen Euskal Brigadan.

Dominikar Errepublikan erbesteratu ondoren, New Yorkera joan zen, eta han idazle, legelari eta Columbiako Unibertsitateko irakasle izan zen. EAJren ordezkaria ere izan zen erbesteko Eusko Jaurlaritzan.

Uste denez, espioitza lanetan aritu zen gerra hotzean eta New Yorken bahitu eta hegazkinez Dominikar Errepublikara bidali zuten. Bertan, Rafael Leonidas Trujilloren aginduz hil zuten 1956ko abuztuaren 30an, 40 urte zituelarik.

 

AULA / GELA  

 Personajes vascos III

Jesús Galindez 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes tratará sobre el jurista, profesor y político Jesús Galindez.

Se graduó en Derecho en La Universidad Central de Madrid. Posteriormente, la llegada de la Guerra Civil marcaría su vida. En septiembre de 1937 se incorporó a la Brigada Vasca que luchaba en el frente de Aragón. Tras su exilio en la República Dominicana, se trasladó a Nueva York donde ejerció como escritor, jurista y profesor de la Universidad de Columbia. También fue delegado del PNV en el Gobierno Vasco del exilio.

Se cree que fue espía durante la guerra fría y fue raptado en Nueva York y enviado a la fuerza en avión a la República Dominicana. Allí fue asesinado por orden de Rafael Leónidas Trujillo el 30 de agosto de 1956, a los 40 años.

Gene Gutowski

Abenduak

11

Azaroak

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

Gene Gutowski

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura difusiorako Gela/Aula programaren barruan, ostiral honetako saioa Gene Gutowski-ri eskainiko zaio.

Gene Gutowski zinema ekoizle ezaguna izan zen. Izatez poloniar jatorrikoa, gerora AEBko herritartasuna hartu zuen. Gutowski Polonia ekialdeko familia judu kultu batean jaio zen. Tamalez, oso gaztaro gogorra izan zuen. Bigarren Mundu Gerran naziek Polonia inbadutu zuten eta holokaustoan bere senideak hil ziren. Gerra ondoren, inteligentzia militar estatubatuarrean lan egin zuen Alemanian nazien ehiztari gisa, eta 1947an Estatu batuetara emigratu zuen. 

Artista eta eskultore talentuduna, moda ilustratzaile lanetan aritu zen New Yorken zinemagintzan hasi aurretik. Bizizale amorratua izan zen. Izan ere, Europan, Hollywooden eta Birjina Uharteetan bizi izan zen eta sei emazte eta maitale asko izan zituen. Bere bizipenak "With Balls and Chutzpah: A Story of Survival" liburuan kontatu zituen.

Aipatzekoa da Oscar saria irabazi zuen “El Pianista” filma ekoiztu zuela. Filmaren zuzendariarekin, Roman Polanskirekin, askotan lan egin zuen eta Polanskik elkarrizketa batean esan zuen Gutowski izan zela bere nazioarteko ibilbidearen bultzatzailea. 1963an ezatutu zuten elkar eta Catherine Deneuve aktore frantziarrak antzeztutako "Repulsion" (1965) thriller psikologikoa izan zen beraien lehen elkarlana. Ondoren etorri ziren Polansky Hollywoodera eraman zuten "Cul de sac" (1966) eta " The fearless vampire killers " (1967).

 

AULA / GELA  

Gene Gutowski

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes tratará sobre el productor de cine Polaco-Americano Gene Gutowski.

De origen polaco, sobrevivió al Holocausto y a posteriori adoptó la ciudadanía estadounidense. Hijo de una familia judía culta del este de Polonia, su juventud fue destrozada por la invasión nazi en la Segunda Guerra Mundial y la muerte de sus familiares en el Holocausto. Después de la guerra, trabajó para la inteligencia militar estadounidense como cazador de nazis en Alemania y emigró a Estados Unidos en 1947.

Artista y escultor talentoso, trabajó como ilustrador de modas en Nueva York antes de dedicarse a la producción cinematográfica. Llevó durante muchos años una vida de playboy en Europa, Hollywood y las Islas Vírgenes, durante la cual tuvo seis esposas y muchas amantes. Relató la historia en sus memorias, publicadas bajo el título de "With Balls and Chutzpah: A Story of Survival".

Produjo el filme ganador del Oscar "El pianista", dirigido por Roman Polanski. Colaboraron en muchas ocasiones y Polanski dijo en una entrevista que Gutowski fue el lanzador de su carrera internacional. Se conocieron en 1963 poco después del primer filme importante de éste, "El cuchillo bajo el agua", una producción en polaco que le ganó fama y una nominación al Oscar. La colaboración Gutowski-Polanski comenzó con la película de horror psicológico "Repulsión" (1965), estelarizada por la actriz francesa Catherine Deneuve. A esta siguieron "Cul-de-Sac" (1966) y "The Fearless Vampire Killers" (La danza de los vampiros, 1967), filmes con los que Polanski llegó a Hollywood.

 

 

 

Argazkigintzaren Maisuak VI / Genios de la Fotografía VI

Abenduak

04

Azaroak

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

Argazkigintzaren Maisuak VI

 Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura difusiorako Gela/Aula programaren barruan, ostiraleko saioan "Argazkigintzaren maisuak" izeneko dokumental sailaren seigarren eta azken atala proiektatuko da.

 Berau, Tim Kirbyk 2007an egindako dokumental sail zirraragarria da eta jatorrizko edizioan 6 kapitulu ditu. Lan horretan argazkigintzaren hastapenetatik (XIX. mendeko kamera ilunaren garaitik) azken aurrerapen teknologikoetara arteko ibilbidea jorratzen du. Gainera, argazkigintzaren benetako arte-harribitxiak ikus ditzakegu, eta nazioarteko figura garrantzitsuen lekukotasuna ikusiko dugu.

 Seigarren eta azken kapitulu honek “Epaiketa instantaneoak”  du izenburua; Gaur egungo agazkigintzan hainbat modu, formatu, teknika, neurri eta kontzeptu desberdinak aurki ditzakegu. Urte bakar batean 80 bilioi argazki inguru ateratzen dira. Baina, zer esan nahi du argazkilari izateak gaur egun? Eta zenbat balio du argazki batek gaur egun?

 

AULA / GELA  

Genios de la Fotografía VI

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se proyectará el sexto y último capítulo de la serie “Los genios de la fotografía”.

 Se trata de una apasionante serie documental realizada por Tim Kirby en 2007 que consta de 6 capítulos. Una obra en la que se hace un recorrido desde los orígenes de la fotografía (sus comienzos en el siglo XIX con la cámara oscura) hasta llegar a los últimos avances tecnológicos. Además, podremos contemplar auténticas joyas de arte de la fotografía y veremos el testimonio de algunas de las figuras más relevantes de carácter internacional.

 Este sexto y último capítulo se titula “Juicios instantáneos”. Se muestra como en la fotografía de hoy en día podemos encontrar distintas maneras, formatos, técnicas, tamaños e incluso conceptos. En un solo año se sacan unos 80 billones de imágenes fotográficas. Pero, ¿Que significa ser fotógrafo hoy? ¿y cuánto vale una fotografía hoy en día?

 

Argazkigintzaren Maisuak V / Genios de la Fotografía V

Azaroak

27

Noviembre

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

Argazkigintzaren Maisuak V

 Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura difusiorako Gela/Aula programaren barruan, ostiraleko saioan "Argazkigintzaren maisuak" izeneko dokumental sailaren bostgarren atala proiektatuko da.

 Berau, Tim Kirbyk 2007an egindako dokumental sail zirraragarria da eta jatorrizko edizioan 6 kapitulu ditu. Lan horretan argazkigintzaren hastapenetatik (XIX. mendeko kamera ilunaren garaitik) azken aurrerapen teknologikoetara arteko ibilbidea jorratzen du. Gainera, argazkigintzaren benetako arte-harribitxiak ikus ditzakegu, eta nazioarteko figura garrantzitsuen lekukotasuna ikusiko dugu.

 Bostgarren kapitulu honek “We are family”,  du izenburua; argazkigintza bizitza pribatuen testigantza bezala jorratzen du. Argazkiak kalea eta errepidea konkistatu ondoren, argazkilariek azken mugara hurbildu ziren, nia eta bizitza pribatura. 

 

AULA / GELA  

Genios de la Fotografía V

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se proyectará el quinto capítulo de la serie “Los genios de la fotografía”.

 Se trata de una apasionante serie documental realizada por Tim Kirby en 2007 que consta de 6 capítulos. Una obra en la que se hace un recorrido desde los orígenes de la fotografía (sus comienzos en el siglo XIX con la cámara oscura) hasta llegar a los últimos avances tecnológicos. Además, podremos contemplar auténticas joyas de arte de la fotografía y veremos el testimonio de algunas de las figuras más relevantes de carácter internacional.

 

 Este quinto capítulo, titulado “We are family”, trata sobre la fotografía, como testigo de las vidas privadas. Una vez que la fotografía había conquistado la calle y la carretera, los fotógrafos se acercaron a la última frontera, el yo y la vida privada.

 

 

Argazkigintzaren Maisuak IV / Genios de la Fotografía IV

Azaroak

20

Noviembre

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

Argazkigintzaren Maisuak IV

 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura difusiorako Gela/Aula programaren barruan, ostiraleko saioan "Argazkigintzaren maisuak" izeneko dokumental sailaren laugarren atala proiektatuko da.

Berau, Tim Kirbyk 2007an egindako dokumental sail zirraragarria da eta jatorrizko edizioan 6 kapitulu ditu. Lan horretan argazkigintzaren hastapenetatik (XIX. mendeko kamera ilunaren garaitik) azken aurrerapen teknologikoetara arteko ibilbidea jorratzen du. Gainera, argazkigintzaren benetako arte-harribitxiak ikus ditzakegu, eta nazioarteko figura garrantzitsuen lekukotasuna ikusiko dugu.

Laugarren kapitulu honek paperezko filmak du izenburua; argazkigintza, bidaia eta liburuak jorratzen ditu. Bertan Robert Francken "Ameriikarrak" eta William Kleinen "New York" aipatzen dira.

***

AULA / GELA  

Genios de la Fotografía IV

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se proyectará el cuarto capítulo de la serie “Los genios de la fotografía”.

Se trata de una apasionante serie documental realizada por Tim Kirby en 2007 que consta de 6 capítulos. Una obra en la que se hace un recorrido desde los orígenes de la fotografía (sus comienzos en el siglo XIX con la cámara oscura) hasta llegar a los últimos avances tecnológicos. Además, podremos contemplar auténticas joyas de arte de la fotografía y veremos el testimonio de algunas de las figuras más relevantes de carácter internacional.

En este cuarto capítulo, titulado películas de papel; Trata sobre la fotografía, el viaje y los libros. En él se habla de los "Los americanos" de Robert Franck y "New York" de William klein.

 

Orrialdea 17/31