• A

Andréi Tarkovski

EKAINAK

28

JUNIO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Andréi Tarkovski zine zuzendari, aktore eta idazle sobietarrari eskainiko zaio. 

Nahiz eta zuzendari emankorra ez izan, zazpi film luze besterik ez zituen egin, zinemagintza errusiarrak eman duen zuzendaririk ezagunetarikoa eta sarituenetarikoa izan zen. Zinezale askorentzat Serguéi Eizenshtéin eta Serguéi Bondarchuk-ekin batera, Errusiako zinemagintza klasikoaren adibide aparta zen. Gaur egun, sentsura sobietarra jasan zuen zuzendari ospetsu honi buruzko liburuak eta ikerketak egiten jarraitzen dute.

Izan ere, Veneziako Urrezko lehoia jaso zuen lehengo zuzendari errusiarra izan zen. Bere lehen luzemtraiarekin lortu zuen: Ivan-n haurtzaroa (1962). Baina, tamalez, sobietar agintariekin arazoak izan zituen eta bere hurrengo pelikula, Andrei Rublev, bahitua izan zen eta zazpi urte beranduago estreinatu zuen.

Jarraian, Solaris (1972) eta Ispilua (1975), obra oso pertsonala egin zituen. Hurrengo filmaren, Stalker (1979) deritzonaren negatibo originalak errebelatzen ari zirela, arazo larria jasan zuten. Hori zela eta, Italiara joan zen. Bertan, Tempo di viaggio (1983) dokumentala eta Nostalgia (1983) film luzea zuzendu zituen.  Azkenik, Suedian, bere hilondoko lana, Sakrifizioa (1986), zuzendu zuen.

 

AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno al director de cine, actor y escritor soviético Andréi Tarkovski.

Pese a ser un director poco prolífico, solamente realizó siete largometrajes, es uno de los directores de cine ruso más conocidos y premiados fuera de su país. Para muchos amantes del séptimo arte de distintos países su nombre simboliza el cine clásico ruso tanto como Serguéi Eizenshtéin y Serguéi Bondarchuk. Hoy en día continúan apareciendo muchos libros e investigaciones dedicados a la filosofía y concepciones fílmicas de este afamado director, cuyo camino en el arte transcurrió bajo la presión de la censura soviética.

Fue el primer cineasta soviético en recibir el León de Oro de Venecia, por su primera película La infancia de Iván (1962). Sin embargo, tuvo problemas con las autoridades soviéticas, y tardó siete años en lograr estrenar su siguiente película, Andrei Rublev, secuestrada por el régimen soviético. 

A continuación vendrían Solaris (1972) y El espejo (1975), una obra muy personal. El rodaje de su siguiente película, Stalker (1979), sufrió la pérdida de gran parte del negativo original por un accidente en el revelado. Después de eso, emigró primero a Italia, donde realizó el documental Tempo di viaggio (1983) y el largometraje de ficción Nostalgia (1983). Finalmente, en Suecia, dirigió su obra póstuma, Sacrificio (1986). 

 

Hedy Lamarr

EKAINAK

21

JUNIO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Hedy Lamarr aktore ospetsuari eskainiko zaio.

Izan ere, garaiko “emakumerik ederra” izateaz gain, ingeniaria eta asmatzaile aparta ere izan zen. Tamalez, bere glamourrak eta zinemagintzan izan zuen arrakastak bere beste alderdiak eklipsatu zituen. Emakume honen lana egungo telefono mugikorretan, GPS sisteman edota  Wi-Fi eta BlueTooth komunikazio harigabeetan erabiltzen den teknologiaren aitzindari zuzena da.

Kasu hauetan ohikoa den legez, bere ikerketek berandu xamar jaso dute merezitako errekonozimentua. Azkenik, 1998an, Austriako Asmatzaileen eta Patenteen Elkarteak Viktor Kaplan domina eman zion. Gainera, Austrian, bere jaioterrian, Asmatzaileen Eguna bere ohorez, azaroaren 9an ospatzen da, bere jaiotegunean.

 

AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno a la famosa actriz Hedy Lamarr.

De hecho, además de ser “la mujer más bella” de su tiempo, Hedy Lamarr fue una excelente ingeniera e inventora. Desafortunadamente, su glamour y el éxito de su carrera en el cine, eclipsaron sus otras facetas. Pero el trabajo de esta mujer en el área de las telecomunicaciones, es el precursor de la tecnología inalámbrica, utilizada en los móviles actuales o en los sistemas GPS, Wi-Fi y BlueTooth.

Tal y como suele suceder en estos casos, el reconocimiento a labor, aún tardaría años en llegar. Finalmente, en 1998, la Asociación Austriaca de Inventores y Titulares de Patentes le concedió la medalla Viktor Kaplan. Y también hay que recordar que en su país natal, en Austria, el Día del Inventor se celebra el 9 de noviembre en su honor.

 

Emilia Valencia, hitzaldia eta mahai-ingurua. Charla-coloquio

EKAINAK

14

JUNIO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Emili Valencia, “Gauza xumen xarma” erakusketaren egilea, izango dugu hizlari ostiral honetako saioan. 

Emilia Valenciak ibilbide zabala du argazkigintza munduan, alderdi artistikoa lantzearekin batera, irakaskuntzan ere lanean dihardu. Bere argazkilariak hainbat museo eta galerietan erakutsi ditu, gure kasua den bezala. Baina horretaz gain, azpimarratzea nahi dugu eremu honetan dituen ezaguerak partekatzeko irakaskuntza alorrean egindako lan aparta. Izan ere, Madrilgo Complutense eta Francisco de Vitoria Unibertsitateetan argazkigintza eta irudia jakintzagaien irakaslea da eta hainbat lekutan ematen ditu klaseak, hitzaldiak, konferentziak, mintegiak, lantegi monografikoak, etab..

Ospetsuak dira bere era askotariko ikastaroak, bai hasiberrientzakoak, bai eskarmentu handiko ikasleentzat zuzenduta dauden bodegoi, erretratu, paisai edota autorretratu mintegi espezializatuak. Baita antzinako teknikei edota argazki-moldaketei buruzkoak ere.

Lehen aipatutakoaz gain, argazkilaritza arloko hainbat aldizkarietan argitaratzaile eta idazle lanak burutu ditu (Fotosentrelíneas, Super Foto Digital, Real Sociedad Fotográfica, Digital Foto...); erakusketa-komisarioa izan da eta zenbait argazki-lehiaketako epailea ere bai.

 

AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes correrá a cargo de Emilia Valencia, autora de la exposición “De parte de las cosas sencillas”. 

Emilia Valencia cuenta con una amplia trayectoria en el mundo de la fotografía, abarcando desde la labor artística hasta la docencia. Su trabajo como fotógrafa se ha mostrado en museos y galerías en varias exposiciones como es nuestro caso. Pero además, quisiéramos recalcar su gran labor difundiendo sus conocimientos en este medio artístico siendo profesora de fotografía e imagen en la Universidad Complutense y en la Universidad Francisco de Vitoria de Madrid o impartiendo clases, charlas, conferencias, seminarios, talleres monográficos, etc. 

De hecho, son muy codiciados sus cursos de fotografía de distintos niveles desde iniciación hasta cursos específicos de fotografía de género (bodegón, retrato, autorretrato, paisaje, etc.) y también de perfeccionamiento, técnicas antiguas o retoque fotográfico.

Además de lo anteriormente citado, ha sido editora y/o redactora en diversos medios de información especializados en fotografía (Fotosentrelineas, Súper Foto Digital, Real Sociedad Fotográfica, Digital Foto...), ha realizado labores de comisariado de exposiciones y ha formado parte del jurado en distintos concursos de fotografía.

 

Recordando a Daniel Txopitea Gogoratzen

EKAINAK

07

JUNIO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa orain dela bi hamarkada zendu zen Daniel Txopieta margolariaren figura gogoratu eta aztertuko da. Horretarako, bere alaba Ainizek ekoiztutako Vida & Obra dokumentala proiektatuko da.

Dokumentalaz gain, Ainize Txopiteak bi erakusketa aurkeztu eta komisariaratu ditu: 

Aurrena Garaietako ikuslea, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Aretoan aurkeztua. Oraintsu itxia, bere ibilbide piktoriko emankorretik aukeraketa zabala aurkeztu zen, irudipen femeninoaren gaia ardatz zuelarik.

Eta, bigarrena Geometriak eta Fikzioak,  Durangoko Arte eta Historia Museoa datorren uztailaren 7ra arte ikusgai denak,  jarraipena ematen dio aurreko erakusketari. Bertan, 1997ra arte Zarautzen bizi izan zen artistaren marrazki originalak bilduz eta artista honen aurreneko eta azken sasoiko sintesi eskematiko nabarmentzen direlarik.

Proiekzioaren ondoren, Ainize Txopietak dokumentalaren ekoizleak eta aipatutako erakusketen komisarioak, Daniel Txopitearen bizitzan eta ibilbide piktorikoan sakontzeko asmoz mahai-ingurua zuzenduko du.

 

AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes se dedicará a recordar y analizar la figura de pintor Daniel Txopitea fallecido hace dos décadas. Para ello, se proyectará Vida & Obra, documental producido por la hija del pintor, Ainize.

Ainize Txopitea, además del documental, también ha presentado y comisariado dos exposiciones:

La primera La Espectadora de los Tiempos en la sala Ganbara del Koldo Mitxelena Kulturunea de Donostia/San Sebastián. Recientemente clausurada, recogió una amplia selección de cuadros sobre la figuración femenina extraídos de su amplia trayectoria pictórica.

La segunda exposición, titulada Geometrías y Ficciones que se exhibe en el Museo de Arte e Historia de Durango, hasta el próximo 7 de julio, y que da continuidad a la anterior abarcando dibujos originales y enfatiza una síntesis más esquematizada de la primera y última etapa en la obra de este artista residente en Zarautz hasta 1997.

Tras la proyección Ainize Txopitea, productora del documental y comisaria de las exposiciones citadas, dirigirá una charla-coloquio que servirá para profundizar en la trayectoria vital y pictórica de Daniel Txopitea.

Vasco-navarro trena / Tren vasco-navarro

MAIATZAK 

31

MAYO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa Vasco-Navarro izeneko trenari buruzko dokumentala eskainiko da.

Vasco-Navarro trenak lotu zituen Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa, 143 kilometroko burdinbidearekin. Leku bakoitzean jendeak izen bat eman zion: Transarlabariano, Trenico, Cangrejero…

Obrak 1887an hasi eta 40 urtez luzatu ziren, arazo ekonomiko eta tekniko ugari sortu zirelako. Oztopoak gaindituta, oso tren modernoa eta garrantzitsua izan zen bere garaian; komunikazioa eta industria garapena bizkortu zituen, eta zeharo aldatu zuen herritarren bizimodua. Azkeneko joan etorriak 1967an egin zituen.

 

AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz en la sesión de este viernes se proyectará un documental sobre el Tren Vasco-Navarro.

El Vasco-Navarro con sus 143 kilómetros de vías, unió los territorios de Gipuzkoa, Álava y Navarra. La gente, en cada sitio, lo denominaba de manera distinta: Transarlabariano, Trenico, Cangrejero…

Las obras comenzaron en 1887 y se alargaron 40 años, debido a números problemas que surgieron tanto económicos como técnicos. Superadas las dificultades se convirtió en un tren moderno e importante para la época que agilizó la comunicación y el desarrollo industrial y cambió totalmente el modo de vida de los ciudadanos.  El último viaje lo realizó en 1967.

 

Cine experimental ruso / Zinema esperimental errusiarra

MAIATZAK 

24

MAYO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa abangoardia sobietarrari buruzkoa izango da.

Bertan, Dziga Vértov zinemagilearen lana aztertuko da. Izan ere, “Kameradun gizona”  (1929) dokumental esperimentalaren egileak erabat aldatu zuen genero hori. “Kinoki” (Zinema-Begia) taldeko kidea zenez, zinema konbentzionalaren elementu guztien aurka zegoen, esaterako: aktore profesionalen, aurre idatzitako gidoien, dekoratuen edota argiztapen artifizialen erabileraren kontra zegoen.

Bere helburua “egia” harrapatzea zen,  gaurkotasuneko zatiak elkartuz.

 

AULA / GELA

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes girará en torno a la vanguardia soviética.

Se centrará en el cineasta Dziga Vértov, autor de obras experimentales, como “El hombre de la cámara” (1929), que revolucionaron el género documental. Como miembro del grupo llamado “Kinoki” (Cine-Ojo), Vértov rechazó todos los elementos del cine convencional: desde la escritura previa de un guión hasta la utilización de actores profesionales, pasando por el rodaje en estudios, los decorados, la iluminación, etc.

Su objetivo era captar la "verdad" cinematográfica, montando fragmentos de actualidad.

Photomuseum hauteskunde egoitza / Photomuseum sede electoral

MAIATZAK

26

MAYO

2019

 

ITXITA

CERRADO

 

Photomuseum hauteskunde egoitza

maitzaren 26an hauteskunde eguna dela eta

Photomuseum itxita

 

Photomuseum sede electoral.

El 26 de mayo el Photomuseum

permanecerá cerrado por motivo de

la jornada electoral

Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna / Día Internacional de los Museos

MAIATZAK 

18

MAYO

2019

Doako sarrera

Entrada gratuita

Maiatzak 18

Museoen Nazioarteko Eguna

 

Urtero, 1977 urtetik hasita, ICOM-ek Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du, museoetako komunitaterako une berezia zalantzarik gabe.

Museoen Nazioarteko Egunaren helburua da museoen zeregin garrantzitsuenaz jabetzea. Izan ere,  museoak baliabide oso garrantzitsuak dira dela kultura trukaketa, elkar aberasteko edo elkar ulertzeko, laguntzeko eta nola ez, herrien arteko garapena eta bakea lortzeko.

Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren leloa hau da “Museoak ardatz kultural gisa : Tradizioaren etorkizuna”.  Horrekin azpimarratu nahi da museoek komunitateetan aurrean jorratzen dituzten paper berriak. Gizartearen aurrean etengabe museoak bere betebeharrak  bir-asmatzen hari dira, oraindik ere elkarreragileagoak izateko, audientzian zentratuak, komunitatera orientatuak, malguagoak eta moldagarriagoak izateko asmoz. Ardatz kultural bihurtu dira, plataforma berriak dira, sormena ezaguerarekin uztartzen den eta bisitariek ko-sortu, partekatu eta elkar eragin dezaketen tokietan bihurtu dira.

Photomuseumek egun hau ospatzeko egun guztian zehar sarrera doako izango da. Gonbidatuta zaudete.

18 de mayo

Día Internacional de los Museos

Cada año desde 1977, el ICOM organiza el Día Internacional de los Museos, un momento excepcional para la comunidad museística.

El objetivo del Día Internacional de los Museos es concienciar sobre el hecho de que los museos son un importante medio para el intercambio cultural, el enriquecimiento de las culturas, así como para el desarrollo de la comprensión mutua, de la colaboración y de la paz entre los pueblos.

El Día Internacional de los Museos 2019 ha seleccionado como lema “Los museos como ejes culturales: El futuro de la tradición” con ello se quiere subrayar los nuevos papeles que desempeñan de los museos como actores activos en sus comunidades. El papel de los museos en la sociedad está cambiando. Los museos se están reinventando continuamente para ser todavía más interactivos, centrados en la audiencia, orientados a la comunidad, flexibles, adaptables y móviles. Se han convertido en ejes culturales que funcionan como plataformas donde la creatividad se combina con el conocimiento y donde los visitantes pueden co-crear, compartir e interactuar.

Con tal motivo, el Photomuseum celebrará este día con jornadas de puertas abiertas, siendo la entrada gratuita.

Expresiones artísticas de las grandes civilizaciones IX: Arte y sociedad

MAIATZAK 

17

MAYO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 Zibilizazio handietako arte adierazpenak IX:

Artea eta gizartea

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa arte adierazpenei buruzko zikloaren bederatzigarrengoa da. Zehazki, artea eta gizartearen arteko harremanari buruzkoa izango da.

Izan ere, artea gure pentsamenduen adierazpena den heinean, gizartearen aurrean salaketa egiteko erreminta edo baliabidea ere bada. Horregatik hainbat mugimendu artistikoek aipaturiko gizartearen bilakaerarekin bat datoz. Beraz, artea testuinguruan irakurtzeko, garaiko gizartea ere aztertu behar da.

 

AULA / GELA

Expresiones artísticas de las grandes civilizaciones XI:

Arte y sociedad 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes será la novena del ciclo sobre las manifestaciones artísticas. En concreto, girará en torno a la relación entre el arte y la sociedad.

De hecho, al ser el arte una manifestación de nuestros pensamientos, es también un medio o herramienta de denuncia ante la sociedad. Por eso, los diferentes movimientos artísticos responden a la evolución de dicha sociedad. Por lo tanto, para conocer el contexto artístico, también se tiene que examinar la sociedad de su tiempo.

Expresiones artísticas de las grandes civilizaciones VIII: Revolución industrial

MAIATZAK 

10

MAYO

2019

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

AULA / GELA

 Zibilizazio handietako arte adierazpenak VIII:

Industria-iraultza

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa arte adierazpenei buruzko zikloaren zortzigarrengoa da. Zehazki, Industria-iraultzari buruzkoa izango da.

Oraingoan, industria-iraultzak Europara ekarritako aldaketa handiak aztertuko dira,  argazkigintza esaterako. Mundu berri horretan bizi izan ziren artisten erreakzioak ere, ikertuko dira: inpresionismoa, orientalismoa, edo argazkigintza dokumentala. Azken finean, bere lanak aberasteko asmoz, artista askok beste kulturen eragina izan zuten, horien artean Pablo Picassok.

AULA / GELA

 Expresiones artísticas de las grandes civilizaciones VIII:

 Revolución industrial

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes será la octava del ciclo sobre las manifestaciones artísticas. En concreto, girará en torno a la revolución industrial.

Se analizarán los grandes cambios que trajo la Revolución Industrial a Europa, tales como el invento de la fotografía. También se repasarán las reacciones de los artistas que formaron parte de este mundo nuevo: impresionismo, orientalismo, o la fotografía documental. De hecho, muchos artistas, se inspiraron en otras culturas para enriquecer sus obras, entre ellos Pablo Picasso.

 

 

Orrialdea 18/25