• A

Arte Errusiarra III / Arte Ruso III

IRAILAK

11

SEPTIEMBRE

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

 Arte Errusiarra III

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela/Aula programaren barruan, ostiral honetan, arte errusiarrari eskeinitako zikloaren hirugarren atala proiektatuko da.

Ziklo honetan, Andrew Graham-Dixon kritikariak errusiar artearen historia zirraragarria, bere misterioa eta handitasuna kontatzen du. Errusia muturreko herrialdea da eta bere artea ez da salbuespena.

Azken kapitulu honetan iraultza politikoa eta arteak bete zuen papera aztertzen da. Izan ere, abanguardietako arte mugimenduek tsarraren 1.000 urteetako domeinuaren kontra azaldu ziren. Hasierako gogo biziko eta optimismoz beteriko egunetan hasten da ibilaldia. Garai hartan, pintura hil eta posterra errege bihurtu zen eta makinek artisautza gainditu zuten. Geroago, errealismo sozialistaren azken garaiak azalduko dira. Baita, egun, museoetako gordailuetan ezkutatuta dauden Stalinen erretratuak, arte publikoko galeria erraldoian bihurtutako Moskuko metroaren irudiak, eta arau komunisten arabera eginiko gerraosteko sorkuntzarik txundigarrienak ere erakutsiko dira. Eta azkenik, gaur egungo Errusiaren nahasmendua eta kaosaren inguruan, eta horren ondorioz sortu den arte errusiarrari buruz arituko da.

 

AULA / GELA  

 Arte Errusiarra III

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes se proyectará el tercer capítulo del ciclo dedicado al arte ruso.

Se trata de una serie capítulos en la que el crítico de arte Andrew Graham-Dixon cuenta la apasionante historia del arte ruso, su misterio y magnificencia.  Rusia es un país de extremos y su arte no es una excepción. 

En este último capítulo se examina la revolución política y cómo el arte estuvo a la vanguardia del rechazo de los 1000 años del dominio de los zares. El viaje desde los primeros días de entusiasmo y el optimismo cuando la pintura murió y el póster se hizo rey, cuando las máquinas superaron la artesanía, hasta la última etapa del realismo socialista; desde la erradicación de los retratos de Stalin, escondidos en las despensas de los museos, pasando por la transformación del metro de Moscú en una gran galería de arte pública y las más impresionantes creaciones de la posguerra según las normas comunistas. Y por último, se abordará la confusión y el caos de la Rusia actual, y sobre el arte ruso que ha surgido como consecuencia de ello.

Arte Errusiarra II / Arte Ruso II

IRAILAK

04

SEPTIEMBRE

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

 Arte Errusiarra II

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela/Aula programaren barruan, ostiral honetan, arte errusiarrari eskeinitako zikloaren bigarren atala proiektatuko da.

Ziklo honetan, Andrew Graham-Dixon kritikariak errusiar artearen historia zirraragarria, bere misterioa eta handitasuna kontatzen du. Errusia muturreko herrialdea da eta bere artea ez da salbuespena.

 

Bigarren kapitulu honetan, Errusiaren eraldatzea erakusten digu. Izan ere, nazio feudal izatetik, XX. mendearen hasieran iraultzaren inkubagailu bihurtu zen. Gauzak horrela, artea estatuaren morroi izatetik haren suntsipenaren eragile bihurtu zen eta, ondorioz, Tsarren absolutismoa ospatzen zuten monumentuak albo batera utziz, Errusiako paisaia epikoa goraipatzeari ekin zioten eta, noski, diamantezko Fabergeren arrautzak eta urrezko jauregi liluragarriak diseinatu eta eraiki ordez, abangoardiako pintura jorratu zuten. 

***

AULA / GELA  

 Arte Ruso II

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes se proyectará el segundo capítulo del ciclo dedicado al arte ruso.

Se trata de un ciclo donde el crítico de arte Andrew Graham-Dixon cuenta la apasionante historia del arte ruso, su misterio y magnificencia. Rusia es un país de extremos y su arte no es una excepción.

En este segundo capítulo, nos muestra la transformación de Rusia: de ser una nación feudal a ser, a principios del siglo XX, la incubadora de la revolución. En consecuencia, el arte pasó de ser un siervo del estado a un agente de su destrucción. Dejaron a un lado los monumentos que celebraban el absolutismo de los Zares y se dedicaron a ensalzar el paisaje épico ruso y, por supuesto, en lugar de diseñar y construir huevos de Faberge de diamantes y fascinantes palacios de oro, abordaron la pintura de vanguardia.

JAVIER MINA: Fusioa / Fusión Erakusketaren aurkezpena / Presentación de la exposición

ABUZTUAK

28

AGOSTO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

 Javier Mina: "Fusioa" Erakusketaren aurkezpena

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Javier Minak, “Fusioa” erakusketaren egilea, izango dugu hizlari ostiral honetako saioan.

Javier Minak ibilbide zabala du argazkigintza munduan, eta bakarkako erakusketa ugari egin ditu esaterako: De boca a oca (Koldo Mitxelena, Donostia, 2009); Suites Friedrich-Macke (Kutxa Bulevar, Donostia, 2011); Autocacharrería (La Ciudadelan, Iruña, 2012); La Mirada del Paseante (Ibercaja, Logroño, 2013); Circus Mundi (Durangoko Arte eta Historia Museoa, Durango, 2016), Lau urtaroak (Aterpe, Beasain, 2018) eta Natura Naturans (Óvalo, Donostia, 2019).

Horretaz gain, hainbat liburu ere plazaratu ditu: Las camas de Emma (1990), El Ojo del Cíclope (2004), Vidas Paralelas (2008), Tigres de papel (2008), La mirada fósil (2011), Montaigne y la bola del mundo (2013), El dilema de Proust (2014), Paseo po el San Sebastián de Luis-Santos (2015), Libros para la guerra (2016), San Francisco Javier (2017) eta En busca de la inmortalidad (2019).

***

AULA / GELA  

 javier Mina: Presentación de la exposición "Fusión" 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes correrá a cargo de Javier Mina, autor de la exposición “Fusión”.

Javier Mina cuenta con una amplia trayectoria en el mundo de la fotografía y ha realizado numerosas exposiciones individuales, tales como: De boca a oca (Koldo Mitxelena, San Sebastián, 2009); Suites Friedrich-Macke (Kutxa Bulevar, San Sebastián, 2011); Autocacharrería (La Ciudadelan, Panplona, 2012); La Mirada del Paseante (Ibercaja, Logroño, 2013); Circus Mundi (Museo de Arte e Historia de Durango, Durango, 2016), Cuatro estaciones (Aterpe, Beasain, 2018) y Natura Naturans (Óvalo, San Sebastián, 2019).

Además, ha publicado varios libros: Las camas de Emma (1990), El Ojo del Cíclope (2004), Vidas Paralelas (2008), Tigres de papel (2008), La mirada fósil (2011), Montaigne y la bola del mundo (2013), El dilema de Proust (2014), Paseo po el San Sebastián de Luis-Santos (2015), Libros para la guerra (2016), San Francisco Javier (2017) eta En busca de la inmortalidad (2019).

Arte Errusiarra I / Arte Ruso I

ABUZTUAK

21

AGOSTO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

 Arte Errusiarra I

Photomuseumak sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela/Aula programaren barruan, ostiral honetako saioan arte errusiarrari eskainiko zaion zikloaren lehen atala proiektatuko da.

Atal hauetan Andrew Graham-Dixon kritikariak kontatzen du errusiar artearen historia zirraragarria, bere misterioa eta handitasuna. Errusia muturreko herrialdea da eta bere arte ez da salbuespena. Kievetik Moskura bidaiatuko dugu, errusiar artea deskubrituz ikonoen garaitik gaur egun arte. Errusiar artearen misterioa eta handitasuna argituko dugu pausoz-pausoz: Folk artea,  Petri Handia, Barroko errusiarra, “Wanderers” mugimenduaren eragina, Konstruktibismoa edota Putinen doktrinaren bidez.

Lehen kapitulu honetan ikono errusiarren jatorria aztertuko dugu, sustraietatik hasita, Bizantzioko lehen ikono errusiar handitik, Vladimiroko Gure Andre Mariatik hasita, Andrei Rublev ikono margolari ospetsuenaren maisulanetaraino. Epikoa zein inspiratzailea, Erdi Aroko Errusia ere toki beldurgarria izan zitekeen. Paisaia epikoa zeharkatuz, Ivan Izugarriak sortutako monasterioa bisitatuko dugu. Gizon batek argituko zituen Errusiako aro ilunak, Petri Handiak.

***

AULA / GELA  

 Arte Ruso I

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes se proyectará al primer capítulo del ciclo dedicado al arte ruso.

Se trata de una serie capítulos en la que el crítico de arte Andrew Graham-Dixon cuenta la apasionante historia del arte ruso, su misterio y magnificencia.  Rusia es un país de extremos y su arte no es una excepción.  Viajaremos desde Kiev hasta Moscú, descubriendo el arte ruso desde la época de los iconos hasta hoy.  Desvelaremos el misterio y la grandeza del arte ruso a través de un recorrido por el Arte folk, la revolución artística de Pedro el Grande, el Barroco ruso, la influencia de los “Wanderers”, el Constructivismo o la doctrina de Putin.

En este primer capítulo, exploraremos los orígenes de los iconos rusos desde sus raíces en Bizancio y el primer gran icono ruso, Nuestra señora de Vladimiro, hasta las obras maestras del pintor de iconos más famoso,  Andrei Rublev. Tanto épica como inspiradora, la Rusia medieval podía ser también un sitio terrorífico. Cruzando el épico paisaje, visitaremos el monasterio fundado por Iván el Terrible, cuyas formas favoritas de tortura se inspiraron en el arte religioso. Un hombre iluminaría las edades oscuras de Rusia, Pedro el Grande.

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna / Día Internacional de la Fotografía

 

 

 

ARGAZKIGINTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

 

Urtero legez, abuztuaren 19an, Photomuseumak Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna antolatzen du. Parisen, 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren, hau da daguerrotipoaren, aurkezpena egin zela aitzakiatzat hartuz.

Azken urteotan bezalaxe, egun osoan zehar Photomuseumeko sarrera doakoa izango da, baina COVID-19a dela-eta egoera berezia bizi dugunez, gure ospakizunak egoera berri honetara egokitu ditugu.

Beraz, aurtengoan hiru erakusketa tematiko berri irekiko ditugu Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz:

·        Lehenengo solairuan, Argazki finkoa

Zinemagintzan lantzen den argazki-generoaren adibideak ikusteko aukera dago.

·        Bigarrengo solairuan, Lux

Argazkigintzari buruzko aldiz-kari ospetsuaren aleak daude ikusgai.

·        Hirugarrengo solairuan, In Memoriam

Minuteroei buruzko argazki-erakusketa Jose Mª Uriarte, museoaren lagun eta laguntzaile finari eskainitako omenaldia da.

 

Argazki Finkoa 

170.000 fotogramatik gorako bi orduko film baten espiritua gogorarazten duen irudi bakar bat sortzea erronka izugarria da. Mugimenduan dauden irudien argazkilariek erronka hori onartzen dute. Izan ere, ikusleok buruan izaten dugun filmaren irudia askotan pelikulan agertzen ez den argazki batena da. Zinema izarren argazki ezagun asko, setetik kanpo eginak dira, beren paperetarako erropekin apainduta. Batzuetan, idoloak promozionatzeko propio egindako espazioetan ateratzen dira, eta, horrela, pelikulari buruzko ikusmina sortzen dute, baita estreinaldiaren aurretik ere. Teknika hori estudio handien publizitate kanpaina itzelen garaian egin zen batez ere.

Film zaharren kasu batzuetan, grabazioetatik bizirik iraun duten erregistro bakarrak irudi finkoak eta publizitateko argazkiak dira, zoritxarrez haien jatorrizko kopiak aspaldi galdu baitziren.

"Irudi finkoen argazkilaria" etiketaren azpian, argazki-zuzendariarekin lan egiten duten irudien maisuak daude. Bere izaera multifazetikoa da eta bere helburu nagusietako bat "filmen ekoizpenean hartutako irudi finkoen artxiboen kontserbazioa sustatzea da, garrantzi historiko eta kulturala dutelako".

Gainera, azpimarratu nahi dugu irudi finkoen argazkilariaren papera publizitatetik, agertokien edo eszena guztien zehaztasunak hartzetik edo planifikatu gabeko "artxibotik" haratago hedatzen dela. Horregatik, bere lanaren zatirik garrantzitsuena, eta agian gutxien ezagutzen dena, antzezlarien eta taldearen dokumentazioa da.

 

Lux aldizkaria

“Lux. Revista de arte fotográfico” izeneko aldizkaria 1915ean sortu zen, nahiz eta bere lehen alea 1916ko apirila arte ez zen argitaratu. Aldizkaria 1922an desagertu zen. Bartzelonan argitaratu zen eta "Unión Fotográfico de Barcelona"-ren organo ofiziala izan zen. Zuzendariak José Noria Valandrón (gerentea) eta Rafael Areñas (zuzendari teknikoa) izan ziren. Biak sektorean ospe handia zuten argazkilari profesionalak ziren. Batetik, argazkigintza saltoki eta estudio entzutetsuak zituztelako, eta, bestetik, argazkigintza arte-adierazpena ere bazela defendatzeagatik ezagunak zirelako.

Espainian argazkigintzari buruzko prentsa espezializatuaren hutsunea bete zuen 1915etik 1919ra arte. Gerora, aldizkari eta egunkari fotografikoen zerrenda luzea argitaratzen hasi ziren: Revista Kodak (1919-36), El Fotógrafo Profesional (1921-26), El progreso Fotográfico (1920-36), Criterium (1921-23)...

Mugimendu piktoralistari atxikitako argazkilari ospetsuek, Claudio Carbonellek, Joan Vilatobak, Joaquim Plak, Miguel Goicoecheak, Miguel Renomek eta Francisco Andradak, besteak beste, euren argazkiak argitaratu zituzten orrialde horietan.

Lux, aldizkari espezializatuen erreferente bihurtu zen, bai artista ugariren lanak erakusteko erakusleiho izan zelako, bai zaleentzako ikaskuntza iturri izan zelako, bere orrialdeetan beren lanetarako beharrezkoa zen informazio teknikoa aurkitzen baitzuten.

In Memoriam

JOSE Mª URIARTE ASTARLOA

Durango (1956-2020)

Minuteroei buruzko argazki-erakusketa txiki honen aurkezpenarekin, Photomuseumek omenalditxo bat egin nahi dio Jose Mª Uriarteri, museoaren lagun eta laguntzaile finari.

Durangon jaioa, Zaldibar, Berriz, Iurreta eta Durangon aritu zen irakasle. Kezka eta zaletasun (mendia, trenak, argazkigintza eta Durangaldeko eta Durangoko historia) anitzeko gizona zen eta hori zela eta inguruko kultur jarduera batean baino gehiagotan ikertzen, dokumetatzen eta parte hartzen aritu zen. Bere ekarpen lekuko izan dira Gerediaga Elkartea, Durangoko Arte eta Historia Museoa eta Liburu Azoka edota Ibaizabal eta Katazka aldizkariak, besteak beste.

Argazkigintza bere pasioetako bat izan zen, hobeto esanda, argazkigintzaren historia. Izan ere, arlo horrekiko jakin-minak gure herriaren argazki-historiaren aditu izatera eraman zuten.

Baina Jose Mª Uriarteren nortasunaren ezaugarri bat azpimarratu behar bada, bere eskuzabaltasuna da. Eskuzabaltasun hori askotan erakutsi zuen: informazioa interesik gabe partekatuz, aholkuak emanez, materialak kultur erakundeei emanez... sarritan egin zituen jarduerak izan ziren, eta hori guztia, esker onik espero gabe.

Honen guztiaren adibide dugu Jose Mari Uriartek prestatu eta 2013an museo honi dohaintzan eman zion “Minutalariak” argazki erakusketa".

 

Photomuseuma handitasun horren lekuko izan da eta omenaldi txiki hau egin nahi izan diogu: eskerrik asko Jose Mª bihotz bihotzez.

 

DÍA INTERNACIONAL DE LA FOTOGRAFÍA

 

Anualmente, el 19 de agosto, el Photomuseum de Zarautz organiza el Día Internacional de la Fotografía, para conmemorar la presentación en 1839 del primer procedimiento fotográfico, el daguerrotipo, ante las Academias de Ciencias y de Bellas Artes de París.

Como en los últimos años, la entrada al Photomuseum será gratuita durante todo el día, pero debido a la situación especial que vivimos con motivo del COVID-19, hemos adaptado nuestras celebraciones a esta nueva situación.

Por lo tanto, este año abriremos al público tres nuevas exposiciones temáticas con el objetivo de celebrar el Día Internacional de la Fotografía:

·        En la primera planta, Foto fija

Se pueden ver ejemplos del género fotográfico que se utiliza en el mundo del Cine.

·        En la segunda planta, Lux

Se exponen ejemplares de la prestigiosa revista de fotografía.

·        En la tercera planta, In Memoriam

Una exposición sobre los minuteros a modo de homenaje a José Mª Uriarte, amigo y colaborador del museo.

 

Foto Fija

Crear una sola imagen que evoque el espíritu de una película de dos horas de más de 170.000 fotogramas es un desafío desalentador. Los fotógrafos de imágenes en movimiento aceptan ese desafío. De hecho, la imagen de una película que los espectadores tenemos en nuestras mentes a menudo es una fotografía que ni siquiera está en la película. Muchas de las fotografías más reconocibles de estrellas de cine, caracterizados para sus papeles, se crean fuera del set. A veces espacios elaborados ex profeso para promocionar a sus ídolos, y así crear expectación acerca de la película, incluso antes del estreno. Esta técnica tuvo su apogeo en los días de gran publicidad en los estudios.

En algunos casos de las películas antiguas, los únicos registros que han sobrevivo de sus grabaciones son las imágenes fijas y las fotografías de publicidad, ya que lamentablemente sus copias originales se perdieron hace mucho tiempo.

Bajo la etiqueta de "fotógrafo de imágenes fijas" estos maestros de la imagen trabajan estrechamente con el director de fotografía. Su papel es multifacético e incluye como uno de sus objetivos principales "la promoción de la preservación de archivos de imágenes fijas tomadas durante la producción de películas por su importancia histórica y cultural".

Además queremos destacar que el papel del fotógrafo de imágenes fijas se extiende mucho más allá de la publicidad, la grabación de escenarios, la cobertura de escena a escena y el "archivo" no planificado. Por ello, la parte más importante de su trabajo, y quizás la menos reconocida, es la documentación detrás del escenario del elenco y del equipo.

 

Revista Lux

Lux. Revista de arte fotográfico. Fundada en 1915, aunque su primer número no se publicó hasta abril de 1916, mantuvo su actividad hasta 1922. Se publicó en Barcelona y fue el órgano oficial de la “Unión Fotográfica de Barcelona”. Fue dirigida por José Noria Valandrón (gerente) y Rafael Areñas (director técnico), profesionales de la fotografía con amplio prestigio dentro del sector, tanto como regentes de comercios y estudios fotográficos propios reconocidos, como defensores de la fotografía como manifestación artística.

Cubrió el vacio que existía en España de prensa especializada sobre fotografía desde 1915 hasta 1919, en que comenzaron a publicarse una larga lista de revistas y diarios fotográficos: Revista Kodak (1919-36), El Fotógrafo Profesional (1921-26), El progreso fotográfico (1920-36), Criterium (1921-23)…

Fotógrafos renombrados adscritos al movimiento pictoralista, como Claudio Carbonell, Joan Vilatobà, Joaquim Pla, Miguel Goicoechea, Miguel Renom, Francisco Andrada publicaron sus fotografías en estas páginas.

Lux se convirtió en un referente de las revistas especializadas sirviendo de escaparate para mostrar la obra de numerosos artistas y como fuente de aprendizaje para aficionados que encontraban en sus páginas la información técnica necesaria para sus trabajos.

 

In Memoriam

 

JOSE Mª URIARTE ASTARLOA

 

Durango (1956-2020)

Con la presentación de esta pequeña exposición fotográfica sobre los Minuteros el Photomuseum quiere rendir un sentido homenaje a la figura de José Mª Uriarte, amigo y colaborador de este museo.

Natural de Durango, ejerció la docencia en las localidades vizcaínas de Zaldibar, Berriz, Iurreta y Durango. Sus inquietudes y aficiones (el monte, los trenes, la fotografía y la historia del Duranguesado y de Durango) le llevaron a interesarse, investigar, documentar y participar en más de una actividad cultural de su entorno más cercano. La Asociación Gerediaga, el Museo de Arte e Historia o la Feria del Libro de Durango y las revistas Ibaizabal y Katazka, entre otros, han sido testigos de su aportación.

La fotografía fue una de sus pasiones, mejor dicho, la historia de la fotografía. De hecho, su curiosidad hacia este campo le llevó ser un buen conocedor de la historia fotográfica de nuestro país.

Pero si hay que destacar una cualidad en la personalidad de José Mª Uriarte, es su generosidad. Generosidad que demostró en multitud de ocasiones: compartiendo información desinteresadamente, asesorando, donando materiales a instituciones culturales... fueron actuaciones que realizó con frecuencia, y todo ello, sin esperar ningún reconocimiento personal.

Ejemplo de todo esto es la exposición titulada Minuteros: muestra fotográfica preparada por José Mari Uriarte y que donó a este museo en el año 2013

El Photomuseum ha sido testigo de esa grandeza y hemos querido rendirle este pequeño homenaje: eskerrik asko Jose Mª.

 

 

 

 

Ron Fricke II

ABUZTUAK

14

AGOSTO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

 Ron Fricke II

Samsara 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela/Aula programaren barruan, ostiral honetako saioa Ron Fricke zinemagileari eskainita egongo da.

R. Fricke zinemagile estatubatuarra da, batez ere argazki-zuzendaritzan maisuetako bat izateagatik ezaguna. Zuzendari gisa egin zituen lehen ekarpenak Chronos (1985) eta Sacred siterekin (1986) egin zituen. Hala ere, Baraka filmarekin lortu zuen ospea 1992 urtean.

Bere azken lana Samsara izan zen 2011n filma ez da narratiboa. 1992ko Baraka film ospetsuaren jarraipena da, Frickek zuzendu eta Magidsonek ekoitzi zuena.

Saṃsāra hitza sanskritozko hitz bat da, "Mundua" edo "existentzia ziklikoa" esan nahi du, baina, sarri, jarduera arruntak deskribatzeko erabiltzen da. Frickek berak dioenez, filmak bere gai gogokoenean sakontzen du: gizateriaren eta betierekotasunaren arteko harremanean. Baraka bezala, 70 milimetroko filmarekin filmatu zen Panavision system 65 sistema erabiliz eta musika erabiltzen du istorioa bultzatzeko.

Samsara Torontoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen 2011ko irailean, 4k bereizmeneko proiekzio digital batekin.

***

AULA / GELA  

 Ron Fricke II

Samsara 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicado al cineasta Ron Fricke.

Cineasta estadounidense, reconocido sobre todo por ser uno de los maestros en la dirección fotográfica. Sus primeras contribuciones como director las haría con Chronos (1985) y Sacred Site (1986). Sin embargo, no sería hasta 1992 cuando alcanzaría gran fama con su película Baraka.

Su última película fue Samsara de 2011,  un proyecto no narrativo. Es la secuela de la aclamada cinta Baraka, de 1992, que también fue dirigida por Fricke y producida por Magidson.

El término saṃsāra es una palabra en sánscrito que significa 'mundo' o 'existencia cíclica', pero es usada a menudo para describir actividades mundanas. Según el propio Fricke, el filme ahonda en su tema favorito: la relación de la humanidad con la eternidad. Tal como Baraka, esta obra fue rodada con película de 70 milímetros usando el sistema Panavision system 65 y utiliza música para impulsar la historia.

Samsara se estrenó en el Festival Internacional de cine de Toronto en septiembre de 2011, exhibida con una proyección digital en resolución 4k.

 

Bansky

ABUZTUAK

07

AGOSTO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

 Bansky 

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela/Aula programaren barruan, ostiraleko saioa Banksy  artistari eskainiko zaio.

Banksy (Yate, Gloucestershire, Ingalaterra, 1974) britainiar artista da. "Irteera opari-dendatik" dokumentalean parte hartu zuen, baina ez dago haren biografiari buruzko xehetasunik. Queen Mary Londreseko Unibertsitateak 2016ko martxoan argitaratutako ikerketa baten arabera, Banksy Robin Gunningham Bristolgo bizilaguna izan daiteke.

“Exit Through the Gift Shop” 2010ean burututako dokumental britainiar-estatubatuarra da, Banksy-k zuzendua. Dokumentalak eztabaida sortu zuen eta grabatutako gertakarien benetako fidagarritasunaren eta genero hertsiaren inguruko eztabaida piztu zuen, kritikari batzuek filma gezurrezko dokumental gisa deskribatu eta sailkatu behar zela argudiatu baitzuten ("mockumentary" ingelesez).

 

AULA / GELA  

 Bansky 

 Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicado al Banksy

Banksy (Yate, Gloucestershire, 1974) es el seudónimo de un artista de arte urbano británico, conocido por su misteriosa identidad. Participó  en el documental llamado "Salida por la tienda de regalos" pero se desconocen otros detalles de su biografía. Según un estudio de la Universidad Queen Mary de Londres, publicado en marzo de 2016, Banksy podría ser Robin Gunningham, residente de Brístol.

Exit Through the Gift Shop es una película documental británica-estadounidense de 2010 dirigida por Banksy, en su debut cinematográfico. El documental causó controversia y entabló un debate acerca de la fiabilidad genuina de los hechos grabados y también sobre su género estricto, ya que algunos críticos argumentaron que el film debería describirse y clasificarse como un falso documental ("mockumentary" en inglés).

 

 

Uztailak 31 Julio

 

 

 UZTAILAK 31 SAN INAZIO EGUNA DELA ETA MUSEOA ITXITA EGONGO DA

EL 31 DE JULIO FESTIVIDAD DE SAN IGNACIO EL MUSEO PERMANECERÁ CERRADO

 

 

James Baldwin

UZTAILAK

24

JULIO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

James Baldwin 

  

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela/Aula programaren barruan, ostiraleko saioa James Baldwin idazle eta eskubide zibilen aldeko aktibista estatubatuarrari eskainiko zaio.

Baldwinen lanaren gai nagusiak XX. mendearen erdialdeko Estatu Batuetako arrazakeria eta sexualitatea dira. Bere eleberriek modu pertsonalean aztertzen dituzte identitate kolektiboaren gaiak, eta zalantzan jartzen dituzte beltzen eta homosexualen kolektiboekiko presio sozialak, hain zuzen ere, talde horiek bere herrialdean berdintasun soziala, kulturala eta politikoa lortu baino askoz lehenago.

1979an, James Baldwinek saiakera literario bat egin zuen, Remember This House, Estatu Batuetako arrazakeriaren inguruan. Bertan,  Malcolm X, Martin Luther King, Medgar Evers, eta beste aktibista batzuekin izan zuen harremanaz eta afroestatubatuarren eskubideen aldeko borrokaz hitz egin zuen. Amaitugabe egon arren, Raoul Peckek 2016an zinemara eraman zuen I Am Not Your Negro (Ez naiz zure beltza) filmaren bidez. 

 

AULA / GELA  

James Baldwin 

 

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes estará dedicado al escritor y activista por los derechos civiles afroestadounidense James Baldwin.

Los temas principales de la obra de Baldwin son el racismo y la sexualidad en los Estados Unidos de mediados del siglo XX. Sus novelas exploran de un modo personal los temas de la identidad colectiva, y ponen en solfa las presiones sociales hacia los colectivos de los negros y los homosexuales, mucho antes de que la igualdad social, cultural y política de estos grupos se hubiera logrado en su país.

James Baldwin realizó en 1979 un ensayo, Remember This House, sobre el racismo en Estados Unidos, hablando de su relación con Malcolm X, Martin Luther King, Medgar Evers, entre otros activistas, y el proceso por la lucha de los derechos de los afroestadounidenses. Fue una obra inconclusa que fue llevada al cine en 2016 por Raoul Peck  a través de la película documental filmada en 2016 I Am Not Your Negro (No soy tu negro).

 

Jon Martinez Mahai-Ingurua / Charla-Coloquio

UZTAILAK

17

JULIO

2020

18,00 H.

Doako sarrera

Entrada gratuita

 

AULA / GELA  

Mendia femeninoan 

 

Mahai-ingurua

  

Photomuseumek  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Jon Martinez “Mendia femeninoan” erakusketaren egilea, izango dugu hizlari ostiral honetako saioan.

Jon Martinez gasteiztarra mendizale amorratua da. Argazkigintzaz baliatzen da mendi-irteerak, igoerak, eskaladak, bidaiak, etab. jasotzeko.

2014tik aurrera, argazkigintzan gehiago murgildu eta argazkilari izateko trebatzen hasi zen. Blackkamera, argazkilaritza dokumentalean espezializatutako eskolatik, igaro zen, eta Gasteizko Arte eta Ofizio Eskolan ere argazkilaritza ikasi zuen. Rafael Roa, Álvaro Sanz, Tino Soriano, Jon Usual, etab. profesionalekin egindako tailerretan parte hartu du, baita hainbat masterclassetan ere: Rafa Badia, Stuart Franklin, Maysun, etab.en eskutik.

 

***

AULA / GELA  

Montaña en femenino

 

Chala-coloquio

  

Dentro del programa Aula/Gela de difusión cultural promovido por el Photomuseum y patrocinado por el Ayuntamiento de Zarautz la sesión de este viernes correrá a cargo de Jon Martínez Ibarra, autor de la exposición “Montaña en femenino”, que se abrió al público esta semana y estará hasta el 23 de agosto en la sala de las exposiciones temporales del Photomuseum de Zarautz”.

El gasteiztarra Jon Martínez, es un apasionado de la montaña y los viajes. Siempre ha utilizado la fotografía para inmortalizar ascensiones, escaladas, viajes, etc.

A partir de 2014, se adentra más en la fotografía y comienza a formarse como fotógrafo. Pasa por la escuela de fotografía Blackkamera, especializada en fotografía documental y también estudia fotografía en la Escuela de Artes y Oficio de Vitoria/Gasteiz. Asiste a talleres con profesionales como: Rafael Roa, Álvaro Sanz, Tino Soriano, Jon Usual, etc.  Además de diferentes masterclass: Rafa Badia, Stuart Franklin, Maysun, etc.

 

Orrialdea 11/23